Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek datu historikoak lortu dituzte…
Hiru aerodromoek inoizko hileko erregistrorik onena izan dute: 47.612 bidaiari zenbatu dituzte Hondarribian, 604.247 Loiun eta 30.143 Forondan.
Amaitu da Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren gatazka, sindikatuek eta enpresek…
2023ko uztailaren 12an bukatu da Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren gatazka, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta azpikontratatutako enpresek akordioa sinatuta. Lan hitzarmen berriaren arabera, azken hiru urteetako (2021-2013) ibilbide profesionala ordainduko diete langileei.
Bilboko metroaren tarifak erdi-prezioan izango dira berriro
Bilboko metroaren tarifak erdi-prezioan izango dira berriro 2023ko uztailaren 13tik aurrera. Murriztutako tarifa etenda izan da uztailaren 1etik, deskontuak aplikatzeko erabakia hartu behar zuen Bizkaiko Garraio Partzuergoa ezin izan delako bildu.
Etxeak berritzeko Europako Funtsa osa dezala eskatu dio eraikuntzak…
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko eraikuntza patronalek duela bi aste egin zuten eskaera, eta atzo, besteak beste, hiru lurraldeetako aparejadore elkargoak, Hego Euskal Herriko arkitektoen elkartea eta Bizkaiko finka administratzaileen zein ingeniarien elkartea gehitu zitzaizkien. Eraikuntza sektore osoa elkartu da bultza egin eta Jaurlaritzari txorrota ireki dezala eskatzeko. Ireki bainoago, ez dezala itxi erregutu zioten Bilbon eginiko agerraldi bateratuan, dagoen «gizarte eskaera zabalari» erantzun eta laguntzen etenak sor ditzakeen kalteak eragozteko.
Eusko Jaurlaritzak 130 milioi euro bideratu zituen eraikinak zaharberritzeko, Europako Funtsetatik jasotako diruaren %7. Etxeen eraginkortasun energetikoa hobetu eta eraikuntza sektorearentzako lankarga ziurtatzeko neurria zen. Jaurlaritzak, baina, ekainaren 19an itxi zuen eskaerak jasotzeko leihatila, onarturiko 15.600 egitasmoei erantzuteko diru poltsa osoa beharko zuela argudiatuz. Dagoeneko 59,8 milioi euroren eskaerak onartuak ditu, eta ziurtzat jo du aztertzeke dituen egitasmoekin beste 70ak banatuko dituela. Alegia, jasotako dirua agortu dela. Espero baino goizago agortu ere, eraikuntza sektoreak zehaztu zuenez, hasiera batean 2026ra arteko proiektuak finantzatzea aurreikusten zelako.
Baina zenbat diru gehiago beharko litzateke? Pablo Abascal Bizkaiko Finken Administratzaileen Elkargoko presidenteak esan zuen emandakoa halako hiru beharko litzakeela —hura izan zen bozeramailea agerraldian—, baina gero zehaztu zuen bere kasa eginiko kalkulu bizkor bat zela. Dena den, badirudi aurreko poltsa pixka bat osatzea baino askoz gehiago nahi duela sektoreak.
40.000 euro arteko kaltea
Jendaurreko eskaera ofiziala izan zen, baina, Abascalek zehaztu zuenez, dagoeneko hartu-emanetan dago Mario Ioldi Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarekin. Hark jakinarazi zion Espainiako erkidego autonomoetan erabiltzen ez den dirua berriz banatuko dela, eta hortik funts gehiago jasotzea espero duela Jaurlaritzak. Esaterako, Kantabrian zaharberritzeko funtseko diruaren %6 adjudikatu dute bakarrik, eta Asturiasen %7. Sektoreak, baina, harago doan konpromiso bat nahi du, eta birbanaketa horri itxaron gabe poltsa bete dadila.
Abascalek emaniko datuen arabera, hainbat etxetako auzokideek 40.000 euro arteko inbertsioak egin dituzte diru laguntzak lortzeko beharrezkoak diren txostenak osatzeko eta haiek gal ditzakete. Era berean, nabarmendu zuen etxeen zaharberritzeetan inbertituriko diruaren zati handi bat zergen bidetik itzultzen dela kutxa publikoetara, lan eremu asko aktibatzen dituelako.
Nafarroan, lasai
Nafarroako egoera ez da hain muturrekoa, baina eskaera erritmoa bizkor doa. Etxebizitza Sailak 6.169 etxebizitza zaharberritzeko eskaerak onartu ditu, eta espero du 8.000 ingurura iristea. Ana Bretaña Etxebizitza zuzendariak azaldu duenez, Europako Funtsetako 19,1 milioi euro gelditzen dira banatzeke, eta Nafarroako Gobernuak beste 10 gehitu ditu. Nafarroak 61,4 milioi jaso zituen guztira Europako Funtsetatik etxeak zaharberritzeko.
Ertzaintzaren sindikatuak negoziazio mahaitik altxatu dira berriro: “Protestei eutsiko…
Ertzaintzaren sindikatuak negoziazio mahaitik altxatu dira berriro eta iragarri dute protestekin jarraituko dutela iragarri dute. Gaurkoa bi orduko bilera izan bada ere, ekainaren 23ko batzarraren emaitza bera izan du: orduan ere mahaia utzi zuten sindikatuek.
EAEk Europako eskualde berritzaileenen sailkapenean gora egin du
EAEk Europako eskualde berritzaileenen sailkapenean gora egin du, Arantxa Tapia sailburuak jakinarazi duenez. Europako Batzordeak kaleratu berri duen “Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023” zerrendan 72. postuan da Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), 21 postu igota.
Gasa hidrogenoarekin nola nahastu probatzen jarraitzen du H2Sareak
Aukera bat izan daiteke gas naturala erabiltzen jarraitzea, baina beste erregai garbiagoekin nahastuta, argindar berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdearekin edo biometanoarekin. Horrek, gas konpainien arabera, modua emango luke gas naturalerako gasbide sarea eta galdarak erabiltzen jarraitzeko, gaur egun baino karbono gutxiago isuriz.
Modu seguruan jarduteko nahasketa horren proportzioa nolakoa izan daitekeen, hau da, nahasketak zenbat hidrogeno eraman dezakeen probatzen ari da Nortegas azken hilabeteetan H2Sarea proiekturako, non zenbait euskal enpresa dauden —ABC, Erreka, H2Site, Orkli, Tecnalia eta Ikerlan—.
Gas banaketarako sareen araudiak gaur egun jada baimentzen du %5a hidrogenoa daraman gas nahasketa, eta proportzioa %10era igo daitekeela frogatu duela jakinarazi du Nortegasek.
Horretarako, nahastea injektatu dute 3.000 orduz gasa banatzeko sare baten erreplikan, non hogei urtetik gorako erabilera erreala izan duten elementuak jarri dituzten, hala nola erregulatzeko eta neurketarako tokiak, balbulak, erregulagailuak eta kontagailuak. Hiru hilabetetan ez da sareko elementuen portaera arrarorik antzeman, ez da gas ihesik izan, ezta materialen hondatzerik ere.
Bezero baten etxebizitzan ere probak egin dituzte %10 hidrogeno %90 gas natural nahaste horrekin, eta ondorioztatu dute instalazioa normal ibili dela. H2Sarea proiektuan hidrogenoaren proportzioa %15era handitu dute aste hauetan abian duten proban, eta asmoa da urte bukaeran %20rainoko hidrogeno injekzioa probatzea.
Industrian ere
Etxebizitzetarako erabileraz gain, aztertzen ari dira hidrogeno eta gas naturalaren nahasketa horrek ze proportzio beharko lukeen industria jardueretan ere erabiltzeko. Ordenagailu simulazioetan ikusi dute lurrun galdara batean erabil daitekeela, eta baita tratamendu termikorako labe batean ere, non erregai gasek kontaktu zuzena duten berotu beharreko aluminio piezekin. Bi kasuetan ondorioztatu dute gas nahastearen %30 hidrogenoa izan daitekeela.
Harriak 8.422 lursailetan eta 7.643 hektareatan kalteak eragin ditu…
Harriak 8.422 lursailetan eta 7.643 hektareatan kalteak eragin ditu Araban, batez ere zereal-laborantzan
600 tonatik gora hegaluze sartu da gaur euskal portuetan
Getariako eta Hondarribiako portuetan hustu dute kopururik handiena. Prezioa, ordea, iaz baino baxuagoa ari da izaten, bataz beste 2,80 euroan saldu baita kiloa lonjetan.