Ertzainak Gatazkan: “Ez dakizue zer datorkizuen gainera”
Ertzainak Gatazkan: “Ez dakizue zer datorkizuen gainera”. Kolektiboak ohartarazi duenez, “akordio arautzaile duinik gabe, ez dago Tourrik”.
Azken asteetan sektore batzuetako lan hitzarmen handiak sinatu dira: Gipuzkoako metalgintza, Bizkaiko zahar etxeak… Egun politak bizi dituzue LHKn.
Kontseiluak bilakaera polita izan du, gero eta erreminta eraginkorragoa da akordioak lortzeko. Akordioa beti da aldeen arrakasta. Alboan egotea eta laguntzea da LHKren ardura, baina aldeena da meritua. Baina datu objektiboa da negoziazio kolektiboa ondo doala, eta pozten nau. Espero dut egun bateko lorea ez izatea. ?
Bolada gozoa joera bat da, edo salbuespen bat?
Joera dela sinetsi nahiko nuke. Inflazio handiarengatik lan negoziazioan atzera pauso handi baten beldur ginen, eta aurkakoa gertatu da; harritu egin nau. Inflazio handiak akordioak sustatu ditu, oinarrizko arrazoi bategatik: lan hitzarmen bat berritzen ez denean baldintzak izoztu egiten dira, soldaten berrikuspena barne, eta inflazioa handia bada, erosketa ahalmen eta aberastasun galera oso handia da. Inflazio txikiarekin izozturiko lan hitzarmen batekin eutsi daiteke, baina inflazio handiarekin zaila da eustea.
Ekainean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen erdiek berrituta edukiko dute lan ituna?
Kopuru horretara iritsiko garela uste dut, eta datu hori oso ona da. Baina nik beste datu bati ere erreparatzen diot, garrantzitsua delako jakitea %50 hori nola dagoen osatuta. Esaterako, zenbat hitzarmen sinatu diren aurten: bada, horien %24 inguru. Alegia, %50 horren erdia aurten sinaturiko akordioak dira, eta kopuru hori asko handitu da azken urteekin alderatuta. Zantzu ona da.
Duela hiru aste Bizkaiko zahar etxeetako langileek festa handia egin zuten zure bulegoaren aurrean lan hitzarmena berritu zutelako. Zer sentitu zenuen?
Akordioak lortzea ez da erraza, eta hura zaila izan zen: negoziazioa blokeatuta zegoen, baldintzak berritzeke zeuden… Halako kasu batean lan harremanak arautzeko marko egonkor bat osatzea albiste bikaina da. Akordioak protagonismoa ematen die bi aldeei, ahaldundu egiten ditu, sinatu nahi izan duten horren eraginpean daudelako, eta ez kanpotik datorkien zerbaiten menpe.
Datuak onak dira, baina Adegi ez beste patronalak kexu dira lan gatazka asko daudelakoan.
Gure gatazka maila tradizionalki izan da handia. Analisia egitean beste urte batzuekin alderatu behar da; alegia, orain gatazka maila handiagoa edo txikiagoa den neurtu. Eta nire ustez, egungoa, alderatzen jarrita, ez da oso handia. Ohiko mailetan gaude, ez da gorakadarik egon.
Sindikatu abertzaleek diote Euskal Herrian greba gehiago egiten direlako daudela hemen Espainian baino lan baldintza hobeak. Hala al da?
Ez dut baloraziorik egingo. Ez dagokit niri. Gai horiek negoziazioetako alde bakoitzaren estrategiaren zati bat dira.
Karguan egin dituzun hamabost urteetan, baldintzek oro har hobera edo txarrera egin dute? Hirugarren sektorearen zabalkunde handia izan du tarte horretan.
Egia da industria izan dela tradizionalki baldintza onenak eskaini dituen sektorea eta azken urteetan zerbitzuen sektorea hedatzen ari dela. Ekonomiaren tertziarizazioak baldintzen gaineko eragin zuzena izan dezake. Nire ustez, oro har baldintzak hobetu egin dira, baina ezin zen besterik espero. BPGa hazteak esan nahi du gizarte aberatsagoa garela, eta soldatak aberastasuna banatzeko modurik oinarrizkoena dira.
P rekaritatea hor da oraindik…
Bai, egia da. Prekaritatea bi aldagairen arabera neurtzen da: bat lan egonkortasuna da, eta bestea baldintzak, bereziki soldata-lanaldia binomioa. Gero eta berrituriko lan hitzarmen gehiago egon, prekaritatea txikiagoa da, eguneraturiko lan baldintza gutxiago daudelako. Egonkortasunaren aldetik, aldiz, uste dut pauso handia eman dugula. 2022an behin betiko kontratuen tasa asko handitu zen. Langileen %82k baino gehiagok kontratu finkoa dute, eta duela bi urte %70 ziren. Egongo da pentsatuko duenik ez dela ezer aldatu: behin-behinean badago, berritzeke dagoen hitzarmen batekin… Pertsona horren argazkia ezin da izan baikorra, baina analisi orokor bat eginez gero, zalantzarik gabe esan daiteke hobeto gaudela.
Baina zertarako balio du lau hilabete pasatuta finko egitea bosgarrenean kalera bota bazaitzakete? Kaleratzea merkeegi dago?
Hori ere egia da. Kaleratze kalte-ordaina 2012ko erreformak utzi zuen parametroetan dago: bidegabea bada 33 egunekoa, eta objektiboa bada, hogeikoa. Finko egin zaitzakete eta handik lau hilabetera kaleratua izan, bai; baina ekonomiak tiraka jarraitzen badu nik uste dut makro mailan kontratu finko horiek iraungo dutela.
KPIaren araberako soldata eguneraketekin jauzi kualitatibo handiak ematea zaila da. Duela 30 urteko lanpostu prekarioak egungo berak dira. Nola lor daiteke zaintzaile edo garbitzaile batek 1.700 edo 1.800 euro garbiko soldata izatea?
KPIaren araberako eguneraketak ez dira araua. Orain arrakastatzat jotzen dira erosketa ahalmena mantentzen dutelako egoera oso zail batean. Negoziazio kolektiboaren aspirazioa ez da KPIaren araberako eguneraketak lortzea, horrek beti berdin egotea esan nahi duelako. Baldintzak hobetzen dira soldata eguneraketak KPIaren gainetik baldin badaude. Egia da KPIaren arabera negoziatzea beti berdin jarraitzea dela, baina alternatiba lan ituna izoztua mantentzea bada, inflazioak soldata jaten dizu. Egoera normaltzen denean KPIaren gainetik dauden soldata eguneraketak itzuliko dira.
LHKra iristen diren gatazka asko azpikontrataturiko funtzio publikoak dira; garbitzaileak, zahar etxeak… Akordioa zailagoa al da erakundeen diruak sostengatzen duen patronal bat dagoenean?
Horrek negoziazioak zailtzen ditu. Juridikoki lan harreman bat dago enpresa pribatuen eta langileen artean, baina egia da finantzaketa administrazio publikotik datorrela eta haren erabakiek eragin handia dutela mahaian eztabaidatzen ari den horretan. Azpikontrata publikoen gaia oso konplexua da. Horren inguruan hausnarketa egin beharko genuke, eta gure buruei tranparik egin gabe.
Soldata arrakalak min ematen al dizu?
Bai, eta existitzen da. Soldata arrakala anomalia bat da.
LHKtik pasatzen diren gatazka asko sektore feminizatuak dira.
Soldata arrakala apurka zuzentzen ari da, baina bi manifestazio argi ditu: segmentazio horizontala eta bertikala. Arrakalak azaleratu duen gauzetako bat da, ageriko bidegabekeria bat izateaz gain, kontziliazioa emakumeentzat bizitza profesional eta pertsonalaren artean dagoen tranpa bat bezala garatu dela. Kontziliazio neurriak emakumeak lan eremura gerturatzea errazteko diseinatu ziren, baina emakumea ez bada etxeko lanetatik askatzen, eta oinarrizko desoreka bat badago, agerikoa da handicap bat duela hasieratik.
Lan erregulazio handiak iraganeko kontua dira?
Gaur-gaurkoz, bai. Lan erregulazio datuak txikiak dira oraintxe bertan. Gailur handia pandemian jo zuten, eta esperientzia horrek erakutsi zigun enplegua babesten duten behin-behineko doitzen neurrietara jo behar dugula. Hori da pandemiaren ikasgai handia.
Sektore asko kexu dira langile faltaz; kualifikatuak zein kualifikazio berezirik gabekoak.
Gizartean dugun arazo handietako bat da. Baldintzak duintzeak eragina izango luke. Prezioa eskaintzaren eta eskariaren arteko konfluentzia puntua da; eskaintza jaisten bada pertsona gutxiago daudelako da, eta eskaera mantentzen edo handitzen bada, horrek prezioan eragin beharko luke; soldatan,alegia. Pertsonak fidelizatu eta inplikatu behar dira, baina hori pertsonak errendimenduen parte eginez lortzen da, tarta horren zati bat haiekin banatuz. Bide gehiago ere badaude, erronka demografikoa arazo handia delako: etorkinen sarrera erraztu, emakumeena, gazteena, langabezian denbora asko daramatena…
1999an hasi ziren Mercosurren eta Europako Batasunaren arteko elkarrizketak, merkataritza librea modan zegoen garai batean, baina 2019ra arte ez zuten lortu adostasuna. Akordioaren muina sinplea da: EBk atea irekiko die Mercosurreko haragiari, sojari eta beste nekazaritza produktuei, eta, trukean, EBko industriak eta zerbitzuek ez dute trabarik izango Mercosurreko lau herrialdeetan aritzeko: Brasilen, Argentinan, Uruguain eta Paraguain.
Itunaren ezaugarri horiekin, ez da harrigarria itunak aurkariak izatea Atlantikoaren bi aldeetan. Ameriketan, industria kexu da erraldoi europarrek merkatu kuota handiak kenduko dizkiola. Europan, berriz, bi dira aurkako talde nagusiak: abeltzainak eta nekazariak, produktu merkeagoen beldurrez, eta ingurumenaren aldekoak, itunak Amazoniaren deforestazioa bizkortuko duela uste dutelako.
Batzuek zein besteek ezusteko aliatu bat izan dute orain gutxira arte: Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ultraeskuindarra (2019-2022). Ituna haren lehendakaritzaren hasieran iritsi zen, baina haren erretorika faxistak eta ingurumenaren aurkako ekintzek —haren agintepean %60 bizkortu da Amazoniaren deforestazioa, esku libreak eman dizkielako lur jabe handiei, agroindustriari eta meatzaritza enpresei— ituna berresteko gogoa kendu zieten europarrei, eta pandemiak eta Ukrainako gerrak beste lehentasun batzuk ekarri zituzten.
«Europa itzuli da»
Baina egoera aldatu egin da, eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak esan du aurten lotu nahi duela akordioa. Azken lau urteetan Hego Amerikako patioan sartu zaio Txina, eta hori kezkaz ikusi dute Bruselan, haren lehengaiak behar dituelako energia trantsiziorako, eta aliatuak behar dituelako hornitzaile bakarrekiko mendekotasunak txikitzeko.
Gainera, politikoki akordio baterako baldintzak betetzen dira, Bolsonaroren ordez, presidente fidagarriago bat itzuli baita Brasiliako boterera: Luiz Inacio da Silva, Lula. Harekin, Amazonia eta, oro har, ingurumena gehiago zaintzeko promesa.
Joan den astean Brasilen, Argentinan eta Ameriketako beste herrialde batzuetan izan zen Von der Leyen, «Europa itzuli da» mezuarekin. Baina Mercosurreko herrialdeak uzkurrago aurkitu ditu Von der Leyenek. Azken urteetan EBk zorroztu egin ditu ingurumenari buruzko bere araudiak, eta Mercosurrekin dituen itunean sartu nahi ditu. Azken finean, arau horiek diote ezin dela deforestazio baten ondorio den janaria EBn saldu.
Baldintza horiek oso gaizki hartu ditu Lulak, uste baitu aitzakia protekzionista bat dela Brasilen esportazioak mugatzeko. Aste honetan Europan izan da, Erroman lehenik, eta Parisen ondoren. Bidaia horren hitzordu nagusia, Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin ostiralean izandako bilera. Hasieratik izan da uzkur Paris akordioarekin: lehenik, bere elikagai industria boteretsurako arriskutsua iruditzen zitzaiolako, eta, orain, ingurumen kontuengatik. Iragan astean Frantziako Asanbleak onartu zuen proposamen bat debekatzen duena EBkoen ingurumen eta osasun baldintzak betetzen ez dituzten produktuak Frantzian saltzea.
«Harrokeria» alde batera uzteko eskatu du Brasilgo presidenteak. «Nola izan dezakezu harreman estrategiko bat, zure bazkide estrategikoak mehatxatzen badituzu?», galdetu du Lulak, eta ultimatum bat eman dio EBri: urtea amaitu aurretik itxi behar da merkataritza ituna.
Urratsak egiteko aukera izango dute aste gutxi barru, Mercosurreko gobernuburuak parte hartzekoak baitira CELAC Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Mankomunitateak EBrekin izango duen goi bileran.
Urratsak nondik etor daitezke? Nekez onartuko du EBk bere ingurumen baldintzak ez betetzea, baina trukean agian onartu beharko du bere enpresei leku txikiagoa egitea lehiaketa publikoetan.
Bi eskaera horiek ageri dira Bridgetown 2.0. izeneko agirian. Barbadosko lehen ministro Mia Mottleyk bultzatutako ekinaldi bat da, eta hura izan da goi bileraren sustatzaileetako bat, Emmanuel Macronekin batera. Barne politikak ematen dizkion buruhausteak alde batera utzita, Frantziako presidenteak ahalegin diplomatiko bat egin nahi izan du erakusteko Frantzia —eta Mendebaldea, oro har—, ez dela herrialde pobreekin ahaztu, eta ez dutela zertan Txinaren eta Errusiaren besoetan erori.
Bileraren amaieran, Macronek aitortu zuen ez duela lortu nahiko adostasunik itsas merkataritza zergapetzeko. Hori zen herrialde pobreentzat finantzaketa eskuratzeko moduetako bat, eta hainbat estaturen babesa jaso du —hala nola Hego Korea, Espainia eta Herbehereena—, baina ez, ordea, nazioarteko merkataritzako eragile nagusiena, hots, AEBak, Txina, Japonia eta Alemaniarena. Edonola ere, uztailean Nazioarteko Itsas Erakundeak egingo duen bileran, mahai gainean izango da proposamen hori. Hegaldietako txartelen gaineko tasa bat eta mundu osoan finantza operazioak zergapetzea ere aztertu dituzte Parisen, baina erabakirik hartu gabe.
Zambiak ituna lortu du
Emaitza zehatz apurren artean dago Zambiak azkenean Txinarekin eta beste herrialde batzuekin lortu duen akordioa bere zorraren zati bat barkatzeko. Hainbat hilabete atzeratu da akordioa, Pekinek eskatzen baitzuen zorren berregituraketa prozesuetan NDFk eta MBk ere onar dezatela maileguen zati bat barkatzea. Mendebaldeko herrialdeek ez dute horri buruz hitz egin nahi, argudiatzen baitute zorra osorik jasotzeak bermatzen duela bi erakunde horiek interes tasa txikiagoak kobratzea.
Zambiak zorrak ordaintzeko izan dituen arazoak ez dira kasu bakana. COVID-19ak, Ukrainako gerrak eta klima aldaketak ekarritako hondamendiek kalte handiak eragin dizkiete herrialde pobreei, eta haietako 70ek zorrak ordaintzeko arazoak dituzte edo izatekotan daude, NDFren arabera. Herrialde pobreen arazoa da haientzat askoz zailagoa dela klima aldaketaren aurka egiteko eta energia berriztagarriak instalatzeko inbertsioak finantzatzea. Interes tasa handiagoak eskatzen dizkiete, eta horrek elikatu egiten du zorpetzearen dinamika.
Artetxek Zuzenbideko lizentzia egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Arteche Taldean hasi aurretik hainbat lan egin zituen munduko finantza eta aholkularitza enpresa batzuetan. 1997an sartu zen familiako enpresan, eta lau urte eman zituen Brasilen; denbora horretan, taldearen Hego Amerikako operazioen buru izan zen. Bizkaiko metalgintzako patronalaren presidenteordea eta Cebekeko aholkularia ere bada.