Lan-istripuek ia % 30 egin dute gora urtarrilean Euskadin, 2023ko datuekin alderatuta, zortzi hildakorekin. Laneko ezbeharrengatiko bajak (4.059) aurreko urteko lehen hilabetean baino 900 gehiago izan dira.
Lanegunean egindako Tuvisako lehen greba egunak % 100eko jarraipena izan du. Gutxieneko zerbitzuak baino ez dira zirkulatzen ari, hau da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako ohiko egunetako autobusen % 30.
Euskal zinemak sei sari lortu ditu aurtengo Goya sarietan. Gehien nabarmendu den lana 20.000 especies de abejas izan da, Estibaliz Urresola gasteiztarrarena. Euskara eta gaztelania tartekatzen dituen filmak hamabost izendapen zituen, eta hiru irabazi ditu: Urresolarentzat izan dira jatorrizko gidoi onenaren eta zuzendari berri onenaren sariak, eta taldeko emakumezko aktore onenarena Ane Gabarainentzat. Sari banaketa Valladoliden (Espainia) izan zen atzo. Bi sari eman dizkiote Pablo Berger bilbotarraren Robot Dreams animaziozko filmari. Lau izendapen zituen hitzik gabeko ikus-entzunezko horrek, eta jaso dituenak dira animaziozko film onenarena eta gidoi egokitu onenarena. Garaikur bat jaso du, berriz, Victor Erizeren Cerrar los ojos gaztelaniazko filmak, 11 izendapen zituen arren: taldeko gizonezko aktore onena izendatu dute Jose Coronado. Gainontzean, galako irabazle nagusia Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve izan da, hamabi sari jasota, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena. [articles:1334100]
Gaur Tafallan (Nafarroa) aurrez aurre izan diren bi bikoteek garaipena behar zuten Binakako Txapelketak aurrera egiteko aukerak izaten segitzeko. Bada, bizirik jarraitzen dute Unai Lasok eta Aitor Arangurenek; kalean gelditu dira, berriz, Joseba Ezkurdia eta Xabi Tolosa. Baikokoek 22-10 irabazi diete Aspekoei. Dena den, sailkatzea zail dute oraindik ere. Bihar Tolosan (Gipuzkoa) neurtuko dituzte indarrak Jaka-Mariezkurrenak eta Elordi-Rezustak, eta azken horiek ataka estuan daude. Irabazten ez badute, komeria latzetan murgildu daitezke. Garaipena lortzen badute, berriz, automatikoki kanpoan utziko dituzte Laso eta Aranguren. Gaurkoa tentsio handiko neurketa izanda. Ez da txapelketa samurra izaten ari bi bikoteentzat. Partidaren lehen erdia oso piloteatua izan da, baina bigarrenean tantoak amaitzen asmatu dute urdinek, eta hobeak izan dira. [articles:2120523]
“Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik”, azaldu dute nekazariek.
Zer eragin izango dute trafikoan baserritarren mobilizazioek astelehen honetan Gipuzkoan? Nekazari eta abeltzainen ibilgailuen ilarak espero dira 07:00etatik aurrera Andoain eta Donostia artean, eta AP-8an, Zarautzen. Sektorearen egoeragatik egingo dute protesta.
Silvina Ocamporen (1903-1993) familiari buruz beti aipatzen den anekdota xelebre xamarra da: familia itsasontziz Buenos Airestik Parisera denboraldi luze baterako joaten zenean, behi bat eramaten zuten eurekin, sei alabek han esne frexkoa izan zezaten. Hain ziren aberatsak ocampotarrak, non luxuzko bizimodua zeramaten. Argentinako idazle ezagunetarikoak familia kreoleen ondorengoak ziren. Oso bestelakoa zen haien egunerokoa: goi mailakoek ez zuten gaztelera erabiltzen kultur hizkuntza gisa. Ocampotarrek etxean ingelesez eta frantsesez hitz egiten zuten, Borgesenean amaren aldetik ingelesa; txikitan Jorge Luis Borges Georgie zen. Goi mailako bizimodu horretan, nabaria zen klase langilearekiko beldurra. Hain zuzen ere, Beatriz Sarlo kritikariaren iritziz, Borgesen ordenaren bilaketa obsesiboan —esate baterako, liburutegiaren figuraren bidez— populismoarekiko izua dago. Klase desirak eta klase fobiak maiz literaturak subertitzen ditu. Pierre Macherey eta Roland Barthes pentsalari frantsesek literatur testua deseraiki zutenean, irakurleari eman zioten azken hitza. Silvina Ocamporen ipuin fantastikoetan, emakumezko eremuetan, klase subertsio fina dago. Idazleak bi mundu kontrajarriak barrutik ezagutzen zituen; familian seigarrena izanik, haurtzaroan denbora gehiago eman zuen zerbitzariekin sukaldean, gurasoekin baino. Besteak beste, El vestido de terciopelo ipuina ezagutza horren isla da: bi ekosistema talkan, zerbitzariena eta nagusiena. Ocampok belarri fina zuen Buenos Airesko soziolektoak literaturan erabiltzeko, oso mundu sinesgarriak eraikiz. Ipuin labur horretan, jostunak luxuzko soinekoa ekarri ostean, emakume aberatsak galtzen du kontrola, ordena soziala subertituz. Beste hainbat ipuinetan bezala, haurraren begietatik ikusten dira gertakizunak. Ez da haurtzaroaren ikuspegi moñoñoa, baizik eta guztiz krudela, umore beltzez josia. Haurtzaroaren errepresentazioan Ocampok Saki ipuingile ingelesarekin partekatzen du begirada. Literatura fantastikoaren barrena: Buenos Airestik Bilbora 1980ko hamarkadan, Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuak munduko leihoak ireki zizkion euskal irakurleari. Bertako Jean Cocteauren Merkatari aberatsaren morroia mikroipuina Adolfo Bioy Casares, Jorge Luis Borges eta Silvina Ocamporen Antología de la literatura fantástica bilduman ere aurkitu zuen garai hartako irakurleak. Hirurak kolaboratzaile eta konplize izan ziren hainbat literatur abenturatan. Ocamporen ahizpa zen Victoria Ocampo, eta hark sortu zuen Sur aldizkaria. Bilbon sortutako Pott aldizkariak badu argentinarrarekin afinitaterik: zehazki, nondik norako koordenatuak aldatuz, mundu osoko literatura etxean izateko aukera eskaini zuten, bertakoa eta atzerrikoaren arteko mugak ezabatuz. Badirudi bi aldizkariek diotela literaturak modu nazionalean antolatzen badira ere irakurlearen lurraldea dela mundua bere osotasunean. Joaquin Torres-Garcia uruguaitarraren América invertida artelanaren gisara, mundua eta kartografia ulertzeko beste modu bat aldarrikatzen dute, bai Buenos Airestik eta bai Bilbotik. Ocampok belarri fina zuen Buenos Airesko soziolektoak literaturan erabiltzeko, oso mundu sinesgarriak eraikiz. Victoria Ocampo ahizpa plazandre ezaguna zen garai hartako kulturgintzan. Silvina Ocampo, aldiz, kontrakoa; Bioy Casares senarrak ere, plaza gizona izan arren, ikusgaitasuna gorroto zuen. Bioy Casares eta Ocamporen harremanak eman zuen zeresana, playboy ezaguna eta lotsati bakartia elkarrekin. Oraindik haien artekoa argitzeko ahaleginak egiten dira. Lucrecia Marteleren Las dependencias dokumentala (1999) eta Mariana Enriquezeren La hermana pequeña biografia (2014) harremanaren korapiloa askatzen ahalegintzen dira. Ahaleginak ahalegin, erantzunik bada, Sivina Ocampok idatzitakoan aurkituko dugu. Memoriaren urak 2023an, Lumen argitaletxeak La promesa argitaratu zuen, Silvina Ocamporen eleberri galdua. Idazlea hil ondoren argitaratu zen, 2011n, eta, agortu ondoren, irakurtzeko bide bakarra Buenos Airesko Liburutegi Nazionalean eskuratzea zen. Literatur historian liburu bakana da: Ocampo 1960ko hamarkada erdialdean hasi zen nobela idazten, eta 1988-1989 bitartean bukatu zuen, jada alzheimerrak jota. Gaitza literatur garaikidean gai garrantzitsua bihurtu da; esate baterako, gurean, Anjel Lertxundiren Horma nobelan (2017), amak memoria galdu izanak duen eragina kontatzen da. Alzheimerrari buruzko liburuak eta filmak, oro har, zaintzaren ikuspegitik pentsatu dira. Gaixoa gure begiradaren objektua da, eta ez subjektua, identitatearen giltzarri den memoria galdu baitu. Ez da hain ohikoa memoriari buruz idazten ari den idazleak bidean bere memoria galtzea, eta, hori hala izanik, idazten jarraitzea. La promesa nobelaren jatorrizko izenburua Los epicenos zen. Virginia Woolfen Orlando kontakizunean bezala, pertsonaiak generoa aldatzen du (Gabriel/Gabriela). Shakespearek zioen memoria uraren modukoa zela. Halaxekoa da: iheskorra eta aldakorra. Nobelan itsasontzitik uretara erortzen den protagonista-narratzaileak zin egiten du bizirik irauten badu bere bizitza idatziko duela. Itsasoan bere bizitza gogoratuko du, hiztegi biografiko moduko bat osatuz. Bere bizitza prosa poetikoz jositako atalen bidez helarazten du, testu hibrido eta likido bat sortuz. Xeherezadek bezala, gogoratzen eta kontatzen ari den bitartean, bizirik dirau. Azkenean, hitzik gabeko itsasoa da heriotza. Mariana Enriquez eta Samanta Scheweblinen ekoizpenak ezin dira ulertu Ocamporen ekarpenik gabe. Ocampo familiaren barruan, plazandre ez zen ahizpak lortu du belaunaldi berri baten miresmena, denboraren poderioz. Gaur egun, Argentinako letretan halako garrantzia duten Mariana Enriquez eta Samanta Scheweblinen ekoizpenak ezin dira ulertu Ocamporen ekarpenik gabe, haren alabak dira biak. Azken finean, idazleak ez du bere lanaren harrera kontrolatzen, irakurleak baizik. Pierre Machereyk eta Roland Barthesek testuaren jabetza irakurleari eman zioten, irakurleak josten du testu jakin baten esanahia. Literatura epe luzera erakusleiho eta zaratatik kanpo dagoen lurralde librea da. Bere garaiko irakurleak ez badu idazle jakin baten lana ulertzen edota estimatzen, ondorengoak bereganatu dezake. Denborak du azken hitza.
Kolore txuri-urdina zuten aspaldidanik Realaren eta Osasunaren arteko derbiek. Eskuarki, donostiarrek egin dute irri, eta nafarrek ezin izan dute haien nagusitasuna kolokan jarri: hamabi urte eta hamazazpi partida eman dituzte Realari irabazi gabe. Are gehiago, Anoetan duela hemeretzi urte gailendu ziren azkenekoz. Haatik, hasten den oro bukatu egiten da. Eta Osasunak gaur apurtu du madarikazioa, Budimirrek bigarren zatia hasi orduko sartu duen gol bati esker. Aurrea hartu ostean, gorritxoek izerdiaren bidetik eutsi diote aldeari. Erresistentzia izan da haien esentzia, eta, halaber, agortu egin da txuri-urdinen pazientzia. Lau partida daramate jarraian golik sartu gabe. Garai txarrean iritsiko zaizkie Txapeldunen Ligako final-zortzirenak. Erritmo bizian jokatu da lehen zatia, eta hainbat fase izan ditu. Hasieran, gehiago izan da Reala. Baloia bizi mugitu du batetik bestera, eta sarkor aritu da ezker hegaletik. Txuri-urdinek jokalari asko pilatu dituzte barrutik, eta Aresok ez du laguntzarik eduki Galani eusteko. Hegal horretatik iritsi da neurketako lehen aukera, 10. minutuan: Zakharianek izkin egin dio Aimarri, eta, angelua egokiena ez zen arren, jaurtiketa gutxirengatik joan zaio kanpora. Ondoren, Galanek beste barneraldi bat egin du ezkerretik, eta haren erdiraketa kanpora errematatu du Andre Silvak, buruz. Realak ez du hamaikako apurtzailea zelairatu: Kopako partidaren ondoren, eta Parisera bidaiatu aurretik, bost aldaketa egin ditu Imanol Alguacilek. Osasunak egutegi lasaiagoa du, baina Jagoba Arrasatek sei jokalari berri plazaratu ditu. Deigarriena, dena den, Ruben Peñaren kokapena izan da: aurrelari bezala ipini du Arrasatek, Arnaiz min hartuta egonik. Bada, hura izan da gorritxoen pizgarri nagusia lehen zatian. Nonahi agertu da, eta buruhausteak eragin dizkie atzelari txuri-urdinei. Baita Remirori ere: asmo txarreko jaurtiketa egin du urrundik 23. minutuan, Zubimendiren akats baten ondoren, eta gelditua egitera behartu Realeko atezaina. Beste agerraldi arriskutsu bat izan du hortik gutxira, eta, segidan, Aimarri falta egin diote area ertzean. Gorputz osoa area barruan zeukan, kolpea jaso duen hanka izan ezik. Penaltia egiteko zorian izan da Turrientes. Gero, zelaiaren beste muturrean kexu agertu da Silva, Torrok lurrera bota duelakoan. Osasuna beldurtu egin da, eta Realak pare bat hurbilketa on izan ditu atsedenaren aurretik, Kuboren lemapean. Lehenik, Mojicaren bizkarrera korrika egin, eta erdiraketa zitala egin du eskuinetik; eta, gero, Herreraren eskuekin egin du topo. Etsi-etsian, erauntsia Lehen zatiko lanarekin konforme zeuden gorritxoak, eta poz handia hartu dute aldageletatik itzuli eta berehala: Moncayolak erdiraketa zehatza egin du kornerrez, eta hor agertu da Budimir, jauzi indartsu eta burukada zital batekin. 0-1. Berehalakoa izan da etxekoen arrapostua: Zakharianek erdiraketa egin du ezkerretik, eta Kubok aukera ona izan du area barruan. Hortik aurrera, norabide bakarra izan du neurketak. Reala gogotik saiatu da emaitza berdintzen, eta Imanolek esku hartu du: Brais, Barrenetxea eta Sadiq sartu ditu lehenik, eta Traore eta Olasagasti ondoren. Txuri-urdinak area inguruan paratu dira, eta, baloia galdu ostean, berehala berreskuratu dute. Osasunak itolarria sentitu du sarri, eta Aimarren kalitatea izan du arnasbide. Baina nafarren garaipena, batez ere, defentsako ahaleginean oinarritu da. Ondo zurkaiztu dira area barruan, eta jaurtiketak eragotzi ez dituztenean, desbideratu egin dituzte. Hala, Realari asko kosta zaio aukera garbiak sortzea, behin eta berriro saiatu arren. Kubok erremate behartu bat egin du Mojicari aurrea hartu ondoren, eta Braisen burukada gurutzatu bat zutoinetik gertu irten da. Donostiarren ahaleginak ez dira aski izan aurrean topatu duen harresia eraisteko. Hala, derbietako bolada puskatu, eta irabazle mozorroa hartu dio Osasunak Realari.
“Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako eta Europa mailan, ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik”, azaldu dute nekazariek.