Lan erreforma: aurrerantzean, bilerak egunero
Atzo izan zuten beste bilera bat hiru aldeek, eta horretan erabaki zuten aurrerantzean astean bi aldiz ez, egunero elkartuko direla, astelehenetik ostiralera. Aldi baterako kontratazioa gutxitzeko neurriak dira orain eztabaida nagusia. Gobernuak proposatu du lan karga bereziko egunetarako gordetzea, eta soilik 90 egunez.



