Gaueko aisialdiko establezimenduei laguntzeko 12 milioi euro bideratuko ditu…

Gaueko aisialdiko establezimenduei laguntzeko 12 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak.

Zuzendaritzaren proposamenaren aurretik, aurreko astean bozkatu zuten azkenengoz batzordeko ordezkariek grebari buruz, eta CCOOren ordezkariak soilik azaldu ziren aurka. Orduan ontzat jo zuten kaleratutako langileak behin-behinean berriz onartu izana. Atzo, informazio agentzia bati egindako adierazpenetan, sindikatu horretako idazkari nagusi Loli Garciak berretsi zuen «enpresaren azken mugimenduen ostean» greba gelditzea «beharrezkoa» dela, negoziazio prozesu «serio» bati ekiteko. Eta eskaera zehatza egin zien ELAri eta LABi: «behargin guztiek» hitza izango duten erreferendum bat ahalbidetzeko, grebari buruz erabaki dezaten, eta ez sindikatuen batzarretan soilik beren iritzia emanda, orain arte egin duten bezala.
Garcia baikor azaldu da zuzendaritzak astelehenean egindako proposamenarekin. Haren ustez, borondatezko neurriez hitz egiteko prest agertu izanak «akordiorako aukerak» zabaltzen ditu. Horrekin batera, uste du beharrezkoa dela industria plan bat adostea, etorkizuneko enplegua eta enpresaren bideragarritasuna bermatzeko.
Zuzendaritzak, zehazki, konpromisoa hartu du, langileek greba uzten badute, EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetutako erregulazio espedientearekin bat egin zutenen borondatezko bajen eta aurre-erretiroen baldintzei eusteko, Gorenaren ebazpena edozein izanda ere. Eta asmoa agertu du bajen plan berri bat abiarazteko, aurreko espedienteko baldintza berberekin, eta erretiro aurreratu gehiagoren bideragarritasuna aztertzeko.
Erantzun «zehatza»
Zuzendaritza, baina, haserre agertu da batzordearen jarrerarekin. Jaurlaritzari bidalitako ohar batean salatu duenez, asteartera arteko epea eman zion proposamenari erantzuteko, «baina ez du hala egin». Sindikatuen jokabidea «ulertezina» dela dio, eta azaldu du batzordeari erantzun «argi» bat eskatu diola, eta zer puntu negoziatu nahi dituen «zehazteko». Epe berririk ez du jarri.
Batzordeak esana du eskaintza «eskasa» iruditzen zaiola, baina greba bertan behera uzteko prest dagoela baldintza bat betetzen bada: zuzendaritzak Goreneko helegiteari uko egitea. Langileen ordezkaritzak, halaber, borondatezko bajen eta erretiro aurreratuen plan berri bat eskatu dio zuzendaritzari, eta, horrez gain, lan hitzarmenean adostutako zenbait kontu aldatzeko: langileek uko egitea hitzartutako kontratazio berriei eta enpresak, ordainetan, azpikontratazioei.
Negoziaziorako bermeak ere eskatu dituzte sindikatuek: Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza, esaterako. LABek salatu duenez, Gasteizko gobernua ez da zuzen jokatzen ari. Azaldu duenez, azken egunetan eta, bereziki, negoziazioak hasi zirenetik, ertzainen presioa handiagoa da grebalarien artean.



Erregulazioak hamasei langileri eragiten die lanaldi osoan, eta gainerako 348ek lanaldi murriztuak dituzte. Behargin horiek pixkanaka sartuko dira datozen asteetan, «ekoizpen beharren arabera».
Enpresak langile batzordearekin adostu gabe erabaki zuen enplegua aldi baterako murriztea. Maiatzetik mobilizazio ugari egin dituzte langileek, lanuzteak barne. Udan protestekin jarraitzeko asmoa agertu zuten. Salatu dute enpresak emandako arrazoiak ez direla benetakoak eta erregulazioa ezarri zenetik lanean jarraitu dutenek lan karga handiak izan dituztela. Horrekin batera, salatu dute enpresak ez dituela lan hitzarmenean jasotako hainbat konpromiso bete, langileen formakuntzari dagozkionak, bereziki.



Etxebizitzetan eta beste eraikinetan zaharberritzeak egiteko baimenak hazi egin dira urtea hasi denetik: 2019ko datuekin alderatuta, %0,2 handitu dira aurtengo lehen hiruhilekoan, eta %23,9 bigarrenean. Arkitektoen Elkargoak uste du kopuru horiek handitu egin daitezkeela, Next Generation planak dirua gordetzen duelako eraikinetan lanak egiteko haien eraginkortasun energetikoa handitzeko.
Goibelagoa da panorama etxe eta eraikin berrien eraikuntzan aritzen direnentzat. 2019arekin alderatuta, baimenak %17,6 txikitu ziren 2021eko lehen hiruhilekoan, eta %3,1 bigarrenean. Etxe berrien kasuan, erorikoa %2,5ekoa da.