La Navaleko ‘hilketa industriala’ leporatu diete Jaurlaritzari eta Gobernu…

La Navaleko ‘hilketa industriala’ leporatu diote Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Dagoeneko kaleratuta dauden langileak manifestatu dira Bilbon.


Mitxel Lakuntza (Iruñea, 1976) idazkari nagusi izendatu berriak edozein zalantza uxatu zuen atzo, kargua hartu eta berehala. Minutu gutxian Donostiako Kursaaleko areto nagusia patrikan zuen, batik bat euskaraz egindako agerraldi zuzen eta adierazkorrari esker. Nafarroan urte askoan trebatutako sindikalistak erakutsi zuen komunikatzaile petoa dela, eta zutik jarri zituen mila entzuletik gora, umorea eta tentsioa tartekatuz, eta, lan esparruaz harago, «politikan eta ideologian» buru-belarri sartuta, Adolfo Muñoz aurrekoak ohi izan duen moduan; atzo ere egin zuen moduan, agurrean.
ELA sindikatuak lemazaina aldatu du, baina kargua utzitakoak eta kargura iritsi berriak garbi utzi dute sindikatuaren norabidea ez dela aldatuko. Eta norabide horrek konfrontaziora darama ezinbestean. Horretarako lehen-lehenik autonomia behar dela esan zuen Lakuntzak, botere politikoarekiko independentzia. «23 urterekin afiliatu nintzen. Banekien ELA sindikatu borrokalaria zela, abertzalea, baina gero ohartu nintzen gauza garrantzitsuenaz: autonomiaren balioaz».
Lakuntzak ordezkari gehien-gehienek emandako zilegitasuna lortu du datozen urteetan euskal sindikaturik handiena gidatzeko. 736 ordezkarien botoen %95,02ko lortu zituen, eta, harekin batera, afiliatuek batzorde eragile osoa onartu zuten: Amaia Muñoa, Amaia Aierbe, Xabi Anza, Maialen Aranburu (Adolfo Muñozek utzitako lekua hartu du), Ivan Gimenez, Laura Gonzalez de Txabarri, Pello Igeregi, Mikel Noval, Leire Txakartegi, Eustakio Uranga eta Joseba Villarreal.
Zuzendaritzako erreleboak bakarrik ez; hiru ebazpen ere onartu zituen biltzarrak, sindikatuaren bide orriaren hiru mugarri gisa. Lehenak dio Euskal Herria «ez dela oasi bat» eskuin muturra Europa estu hartzen ari den honetan, eta «aliantza sindikalak eta sozialak» sustatzera deitzen du, «eraldaketa sozial, ekologiko, feminista eta demokratikoaren alde». Botereaz besteko gune bat eraiki nahi du ELAk, «ekintzarako gaitasunaz».
Prekaritatearekin loturik dago bigarrena. Langileak menderatzeko «tresnatzat» jotzen du ELAk, eta prekaritate eremuak bilatzen jarraituko duela dio, «sektore feminizatuetan batez ere», haiek antolatzeko eta «gatazkaren motor bilakatzeko».
Hirugarrena «autogobernuari egiten ari zaion erasoarekin» loturik dago. «Euskal Herrian eta Katalunian gertatzen ari dena ikusita», sindikatuak dio presazkoa dela «eskaera subiranistanaren hedapen sozialean sakontzea». ELAk konpromisoa hartzen du «Euskal Herriaren askapen nazionalean eta sozialean eragile aktiboa izateko».
LAB, EAJ eta Espainia
Ebazpen onartu horretan bakarrik ez, ELAren soslai abertzalea oso argia da Mitxel Lakuntzaren ahotan: «Sindikatu abertzalea gara, subiranista». Espainia «lehen-lehenik batasuna» dela esplikatu zuen, eskuin eta ezkerrean, «eta gero, atze-atzean, demokrazia dator». Erantsi zuen Madrilek «jazarpen politikoaren abangoardia» ordezkatzen duela, Altsasuko gazteak, Kataluniako «preso politikoak» eta euskal presoak gogoratuz; Iñigo Cabacasentzako justizia eskaera bat ere egin zuen. Eta EAJk helarazten duen aldebikotasuna «fikzioa» dela azaldu zuen gero, «EAJren asmakizun bat». «Subiranotasuna autobide baten 30 kilometrora mugatu dute». Horregatik, uste du «zoru bat» finkatu behar dela subiranisten artean, «baina fikziorik gabe, non gauden jakinda».
Mitxel Lakuntzak LAB ikusi nahiko luke zoru horretan, baina bien arteko aliantzaren aukera «gaizki dagoela bistan da», haren ustez. Ohartarazi zuen balizko aliantza batek aurrera egin dezan grebetan «batera» joan beharko luketela, eta «menpekotasun politikorik gabe». Azaldu zuen eguneroko lan gatazkei begiratu beharko zaiela aliantza horretan aurreratzen den jakiteko. Eta mezu argi bat utzi zuen grebaren alde: «Grebak nortasun kolektiboa ematen digu, ahaldundu egiten gaitu; greba bat irabazten dugunean denok irabazten dugu». Grebak berez patronalak eragiten dituela erantsi zuen; «beraien esku daude». Eta Jaurlaritzarenetan ere bai: «Euskal Herriko ABLErik handiena bihurtu da euskal administrazioa».
Muñozen agurra
Mitxel Lakuntza izendatu aurretik esan zuen agur Adolfo Muñozek. Agurrak lagun, senitarteko eta lankideen malkoak eragin zituen, baina idazkari ohiak bare eutsi zion bere hitzaldiari, egin eta esandakoaz harro: «Orain 40 urte gure historia aldatu genuen», aldarrikatu zuen. «Politika egin behar dugu; ELA eragile politiko kontsolidatua da». Sindikatuak duen ideologia ez da «likidoa», haren esanetan. «Subiranotasuna eta klase borroka» dira ELAren esparruak. «Neoliberalismoaren nagusitasunaz ondo baino hobeto jabetzen gara. Gatazka sozial bat dago hemen; horretan obsesiboak gara», esan zuen, eragileen arteko aliantzen beharra azpimarratuz, eta gaineratuta ELAk ez duela aukerarik pasatzen utziko «aukera bat badago» .
Edonola ere, Muñoz lasai doa erretiroaren bidera —oraindik tartetxo bat falta du—; lasai doa, uste duelako «erreleboa eginda» dagoela, «gazteak eta emakumeak» sindikatuaren arduretan ikusita. «Jende askok behar du gure sindikatua, eta ez diegu huts egingo», esan zuen bukaeran; «ELAk ondo daki zer den sindikaturik gabeko gizarte bat, baita neoliberalek ere. Horregatik egiten dute gure aurka, haiek eta gobernuek». Lakuntzarentzat babesa eskatu zuen azken unean: «Jakin dezatela ELAk aurrera jarraitzen duela». Txalo zaparrada baten artean, aginte makila eman zion Amaia Muñoa idazkari nagusiaren albokoak.
Legealdia luzapenean egon arte itxaron du Espainiako Gobernuak dekretua onartzeko, horrek dakarren arriskuarekin. Hilabeteko epean igaro beharko du Espainiako Kongresuko diputazio iraunkorretik, eta hor bi aukera daude: eskuineko alderdi baten botoa jasotzea edo, iragan asteazkenean bezala, Pedro Sanchezen inbestidura onartu zuten ezkerreko taldeek eta abertzaleek babesa ematea.
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak ziurtatu du dekretuaren helburua dela «herritarrak sistema energetikoaren erdigunean» jartzea. Ondorio «oso positiboak» izango dituela uste du. Herritarrei begira, prezioak jaitsiko dituela uste du, eta tokian tokiko enplegua ere bultzatuko duela, distantzia laburreko energia sareak bultzatuko dituelako. Hauek dira dekretuaren punturik garrantzitsuenak:
Bere etxean edo enpresan energia sortzeko iturri berriztagarri bat jartzen duen edonork. Bi motatako autokontsumoa izango da. Batetik, soberakinik gabekoa. Hau da, norberak erabiliko du bere energia iturri berriztagarria —gehienetan, eguzki panel fotovoltaikoak— sortzen duen argindarra; baliatzen ez duena galdu egingo du, betiere bateriak argindarra biltzeko bateriarik ez badu.
Bigarrenik, soberakina argindar sare orokorrera isuriko duen autokontsumoa izango da. Bide hori aukeratzen dutenek kontratua izan beharko dute argindar konpainia batekin, sarea erabiltzeko kuota ordaindu beharko dute, baina soberakina erabiliko dute beren faktura txikitzeko. Hau da, argindarra sobran duten unean gastatzen ez dutena —eguzkiak bete-betean jo eta ekoizpen asko dagoelako, edo une horretan ez dutelako kontsumitu— deskontatuko diete argindarra ekoitzi ez duten uneetan egiten duten gastutik (gauean, egun euritsuetan…). Hau da, autokontsumoa sare nagusiaren argindar kontsumoa gutxitzeko sistema bat da.
Kontsumitutako argindarra baino gehiago ekoizten duena ez da kontsumitzailetzat hartuko, ekoizletzat baizik. Eta horrek ekoizleen erregistroan sartu beharko du, etekinak aterako dituelako. Hamabost kilovatio arteko instalazio bat dutenek ez dute zertan sare nagusira lotu, baina bai, ordea, hamabost eta 100 kilovatio arteko potentzia dutenek —eta konexioa pagatu beharko dute—. Ehun kilovatiotik gorako instalazioak ekoizletzat hartuko dira, eta tramite gehiago bete beharko dituzte; hortik beherakoek nahikoa izango dute udalari planta jarri dutela jakinaraztearekin.
Bai, hori da dekretuaren berritasunetako bat. Ekonomikoki errentagarria izan ohi da atari bateko bizilagun guztiek plaka bat edo batzuk konpartitzea, hasierako inbertsioa lagun gehiagoren artean banatzen delako, eta sortutako argindar gehiena edo guztia autokontsumorako erabili ahal izaten delako.
Autokontsumo partekatuan konpentsazio estatikoa deitutakoa onartu du Espainiako Gobernuak: plakaren jabe bakoitzak izango du ekoizpen kuota bat eta horren araberako konpentsazioa jasoko du. Hau da, haien artean beste akordiorik ez badago, sortutako argindarra bizilagunen artean banatuko dute, bakoitzak zenbat kontsumitu duen kontuan hartu gabe. Lehen urrats bat dela dio Trantsizio Energetikorako Ministerioak, aurrerago norberaren gastua neurtzeko sistemak ezar daitezkeela.
Autokontsumo partekatuak ez du zertan izan atari bateko bizilagunen artekoa. Ondoko eraikinekoa ere baliatu ahal izango da; gehienez, 500 metrora egon beharko du instalazioak.
1929. Lehen batzarrean, Eibarren, Juan Jose Basterra izendatu zuten presidente. Ordurako, UGTk adina kide zituen.
1933. Manuel Robles Arangizek hartu zuen sindikatuaren lema, Gasteizko II. Kongresuan. Sindikatuak Solidaridad de Trabajadores Vascos izena hartu zuen, STV. Jada 40.000 kide zituen, eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan zegoen hedatua, baina Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere. 36ko gerraren ostean, Robles Arangiz arduratu zen sindikatua erbestean gidatzeaz.
1976. Franco diktadorea hil ondoren, sindikatua publikoki agertu zen berriro, artean legezkoa ez zen arren. Euban (Zornotza) eta Eibarren egindako III. Batzarrean, Robles Arangizek jarraitu zuen presidente —1982an hil zen—, baina idazkari nagusi kargua sortu zuten, eta haren esku utzi zuten sindikatuaren gidaritza. Alfonso Etxeberria (Azpeitia, Gipuzkoa, 1941) izan zen lehen idazkari nagusia, bizkaitarra ez zen lehena. Sindikatuak alderdi politikoekiko autonomia aldarrikatu zuen; langile klase osora zabaltzeko nahia eta autofinantzaketa jarri zuen helburu gisa. 1978an sortu zuten erresistentzia kutxa, ELAko kideei grebetan babes ekonomikoa ematen dien tresna.
1988. Barne krisi batek Etxeberriaren aroa amaitu zuen. «Autoritaritarioa» izatea egotzi zioten ordura arteko idazkari nagusiari, eta ELAren indarra ahultzen ari zela. «ELA bere baitan itxita zegoen, gizartetik baztertuta, ekimenik eta erantzuteko gaitasunik gabe. Diseinu pertsonalistak arrasto kezkagarri batzuk zituen», argudiatu zuen orduan Etxeberriaren ordezkoak, Jose Elorrietak. Belaunaldi aldaketarekin batera, planteamendu politiko eta sindikalak ere aldatu ziren. EAJrekiko aldea are gehiago zabaldu zen, eta sindikatuak amaitutzat jo zuen autonomismoa. Lizarra-Garaziko Itunaren eragile nagusietako bat bilakatu zen ELA. Sindikalismoan, CCOOren eta UGTren bidaide izateari utzi zion, eta harremanak sendotu zituen beste sindikatu abertzale nagusiarekin (LAB).
2008. Adolfo Muñoz Txiki izendatu zuten idazkari nagusi, lehen lemazain arabarra ELAn. Elorrietaren lekukoa hartu, eta haren agintaldian ezarritako ildoan sakontzeari ekin zion hasieratik, alderdienganako autonomia handituz eta konfrontazio eredu garbi batekin. Atzeraldi Handia esan dioten krisialdian egokitu zitzaion Muñozi ELA gidatzea, langabe kopurua izugarrizkoa zela, afiliatuak galtzeko arrisku bizian eta enpresak itxi eta itxi egiten ari zirela. Muñozek, ordea, ordezkaritza kopuru historikoetara eraman du ELA, kontrabotere eredu ortodoxo bati helduta betiere, eta Jaurlaritzarekiko erabateko konfrontazioan. Sindikatua 100.000 afiliaturekin baino gehiagorekin utzi du Muñozek, Hego Euskal Herrian lehen sindikatua dela, %36tik gorako ordezkaritzari esker. %41etik gorako ordezkaritza du EAEn, eta %22,8koa Nafarroan.
2019. Mitxel Lakuntzak hartu du Muñozen lekukoa, lehen gidari nafarra ELAn. Lakuntzak dio sindikatuaren erroak ongi baino hobeto finkaturik daudela, eta «indar handiagorekin» segituko duela sindikatuak konfrontazioan, «aldaketa soziala urgentziazkoa delako».



Erritmo horrek bere horretan jarraituz gero, oraindik aste batzuk iraungo luke Renove planaren aurrekontuak, eta gogoratu behar da Gasteizko gobernuak ez duela baztertu pizgarri horren funtsa handitzea atzera. «Lortutako emaitzak aztertu ondoren» hartuko dute azken erabakia.
Nolanahi ere, Renove planaz gain, Espainiako Gobernuak auto elektrikoak erosteko martxan jarri berri duen pizgarria ere hor dago: Moves plana. Hura ere EEE kudeatzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; hiru herrialde horientzat 2,1 milioi euro daude; Nafarroarentzat, 621.000 euro. Iñigo Ansolak esandakoari jarraiki, 100 bat eskaera jaso ditu dagoeneko EEEk.
Laguntza eskaera horiek soilik auto elektriko baten erosketari lotuak joan daitezke, eta ez dira bateragarriak Renove planarekin. Baina Gasteizko gobernuarenak baino handiagoak dira, 6.500 eurorainokoak baitira; 5.500 gobernuak jarriak dira, eta gainontzeko 1.000 euroak, auto kontzesionarioaren eskutik doaz. Renovek 3.000 euro baizik ez ditu eskaintzen hamar urteko auto zaharra auto elektriko batekin ordezkatzeko.
Agian, horregatik, Renove planari lotutako laguntzaren zatirik handiena gasolina eta diesel autoak erosteko baliatu dute kontsumitzaileek. EEEko zuzendariak dio laguntzen %70 baliatu dela diesel eta gasolina autoak erosteko. A ziurtagiri energetikoa behar dute, eta ez dago eskaintza handirik kontzesionarioetan. Hala ere, hibridoak eta GLP autoak baino salduagoak izan dira.