Muxikan 55 urteko gizon bat hil da traktorearekin lanean…
Asteon lanean ari ziren hiru lagun hil dira Euskal Herrian. Azkena, gaur, Muxikan (Bizkaia): traktorearekin beharrean zebilen 55 urteko gizonezko bat zendu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:15ean gertatu da Ormaetxe auzoan. Istripua gertatu den unean bakarrik zegoen gizona, eta larrialdi zerbitzuak heldu direnerako hilda zegoen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.