Argindarraren prezioa inoizko garestiena izango da asteazkenean: 172,78 euro/MWh

Argindarraren bataz besteko prezioak marka guztiak hautsiko ditu asteazken honetan: 172,78 euro/MWh. Espainiako Gobernuak argiaren kostua murrizteko neurriak iragarri ditu, baina bitartean argindarraren prezioak goraka segitzen du.




