EAEn angulak harrapatzeko lizentzia kopurua 150era mugatuko dute aurrerantzean

Euskal Autonomia Erkidegoan angulak harrapatzeko lizentziak 150era mugatuko dituzte aurrerantzean, Jaurlaritzak eta Euskadiko Angulero Elkarteak adostutako akordio baten arabera. Asmoa da arrantza mota hau profesionalizatzea eta espeziaren stocka bermatzea.




