Lehen autolikidazioak bihar iritsiko dira gipuzkoarren etxeetara
Atzodanik, Gipuzkoako Aldundiaren webgunean ikusgai daude autolikidazio proposamenak (250.000 inguru). Bihar hasiko da bidalketa, eta datorren astelehenetik aurrera, apirilak 8, onartu ahalko dira. Errenta mekanizatuaren hitzordua eskatzeko epea hilaren 12an hasiko da, eta 15ean hasiko dira egiten, uztailaren lehenera arte. Epe hori bera izango dute errenta aitorpena Internetez (ZergaBidea) egiten dutenek ere. Autolikidazio proposamena onartzen ez dutenei hilaren 17tik aurrera zabalduko diete errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea.
Ogasunak 265 milioi euro itzultzea espero du errenta kanpaina honetan, eta jaso 256,5 milioi euro jasoko ditu. 8,5 milioi euroko saldo negatibo hori azken urteetako txikiena da —esaterako, 21,8 milioi izan ziren 2017an, eta 130 milioi 2014an—. Jabier Larrañaga Ogasun diputatuaren ustez, hobekuntza hori «ekonomiak duen bolada onaren adierazle da. Adierazle guztiek diote 2018a urte oso ona izan dela. Salmentetan hazkunde oso handiak izan ditugu, ia bi urte daramatzagu %7tik gora igotzen; enpleguan ere oso kopuru onak izan ditugu; eta baita soldatetan ere».
Kanpainako berritasunetako bat da oinarri likidagarri orokorrerako eskalaren deflaktazioa; hots, PFEZaren zatiei inflazioa aplikatzea, soldaten erosteko ahalmenari kalte ez egiteko. Kenkari berri bat ere izango da, «potentzial handiko enpresetan» dirua jartzen duten inbertitzaileentzat. Horrez gain, beste kenkari bat ere aldatu egin du ogasunak: 30 urtez azpiko gazteen alokairurako kenkaria %25etik %30era handituko baitu, eta haren gehieneko kopurua 2.000 eurotik 2.400era handitu. Eta, nola ez, errenta kanpaina honetan amatasun eta aitatasun laguntzak salbuetsita egongo dira.
Ekonomiaren ziklo ona beste bi xedetarako baliatu dutela ere azaldu du Larrañagak: batetik, Etorkizuna Eraikiz programako proiektuetan apustu egiten jarraitzeko; eta, bestetik, aldundiaren zorra urritzeko. Azken lau urteetan, zorra 125 milioi euro murriztu du erakundeak, 440 milioi euroraino.
Ondare zerga
Ondarearen gaineko zergaren berri ere eman du Larrañagak. Apirilaren 15etik uztailaren 1era zabalduko den aldian, ondarearen 7.800 aitorpen jasoko dituela aurreikusten du ogasunak, eta horiek, batez beste, 8.142 euro ordainduko dituztela. Bide horretatik, guztira 63,9 milioi euro bilduko ditu zerga erakundeak. 2017an jasotakoa baino hamar milioi euro gutxiago dira.
Larrañagak azaldu duenez, aurreko legealdiko aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergatik atzera ondare zergara itzultzeko erreformaren azken urratsa, ezkutu fiskala, ekitaldi honetan ezarri baita, atzera lehen aldiz. Legealdi haren azken urtean (2013an) baino 4,9 milioi euro gehiago bilduko dituztela azpimarratu zuen Ogasun diputatuak, galdera eginez ea merezi zuen «ibilbide hark, segurtasun falta hark».
Ibilgailu elektrikoentzako karga ultralasterra iritsi da
Renove planak apaldu egin du autoen matrikulazioen gainbehera
Dena den, Anfac, Faconauto eta Ganvam patronalek emandako datuek alde handiak islatzen dituzte lurraldetik lurraldera. Gipuzkoan (%30, 1.397 auto) eta Bizkaian (%23, 2.258 auto) auto matrikulazioak nabarmen igo dira; Araban (%0,4, 639), berriz, merkatua laua geratu da urte arteko datuan; eta Nafarroan (-%21,9, 913) gainbehera handia egon da. Han ez dute Renove planaren galga eduki, eta datu horrek argi erakusten du pizgarriaren eragina.
Elektrikoak eta hibridoak
Horiek horrela, Gipuzkoa da urte hasieratik hona salmentak igo dituen lurralde bakarra; 3.336 auto matrikulatu dira, %2,5 gehiago; Bizkaian, 5.159 auto matrikulatu dituzte (-%4); Araban, 1.494 (-%14); eta Nafarroan, 3.117 (-%6,7). Datu horiek islatzen dute Hego Euskal Herrian 13.206 auto matrikulatu direla urtarriletik martxora; hau da,-%4,5, aurreko urteko epe berarekin alderatuz.
Bestalde, Espainiako autogintzaren patronalen datuek beste joera argi batzuk islatzen dituzte: dieselaren gainbehera geraezina da, eta gasolinak gero eta nagusitasun handiagoa du, nahiz eta Renove planak eragin handia izan duen motor alternatiboen merkatuan. Multzo horretan sartzen dira auto elektrikoak, hibridoak eta hitrogenoa baliatzen dutenak. Bada, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak bateratuta, %193 igo dira salmentak (540 ibilgailu matrikulatuta) iazko martxoaren aldean. Renove planak multzo horretakoei laguntzen die gehien: 2.500 eta 3.000 euro arteko kopurua eskaintzen die trukean hamar urte baino zaharragoa den autoa uzten dutenei, hura txatarra bihurtzeko.
Halere, laguntzak alde batera utzita, gasolina da motorrik salduena gaur egun, eta urteko lehen hiruhilekoaren datuei begiratu baino ez dago nagusitasun hori berresteko: %10,5 igo dira gasolina autoen salmentak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako matrikulazioak batuz, iazko epe berarekin konparatuz gero. Diesel motorreko matrikulazioek, aldiz, %36,8 egin dute behera. Hala, saldutako hamar auto berritatik zazpik gasolina motorra daramate Hego Euskal Herrian.
Patronalen arabera, joera hori antzekoa da Espainiako merkatu osoan. Era berean, garbi geratu da Jaurlaritzaren Renove planaren eragina bi merkatuen eboluzioari erreparatuz gero. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, matrikulazioek %21,2 egin dute gora, eta Espainiako merkatuan negatiboa izan da eboluzioa (-%4,3).
Gaur bertan, Espaniako Gobernuak Moves plana jarriko du martxan auto elektrikoen salmentak bultzatzeko, eta sektoreko patronalek esperantza txiki bat dute pizgarri horretan. Auto berrien erosketa 6.500 euro arteko kopuruarekin laguntzen du planak, baina soilik motor elektrikoa badute.
Beren aldarrikapenak alderdi politikoen esku utziko dituzte pentsiodunek

Euskal Herriko pentsiodunek Eusko Legebiltzarreko eta Diputatuen Kongresuko alderdi politiko guztiei igorriko diete beren aldarrikapenen dokumentua.
Errenta autolikidazio proposamenak apirilaren 1etik aurrera ikusgai, Gipuzkoan

2018ko Errentako kanpaina Gipuzkoan 2019ko apirilaren 1etik aurrera. Onarpenak, berriz, apirilaren 8tik uztailaren 1era arte egin ahal izango dira.
39 lanpostuko LEPa deitu dute Nafarroan informatika sistemetako teknikariei…

Nafarroako Aldizkari Ofizialak 39 lanpostuko lan eskaintza publikoa (LEP) argitaratu du gaur Foru Gobernurako, informatika sistemetako teknikariei zuzenduta.
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lanuzte berriei ekingo dizkiete

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lanuzte berriei ekingo dizkiete. Maiatzaren 10era bitartean, guztira, 27 greba-egun egingo dituzte.
‘Streaming’-ak izozturik utzi ditu bideoklubak
2. Nerabe lotsagabe hori! Baina, baina… ez dakit zer den eta.
3. Filmak alokatzeko dendak, noski. Eta zertarako nahi dugu hori Netflix badago?
4. Bada, horregatik galdetzen nuen, streaming-ak desagerrarazi egin dituelako. Ez denak, ez pentsa, Oregonen (AEB) Blockbuster kate ahaltsua izan zenaren azken bideoklubak eutsi egiten dio inbaditzaileari.
5. Baina ez al duzu esan ez dakizula zer diren bideoklubak? Eta zuk sinetsi egin duzu, inuzente hori… VHS eta DVD zer diren ere badakit, baita euskarri batetik bestera pasatu zenean bideoklubek eutsi egin ziotela ere. Baina streaming plataformak iritsi zirenetik bideoklubak iraganeko kontuak dira.
6. Eta zer da Oregonen zabalik dagoen bideoklub horrena, argiuste hori? Blockbuster bideokluben konpainiarik handiena izan zen munduan 1990eko hamarkadan. 9.000 denda baino gehiago izan zituen, eta ba al dakizu zenbat gelditzen diren?
7. Bakarra esan duzu, ezta? Ez, bi geratzen dira.
8. Adarra jotzen ari zara berriro? Pixka bat… Oregongo dendaren arduradunak kontatu du Twitterren Australiako azken Blockbusterrak itxi egingo duela egun batzuk barru, eta, bai, egun gutxian bakarra izango da, baina oraindik bi dira. «Gure Blockbusterra da munduko azkena», idatzi du estatubatuarrak.
9. Eta 9.000 denda baino gehiago izan zituela esan duzu? Bai, eta horietan 84.300 langilek jarduten zuten, harik eta 2004an gain behera joan zen arte. Urte horretan merkaturatu zuten lehen smartphone-a; Youtube jaio zen, Facebook eta Twitter, eta Netflixek bazituen milioi bat bezero.
10. Eta nolatan ez zuen jakin Blockbusterrek merkatu berrian lehiatzen? Saiatu zen bideoklub bat on line jartzen, baina pare bat urte geroago Amazon video iritsi zen, eta, ordutik, streaming bidezko kontsumoa igo eta igo besterik ez da egin, eta bideoklubak eta zinema aretoak itxi eta itxi baino ez dira egin.
11. Erromantizismo guztia galdu du zinemak… Zuretzat erromantizismoa eta niretzat streaming plataformen erosotasuna. Ikusiko dugu etxean zeinen erromantiko jartzen zaren Games of Thrones-en azken denboraldia hasten denean hamabost egun barru.
12. Albiste txarrak dauzkat zuretzat… Zer?
13. HBO go plataforman emango dute, eta ez Netflixen. Hurrengo batean hobeto aukeratu zuk eta zure lagunak, kar-kar-kar… Tira, hori ez da izango arazo handia nerabe azkarrontzat. Berdin zaigu HBO go, Netflix, Amazon Prime Video edota serieen negozioaren gurdira igo nahi duen azkena: Apple Tv+. Guk badakigu mugitzen sarean. Zuk ere bai…? Kar-kar-kar.
13. Ez dut beharrik ere, zu nire etxean bizi zaren bitartean… Ongi da, amore ematen dut: nahi dituzun serie guztiak jarriko dizkizut ikusgai, baina zuk ez utzi Netflixen kuota pagatzeari, e?