Expovacaciones hartuko du asteburuan BECek, iazko geldialdiaren ostean

Guztira, 163 sinadurek hartuko dute parte Expovacaciones turismo azokan, urriaren 1etik 3ra, Bilbao Exhibition Centren. Azokak “eskaintza zabala eta jarduera berriak” eskainiko ditu, “datozen udazken, negu eta udaberriko oporraldiak prestatzeko”.




