Lehortearen ostean dator ekaitza
Nazabalek uste du aurten, oraingoz, belar mozketa ondo doala, isurialde atlantikoan dauden ibarretan batez ere: «Negutik udaberrira bitartean eguraldia lehorragoa izan zen, baina garai honetako euriak on egiten ari dira. Azkenean, lurrak badu tenperatura, eta hezetasunak eta euriak laguntzen badio, belarrak eman egiten du». Haren hitzetan, udaberria ez da gaizki hasi, eta kasu batzuetan aurreko urteetan baino gehiago mozten ari dira, nahiz eta hasi besterik ez diren egin. Izan ere, etorkizunarekiko «ziurgabetasuna» nagusi da sektorean, eta horregatik ari dira hainbat nekazari belar mozketak aurreratzen. Hala ere, Nazabalek uste du «miraririk» ezin dela egin.
Iritzi berekoa da Daniel Barberarena nekazaria eta ELB Euskal Laborarien Batasuneko kidea. Uste du aurtengo urtea joan dena baino hobea izaten ari dela, iaz %30 apaldu baitzen jasotako belarra Ipar Euskal Herrian. Hala ere, iazko lehorte horrek «arazo anitz» ekarri dituela dio: «Ekain hastapenean belarrak egin genituen, eta hortik aurrera lehortea etorri zen». Udan abereak kanpoan bazkatzen hasten dira, baina, Barberarenaren hitzetan, belarraz gain jateko beste zerbait eman behar izan zieten, aurreko urtean nahikoa belarrik ez zegoelako, eta horrek biltegia hustea ekarri zuen. Elikagai eta ur faltagatik, baserritarrek «ohi baino lehenago» jaitsi behar izan zituzten abereak joan den udazkenean: «Badira 40 urte baserritarra naizela, eta uste dut azken urte hau horietatik guztietatik okerrena izan dugula».
Egoera horren ondorioak orain ari dira nozitzen, hainbat faktorerengatik bazkaren prezioak igo egin baitira. Gainera, Ipar Euskal Herriko larreetan udazkenero agertu ohi diren harrak inoiz baino gehiago agertu dira joan den urtearen amaieran, eta hainbat belardi «suntsituak geratu dira». Egoera muturrekoa da, eta Barberarenak adierazi du hainbat baserritar zorrak ordaindu ezinik daudela. Haren ustez, beste urte txar batek atzera-bueltarik gabeko egoera batean utz ditzake baserritar asko.
Nafarroaren egoera
Isurialde atlantikoan bazka ateratzen ari bada ere, hori ez da nahikoa abere guztiak elikatzeko, eta Nafarroaren egoerak Euskal Herriko beste abeltzainak ere kezkatzen ditu. Izan ere, eskualde batzuetan ez dute idorreko lurretako uztarik jasoko, landarea ez baita nahikoa hazi. Zereala bildu ostean, lastoa abereak elikatzeko eta energia produzitzeko erabili ohi dute, baina aurten askoz gutxiago bilduko da, nekazari askok ez dutelako uzta jaso ere egingo. Aurten ohi baino lasto gutxiago jasoko denez, EHNEk eta UAGN Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak eskatu dute lastoa ez dadila erabili biomasa produzitzeko.
Nafarroa hegoaldeko egoera krudelak, baina, bere mugak gainditzen ditu, lastoa eta bestelakoak esportatu ohi baitituzte. Euskal Herriaren azaleraren erdia hartzen du Nafarroak, eta gainontzeko lurraldeetako baserritar eta abeltzain asko Nafarroako uztaren menpeko dira. Nazabalek eta Barberarenak, biek ala biek, diote arreta handiz eta arduraz begiratzen dietela Nafarroako laborariei: «Alde batetik, enpatiagatik, eta, beste alde batetik, koiunturak nola eragingo digun kalkulatzeko».
Lasto gutxiago egongo denez, abeltzainek ohi baino pentsu eta zereal gehiago erosi beharko dute animaliak elikatzeko. Horrek kostuak igotzea ekarriko du, eta, ondorioz, haragiaren prezioa igoko da. Ipar Euskal Herrian ere Nafarroako lastoa erosi ohi dute abereak elikatzeko, baina udaberri honetako lehortea dela eta, Barberarenak adierazi du aurten agian debekatu egingo dutela lastoa mugaz beste saltzea. Oraingoz zurrumurruak direla dio, baina «arrangura handiak» dituzte baserritarrek, ez baitakite abereak elikatzeko izango duten ala ez.
Hiltegiak gainezka
Abereak elikatzeko zailtasunei animalia zaharrenak haragia egiteko sakrifikatuz erantzuten diete abeltzain askok. Nazabalek dio «gertatzen ari den eta gertatuko den» zerbait dela, baina luzerako arazoak ere sortzen dituela: «Ez da gauza berria. Iaz nabarmena izan zen, eta, aurten Nafarroan dagoen egoera ikusita, askotan gertatuko da. Kentzen den animalia kopuru hori errekuperatzeko, lasai asko hiru urte pasa daitezke, ez da pare bat hilabeteko kontua».
EHNEk eta UAGNk ere iragarri dute abereak elikatzeko nahikoa janik ez badago baserritar askok animaliak haragitarako sakrifikatzen hasteko erabakia har dezaketela.
Epaileek eta fiskalek bertan behera utzi dute greba mugagabea,…

Magistraturaren Elkarte Profesionala bakarrik aldendu da akordiotik, epaileen artean gehiengoa eta joera kontserbadorea duena.
Hil egin da joan den ostiralean Burlatan lan-istripua izan…
Abian jarri nahi diren parke energetikoek nekazaritzan eragina izan…

Abian jarri nahi diren parke energetikoek nekazaritzan eragina izan dezaketeela deitoratu du ENBA sindikatuak. Irizpide agrologikoak kontuan har ditzaten eskatu diete parke eolikoen edo fotovoltaikoen sustatzaileei, baita euskal erakundeei ere.
Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege berriaren gakoak

Senatuko osoko bilkurak Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege proiektua onartu du gaur, asteazkena. Horri esker, besteak beste, erkidegoek eta udalek alokairuaren prezioak mugatu ahal izango dituzte.
Bi eguneko greba hasiko da bihar Osakidetzako sare osoan

ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak egingo dituzte EAEko hiriburuetan eta elkarretaratzeak lehen arretako hainbat zentrotan. Eusko Jaurlaritzak zerbitzu minimoak ezarri ditu: jaiegunetako langile kopurua egongo da ospitaleetan eta larunbat batekoa lehen arretan.
Etxebizitza Legearen behin betiko onarpenari bide emango dio gaur…

Etxebizitza Legearen behin betiko onarpenari emango diote bide Senatuan. Apirilaren 27an onartu zuten Kongresuan, Espainiako Gobernuak ERC eta EH Bildu alderdiekin adostutako akordioari esker. Aurreikusitakoa betez gero, gaur eztabaidatuko dituzten 324 zuzenketa partzialak ez dira aurrera aterako.
Bi gizon atxilotu dituzte etorkinak esplotatzeagatik
Ordezkaritzaren arabera, baldintza «deitoragarrietan» bizi ziren Portugalgo etorkinak, «giza duintasunarekin bateraezinak diren baldintzetan», eta esklabotza modernotzat jo dute haien egoera. Jatorrizko herrialdean hartu, eta lan egingo zuten tokira eramaten zituzten langileak.
Asteko egun guztietan egiten zuten lan Arabako mahastietan, eta ia hamabi orduko lanaldiak zituzten; eta haiek menperatzeko, «menpekotasun ekonomikoa» erabiltzen zuten.
Gizarte Segurantzak eta sindikatuek plantilla handitzeko eta lan-baldintzak hobetzeko…

Escrivak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute Gizarte Segurantzako greba bertan behera uzteko. Besteak beste, langileak eta arreta-zerbitzuak hobetzea eta Gizarte Segurantzaren Estatuko Agentzia sortzea adostu dute.