Lurralde bakoitzean prebentzio delegatuaren figura sortzea proposatu du UGTk

Lurralde bakoitzean prebentzio delegatuaren figura sortzea proposatu du UGTk, enpresa txiki eta ertainetan (ETE) dauden lan osasun arloan dauden hutsuneak arintzeko.

Alfonso Rios Euskadiko CCOO sindikatuko osasun arduraduna da, eta ondo ezagutzen ditu epaitegian ebatzi diren kasu horietako asko: «Gizarte Segurantzaren 156 artikuluak argi dio: lantokian zerbait gertatzen bada, lan istripua da. Berdin dio bihotzekoa edo beste gaitzen bat den, eta antsietate krisiekin, berdin». Orduan, zein da arazoa? «Askotan mutualitateek erabakitzen dute lan istripua den ala ez», azaldu du Maite Gomez Osalaneko teknikariak: «Tristea da, baina oraindik ez dago gaitz profesional gisa onartuta, eta ez da beti lan istripua. Langile bat garabi batetik erortzen bada, mutualitate batera eramaten dute; arazo psikosozialekin, berriz, auzitan jartzen dute iturria. Mutualitateak gaixotasun arruntzat jotzen du, eta Osakidetzara bideratzen du gaixoa. Beraz, ez da laneko gaitz gisa ikertzen, eta osasun zerbitzu publikoaren gastua handitzen du».
Mutualitateen jarduna gakoetako bat da, eta, enplegatzaileekin batera, epaiketetan salatuak izaten diren enpresak. Riosek hainbatetan tratatu du haiekin: «Mutualitateentzat erraza da langilea Osakidetzara bideratzea. Zera diote: ‘Hau beharbada ez da laneko arazoa; etxean edo haurrekin arazoa baduzu, joan Osakidetzara…’ Jendeak jakin behar du mutualitateetan medikuak daudela, baina interes batekin: ez ordaintzea». Beste bi aldagai gehitu ditu bere azalpenean: «Prestazioa eta tratamendua. Osasun arazo arrunta bada, mutualitateek ez dute diru saria ordainduko. Eta gero tratamendua dago, hori bai Osakidetzak ordaintzen duela. Amiantoari loturiko minbizien kasua antzekoa da».
Legediaren eta aplikazioaren subjektibotasuna ikusita, ulertzekoa da kasu asko epaitegietan ebaztea, hala langileen nola mutualitateen salaketen ondorioz. «Eta langileak ez du beti irabazten», azaldu du Riosek: «Baina salatu egin behar da. Askotan kosta egiten da lekukoak lortzea. Lekukoa askotan beste langile bat da, eta isiltzeko esaten diote. Beste froga batzuk daude: posta elektronikoa… Jazarpen moralarekin enpresek badakite nola jokatu. Bulegora deitzen bazaitut, ez dago lekukorik». CCOOeko kideak sindikatuen rola aldarrikatu du: «Ez da irtenbide magikoa, baina dena da errazagoa langile batzordea badago. Zaila da langileak salatzea, baina bere osasun mentala jokoan dago. Antsietatearen jatorri profesionala aurkitu behar da, mutualitateak dioena alde batera utzita».
Izu krisia izatea, izan ere, ez da hain arraroa. «Herritarren %15ek izaten dituzte», argitu du Salaberriak. «Beste gauza bat da nahastea deritzona. Izu krisia nahaste bihurtzeko, behin baino gehiagotan gertatu behar da epe jakin baten barruan, eta pertsona horren bizitza normala eragotzi behar du. Nahastea pairatzen duen populazioaren batezbestekoa %3 ingurukoa da». Eta lanean gerta daiteke? «Batzuetan, toki jakin batzuek sor dezakete izu krisia. Mehatxu bat sentitzen du gaixoak, eta ezin duela ihes egin, aurretik beldur handia pasatu badu lantokian. Testuinguru horiek, pertsona jakin batzuek, leku fisikoa… Baina ez bakarrik bertan egotean, ager daiteke hara joan behar dudala pentsatzen dudanean ere. Eztabaida gogor bat izan baduzu, esaterako, aurretik sentitzen duzu mehatxua».
Andreak, zaurgarriagoak
Psikologoak alderaketa grafikoa erabiltzen du krisiak azaltzeko: «soro bat dira», landaturiko zerbait, eta ez egun bateko kontua. «Zaurgarritasun hori da soroa, predisposizio bat badago. Guztiok ez dugu urduritasun maila bera: zer ikasi dudan familian, zer bizi esperientzia… Substantzien kontsumoaren ondorio ere izan daitezke; kanabisa erretzen duen gazte batek izan dezake izu krisia. Askotariko arrazoiak izan ditzakete. Guk haiek aztertzeko erabiltzen ditugun ereduak bio-psiko-sozialak dira».
Gomezek ere norabide beretik jo du: «Arrisku psikosozialetan, kaltea ez da bat-batekoa; denbora jakin batez luzatzen da. Gainera, prekaritateak ez du laguntzen arrisku psikosozialak murrizten. Fabrika batean babes hesirik gabeko makina bat erabiltzea arriskutsuagoa den bezala, aldagai jakin batzuek arrisku psikosozialak handitzen dituzte: lan karga, denboraren presioa, funtzioak argi ez edukitzea… Makina bat erabiltzean, babesa dut, arropa egokia… Eta, haiek gabe, langileak ebakia egin dezake eskuan. Bada, arrisku psikosozialekin, antzera».
Osalanek 2011n jarri zuen abian unitate psikosoziologikoa. 2017ra arte antsietatearekin zerikusia zuten 23 kasu iritsi ziren haiengana: hamabost gizon eta zortzi emakume. 2017tik 2020ra, berriz, eta soilik Araban, hamabost salaketa egon ziren, zortzi gizon eta zazpi emakume. «Emakumeek kontsulta askoz gehiago egiten zituzten, baina salaketa gutxiago jarri», gogorarazi du Gomezek. Hala ere, joera aldatzen ari dela uste du: «Salaketa jartzearen beldurra hor dago, baina, halako batean, emakumeak ‘aski da’ dio. Garaiz konpondu gabeko lan gatazka bat jazarpen bilakatzen da. Kasu larriak ezagutu ditugu, baita indarkeria eta jazarpen sexuala ere. Jendeak zenbat denboran jasan duen ikusteak harritu egiten gaitu, eta, arazoa barnean ezin duenez konpondu, kanpora jotzen du». Riosek ere berretsi du: «Langilea psikologikoki puskatuta egoten da; egunero itzuli behar du infernura, eta han zortzi orduz egon. Gero eta kontsulta eta salaketa gehiago daude: arazo bat dago».
Gomezek nabarmendu du emakume gehiagok jo zutela Osalanen atea. Rios ez du harritu: «Guk ere ikusi dugu. Lan osasunari genero ikuspuntutik begiratu behar zaio, eta argi dago emakumeek arrisku psikosozial gehiago jasaten dituztela. Esaterako, gizonezko gehiago daude aginte postuetan, eta emakume gehienak produkzio postuetan daude. Alegia, beheragotik hasten dira, eta horrek arrisku psikosozialak areagotzen ditu, zailagoa delako igotzea». Krisietara itzulita, beste ondorio bat plazaratu du: «Baldintza orokorrez gain, jazarpenaren ondorio direnean, biktimen artean gizonak eta emakumeak daude; aldiz, erasotzaileetan badago patroi garbi bat: gizona da».
Sarasolak azalpena aberastu du. «Emakumeok zaurgarritasun handiagoa dugu hersturaren aurrean; hori horrela da». Zergatik? «Aldagai asko daude, baina emakumeoi gutxiago sinesten digute. Esajeratuagoak omen gara. Gizon batek edo emakume batek hitz egiten badu, oraindik ez du balio bera. Eta hori horrela da. Enpresak esan dezake: ‘Baldintzak hain txarra balira, denak leudeke gaizki, eta ez da horrela’. Baina denak ez gara berdinak».
Ebaluazioa, funtsezkoa
Hazten ari den arazoa izanda, konponbidean pentsatu beharra dago. Salaberriak jarri du oinarria: «Lehenbizi, ebaluazio psikologiko sakona egin behar da. Osasun mentala beti ahizpa txikia izan da; ez zaio garrantzirik ematen. Pasatuko den zerbait dela pentsatzen da. Horregatik da garrantzitsua ebaluazio zehatza egitea, eta gaitzaren benetako jatorria zein den aurkitzea». Gomezek jarraitu du: «Osalanen, lan garrantzitsua egin dugu: enpresekin, sindikatuekin… Prebentzioan sakondu behar da. Enpresari guztiek egin behar dute arrisku psikosozialen ebaluazioa, baina konpromiso serio batekin».
Lantoki guztiak, izan ere, ez dira berdinak, eta, uste orokorraren aurka, arazo larrienak ez dira beti bulego txikietan agertzen. Riosen esperientziaren arabera, jazarpen kasu gehiago egoten dira administrazio publikoan. «Enpresa pribatuetan, askotan, diruarekin konpontzen da arazoa. Langilearen kaleratzea ordaindu, eta kito. Edo hark uzten du. Arlo publikoan, egoera zaildu egiten da. Jendea finko dago, eta toki aldaketa askotan urte askotako kontua izaten da».
Sendatu al daiteke nahastea? Terapeutaren hitzak: «Noski. Izu krisi batekin ez da inor hiltzen, baina itolarria erreala da. Jokabideak landu egin behar dira; hala egin ezean, litekeena da handiagoa egitea. Prozesu terapeutikoa da: ebaluazioa, ulermena, hezkuntza eta ikaskuntza. Kasu batzuetan, baliteke psikofarmakoak beharrezkoak izatea». Sendatu, bai, eta lanera itzuli? Hor ñabardura egin du Salaberriak: «Noski itzul daitekeela; hori bai, zaila izango da pertsona berberekin itzultzea. Krisiak eta nahasteak gainditzen dira, eta ikasi egiten da egoerak detektatzen. Betebehar bera egin daiteke, baina agian beste nonbait. Badaude kasu batzuk, baina zail ikusten dut aurreko lekura eta ardura berberekin itzultzea».
1 Lehen, bankuetako lapurrek diru poltsak eskuetan zituztela alde egiten zuten; orain, bitcoinekin? Ezin da esan Turkiako iruzurgileak bankuei lapurreta egin dienik, ezta bitcoinekin alde egin duenik ere. Thodex dibisa digitalen trukerako plataformako buruak 300.000 inbertitzaile utzi ditu esku hutsik, eta diru freskoarekin joan da herrialdetik, bezeroen 1.700 milioi dolarrekin. Ez Turkiako lirarik, ez dolarrik, ez bitcoinik, ezer ez du utzi plataformaren kontuetan: lapurrak dena eraman du berekin.
2 Kriptodibisekin loturiko halako iruzur kasuak ere entzun dira aurretik. Bai, iruzur piramidalak eta gisakoak. Dena den, Turkiakoak baditu bereizgarri batzuk. Azken urteetan bitcoinak sekulako arrakasta izan du herrialde horretan, eta diru trukerako plataforma ugari sortu dira. Zergatik gertatu da hori? 2018tik, Turkiako monetak (lirak) balioaren %55 galdu du, eta inflazioak izugarri egin du gora herrialdean. Gobernuak kanpoko dibisak erosteko zergak handitu ditu bere dirua gehiago debaluatu ez dadin, eta turkiar asko kriptodibisei erreparatzen hasi dira balio seguru gisa eta erosteko ahalmena ez galtzeko.
3 Eta halako egoeren aurrean iruzurgileak beti daude adi, ezta? Bitcoinen kasuan, jendeak ez daki zehazki zertan inbertitzen duen, horren oinarrian benetan zer dagoen, baina, beste gauza askorekin gertatzen den moduan, artalde jokaera irrazional eta, aldi berean, gizatiarra nagusitzen da. Turkian gertatu da, baina beste edonon gerta zitekeen.
4 Eragina Turkiatik kanpo ere nabaritu da, hala ere. Bai, beldurrak ez du mugarik, ekonomia globalak ez duen bezala.
5 Baina hori burtsako edozein aktiborekin gerta daiteke. Bai, baina bitcoina berezia da. Zer balio du? Bada, salerosleek ematen diotena. Erosle gehiago, balio handiagoa; erosle gutxiago, balio txikiagoa. Horregatik badago esaten duenik bitcoina edo kriptodibisaren funtzionamenduaren oinarrian iruzur piramidal bat dagoela. Turkiakoaren moduko iruzurrak izaten direnean, aldendu egiten dira bezeroak. Azken egunetan %20 inguru erori da diru mota horren balioa, horregatik eta Joe Bidenek iragarritako kapital irabazien gaineko zerga berriarengatik.
6 Baina bitcoina ez al zen salerosketarako asmatu? Oraindik oso gutxi erabiltzen da diru arruntaren gisa: inbertsiorako erabiltzen da, bereziki. Munduan gehien kapitalizatzen duen zazpigarren aktiboa da gaur egun, Amazon eta Googleren atzetik. Eta pandemiarekin izugarri hazi da bere balioa. Baina oso ezegonkorra da, eta ez dago ezer fisikoari lotuta.
7 Baina ez dute esaten urre berria dela? Badu antza: urrea bezala, mugatua da bitcoinen kopurua. Algoritmoak hala erabakita, 21 milioi bitcoin izan daitezke gehienez zirkulazioan. Banku zentralen kontrolik gabeko dirua denez, gainera, diru politiken mendekotasunik gabekoa da. Baina funtzionamenduagatik oso espekulatiboa da, eta hori arautzeko beharra ikusten dute banku zentralek.
Adibidez, ez dago argi Europako Batasunak jaulki nahi dituen bonu berdeak egiaz berdeak izango diren, edo berdekarak. Suspertzerako Next Generation EU funts entzutetsuentzat diruen bila merkatuetara joko du Batasunak, 800.000 milioi euroko zorra jaulkiz. Zor horretatik 250.000 milioi euro bonu berdeetan jaulki nahi ditu, eta, horrela, konpromisoa hartzen du diru hori izango dela finantzaketa jasangarrirako, alegia, beroketa globalari aurre egiteko eta ingurumenaren mesederako inbertsioak finantzatzeko.
Baina bonu berde horiek erosten dituenak nola daki egiaz inbertsio berdeak finantzatzen dituela, dirua ez doala soilik itxuraz berde diren proiektuetara? Hori bermatzera ei dator taxonomia berdea delakoa, zeina hiru urte daramaten lantzen Europako Batzordean. Hartan zerrendatu behar dira zein diren inbertsio jasangarriak ingurumen ikuspegitik, eta ezinbesteko urratsa da bonu berdeen jaulkipenerako.
Taxonomia, jarduera berdeen zerrenda, bi fasetan onartzea erabaki da orain, ikusita ezinezkoa zela, oraingoz, adostasunik lortzea bi energia iturri zehatzetan. Berdea da, taxonomia horretan jasotzeko modukoa, bonu berdeekin finantzatzekoa, energia nuklearra? Ez du karbonorik isurtzen… Eta gas naturala? Herrialde, zientzialari eta merkatuko aditu batzuen ustez, bai. Beste batzuen ustez, ez. Nuklearrei eta gasari buruzko erabakia atzeratu egin du Europako Batzordeak, eta, horrekin, bonu berdeen lehen jaulkipena ere atzeratu egin da; irailerako nahi zuten egin, eta orain, urte bukaerarako aurreikusten da.
Deskarbonizazio helburuak ere izan daitezke berdeagoak edo berde-griskaragoak. Aste honetan Europak bere Klimaren Legea adostu du, eta bere buruari ezarri dio helburua 2030. urterako karbono isuriak «gutxienez» %55 murrizteko, nahiz eta %60ko murrizketa eskatzen zuen Europako Parlamentuak. AEBek ere deskarbonizazio helburua ezarri dio bere buruari aste honetan bertan. 2030erako isuriak erdira murriztu nahi ditu.
Baina bi zenbaki berdeen atzean desberdintasunak daude. Europako Batasunarentzat, %55eko murrizketa 1990. urteko isuriekiko izango da, Parisko Akordioan ezarritako ildoa aintzat hartuz. Joe Bidenek iragarritako %50eko murrizketa, berriz, 2005. urteko karbono emisioekiko da. Isuri kopuru hori 1990ekoekiko kalkulatuta, murrizketa %40koa da. Beraz, ez horren berdea, gehiago berdekara.
Gauzak ez dira beti berdeak edo gris ketuak, ezta BP bezalako energia konpainien deskarbonizazio helburu esanguratsuen atzean ere. Beroketa globalaren kontrako politikak nagusitzen ari direla, jarduera nagusia petrolioa edota erregai fosilak ustiatzea izan duten konpainiak abiadan hasi dira berdatzen, batez ere Europan. Horrela, BPk iragarri du 2050. urterako karbono isurietan neutral izan nahi duela. Eta ari da haren isuriak murrizten.
Baina horrek esan nahi du BPk egiten zituen isuri horiek desagertu direla? Ez. Aurreko astean kontatu zuen Bloomberg-en Rachel Adams-Heard kazetariak. Gogoratu zuen nola BPk 2019an iragarri zuen Alaskako petrolio putzu guztiak saltzen zituela, hain zuzen, ustiatzerakoan isuri gehien eragiten zituztenak. Baina putzu horiek ez dira itxi: konpainia txikiago eta lausoagoek erosi dituzte. Beraz, BP berdatuko zen, baina mundua ez da berdeagoa.
Egia da, berderantz doa mundua, ekonomia, politikak, eta horren erakusle izan da agintariz jositako Bidenen goi bilera telematikoa. Horregatik, hain zuzen, une honetan inoiz baino beharrezkoagoa eta garrantzitsuagoa da titulu eta zenbaki berdekarak egiaz berde direnetatik ondo bereiztea.



Lurraldeka, %1,4 egin du gora Araban, eta %11,8koa da, baina Bizkaian, %0,7 txikitu da (% 12,1), eta Gipuzkoan, %0,3 ( %9,2).
Langabezia 0,8 puntu jaitsi da gizonen artean, eta tasa %10,9an geratu da; emakumeen artean, ordea, %0,3 handitu da, eta %11,3koa da langabezia. Langabezian dagoen lau langiletik batek 16-24 urte ditu; adin tarte horretan handitu da gehien langabezia.
Ikasketa maila kontuan hartuz gero, bigarren hezkuntza eta erdi mailako hezkuntza duten pertsonen artean jaitsi da gehien langabezia (-%0,8). Lehen mailako ikasketak dituztenen artean ere behera egin du (-% 0,1), baina 0,1 puntu handitu da goi mailako prestakuntza dutenen artean.
Langile gutxiago
Langabeziak behera egin duen arren, biztanleria landuna ere %0,5 jaitsi da urte hasieran: 929.200 pertsona daude egoera horretan, aurreko hiruhilekoan baino 4.400 gutxiago. Gora egin du lanean ari direnen kopuruak industrian (+300) eta eraikuntzan (+2.300), bi sektore horietan ez dutelako eragin handirik mugikortasuna mugatzeko neurriek. Zerbitzuetan, ordea, bete-betean eragiten du murrizketek, eta 5.200 okupatu galdu ditu urtearen hasieran. Lehen sektoreak ere 1.900 landun gutxiago ditu.
Biztanleria landunaren eta langabeziaren bilakaeraren ondorioz, jarduera tasa %56koa da (-0,3).
Era berean, 31.800 pertsona daude oraindik aldi baterako erregulazioan; horietatik 3.400 daude Araban, 16.200 Bizkaian, eta 12.100 Gipuzkoan. Iazko maiatzean egon ziren langile gehien egoera horretan: 161.445, hiru lurraldeetan. Ordutik txikituz joan da kopurua, baina mantso. Iazko urrian 48.820 zeuden.
Zer sentitzen duzu, zure behatokitik, pandemiaren enegarren olatuan, berriz ere itxierak-eta datozenean?
Ardura. Olatu horien atzean bi eragin daudelako: lehena eta inportanteena da osasunean, bizitzetan duen eragina. Eta bigarrena, jarduera ekonomikoan duena. Kaltea zuzenean izan duten jardueretan zaildu egiten da egoera, errekuperazioa luzatu egiten zaie. Hori esanda, jarduera ekonomikoari dagokionez, optimista naiz, arduraz baina optimista. Batzuk benetan gaizki pasatzen ari dira, dramak daude hor, eta beste kasu batzuetan jarduera badago; sektore batzuk, adibidez automobilgintzari lotuta daudenak, erantzun ona izan dute, eta oraindik mantentzen dira.
Txertoak dira orain helduleku nagusia. Eta esperantzarako helduleku ere bihurtu dira Europako funtsak. Gipuzkoaren ezaugarri diren enpresa txikietara dirua iritsiko den baduzue kezkarik?
Europak eraldatzaile izan daitezkeen proiektuak nahi ditu funtsekin, eta eraldatzaile izan daitezkeen proiektuak definizioz dira handiak. Baina gure ekonomia sarean enpresak txikiak dira; lehiakorrak, ondo kokatuak nitxo berezietan, berrinbertsio kultura handikoak, prestatuak, baina txikiak. Proiektu handietan tamaina handiko enpresak behar dira, baita administrazio publikoak ere, elkarlaneko proiektuak direlako. Iritsiko dira [funtsak] gure enpresetara? Bai, dudarik gabe, gure enpresak eraldaketa horren parte direlako. Proiektuak lideratuko ditugu? Ez, gure tamainarengatik.
Oraindik ez dakigu Euskadi Nexteko proiektu batzuk non kokatuko diren, eta gigafaktoriei buruz galdetuko dizut. Izango da Gipuzkoan horietako bat?
Denborak esango du. Baldinbere baditugu Gipuzkoan battery pack horiek egiten dituztenak. Ezagutza badaukagu, esperientzia badaukagu, osagai guztiak ditugu hemen egoteko. Hori esanda, niretzako oso inportantea da funtsetarako proiektuak identifikatzen direnean zer parametroren arabera egiten den aukeraketa hori ere. Egiten bada proiektuen zumitzen arabera, hor oso ondo egongo gara posizionatuta. Aukeraketa beste balore batzuen edo beste helburu politikoen arabera egiten bada…
Zer iritzi daukazu arlo publikoak ekonomian izan beharreko zereginaz egiten diren hausnarketei buruz? Mariana Mazuccatoren misioen politikak…
Gogoeta oso interesgarriak dira. Azkenean, egiten ditugun gauza hauetan atzetik espiritu bat dago, eta hor lerrokatuta daude martxan jarri ditugun proiektuak. Gero, batzuetan gertatzen zaiguna da beste lurralde batzuetan baliozkoak diren debate batzuk egokitu egin behar ditugula hemen egoera oso diferenteak ditugulako.
Hausnarketa horietako asko datoz munduan gauzak ez direlako ondo egin arlo batzuetan. Baina distortsioak sortu dituzten enpresen modukorik —tamaina oso handikoak— hemen ez dugu, ezta bokaziorik halako kontzentraziorik edukitzeko ere. Gure sareak ahalbidetzen digu jarduera ekonomikoak eta biztanleak oso gertu egotea, sekulako korporaziorik eta jabego urrunik gabe… Gure lana da modelo hau lehiakor izatea nazioarte mailan, garena galdu gabe.
Diru publikoarekin hori egin behar da? Lehiakortasuna lagundu, eta ez, adibidez, enpresetan parte hartu?
Gauza da enpresek zer behar duten lehiakorrak izateko. Berrikuntza, I+G, nazioartekotzea… Hor lagundu behar diegu. Eta guretzat inportantea da modelo hori elkarrekin lantzea, espiritu horiek indartzea… adibidez, guretzat inportantea da erabakitze zentroak Gipuzkoan egotea, ikusi dugulako galtzen ditugunean, epe ertainean arazoak izaten ditugula.
Eta nola lortzen da errotzea?
Bi tresna dauzkagu jabetza eta erabakitze zentroak hemen errotzeko: batetik, tamaina batera arteko enpresentzat baliagarria langileen partaidetza da, eta bertute eta onura asko ditu. Bestetik, tamaina batetik gora, niretzat, burtsan, merkatuetan kotizatzea da erabakitze zentroak hemen errotzeko, finkatzeko, modurik onena. Gipuzkoan dauzkagu ondo kapitalizatutako enpresak, lehiakorrak, nazioarteko nitxo batzuetan ondo kokatuak, oinarri teknologiko handiarekin, berritzailea… Eta ez daukagu inor kotizatzen egoteko modukoa? Kultura industrialeko beste lurralde batzuetara joaten bagara, ikusten dugu familia enpresa asko daudela kotizatuak, tamaina lortzen dute, gihar finantzarioa, eta jarraitzen dute izaten direna, garbi daukate nongoak diren, erabakitze zentroa hor daukate…
Kezka handia dago Gipuzkoan erabakiguneei eustearekin.
Mundu mailan sekulako likidezia dago proiektu onen bila, sekulako apetitua, eta guk hemen apetitu hori asetzeko moduko enpresak dauzkagu; oso politak diren enpresak.
Ogasun diputatua izan zarela, ikusi berri dugu Joe Biden sozietate zerga handitzekotan… Hemen ere, espero daiteke zerga erreforma bat, ezta?
Ez zait tokatzen horretaz hitz egitea, baina bai, zerga erreforma bat etorriko da, eta hala esanda dago, gainera. Dena den, askotan dauzkagun gauzak ez ditugu baloratzen. Gure sozietate zergako kenkariak ikerketara eta garapenera, berrikuntzara daude oso bideratuta; diruak enpresetan geratzera. Beste lurralde askotan, gauzak ondo doazenean, sortzen den aberastasuna dibidendu bezala ateratzen da, eta kito. Gero, jakina, egoerak konplikatzen direnean, orduan, laguntzak eskatzen dira. Hemen berrinbertsioko kultura bat daukagu, eta hori bereziki krisi garaian antzematen da. 2008an enpresek ondo aguantatu zuten, nahiz eta galera handiak izan, ondo kapitalizatuta zeudelako; hau da, dirua ez delako dibidendu bezala ateratzen kanpora, baizik eta bertan geratzen delako. Zorionez, ikuspegi industrial bat dugulako, epe luzekoa, ez epe motzeko eta bukaera eskaseko ikuspegi finantzario bat.
Corrugadosek Azpeitian zabaldu nahi duen altzairutegiaz, ez da arriskutsuegia idatziz jarri gabeko proposamen bati alfonbra gorri moduko jartzea?
Zer da alfonbra gorria? Ez dugu ahaztu behar nola iritsi garen hona. Gu hona iritsi gara industrialak izan garelako. Lurralde aberatsa gara, bi ezaugarrirekin: errenta oso altua daukagu, aberastasun asko sortzen da. Eta aberastasuna oso ondo banatzen da, desberdinkeria txikia daukagu. Galdera da, nahi dugu industrial izaten jarraitu?
Gerturatu zaizu altzairutegia zen horren jabea jarduera berarekin berriz hasi nahi duela, eta nik bi galdera dauzkat: bat da ingurumenekoa eta bestea urbanistikoa. Ingurumenean, jakina, indarrean dauden baldintzak bete behar dituela esaten zaio. Eta urbanistikoki? Nire bokazioa, bilera guztietan, izan da aukera posible guztiak aztertzea. Kanpoaldean egitea zen beste aukera, baina berak hasieratik esan zuen ez zela posible. Gainera, ez dira pareko alternatibak: altzairutegi berri bat egiten hastea… Europa mailan ere ezinezkoa da. Erakunde desberdinen artean kolaborazioa egotea izan da nire kezka, teknikariak elkarrekin aritzea… Eta ez da posible izan. Debateak, nire ustez, nahiko azalekoak izan dira, eta erabaki horiek herri bezala hartu beharrekoak dira; ezin dira plaza batean hartu.
