Tradisnak eta Hiruk bat egin dute garraio sektoreko grebarekin
Iragan astean hasi ziren greba hotsak garraioan. Erregaien prezioen igoerak bete-betean eragin die, eta laguntzak eskatu dituzte sektorearentzat. Garraioaren defentsarako plataformak Espainiako hainbat patronal eta autonomoren elkarte txiki elkartu ditu, eta haiek egin dute deialdi ofiziala. Hego Euskal Herrian babes txikia izango zuela zirudien, baina, azkenean, bi elkartek bat egin dute, eta litekeena da Nafarroan haren eragina nabaritzea. Bertan ibilgailuak garraiatzen dituzten kamioilariak greban daude iragan astelehenetik.
Hiruren eta patronalen eskaerak, dena den, ezberdinak dira. Sindikatuan kexu dira ezinezkoa delako erregaien garestitzea beren bezeroen fakturara eramatea. Aste honetan, garraiolari askok erabaki dute lan ez egitea, erregaiak hain garesti egonik ez duelako merezi. Hiruk mobilizazioetara deitu du: etzi, Iruñean, eta, asteazkenean, Gasteizen.




