Mercedes beste astebetez egongo da irekita
Tarte horretan aldi baterako enplegu erregulazioko hamabi egun erabili dituzte Mecedesko 5.000 langileek. Antzeko neurriak hartu behar izan dituzte haren hornitzaileek. Haien artean dago Gestamp; Abadiñoko lantegiko ekoizpenaren hiru laurden inguru Mercedesera doa, eta hura geratuta egon denez, aldi baterako erregulazioan izango dira Gestampeko langileak ere.
Semieroaleen edo txipen eskasiak milioika ibilgailuren ekoizpena atzeratu du Europan, eta ez da berehalakoan konponduko. Europako Batzordeak iragarri du hornikuntza normalik ez dela izango gutxienez 2023. urtera arte. Gaur egun, txip gehienak Txinan eta Taiwanen egiten dira, baina ekoizpenaren zati bat Europara ekartzea da Bruselaren helburua.





