Hamasei lagun atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko azken gauean,…
Bilboko Udaltzaingoak hamasei lagun atxilotu ditu Aste Nagusiko azken gauean. Jakinarazi dutenez, bost indarkeria matxistagatik atxiki dituzte, bi drogen trafikoagatik, zazpi lapurretan aritzeagatik, bat lesioengatik eta azkena erreklamazio judizial batengatik. Hortaz gain, bi ertzainek itsasadarrera erori den emakume bat erreskatatu behar izan dute gaur goizeko 9:00etan. Suhiltzaileen txalupa batera igo dute, eta Basurtuko Ospitalera bidali.