Kaleratzeen eta “prekarietatearen” aurkako aldarriak Bilboko kaleak hartu ditu

Tubacex, Petronor, UTE Bilboko Argiak eta PCBko enpresa batzordeek mobilizazioa egin dute Bilbon, “Lau enpresa, borroka bat” lelopean. 2021eko maiatza.
Tapiak, pribatuan, onartu du ez dela proiekturik, EH Bilduren…
Casanovaren adierazpenen aurretik, Tapiak aurkakoa esan du hain justu, «oraindik» badela «aukera bat» Corrugados zabaltzeko: «Enpresaren borondatea hor dago oraindik; Jaurlaritzaren eta aldundiaren borondatea ere hor dago. Udalak nahi badu, gu prest gaude». Adierazpen horiei erantzun die EH Bilduko parlamentariak. «Errespetu arau guztiak hautsi ditu Tapiak, ez bakarrik erakundeen artean», kritikatu du. Halaber, sailburuari «ausardia» eskatu dio modu pribatuan esan omen duena «jendearen aurrean esateko».
Tapiak, baina, segurutzat jo du Corrugadosen enplegua sor daitekeela oraindik ere, CL taldeko buruak ETBn herenegun eta Efe agentzian atzo eginiko adierazpenei erreparatuz. Izan ere, Extremadurako (Espainia) Cristian Lay taldeak berretsi egin du proiektu «sendoa eta bideragarria» duela Corrugados zabaltzeko. Gainera, enpresak uste du udalaren hirigintza arauek ez dutela zertan oztopo izan fabrika zabaltzeko, eta Cuatrecasas abokatu zerbitzuaren txosten bati erreparatu diote baieztapen hori egiteko. Edonola ere, Tapiak ez du aztertu nahi izan Azpeitiko Udalaren erantzunak oinarririk duen ala ez. «Hau ezin da izan erakundeen eta alderdien arteko eztabaida bat», nabarmendu du, aste hasierako salaketa gogorrak atzean utzi nahian.
Bistan da: Corrugados auzian zer gertatu den finkatzeko kontakizunean nor baino nor gehiago ari dira Jaurlaritza eta Udala, edo EAJ eta EH Bildu, berdin dio. Eta agertoki horretan EH Bilduk tramiteak abiatu ditu Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erakuts ditzaten Corrugadosen plan industrial bat dagoela frogatuko luketen agiriak. «Jaurlaritzak enpresa bideratu du urratsak egiten joateko, jakinda errealitatearekin egingo zuela topo», esplikatu du Casanovak; «EH Bilduri proiektua oztopatzea egotzi ahal izateko» egin ei dute hori EAJko arduradunek. Izan ere, parlamentariak esan du gobernuak «gaur bertan» atera ditzakeela Corrugadosi buruzko agiriak, eta ez badu horrela egiten «kea saltzen ari dela» ulertuko dutela herritarrek. «Ez dago plan industrialik, ezta udal hirigintza arauekin egokitzeko legezko modurik ere».
Alkatea babesteko deialdia
Azpeitiko hainbat herritarrek Alkorta alkateari babesa emateko ekitaldi bat antolatu dute biharko, 12:00etan, herriko plazan. Sare sozialetan zabaldutako bide batean jakinarazi dute ekitaldiaren zergatia: «Une zail hauetan gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu Azpeitiko Udalari. Bereziki, Nagore Alkorta alkateari. Corrugados auzian gure alkatea gardentasunez eta profesionaltasun handiz aritu dela defendatu nahi dugu». Haien hitzetan, «asko dira» alkatearekin bat egiten dutenak, eta babes hori kalean erakusteko unea delakoan deitu dute ekitaldira.
«Corrugados auzia eztabaida politiko eta mediatikoaren erdian kokatu da. Hitz egin dute politikariek, hitz egin dute kazetariek, eta hitz egin dute enpresarien patronalek. Uste dugu herritarroi ere badagokigula hitza hartzea», azaldu dute bideoan. Izenik aipatu gabe, adierazi dute «asaldatuta» daudela «ardura handiko politikariek herriaz, udalaz eta, bereziki, Nagore Alkorta alkateaz esandakoekin». Haien hitzetan, alkateak informazioa eman du, zalantzak argitzen saiatu da, eta aurpegia eman du «une oro». Gainera, gaia ezagutzen duela eta koherentziaz jokatu duela nabarmendu dute larunbateko ekitaldira deitu dutenek.
«Kez eginiko gazteluak saltzen dabiltzanei», berriz, mezu bat bidali nahi izan diete: «Denak ez du balio. Gezurra eta manipulazioa jarrera itsusiak dira, politikan eta bizitzan». Giroa nahastea, gezurretan aritzea eta «ilusio faltsuak» ematea leporatu die herritar talde horrek Corrugados irekitzeko proiektua badela esan dutenei.
Auziari buruz hitz egin duen beste eragile bat LAB sindikatua da. «Ustezko» proiektuaren agiriak erakusteko eskatu du, eta alderdien arteko xextra amaitzeko. Sindikatuena ez dela inolako informaziorik iritsi jakinarazi du.
Zamaketarien neurriko zapata
Bilboko portuko zamaketariek 57 eguneko greba egin zuten iaz, urriaren 9tik abenduaren 9ra arte. Portuko agintaritzaren arabera, kalte handiak eragin zituen, lan ikuskaritzak ebatzi arren zamaketarien greba eskubidea urratu zela. Espainiako Gobernuaren esku hartzea erabakigarria izan zen grebaren amaieran, eta modua egin zuen zamaketarien ordezkarien eta Bilboko portuan diharduten lau enpresen —Toro y Betolaza, Berge, S.L.P. eta Cosco txinatarra— arteko bilerak egiteko.
Lan Ministerioak egin zuen artekaritza, eta urtarrilean amaitu ziren bilerak, borondate onerako asmoarekin. Borondate ona, baina, paper gainean islatu beharra zegoen, eta, denborak aurrera egiten zuela ikusita, Espainiako Gobernua izan zen bi aldeen beharrak bateratuko lituzkeen lan harremanaren diseinua hasi zuena. Hasi eta bukatu, PSOEk martxoaren 23an aurkeztu baitzuen legez besteko proposamena kongresuko garraio batzordean. Alderdi guztiek onartu zuten, Voxek izan ezik.
Eta zer dio proposamenak? Oinarrian, aldi baterako lan enpresen legediaren aldaketa bat da. 315 zamaketari finkoen lana —jardunak publiko izateari utzi zionetik jarraitzen dutenak— Bilbo Estiba CPEk arautzen du. Lau zamaketa enpresen artean sorturiko portuko enplegu zentroa da hura. Zamaketarien lan karga oso aldakorra denez, aldi baterako lan enpresa gisa dihardu, eta haren legedia bete behar du. PSOEren proposamenarekin, baina, portuko enpresak CPEaren arduradun izatera igaroko dira. Lotura, akziodun ekonomiko huts batek duena baino estuagoa doa. Beraz, enpresek CPEa desegingo balute —negoziazioetan mehatxu gisa erabili izan dute—, zamaketariak beren agindupeko langile izatera igaroko lirateke. Enpresa bakoitzak langile kopuru jakin bat hartu beharko luke.
Oraingoz, legez besteko proposamena da, baina Espainiako Gobernuak dekretu bidez onartu nahi du uda aurretik, Gorteek berretsita. Haren eragina Bilbotik harago zabalduko litzateke, Espainiaren menpeko portu guztietara. Idazketa, baina, luzatzen ari da: Espainiako Gobernuak Europako Batasunari informazioa bidali dio, eta zamaketarien sindikatuen susmoa da presio handia jasaten ari dela. Izan ere, Asoportek, zenbait zamaketa enpresa biltzen dituen elkarteak, dagoeneko jakinarazi du helegitea jarriko duela. Espainian, sektorearen %15 inguru baino ez dute kontrolatzen Asoporten dauden enpresek —besteak Anescon daude—, baina Bilboko lauretatik bi haren kide dira: SLP eta Toro y Betolaza. Hark argudiatu du formula horrek urratu egiten duela zamaketaren jarduna liberalizatu zuen Europako agindua. Madrilek, berriz, ez du halakorik uste.
Auzitegien eragina
Zamaketarien eta enpresen arteko lan harremana azaltzea ez da erraza. Bi mugarri historiko daude oinarrian. Aurrenekoa, 2003koa: jardunak publiko izateari utzi zion, baina langileek eskubide asko mantendu zituzten. Bigarrena, 2017koa: EBk ebatzi zuen jarduna liberalizatu behar zela, eta Espainiak hiru urteko epea ezarri zion bere buruari liberalizazio hori burutzeko. Iazko maiatzaren 14an amaitu zen epea, baina enpresak kexu dira zamaketariekiko loturak berean dirauelako eta ez dutelako kontrataziorako askatasun osoa. Dena den, hori ere ez da egia, maiz jotzen dutelako Adecco bezalako aldi baterako lan enpresetara itsasontziekin harreman zuzena ez duten lanetarako.
Horrez gain, hainbat dira zamaketarien baldintzak arautzen dituzten hitzarmenak: Espainiako marko lan akordioa —egun bosgarrena onartzeko bileretan daude, zamaketa barneko sektore bakoitzeko lan hitzarmena (kargatzaileena, lurreko langileena…), eta enpresa hitzarmenak. Korapilo horrek makina bat salaketa eta epaibide eragin ditu azken hamarkadetan, eta, egun, garrantzitsuenetako bat ebazten ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Otsailaren 23an zamaketarien zerbitzua subrogatu daitekeen ala ez epaitu zuten, eta, bi hilabete geroago, oraindik ez dago ebazpenik. Sindikatuen ustez, ebazpen hori da dekretua atzeratzen ari den aldagaietako bat.
Dekretua onartuko balitz, enpresei dagokie mugitzea. CPEekin zer egin ikusi behar dute. Egun, sindikatuak Bilbon diharduten lauretako batekin hitz egiten ari dira. Hurrengo pausoa aldi baterako kontratua duten zamaketarien lan karga bermatzea izango da. Zamaketariek, oraingoz, elkarrizketa hauspotu nahi dute, eta urrun ikusten dute beste greba bat deitzeko aukera, baina, auzia luzatzen bada, ez dute baztertzen.
Aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatu ditu Espainiako…

Aldi baterako lan-erregulazioak 2021eko irailaren 30era arte luzatzeko Errege Dekretu-legea onartu du Espainiako Gobernuak ezohiko bilera batean.
EH Bilduk esan du Tapiak onartu duela Corrugadosen inguruko…

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak esan du Tapiak Azpeitiko alkateari aitortu diola Corrugadosen inguruko “plan industrialik” ez dagoela.
Txertoen patenteak behin-behinean indargabetzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarrak covid-19aren aurkako txertoen jabetza intelektualaren eskubideak behin-behinean bertan behera uztea eskatu du.
Metro Goldwyn Mayer estudioak erosiko ditu Amazonek

Amazonek jakinarazi du Metro Goldwyn Mayer zinema estudioak erosiko dituela 8.450 milioi euro ordainduta. Estudioak 4.000 pelikula eta 17.000 telesail ditu.
Alkateak «zin egiten» du ez duela jaso Corrugados irekitzeko…
Miguel Angel Leal zuzendariak alkateak orain arte esandakoak gezurtatu ditu, eta adierazi du enpresak udalarekin aurrez aurreko bi batzar egin zituela gutxienez, eta zenbait idatzi bidali zizkiola, horien artean «lantegia zortzi hilabeteko epean irekitzeko aukera» jasotzen zuen bat. Lealen arabera, 2020ko irailean hasi ziren aukera hori aztertzen, eta ziurtatu du negozio plan bat egin zutela, lege azterketa bat eskatu zutela, eta Azpeitiko plantarako zuzendaria ere hautatu zutela. «Plana» Jaurlaritzaren, aldundiaren eta udalaren esku jarri zutela ziurtatu du .
Nagore Alkorta alkateak, baina, halakorik jaso zutenik ukatu zuen beste behin ere, atzo, EITBk CLren adierazpenen berri eman aurretik. Alkate baten komunikazioan apartekoa den eskutitz irekia plazaratu zuen sare sozialetan, azken orduetan EAJko zenbait arduradunek haren zintzotasuna ezbaian jarri ondoren. Eskutitz horretan, alkateak «gehien maite dituenengatik» zin egiten du udalak ez duela «Corrugados irekitzeko proiektu ekonomikorik jaso, eta ez dagoela jarduera hori abiarazteko administrazio prozedurarik martxan». «Beste batzuk entzuten ditudanean jendaurrean esaten proiektua badagoela, pentsatzen dut ea horiek lorik egiten ote duten».
Gaia «modu horretan nahastera» zerk bultzatu dituen ere galdetu du: «Galdetzen diot neure buruari zerk bultzatu ote dituen […] enpresari baten kontakizun edo ahozko kontsulta soil batetik ehunka lanpostu sortzeko aukera paregabeaz hitz egitera». Langabezian edo baldintza kaskarretan lanean daudenak izan ditu gogoan, eta aitortu du «beldurra» ere ematen duela «hedabide nagusien sintoniak errealitatea desitxuratzeko duen gaitasunak».
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak oso bestelako ikuspuntua helarazi zuen, berriro, atzo. Proiektua egon badagoela, eta enpresarekin «argi» hitz egiteko eskatu zion Alkortari. «Borondatea egon balitz, irtenbide bat aurkituko genuen», esan zuen Herri Irratian: «Udalak erabaki du bere hirigintza agiriak galarazten duela jarduera hori». Tapiak badaki «autonomia» duela hori erabakitzeko, baina «hartzen diren erabakiekin arduraz jokatzeko» eskatu dio.
Alkorta, bere gutunean, udala «egiten ari den bidearekin» seguru agertu zen, eta sentsibilitate askotako herritarren babesa duela ziurtatu zuen.
Gipuzkoak arku gehiago jarriko ditu, N-1 eta A-15 osorik…
Lurraldeko ibilbide nagusiak ibilgailu astunentzat oso-osorik ordainpekoak eginda egin nahi dio aurre Markel Olanoren gobernuak orain arteko bidesariek auzitegietan jasotako debekuari. Izan ere, lehen bi foru arauak baliogabetu ditu EAEko Justizia Auzitegiak. Kasu haietan, Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen foru gobernuak, baina ez zuen haren babesa jaso.
«Garraiolariek eta epaitegiek behartu gaituzte erabaki hau hartzera. Gure errepideak behar bezala artatu nahi baditugu, behar diren hobekuntzak eta eraikuntzak egin nahi baditugu, aldundiaren aurrekontua ez da nahikoa, eta beste finantzaketa iturri batzuk bermatu behar dira», justifikatu du Oiarbidek. Beste aukera bat bazegoela onartu du diputatuak, hau da, zerga berri bat ezartzea gaitasun handiko errepideak konpontzeko, baina baztertu dute. «Erabiltzen duenak ordaintzearen aldekoak gara, askoz justuagoa iruditzen baitzaigu», ziurtatu du.
Lehen bi arauetako epaiek nabarmendu dute orain arteko bidesariek kanpoko garraiolariei kalte egiten dietela eta hemengoei mesede egiten, bi bide horietako zati batzuetan ez dagoelako bidesaria ordaintzeko arkurik. «Zeharkako diskriminazioaren kontzeptua non gauzatzen den argi ez egon arren», aldundiak modu bakarra aurkitu du epaitegietan beste ezezko bat ez jasotzeko: «Segurtasun juridikoa lortzeko bide bakarra da N-I eta A-15 osoan zehar bidesaria jartzea».
Epaitegien erabakiak eta garraiolarien kexuak gorabehera, Oiarbidek berretsi du ibilgailuei bidesariak ezartzeko erabakia «irmoa» dela, eta bat egiten duela Europako Batasunaren zuzentarauekin. «Sententzia bakar batek ere ez du zalantzan jartzen guk gure errepideetan bidesaria ezartzeko dugun eskumena eta gaitasuna. Beraz, erabat zalantzaz kanpo dago Gipuzkoak bere batzar nagusiek demokrazia osoz emandako agindua betetzeko duen eskubidea».
Diputatuak argitu nahi izan du ez dela kamioilariei jartzen zaien zerga bat, kamioiari baizik: «Beraz, kamioiaren karga erosten duenak ordaintzen ditu gastu horiek, guk taxi bat hartzen dugunean bidaiaz gain peajea ordaintzen dugun bezala».
Epaitegietako bidea
Olanoren gobernuak foru dekretu bat egingo du bidesaria berehala behin-behinean martxan jartzeko, eta arau bat prestatuko du gero batzar nagusiek onar dezaten. Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Edonola ere, Olanoren gobernuak iragarri du helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean, uste baitu «akats nabaria» egin zuela epaitegi horrek, Europako Batzordeari ez ziolako galdetu bigarren arauaren legezkotasunari buruz.
«Europako legedi oro Europako instantzietan kontsultatu behar da, eta kasu horietan ez da hala egin, eta defentsa gabezia nabarmena sortu da», salatu du Oiarbidek, eta gogorarazi du Europako Batzordeak berak bigarren bidesariaren aldeko iritzia eman zuela.
Foru gobernuaren iragarpenari erantzuten lehena EAJ izan da, Oiarbideren alderdia; proiektua babestu du, noski. «Gipuzkoaren subiranotasuna batzar nagusietan datza, eta, beraz, ahal dugun guztia egingo dugu batzar nagusi hauen borondatea errespeta dadin», azaldu du Eric Galvez EAJko batzarkideak. «Eztabaida ez da bidesaria bai ala ez; eztabaida hori aspaldi gainditu genuen Gipuzkoan, onespen zabalarekin gainera». Galvezek EH Bilduren jarrera salatu du; «Helburu bakarra du: foru gobernua higatzea, eta iraganeko mamuak elikatzea».