Derbi estua, eta berdindua
Berdindu egin zuten atzo, Osasunak eta Realak. Etxeko taldea bikain sartu zen partidan, eta bigarren minuturako lortua zuen lehen gola. Budimirrek, mugimendu bikain batekin bakarrik utzi zuen Moi Gomez Remiroren ate aurrean, eta Alacanteko jokalariak ez zuen huts egin. Realaren erantzuna 41. minutuan iritsi zen. Sadiqek, beste behin, areaz kanpoko jaurtiketa bikain batez egin zuen gola.