Tolosako hiltegiko langileek greba mugagabea abiatuko dute astelehen honetan

Bertako langileek azken bi hilabeteetan ez dute soldatarik jaso. Greba deitu duen ELA sindikatuak adierazi du Tolosako hiltegia enpresa pribatu batek kudeatzen duen zerbitzu publiko bat dela, eta, hori dela eta, Tolosaldeko Mankomunitateari eskatu dizkio horren gaineko “erantzukizunak”.