150-200 kamioilarik lanera itzultzea erabaki dute Bilboko Portuan

150-200 kamioi inguru lanera itzuli eta produktu siderurgikoak Bilboko Portutik ateratzen hasi dira. Kontainerrak eramaten dituzten kamioiek, 700 bat, ordea, greban jarraitzen dute.



Erregaien merkatuko prezioak etenik gabe aldatzen dira, eta BERRIAren mapa interaktibo aukera ematen du ikusteko momentu bakoitzean gasolindegi bakoitzean zer preziotan saltzen ari diren erregaiak. Ordubetean behin eguneratzen dira datuak.
Erregaien prezioak zer bilakaera duen erakusten du goiko grafikoak. Ikus litezke hiru erregaik -95, 98 eta A gasolioak- batez beste zer prezio izan duten azken hilabeteetan, azken asteetan eta azken egunetan. Euskal Herriko batez bestekoez aparte, Iparraldeko eta Hegoaldeko prezioen bilakaera ere ikus liteke, alde handiak baitaude batetik bestera.
Mapan, berriz, lokalizatzeko geziek erakusten dituzte prezio altuenak eta baxuenak dituzten gasolindegiak. Gorri ilunena duten gasolindegiak dira aukeratutako erregai mota garestien saltzen ari direnak, eta laranja kolore argiena dutenek saltzen dute aukeratutako erregai hori merkeen.
Mapan bertan klikatuz gero, prezio zehatza ikusi dezake erabiltzaileak. Mapa hau eta erregaien prezioak ordu oroz eguneratzen ditu BERRIAk, Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako datuekin. Erabiltzaileak eguneratutako prezioak eskura ditu horrela.
Maparen goiko aldean, berriz, erregai mota aukeratu liteke, botoi urdina erabilita. Defektuz, 95 edo E5 gasolina saltzen duten gasolindegi guztiak agertzen dira mapan. Beste erregai bat zer preziotan dagoen jakin nahi izanez gero, klikatu goiko botoi urdin horretan, eta erregai hori saltzen duten gasolindegiak agertuko dira mapan.
Edonola ere, laguntza publiko horrek ez du berehalakoan garraioaren greba etengo, haren bultzatzaileek esan baitute protestan jarraitzeko arrazoiek bere hartan jarraitzen dutela. «Greba ez da amaituko ministroa nirekin esertzen ez den arte», ziurtatu du Manuel Hernandez Plataforma Nacional por la Defensa del Transporteko presidenteak,
Antolatzailea ez izan arren, harekin bat egin du Hiru euskal garraiolari autonomoen sindikatuak, eta ez du baztertu aurrera egitea geldialdiarekin. «Madrilen gertatzen denaren arabera» jokatuko duela esan du Alberto Nuñez sindikatuko kideak.
Lanera itzultzeko asmo handirik ez dute erakutsi Euskal Herriko gune logistikoaren jarduna moteltzen ari direnek, Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteak. Garraiolari autonomoek uste dute Madrilen negoziatzen ari zena ez dela beren aldarrikapen taula, patronal handien agenda baizik. Hain zuzen ere, patronal handi horiek ezartzen dizkiete lan baldintzak autonomo txikiei, eta kexu dira ez dutela gaitasunik haiekin prezioak negoziatzeko.
Hiruren kasuan, bere eskaeren artean dago euskal errepideetan kamioientzat bidesariak ez jartzea, eta horri buruz hitz egin nahi dute foru aldundiekin eta Nafarroako Gobernuarekin, haienak baitira errepideak. Bilera horietarako data zehaztu aurretik, Hiruko kideek utzi egin zituzten atzo azken asteko kamioi karabanak, eta oinez manifestatu ziren Bilbon, Eusko Jaur- laritzaren egoitzaren aurrean.
Garraioaren geldialdia arazo latzak sorrarazten ari da enpresen horniduran. Osagaiak eta lehengaiak ez zaizkie iristen fabrika askori, eta dagoeneko hasi dira jarduera gelditzen batzuk. Eduardo Zubiaurre presidenteak esan du balitekeela «kolapso orokorra» egotea, eta «atzera-bueltarik ez duen egoera bat» izan litekeela ekonomiarentzat. «Inoiz ere bizi izan ez den egoera bat da; dena doa okerrera. Ekaitz perfektua da, non dena lerrokatzen ari baita alde txarrean».



Azken datuen arabera, Gazpromek atzerrira egindako salmenten %58 eurotan izan ziren, eta beste %39 dolarretan. Orain, errubloetan egin ahal izateko kontratu gehientsuenak aldatu beharko lituzkete Gazprom esportatzaileak eta haien bezeroek.
Putinen iragarpenak bultzada handia eman dio gasaren prezioari: TTF merkatuan 97 dolarretik 117ra igaro zen.
Stoltenbergek ohartarazi zuen Moskuren eraso kimiko edo nuklear batek «luzera begirako ondorioak» izango lituzkeela: «Eta ez bakarrik Ukrainan; baita NATOko herrialdeetan ere». Aliantza militarreko idazkari nagusiak gogor jo zuen Errusiako presidente Vladimir Putinen aurka: «Putinen inbasioa izugarria da, eta giza sufrimendu handia eta mingarria eragiten ari da. Ukrainari laguntzeko ahalegin guztiak egitera deliberatuta gaude. NATOk erreakzionatu beharra dauka». Hala, erakundeak defentsa arloan indartzeko eta Europa ekialdera hedatzeko asmoa dauka. Hain justu, Poloniak NATOri eskatuko dio Ukrainara bake misio bat bidali dezala.
Eskari horri erantzunez, Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek aliantza militarrari ohartarazi zion bake misioak Ukrainan hedatzeak Errusiako eta NATOko tropen arteko liskar militarrak eragingo lituzkeela. Lavrovek, gainera, AEBei zuzenean leporatu die Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka militarra «ahalik eta gehien» luzatzeko interesa izatea. Bestalde, Vasili Nebenzia Errusiak NBE Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadoreak atzo NBEren Batzar Nagusian salatu zuen Ukrainako nazionalistak «giza ezkutu» gisa erabiltzen ari direla herritarrak, eta zibilen ebakuazioa «eragozten».
Bitartean, Errusiak alde guztietatik inguratuta dauka Ukrainako Mariupol hiria (Donetsk oblasta), eta 100.000 herritar inguru oraindik han harrapatuta daude, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiren arabera. Kievek bederatzi korridore ireki zituen atzo, horietako bat Mariupolen. Ukrainako hiriburuaren kanpoaldean ere borrokak izan ziren atzo bi bandoen artean, eta Ukrainako indarrek «sabotatzailetzat» jotzen dituzten pertsonak atxilotu dituzte egunotan. Publikoki umiliatu dituzten testigantzak ere argitara atera dira.
Ukrainarrak, «ongi etorriak»
Alemaniako kantziler Olaf Scholzek, berriz, adierazi zuen Ukrainako errefuxiatuak «ongi etorriak» direla Alemanian, eta ziurtatu zuen ez duela «kuotarik» ezarriko, 2015ean Ekialde Hurbileko asilo eskatzaileekin egin ez bezala. Aldi hartan, Alemaniak bere mugak itxi zituen milioi erdi errefuxiatu hartu eta gero. Dagoeneko 200.000 ukrainar inguru hartu dituzte Europako herrialde horretan gerra piztu zenetik.
TASS Errusiako berri agentziak jasotakoaren arabera, Errusiako Garapen Iraunkorrerako presidentearen ordezkari Anatoli Txubaisek dimisioa eman zuen atzo, eta herrialdetik alde egin zuen.