Argindarraren prezioak 300 euroko langa gaindituko du lehen aldiz…

Preziorik altuena 20:00etatik 21:00etara ordainduko da, eta 319,03 eurora iritsiko da; baxuena, berriz, 04:00etatik 05:00etara izango da, 249,08 euro/MWh.


Bere proposamenean, Espainiari aurkeztu beharreko proiektu estrategikoetarako Euskadi Next programaren bigarren bertsioan zerrendatutako bederatzi proiektuetatik hiru lehenestea nahi EH Bilduk: «Gizarte kohesioaren atalean, gizarte zerbitzuen eraldaketa zaintzen sistema publiko bat sortzeko; trantsizio ekologikoari dagokionez, itsas jatorriko energia berriztagarriak, eta trantsizio digitalean, adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta zerbitzu aurreratuak».
Iriarteren ustez, «garai historiko» honetan ezinbestekoa da indarrak batzea herri proiektu argi baten inguruan. Guztiok arduraz jokatzeko garaia dela nabarmendu du, legitimoak diren interes elektoralak alde batera utzita: «Adostu dezagun zein diren herri gisa ditugun lehentasunak, marraztu ditzagun arnasa luzeko estrategiak lehentasun horiek garatzeko, erabaki dezagun elkarrekin nola eta zertan inbertitu Europako funtsak».
Tubacexeko eta PCBko lan erregulazioen kasuek jarri zuten lupa Auzitegi Gorenaren gainean. Hala ere, haiena ez zen izan EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu zuen pandemia garaiko lehen kaleratze kolektiboa. Aurretik, besteak beste, Zener Plusek lantaldean eginiko murrizketa epaitu zen, eta ia 11 hilabete geroago iritsi da Auzitegi Gorenaren berrespena. Zener Plusek banakako 65 kaleratze egin zituen itxialdiaren lehen bi asteetan, eta, epaileen ustez, erabaki hori «neurriz kanpokoa» eta «bitxia» da. Are gehiago, ebazpenaren arabera, kaleratze horien arrazoia frogatzen ere ez zen saiatu enpresa.
Zener Plus 180 langileko enpresa bat da, eta Masmovil eta Vodafone komunikazio enpresei ematen die zerbitzua: haien sareen instalazioa eta mantenua egiten du. Iaz, martxoaren 16a eta apirilaren 3a bitartean, 65 langile kaleratu zituen, eta banaka-banaka eman zuen haien berri. Gogoratzekoa da Espainiako Gobernuak ezarritako itxialdia martxoaren 15ean hasi zela, eta ekainaren 21era arte iraun zuela. Bada, itxialdiko lehen bi asteetan, kontratu mugagabedun 34 langile kaleratu zituen diziplina arrazoiengatik, froga garaian zeuden 25 langileren kontratua ez zuen berritu, eta behin-behinean zeuden sei langileren kontratua behar baino goizago eten zuen.
Iturri sindikalen ustez, ezkutuko erregulazio bat egin zuen, eta data haietan ezin zen halakorik egin. Are gehiago, iazko apirilaren 2an Zenerrek aldi baterako erregulazio bat jarri zuen indarrean, eta langileak kaleratzen jarraitu zuen. CCOOk apirilean izan zuen banakako kaleratze andanaren berri, eta salaketa jarri zuen kaleratze kolektibo gisa tratatu behar zelakoan. Hasieran akordio bat lortu zuen enpresarekin, hala nahi zuten kaleratuak itzul zitezela adostuz, baina, hori betetzen ez zela ikusita, CCOOk aurrera jarraitu zuen auzibidearekin.
Eta orain zer?
65 kaleratuek, orain, beren eskubideak aldarrikatu ditzakete. 30 inguru azaroan itzuli ziren lanera, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren ondoren, eta, ondo bidean, beren lanpostua ziurtatuta izan beharko lukete. Besteek ez zuten itzuli nahi izan, hainbat arrazoirengatik. Iturri sindikalen arabera, guztiek tramitazio garaiko soldatak eta langabezia ordainsariak erreklamatu ahal izango lituzkete, bai behintzat azarora artekoak. Espainiako Gobernuak ere gauza bera egin dezake, SEPEk ordaindu baitzuen kaleratuen langabezia saria.
Batetik, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua Madrilek markatutako bidetik joango direlako gertatuko da hori, eta langile publikoen soldata igoera %2 baizik ez delako izango, hortaz; bestetik, 2021. urteko inflazioa %2tik gorakoa izango delako galduko dute erosteko ahalmena. Espainiako INEk jakinarazitako KPIaren azken datua, irailekoa, %4koa izan da. Hego Euskal Herriko inflazioa datorren astean ezagutaraziko dute, eta %4ko langa horretatik gertu geldituko da. Beraz, inflazioaren erdia baino ez luke parekatuko langile publikoen soldata igoerak, 2021eko KPIa %4 izango balitz. Baliteke abendurako apalagoa izatea, litekeena delako Madrilgo gobernuak hartu berri dituen neurriek bridatzea gora eta gora ari den argindarraren prezioa; baina, edonola ere, segurutzat jo daiteke inflazioa %2tik gorakoa izango dela.
Sindikatuen salaketa
Sindikatu abertzaleek gogor salatu dute Pedro Sanchezen gobernuak egin nahi duen «inposizioa». Madrilgo Administrazio Publikoen Mahai Orokorrean parte hartu ondoren, ELA sindikatuak proposamen horiek ez betetzeko eskatu die Euskal Herriko alderdi politikoei. «Sektore publikorako, austeritate, esku hartze eta zentralizatzeko politikarekin jarraitzen du Madrilek», esan du ohar batean. ELAk ohartarazi du langile publikoek erosteko ahalmen handia galdu dutela Atzeraldi Handia hasi zenetik. «Soldatak %2 igotzeko proposamena betetzen bada, %13tik gorakoa izango da langile publikoek azken hamarkadan metatutako galera».
LAB sindikatuak ere dei egin die Hegoaldeko gobernuei «inposizioa» bazter dezaten. «Hego Euskal Herriko administrazioetan izango den soldata igoera Madrilek inposatzea ez dugu onartzen. Argi eta garbi, negoziazio kolektiboaren eskubidearen kontrako neurri bat da, onartezina». LABek argi dauka Espainiako Gobernuak langile publikoak «pobretu» nahi dituela.
Hegoaldeko langile publikoen soldatak Espainiako Gobernuak erabakitzea Atzeraldi Handiaren ondorioz orokortu zen. Defizit publikoa murrizteko, 2010ean Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak erabaki zuen langile publikoen soldata %5 txikitzea, eta hurrengo bost urteetan, 2011-2015eko epean, soldatak izozturik izan zituzten; 2012an, gainera, Gabonetako aparteko saria kendu zieten, ondoren berreskuratu zuten arren. 2016. urtean itzuli ziren soldata igoerak; 2020an %2koa izan zen, eta 2021ean, berriz, %0,9koa.
Soldata igoera bakarrik ez, erretiroa hartzen duten langile publikoak ordezkatzeko tasa ere jakinarazi du Espainiako Gobernuak Administrazio Publikoen Mahai Orokorrean. Izan ere, Zapateroren gobernuak eta haren ondoren Mariano Rajoyren gobernuak hartutako beste erabaki bat zera izan zen, erretiroa hartutako langile publikoak ez ordezkatzea. Horrek asko handitu du lanpostu publikoen behin-behinekotasuna, eta, ondorioz, arlo batzuetan langileen %50 aldi baterakoak dira.
Bada, ordezkatze tasa orokorra %110ekoa izango da; %120koa funtsezko sektoreetan, eta %125ekoa segurtasun indarrei dagokienez. «Pandemiak argi erakutsi du zerbitzu publikoak indartzeko premia larria dagoela», esplikatu du ELAk: «Madrilen proposamena, ostera, kontrako bidean doa». Espainiako Gobernuak «zer zerbitzu publiko behar eta nahi ditugun erabakitzeko eskubidea» aitor dezan nahi du sindikatuak. Horretarako, ordezkapen tasak kentzea eta, aldi berean, «LPEen premiazko aldaketa» exijitu du, «sektore publiko osoan enplegua egonkortzeko».
LABentzat, berriz, ordezkatze tasei eustea «oso larria» da. «Zerbitzu publikoen pribatizazio estrategia hauspotzea da euskal administrazioetan deialdi publikoak mugatzea», azaldu du. «Negoziazio kolektiborako eskubidea gauzatu dadin», Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari Mahai Orokorretara deitzeko exijitu die, «Madrilek ezarritako mugak gainditzeko».



“Berreskuratu dezagun gure baliabideen kontrola!”. Esaldi horrekin aldarrikatu eta laburbildu dute Hernani Burujabe-ren oinarria. Ostiralean aurkeztu dute egitasmoa Hernanin, ekonomia desmerkantilizatu baterantz eta demokrazia sakonagorantz egiteko helburuz.
Beste protesta egun bat izan zen atzokoa Laudion, bai behintzat greba bertan behera utzi zutela jakinarazi zieten arte. Goizean goizetik elkarretaratzea egin zuten langileek enpresaren atarian, azken hilabeteetan egin duten moduan. Batzuk karta jokoan ari ziren bitartean, beste batzuk hitz aspertuan ari ziren, berriak noiz jasoko zain. Izan ere, aldi berean bilduta zeuden sindikatuetako ordezkariak, zuzendaritzarekin aurreko astean egindako akordioaren aurrekoa berretsi edo ez erabakitzeko.
Eguerdia iristerako heldu zen notizia, Bilbotik. Apenas egon zen erreakziorik, halere. Langile batzuek Borroka da bide bakarra leloa margotu zuten enpresaren sarreran, lurrean, «borroka» horren azken arrastoa utzi nahian.
Arrasto horietako batzuk ikusgai daude oraindik inguru horretan: pankartak, pintaketak eta egurrezko gurutzeak, esate baterako. Baina badira ikusi ez arren luzaro iraungo duten irudiak ere, hala nola buzo gorriak jantzita eserialdia egin zutenekoa, zuzendaritzaren autobusa babesteko argudioarekin Ertzaintza oldartu zitzaienekoa, edota EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak lan erregulazioa indargabetu ondoren kaleratze gutunak erre zituztenekoa.
Lasaitasuna herrian
Ia zortzi hilabete iraun du gatazkak, eta tarte horretan, Laudioko eta Amurrioko herritarrena ez ezik, Aiaraldea eskualde osoaren babesa ere jaso dute langileek. Merkatari, tabernari, elkarte, norbanako…: bere egin dute protesta guztiek, lehen egunetik hasi eta azkenera arte, nola manifestazio eta lanuzteekin bat eginez, hala elkartasun ekintzetan parte hartuz. Hori dela eta, begi onez hartu dute askok akordioa ere.
Hala aitortu zuen Carlos Escuzak esaterako: «Albiste ona da guztiontzat, bai langileentzat, baita herriarentzat eta bertako negozio txikientzat ere. Lanpostu asko zeuden jokoan, eta eskualdearen etorkizunari eragiten zion erabakia garrantzitsua zen». Escuza harategiaren arduraduna da, eta, adierazi duenez, behin baino gehiagotan lagundu izan die grebalariei. «Askotan etorri izan dira dendara erosketak egitera, eta ahal dugun heinean laguntzen saiatu gara beti. Saiatu gara gure aletxoa jartzen, protestetan parte hartzen…». Oraindik erakusleihoan dauka langileen aldeko afixa, hain zuzen.
Jorge Castellon Sever oinetako dendako arduradunaren hitzetan ere, «hilabete gogorrak» izan dira herriko merkatarientzat; pandemiaz gain, ziurgabetasun egoera bati aurre egin behar izan diotelako : «Luze joan da guztiontzat, eta behar genuen halako albiste bat. Kaleratzerik egongo ez dela jakitea oso pozgarria da, eta uste dut eskualde guztiarentzat albiste ona dela. Ea denon artean aurrera egiten hasten garen berriz».
«Normaltasunera» itzultzeko «beharra» azpimarratu zuen Jurdana Patiño Haitzulo Barri tabernako zerbitzariak, halaber. «Ohiko egunerokora itzultzeko beharra genuen guztiok, nik uste. Ziurgabetasun handia izan dugu denbora luzez, zuzenean eragin baitigu honek guztiak guri ere. Denoi lagunduko digu, baina bereziki langileei eta haien familiei, eta horrek zeharka guri, batez ere ostalaritzari eta gainerako negozioei».
Gaur beste egun bat izango da Aiaraldean. Tubacexen, langileak beharrera itzuliko dira ostera, baina enpresaren atariko kontagailuak ez du egun gehiago zenbatuko.