Turismoaren eredu jasangarria eskatu du legebiltzarrak
Halaber, Jaurlaritzaren politikek «turismo jasangarria» gauzatzeko helburua izatea eskatzen du onartutako zuzenketak; turismo hori gauzatzen den eskualdeetan «balioa sortu» beharko luke jarduerak, idatziaren arabera. «Eredu horrek errespetatu behar du ingurumena, eta jasangarria izan behar du ekonomiarekiko, gizartearekiko eta kulturarekiko».
Era berean, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdi biek eta PPk aurrera atera duten idatziak eskatzen du turismorako pisuen inguruko txosten bat egitea. Exekutiboari pisu turistikoen egungo egoera islatuko duen txostena egiteko esan dio. Txosten hori legebiltzarrera igortzeko ere eskatzen du, han ezagutaraz ditzan datuak eta ondorioak.




