Gizon bat atxilotu dute Erandion haur pornografia delitu bat…
Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu zuen ostiralean Erandion (Bizkaia), haur pornografiarekin lotutako delitu bat egotzita. Ondoren, Erandioko etxebizitza bat eta Bilboko lokal bat miatu zituzten, eta datuak biltegiratzeko material informatikoa eta gailuak konfiskatu; Ertzaintzaren Polizia Zientifikoa horietan den edukia ikertzen ari da. Gainera, estupefazienteak ere topatu zituzten miaketetan. Atxilotuak aurrekariak ditu sexu abusu, exhibizionismo eta adin txikikoen kontrako jazarpenagatik.