Bizkaiak zerga-salbuespenak onartu ditu UEFAko finalak Bilbon egiteko
Bizkaiak zerga-salbuespenak onartu ditu UEFAko finalak Bilbon egiteko. EAJk, PSE-EEk eta PPk salbuespenaren beharra defendatu dute ekitaldi horiek hartu ahal izateko, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek “inolako zergarik” ez dutela ordainduko kritikatu dute.