ELAk aurreakordioa lortu du Gipuzkoako ostalaritzaren sektorean

Dena ondo bidean ostiral honetan sinatuko da 2026ra arte indarrean egongo litzatekeen hitzarmen kolektibo berria. Besteak beste, KPIaren araberako soldata-igoerak eta lanaldi luzeak geldiarazten duten neurriak jasotzen ditu.






