Confebaskek uko egin dio EAEn gutxieneko soldata propioa adosteko…

ELA, LAB, CCOO eta UGTk patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari ere uko egin diolako. Confebaskek, berriz, bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita.