“Aukera eta proposamen desberdinak” aldarrikatu dituzte 3.000 lagunek Baionan

Hendaian, Donibane Garazin, Maulen eta Baionan manifestazioak, maiatzak 1. Sindikatu garrantzitsuenek eta hainbat eragile sozialek bat egin duten Baionako protestan.


Bi ekoizpen lerroetatik batek azken urtebetean ia lanik ez duela egin behar izan argudiatu du Petronorrek bere lantaldearen herena erregulazioan jartzeko. Langileen ordezkariek, berriz, ez dute erregulaziorako arrazoirik ikusten, eta haren aurkako mobilizazioak ugarituko dituztela iragarri dute.
Atzo, auto karabana bat egin zuten Muskiz eta Gallarta artean (Bizkaia).Orain arte deitutako protesten azkena maiatzaren 14an izango da, Gasteizen, Lakuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Haren bidez, esku hartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari.
Aurtengo emaitzek ez dute zerikusirik iazkoekin. 2020ko lehen hiruhilekoan 1.792 milioi euroren galerak izan zituen. Dena den, datu horiek testuinguru jakin batean ulertu behar dira. Batetik, AEBetako adarrak kontabilitatean zuen balioa jaitsi behar zuen —dagoeneko saldu du, 9.700 milioi e uroren truke—; eta, bestetik, pandemia piztu zenean, bankuak hornidura handiak egitea erabaki zuen, besteak beste, etor zitekeen berankortasunari eta kaudimengabeziari aurre egiteko. Horrela, lehen hiruhilekoan BBVAk 2.464 milioi euro bideratu zituen etorkizuneko kontingentzia horiek estaltzera, eta horrek eragin zituen, hein handi batean, galerak. Aurten, epe bererako, erakundeak erdia baino gutxiago jarri du helburu horretarako: 1.074 milioi euro.
Horrekin batera, BBVA bere egitura sakon doitzen hasi da. Hiruhileko datuek erakusten dute langileen kopurua 122.021 mundu osoan % 3,2 jaitsi duela azken urtean, eta bulegoen %5,7 itxi dituela.
Bide horretan jarraitu nahi du Bizkaian sortutako bankuak. Espainiako zuzendaritzak 3.800 kaleratze iragarri zituen aurreko astean, lantaldearen %16,3 hain zuzen ere. Aste honetan, 3.450era jaitsi du kopurua. Euskal Herrian 114 botatzea zen bankuaren lehen asmoa: 66 Bizkaian, hogei Nafarroan, hamasei Gipuzkoan eta hamabi Araban.
Kaleratzeez gain, bulegoen %21,3 itxi nahi ditu. Horietatik 41 izango dira BBVAk «iparraldea» deitzen duen eremuan; hau da, Hego Euskal Herrian, Aragoin, Errioxan eta Kantabrian. Onur Genç bankuko kontseilari ordezkariak arrazoi bat eman du kaleratze horiek justifikatzeko: bankuaren bulegoetan egiten diren eragiketak erdira jaitsi direla azken bi urteetan. «Erreakzionatu behar izan dugu», aipatu du, baina aitortu du lantaldea txikitzea «prozesu zaila eta mingarria» dela.
Bezero gehiago
BBVAk ziurtatu du ezinbestekoa duela kostuak gutxitzea, eta lau arrazoi eman ditu horretarako: interes tasak oso txikiak direla eta horrek errentagarritasuna gutxitzen duela; gero eta bezero gehiagok Internet erabiltzen dutela eragiketetarako; lehia handia dagoela sektorean; eta enpresa teknologikoak ere lehian sartu direla. Atzo zabaldutako datuetan ikus daiteke bankuak kudeatzen dituen bezeroen baliabideak %5 handitu direla, baita bezeroen kopurua ere: %1,9 gehiago; 79,8 milioi bezero guztira. Interesen marjina, berriz, %14,2 apaldu da, baina komisioak %0,8 igo dira.
Interneten erabilerari dagokionez, azken urtean bankuak bere kanal digitalen bidez egin ditu produktuen salmenten %69. Eta bide horretatik lortutako bezero berrien kopurua %64 handitu da.
SG, berriro galerak
Oraindik galerak ditu, berriz, Euskal Herrian —Zamudion, Bizkaian— egoitza duen beste multinazional batek: Siemens Gamesak (SG). Urtarriletik martxora bitartean 54 milioi euro galdu ditu. Iazko hiruhileko horretan baino %84 gutxiago da, baina aurreko hiruhilekoan 11 milioi irabazi zituen.
Salmentak ia %6 igo ziren, 2.336 milioi euroraino, eta beste 5.500 milioi euroren eskariak jaso zituen. Horri esker, inoizko eskari zorrorik handiena du haize erroten egileak: 33.743 milioi. Konpainiak ohartarazi du proiektu batzuk geratu egin direla.
Urte arteko tasak ere negatiboan jarraitzen du, baina ez hainbeste: -%5,9 izan zen aurreko bi hiruhilekoetan, eta -%2,2 azkenekoan. Erorialdi apalago horren atzean, Nastat Nafarroako Estatistika Institutuaren ustez, eraikuntzaren eta industriaren leheneratze mailakatua dago batez ere, eta gutxiago zerbitzuen alorrarena.
Edonola ere, Nastatek ohartarazi du atzo jakinarazitako emaitzak behin-behinekoa direla, eta aldaketak izan ditzaketela ekainaren 24an zabalduko dituen datu osotuagoekin. Izan ere, behin-behineko kalkulua egin dute martxoko zenbait datu iritsi gabe zeudela —besteak beste, industriaren ekoizpenaren indizea, eta zerbitzuen eta kanpo merkataritzaren ekarpena—.
Hain zuzen ere, martxoko behin betiko datuekin itxaropena azaldu du Saizek, txertaketak aurrera egin ahala familien konfiantza indizeak hamasei puntu gora egin duelako, eta horrek jarduera handitu duelako. «Une erabakigarrian gaude, eta horrek itxaropena ematen digu 2021aren gainontzekoan susperraldia izango dela». Edonola ere, hazkunde sendoena urtearen bigarren erdialderako espero du Iruñeko gobernuak, herritarren multzo bat txertatuta dagoenerako. Gogorarazi duenez, familien aurrezkia inoizko handiena da, eta horrek pentsarazten die haien gastuak gorakada handia izango duela COVID-19a kontrolatzeko neurriak arintzen direnean.
Gora doa enpresen konfiantza indizea ere, nahiz eta industriak hornikuntza arazo batzuk izan dituen azken asteetan, Suezko kanala blokeatuta egon zelako hainbat egunez, eta zenbait lehengairen eskasia dagoelako.
Euroguneak, okerrera
Nafarroako datua ez dator bat Eustatek iragan astean Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako emandakoarekin, haren arabera BPGa %0,2 handitu baitzen hiru lurralde horietan. Urte arteko tasa, berriz, Nafarroakoa baino okerragoa da (-%2,9). Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Frantziakoak erreferentzia gisa balioko balu, hazkunde apal baina positiboa izango luke (+%0,4), nahiz eta hainbat sektore erabat geldirik egon ziren.
Nafarroaren joerari jarraitu diote, berriz, Espainiak (-%0,5) eta euroguneak (-%0,6). Azken hori, gainera, atzeraldi teknikoan sartu da berriro, BPGa bi hiruhileko segidan uzkurtu delako (-%0,7 2020ko laugarrenean). Datu txar horretan eragin handia izan du bertako ekonomiarik handienak, Alemaniak, %1,7 erori izanak. Neurri batean, aldi baterako faktoreek ekarri dute uzkurdura —BEZaren behin-behineko apaltzea amaitu izana, eguraldi txarra, eta industria askok biltegiak jada bete zituztela brexit-a gertatu aurretik—. Hala, analisi baikorra egin du Philip Lanek, EBZko ekonomisten buruak: «Suspertze ona ikusten dugu hemendik aurrera».
Atzeraldiaren arrastorik ez dago, berriz, beste bi ekonomiarik handienetan: AEBetako ekonomia %1,6 hazi zen, eta Txinakoa, berriz, %0,6.



Ondorioz, INEk eta INSEEk ematen dituzten datuak batuta, Gaindegiak kalkulatu du lanerako prest dauden 157.900 lagun daudela lanik gabe Euskal Herrian, 2020 amaieran baino 9.000 gehiago. Gipuzkoak batu ditu langabe horietatik gehienak (+7.700) eta Araban ere igoera handia izan da (+2.200). Kontrara, langabe gutxiago zenbatu ditu INEk Nafarroan (-800) eta Bizkaian (-500). Ipar Euskal Herrian, berriz, 300 langabe gehiago leudeke, Gaindegiaren behin-behineko datuen arabera.
Hiruhileko batetik bestera gorabehera handi horiek ohikoak dira biztanleria aktiboaren inkestan, eta horregatik komeni da ikuspegia zabaltzea eta urtebete lehenagoko emaitzekin alderatzea. Kasu horretan ikusten da langabeziaren igoera orokorra izan dela Euskal Herri osoan: +9.300 Nafarroan, +8.800 Araban, +8.700 Gipuzkoan, +4.900 Bizkaian, eta +800 Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.
Horren ondorioz, langabezia tasak igoera nabarmena izan du: 2,27 puntu hazi da azken urtean, eta horietatik 0,66 azken hiruhilekoan. Guztira, biztanle aktiboen %10,68 daude orain lanik gabe. Tasa horretatik gora daude Bizkaia (%12,04), Nafarroa (%11,45) eta Araba (%11,31); behera, berriz, Gipuzkoa (%9,26) eta Ipar Euskal Herria (%7,02).
Langabeziaren igoera ez da Euskal Herrira mugatu; Europako Batasuneko herrialde gehienetan neurriak hartu dira COVID-19aren hedapenari aurre egiteko, eta horrek kalte egin dio jarduera ekonomikoari. Ondorioz, EBn %7,2tik %7,8ra egin du jauzi langabezia tasak azken hiruhilekoan, eta 1,1 puntu azken urtean, Euskal Herrian egin duenaren erdia. Ondorioz, Euskal Herria estatu independente bat balitz, EBko bi kide baizik ez lituzke gainetik izango langabezia tasa handienekoen zerrendan —Greziak %16,2koa zuen 2020 amaieran, Espainiak %16koa 2021 hasieran—, eta Italiarekin berdinduta egongo litzateke.
19.400 okupatu gutxiago
Urteko lehen hiruhilekoan kolpe handia hartu du landunen kopuruak. INEren biztanleria aktiboaren inkestaren arabera, 2021eko lehen hiruhilekoan 1.179.100 lagunek zuten enplegua lau lurraldeetan: aurreko hiruhilekoan baino 19.400 gutxiagok. Zerbitzuen sektorea izan da kaltetuena, ia suntsitutako enplegu guztiak galdu baititu (18.800). Enplegu suntsipena 35.200era igotzen da 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero.
Langabeak, berriz, 8.300 gehiago dira Hegoaldean. Horrenbestez, langabezia tasa %11,1era igo da. Tasa hori handiagoa da emakumeen artean (%11,3) gizonen artean baino (%10,9).
Egoera okerragoa da gazteen artean. 25 urtetik beherako 26.300 gazte daude lanik gabe Hego Euskal Herrian, duela urtebeteko halako bi. Gazteen langabezia tasa % 39koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %31,3koa Nafarroan. Europako Batasunean, berriz, tasa hori oso azpitik dago, % 16,9an, hain zuzen. Kopuru horiek erakusten dute krisiak bereziki kalte egin dietela gazteei, haiek bete ohi dituztelako ostalaritzan eta aisialdiko jardueretan desagertutako enpleguetako asko.
Aldi baterako erregulazioetan egindako akordioak txalotu dituzte, baina ezinbestekotzat jo dute pandemiaren aurretik zintzilik geratu ziren gaiei ere heltzea: adibidez, legealdia amaitu aurretik gutxieneko soldata 1.200 euro izatea.