Hainbat sexu eraso salatu dituzte Zizur Nagusiko festetan
Zizur Nagusiko (Nafarroa) Udalak kudeatutako puntu moreak hainbat sexu eraso salatu ditu herriko festetan. Udalak aho batez onartu du adierazpen bat, eta «guztiz gaitzetsi» ditu jazo diren erasoak; salatu du horrelakoek agerian uzten dutela oraindik ere «gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun eza». Elkarretaratzea egin dute gaur 20:00etan, Foruen Plazan. Zizurreko eraso matxisten kontrako mahaiak, zeinean udala eta tokiko hainbat elkarte feminista biltzen diren, elkartasun osoa adierazi die sexu erasoak jasan dituzten emakumeei. Asteburu honetan bost gizon atxilotu ditu Foruzaingoak, horietako bat Zizur Nagusian, genero indakeria delitua egotzita. Argitzeko dago atxiloketa horrek zerikusik duen herriko festetan izan diren sexu erasoekin.


