H&M konpainiak planteatutako lan erregulazioak 56 behargini eragingo die…

Kaleratze kolektiboa: H&M Suediako moda enpresak planteatutako lan erregulazioko espedienteak 52 langileri eragingo die Euskadin, eta beste lau behargini Nafarroan.


Ekainaren 14an hasiko dira nabaritzen ekoizpen helburu berriaren ondorioak. Txanda murriztuak albo batera utzi, eta ohiko txandatan ariko dira beharginak berriro. Abuztuaren 2tik 22ra hartuko dituzte oporrak langileek, eta uztailaren 5etik irailaren 19ra astebeteko oporraldia hartu ahal izango dute, gainera.
Zuzendaritzak batzordeari azaldu dio beste 750 langile beharko dituela; batetik, txanda murriztuak ohiko txanda bihurtzeko: 400 bat langile beharko dira horretarako; eta, bestetik, 350 kontratazio gehiago egin beharko ditu oporrak egin daitezen. Enpresak jakinarazpen ofiziala helaraziko die langile guztiei, beharginen senitartekoek izena eman ahal izateko langile hautagai gisa. ELAk esan du «langile ohiek lanera itzultzeko aukera» izango dutela.
Abenduko protestak
Gasteizko Mercedesen zuzendaritzak erabaki garrantzitsu bat hartu zuen urte amaieran, enpleguari zuzenean eragin ziona: lan txandak aldatu zituen. Ondorioz, 500 langile beren enpleguak galtzeko bidean jarri zituen, aldi baterako beharginak gehienbat. Langile batzordeak salatu zuen Alemaniako konpainia bere «irabaziak handitzen» saiatzen ari dela «langileak kalean utzita».
Gasteizen, protesta handiak eragin zituen Mercedesek hartutako bideak. Izan ere, 5.000 langile inguru dituen planta handian egiten diren aldaketek ez diete soilik fabrikan lan egiten dutenei eragiten; bere inguruan jarduten duen industria hornitzailearen kontratatzaile handia da Mercedes; ez alferrik, Euskal Herriko handienetakoa, eta haren doministiku batek beste enpresa askotan eragin ditzake aldaketak; abenduaz geroztik, txarrerako, baina onerako ere izan daiteke, uda honetan.
Jakina da autogintzaren sektorea ez dagoela ongi. 2019an eta, batez ere, 2020. urtean, auto salmentak behera egin du nabarmen. Koronabirusak eragindako jokalekuak ez du lagundu. Baina krisian al dago Mercedes? Sindikatuek ezetz diote, ez dela egiturazko krisi bat, eta esan daiteke zuzendaritzaren azken erabakiak, 750 behargin gehiago hartzeak, tesi hori indartzen duela.
Sindikatuko ordezkarien esanetan, greba deialdiak «erantzun ona» izan zuen, eta adierazi zuten horren erakusgarri zela Lakuako egoitzaren aurreko aparkalekuak «ia hutsik» geratu izana; hala egon ziren goiz osoan. «Jaurlaritzako langile asko kontzientzia hartzen hasita daude beren egoeraz eta behar ditugun zerbitzu publikoez», nabarmendu zuen Jonjo Agirrek, ELA sindikatuko ordezkariak.
Administrazio orokorreko langileen erdiak baino gehiago ari dira behin-behinean: %56, ELA sindikatuaren arabera; hau da, 7.500 langile ingurutik 4.200 baino gehiago daude kontratu finkorik gabe. Baina kopurua are handiagoa da Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren kasuan, %60 baino gehiago baitira aldi baterako kontratua dutenak. «Langileen egoera prekario horrek eragin zuzena dauka gizarteak jasotzen dituen zerbitzuen kalitatean, eta pandemiak agerian utzi du puri-purian dagoela zerbitzu publikoak desegiteko aspaldiko joera», esan zuen Aitor Esteban Etxebarria LABeko ordezkariak.
Denek ez zuten lanuztearekin bat egin, langile askok erabaki baitzuten lanpostura joatea. Administrazioaren behin-behinekotasun handiaz jakitun badira ere, ez zuten bat egin ez protestaren helburuarekin, ez sindikatuek proposatutako irtenbideekin. Hain zuzen ere, Interinok Taldeak argudio horiek eman zituen greba ez egiteko. Jaurlaritzaren egoitza nagusian eratutako talde bat da, eta ordezkaritza handia lortu zuen 2019ko hauteskunde sindikaletan; egun, bera da ordezkari nagusia Lakuan. Langile horiek bat egiten dute egoeraren analisiarekin, baina ez daude ados kontsolidazio prozesuekin: zuzenean langile finko izendatzeko eskatzen dute, Europako auzitegien ebazpenetan oinarrituta.
Tokiko elkarretaratzeak
Foru aldundietako eta udaleko langileak ere deituta zeuden lanuzteak egitera. Tokian tokiko elkarretaratzeak egin zituzten horietako askok, behin-behinekotasun tasa handiak eta pribatizazioak salatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko langileen artean, esaterako, bulegoetan nabaritu zen greba, batez ere. Izan ere, sindikatuek salatu dute aldundiko enpresa eta zerbitzu askotan %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituztela, eta, beraz, grebaren eragina nabarmen txikitu dela.
Sindikatuen arabera, milaka langilek egin zuten bat grebarekin. Zehazki, administrazio orokorrean eta justizian langileen heren batek egin zuen greba atzo: «Azken grebetako handiena» da kopuru hori, azaldu dutenez. Eta, bereziki, deialdiak babes «oso zabala» izan zuen behin-behinean ari diren beharginen artean. Eusko Jaurlaritzak kopuru nabarmen txikiagoak eman zituen, ordea. Gobernuaren arabera, administrazioko langileen %16,4k egin zuten greba.
Mobilizazio gehiago egongo direla hitzeman zien Eizagirrek erakundeei, atzokoa protesta eguna izan zelako hiru lurraldeetako lantoki publikoetan. ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek greba deialdia egin zuten behin-behinean diharduten 60.000 langile publikoak finkatu, benetako langile beharrak zeintzuk diren zehaztu, eta «zerbitzuen pribatizazioak» gelditzeko. Bilboko manifestazioko tranpaldotik «greba jardunaldi arrakastatsua» izan zela ohikatu zuten deitzaileek, eta ondoren, hotzean eginiko balorazioan, «erantzun zabala eta oso orokorra» izan zela gehitu zuten. Halakoetan ohikoa denez, baina, Jaurlaritzak askoz datu apalagoak eman zituen.
Sindikatuek jakinarazitako kopuruen arabera, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan %50 inguruko oihartzuna izan zuen grebak. Haur eta lehen hezkuntzan «oso jarraipen zabala» izan zuela nabarmendu zuten: %55 ingurukoa. Bigarren hezkuntzan, berriz, eragin apalagoa izan zuen. Sukaldarien artean %55eko eragina izan zuen, eta garbitzaileek ezin izan zutela greba egin salatu zuten Jaurlaritzak jarritako gutxieneko zerbitzuengatik. Datu horiek ez datoz bat Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak emandakoekin. Haren arabera, hezkuntzako langileen %29,4k egin zuen bat grebarekin.
Osakidetzan grebak eragin txikia izan zuen, Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri baitzituen. Hala ere, sindikatuen ustez esparru askotan nabaritu zen protestaldia, batez ere lehen mailako arretan. Esaterako, Bizkaiko call center-ean, lanuztean parte har zezaketen langile guztiek egin zuten greba. Jaurlaritzak aldiz, datu ezberdinak eman zituen. Osakidetzan %2,87ko oihartzuna izan zuela esan zuen. Hori bai, desberdintasunak egon ziren kategorien arabera. Adibidez, erizainen artean %2,66k egin zuten greba; medikuen %1,13k; eta gainerakoetan, %4,58k. «Arreta normala» eman zuela esan zuen Garamendik.
Justiziari dagokionez ere zenbaki dantza egon zen bi aldeen artean. Sindikatuen arabera, langileen heren batek hartu zuen parte protestan. Jaurlaritzaren arabera, berriz, langileen %2,87k egin zuten greba. Lanbiden, %15eraino igo zuen kopurua.
Deialdia, baina, aldundi eta udal guztietara zabalduta zegoen. Sindikatuen arabera, «udal handienetan» langileen erdiek baino gehiagok egin zuten greba. Donostia, Gasteiz eta Bilbo zerrenda horretan sartu zituzten. Horiez gain, hainbat herritan oso oinarrizko zerbitzuak eman zituzten bakarrik. Esaterako, Laudion eta Amurrion (Araba); Durangon, Sestaon, Mungian eta Sestaon (Bizkaia); eta Beasainen, Hernanin, Bergaran, Deban, Elgetan, Soraluzen, Errenterian eta Ordizian (Gipuzkoa).
18.000 manifestari
Greba egunean hainbat mobilizazio deitu zituzten sindikatuek. Goizean elkarretaratzeak egin zituzten lantoki ugariren aurrean, eta eguerdian manifestazio bana Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Deitzaileen arabera, 18.000 langilek hartu zuten parte, eta hiruretan handiena Bizkaiko hiriburukoa izan zen. Grebalariek sei eskaera plazaratu zituzten: egun indarrean dauden lege egitasmoak alboratzea, «nahikoa ez direlako»; erakunde guztiek lanpostuak finkatzeko «salbuespenezko neurriak» hartzea; behin- behinekotasunaren gehiegizko erabilera ahalbidetzen duten mekanismoekin bukatzea eta benetako premiak zehaztea; pribatizazioekin amaitzea; eta lantaldeak gaztetzeko pausoak ematea.
Seigarren eskaera sakon azaldu zuen Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak: «Lege propioa behar dugu, kontsolidazioak berme osoz egiteko. Lekuan lekuko errealitateak aztertu behar dira, eta lekuan lekuko erantzunak eman». Ez zen izan hitza hartu zuen idazkari nagusi bakarra; Loli Garcia CCOOko buruak sinaturiko akordioak gogorarazi zizkion Jaurlaritzari: «2010ean sinaturikoa betetzeko eskatzen diegu erakundeei. Behin behinekotasuna %8ra murriztea adostu genuen, eta egungo mailak oso urrun gaude. Langile publiko asko ezinbestekoak izan dira pandemian. Txaloetatik baldintza hobeagoetara igaro behar dugu». Eizagirre ere zaintzaileekin oroitu zen: «Idoia Mendiak esan du osasuna bermatu nahi duela gutxieneko zerbitzuekin. Bermatzen al da behin behineko 25.000 langilerekin? Edota adinekoen egoitzetan langileen %95 behin-behinean daudenean».




Angela Merkel oraindik kantziler duen herrialdeko bi ganberek funtsa onartu baitzuten martxoaren 25ean eta 26an. Oniritzi horren haritik, Bernd Lucke Alternative für Deutschland eskuin muturreko alderdiaren fundatzailearen inguruko abokatu multzo batek premiazko helegite bat jarri zion erabakiari.
Europako Batasuneko partaideek debekatua dute elkarrekin zorra onartzea, eta akordio horretan oinarritu zuten helegitea abokatuek. Alemaniako Gobernuak eta Europako Batzordeak, berriz, lege horrek hainbat salbuespen dituela argudiatu zuten epaitegian. Salbuespen horietako baten arabera, herrialdeek elkarrekin zorpetzeko eskubidea dute hondamendi naturalei edo ezohiko gertaeren ondorioei aurre egiteko.
Batasuna, gustura
Horrenbestez, Alemaniak dagokion diru kopurua bideratu ahal izango du funtsetara, eta hala Europako Batzordea nola Europako Parlamentua pozik azaldu dira ebazpenarekin. «EBk bere bidean jarraituko du susperraldi ekonomikorantz, aurrekaririk ez duen pandemiaren ondoren», esan du Ursula von der Leyen Batzordeko presidenteak. David Sassoli Parlamentuko presidenteak ere idatzi du sare sozialetan albisteari buruz: «Bidea zabalik dago Alemaniak burutu dezan EBren susperraldirako funtsen oniritzia».
Dena den, oraindik beste inkonstituzionalitate salaketa bat epaitu behar du Alemaniako justiziak; horren arabera, funtsek auzitan jar dezakete Alemaniako parlamentuak duen aurrekontuen inguruko autonomia. Konstituzionalak, halere, gaurko ebazpenean ulertarazi du «oso litekeena» dela salaketa horrek dioena horrela ez izatea.
Next Generation 625.000 milioi euroko funts bat da, eta herrialdeen artean banatuko dute, COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko. Horien zati bat mailegu gisa banatuko da, eta estatuek baliatutako kopuruak itzuli beharko dituzte kuoten bidez. Herrialdeek zor publikoa zabalduta hornitu dute funtsa, eta Europako Batasuneko 27 estatuek berretsi beharra daukate. Hori oztopo izan daiteke, Polonia eta Hungariako parlamentuetan trabak jartzen ari baitira.