Uztaritzeko hautetsiek soldataren zati bat euskoaren bidez jasoko dute
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Igor Eizagirrek, ELAko sektore publikoaren arduradunak funtzionarioen behin-behinekotasun tasaren inguruko datu argigarriak eman ditu: «Europan, langileen %20k sektore publikoan dihardute; Espainian, %16k; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %12k. Azken horien artean %40 behin-behineko baldintzetan daude; sektore pribatuan, aldiz, behin-behinekotasuna %23koa da». Eizagirreren hitzetan, behin-behinekotasun hori sistemikoa da, erakunde eta sektore guztietan gertatzen delako.
Egoera transbertsal horren datuak eman ditu, behin-behinekotasun tasa sektorez sektore aletuz: %56koa da Jaurlaritzaren administrazio orokorrean —2010ean egin zituzten azken oposizioak—; %48koa hezkuntzan; %58koa Osakidetzan; eta %44koa Justizian. Salbuespen bakarra Ertzaintza litzateke, behin-behineko agenterik ez dagoelako. Udaltzainen artean, berriz, badago behin-behinekotasuna, %30 ingurukoa, sindikatuaren datuen arabera. Halere, Eizagirrek ohartarazi duenez, Ertzaintzan ere pribatizazioa apurka sartzen ari da garbiketan eta zaintzan. Esaterako Erandioko (Bizkaia) eta Arkautiko (Araba) ertzain etxeek segurtasun pribatua dute.
Datuak horiek dira eta, sindikatuaren diagnosiaren arabera, hiru arrazoi ezkutatzen dituzte: «Pribatizaziorako pausoak ematea, enplegu publikoa suntsitzea erraztea eta diziplina tresna gisa erabiltzea». ELAren ustez, egoera horrek langileen baldintzetan eragina du, baita herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean ere. Alde horretatik, alderdiei gogoratu die «zeresan handia» dutela Espainiako Gobernuan, eta Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren aldaketa baldintzatu dezaketela. Jaurlaritzaren ahalmen legegileari dagokionez, orain arte harturiko neurriek ez dutela balio salatu du, besteak beste langile eta sektore asko bere aplikazio eremutik kanpo uzten dituelako.
Antzinatasuna, meritu
Baina nola lortu kontsolidazio hori? ELAk hainbat proposamen plazaratu ditu. Horretarako, lehenbizi esparru bakoitzean estrukturalak diren lanpostuak zehaztu behar dira, beharren benetako dimentsioa ezagutzeko. Esaterako, behin-behineko langile batek postu bat hiru urtez betetzen badu, estrukturaltzat jo beharko litzateke, eta plaza finkoa sortu. Balizko finkatze prozesua ere definitu du: oposiziorik gabe, edo, hautatze proba egotekotan, gehienezko puntuazio globala duena —gehienez 1,5 urteko esperientziaren parekoa—. Era berean, meritu gisa baloratu beharko litzateke postu horretan lan eginiko denbora. Azkenik, halakoak betetzen ez dituzten administrazioak zigortzeko mekanismoa sortu beharko litzateke.
Egitasmo horrek zalantza bat azaleratzen du: justua al da inoiz langile publiko ez izan eta postu hori lortzeko lehian sartu nahi dutenentzat? Eizagirre: «Salbuespen egoera batek salbuespen konponbideak behar ditu. Ez da egoera normala. Prozesu honekin pribatizazioa gelditu nahi dugu, eta lanpostu publiko berriak finkatu. Langile publiko gehienen adina 50 urtetik gorakoa dela kontuan hartuta, epe motzean postu publiko bat lortzeko aukerak asko handituko dira».
Etziko greba deialdia Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara mugatzen da. Halere, Nafarroako egoera antzeko dela salatu du ELAk. Osasunbidean, esaterako, behin-behinekotasun tasa %45etik gorakoa da, eta han ere mobilizazio dinamika hasi nahiko luke. «15.000 langile daude behin-behinean. Guk gure esku dagoena egingo dugu kontsolidazioa bultzatzeko. Beste sindikatuak dira egun behar hori ikusten ez dutenak».
Ingurumen Zuzendaritza programa berezi bat diseinatzen ari da Valle de Odieta kooperatibaren makroetxaldea zaintzeko. Digestatoak neurtuko dituzte modu berezian, bai uretan, bai lurretan. Ikuskapenak egingo dituzte, halaber, ustiapenean bertan, jarduera izaten ari den eragin erreala neurtzeko, egiaztatze programa baten bidez, hainbat kokapen jakinetan. Laginak hartuko dituzte, kutsadura parametroak aztertzeko. Azterketa horien emaitzen arabera, zaintza neurri gogorragoak exijituko dizkio administrazioak etxalde handiari.
Valle de Odietak dozena bat isun ordaindu behar izan ditu orain arte. 5.531 behi ere izan dituela salatu zuen Compañia de las 3 Rs enpresak. Caparrosoko Udalarentzat, ordea, etxalde hori «beste enpresa bat da». Carlos Alcuaz alkateak (PSN) dioenez, «inbertsio garrantzitsuak egin ditu herrian». Ingurumenarekin lotuta enpresak jasotako isunak direla eta, Alcuazek esana dauka udalak ez duela eskuduntzarik, eta ez duela gaiari buruzko informazio askorik.
Valle de Odietak 20.000 esne behitik gora izango lituzkeen ustiategi erraldoia ireki nahi du Noviercas herrian (Soria, Espainia), Tuteratik 60 kilometrora. Caparrosoko mehatxua ez da bakarra, beraz, ezta handiena ere esnearen alorrean jarduten diren abeltzain txikientzat eta ingurumenarentzat, oro har. Soriako etxalde izugarri horren baimena bere bidea egiten ari da administrazioan, eta enpresa lurrak erosten hasi da Noviercas herri txikian. Herritarrek badakite 20.000 behi ustiatzeko ur asko behar dela, eta haien zimaurra eta pixorrak kudeatzeak erabat hondatu dezakeela lurra, behien kontzentrazio izugarria dela eta.



Sestaon izan da hitzordua, Bizkaiko Ezkerraldea desindustrializatzen ari direla eta «miseria» okerrera doala salatzeko ahotsa goratzeko. 2.000 manifestari baino gehiago elkartu dira, antolatzaileen esanetan. «Prekaritaterik gabeko justizia soziala» eskatu dute, eta Ezkerraldean enplegua eta bizimodu duinak babestera dei egin dute, eta ohartarazi dute ez dutela haien ordainduko krisi berri honen kostua.
Kasko plazatik abiatu da manifestazioa, eguerdian, Ezkerraldea kalera. Gaurko borroka da etorkizuna leloarekin. Azken hilabeteetan enplegu murrizketak edota aldi baterako enplegu erregulazioak izan dituzten hainbat enpresatako langileak joan dira, ilaran. ITP, Mediapost, Petronor, Tubacex eta San Juan de Dios ospitalekoak. Bizkaiko pentsiodunen, feministen eta gazteen mugimenduek ere babesa eman diote mobilizazioari. Guztira 60 talde inguruk bat egin dute protestarekin.
Herritik itzulia egin dute, eta Kasko plazan bukatu dute manifestazioa, ostera. Pentsiodunen, feministen, gazteen eta langileen ordezkari banak hartu dute hitza han, agiri bat irakurtzeko. «Ez dago pentsio duinik lanpostu duinik gabe», ohartarazi dute. Desindustrializazio prozesu basati baten erdian daudela, eta horrek Ezkerraldean langabezia eta prekaritate tasa larriak eragin dituela erantsi dute.
Kezka agertu dute, industria zegoen lekuan multinazional komertzial handiak ari direlako lekua hartzen, eta «horiek prekaritatea eta miseria ekartzen dute, emakume aurpegiarekin». Borrokan eta greban ari diren enpresetako ordezkariak batu dira protestan, baina arriskuan dauden beste enpresa batzuk edo egoera prekarioan lanean ari diren langileak ere gogoan hartu dituzte: «Inor ez dago salbu».
Gobernuei eskatu diete «pertsonak erdian jarriko dituzten politikak» garatzeko. EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zenbait ordezkarik ere parte hartu dute mobilizazioan.
Irlanda eta Britainia Handia erakusten dituen maparen aurrean, Rosek arazoa zein den azalduko dio: «Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren artean muga bat nahi dugu , ezta?». Hori argi dauka brexit zalearen estereotipoak: «Bai, bai, kontrola berreskuratzea». Rosek: «Baina ez dugu mugarik nahi Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren artean». Eta Sharonek, harrituta: «Zergatik ez, bada?». Erantzuna: «Izan genuen muga hor, gerra zibil bat eragin zuen, eta hori ez dugu nahi, ezta?». «Ez, jakina, ez…». Eta maparen aurrean geratu da Sharon, errotuladore gorria eskuan, muga non jar daitekeen pentsatzen.
Konponduta! Marra gorri lodia bi irlak banatzen dituen Irlandako itsasoan jarri du Sharonek. Baina Rosek ez dauzka gauzak horren argi: «Ipar Irlandari uko egitea? Erresuma Batuaren parte da, ez dakit jendeak ze pentsatuko duen».
Eta zer den errealitatea: azkenean, brexit-erako dibortzio akordioaren eta Ipar Irlandarako Protokoloaren ondorioz, behin brexit-erako trantsizio epea amaituz gero, urte hasiera honetatik, herrialdeen arteko muga ez, baina bi merkatuen arteko aduana muga Irlandako itsasoan dago ofizialki ezarrita, Sharon Redlionek errotuladore gorri batekin marraztu izan balu bezalaxe.
Eta arazoa, jakina, hor dago oraindik, besteak beste, Belfasteko azken asteetako istiluek erakusten dutenez. Ipar Irlandarako Protokoloaren arabera, Ostiral Santuko bake akordioei eutsi eta Irlanda berriz ere fisikoki ez bereizteko, praktikan Ipar Irlandak EBko merkatu bakarrean jarraitu behar du. Horrek esan nahi du Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren, bi merkatuen arteko merkantzia kontrolak Erresuma Batuan egin behar direla, gaiak Ipar Irlandara badoaz ere.
Ipar Irlandako unionistak, ordea, ez daude konforme, eta Irlanda batzeko tresnatzat daukate protokoloa. Haserre daude, «traizioa» salatu dute, eta istiluak izan dira. Zenbateraino dago Ipar Irlandarako Protokoloa Belfasteko istiluen jatorrian? Urteetan katramilatutako eta gaiztotutako gatazketan arrazoi bakarrarekin konformatzea sinplifikazio handiegia da, ziurrenez. Baina ukaezina da, brexit-aren lehen hilabeteak igaro diren honetan, Ipar Irlandan gai horrekin ezinegon bat piztu dela, baita kezka handia ere.
Gaia delikatua da oso. Dibortzioa eta harreman berria ustez adostu ostean, Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harremana serio hondatzeraino. Une honetan, Europako Batasunak arau-hauste prozedura bat dauka zabalik Erresuma Batuaren kontra, martxoaren 3an Boris Johnsonen gobernuak erabaki zuelako alde bakarrez apirilaren 1etik urriaren 1eraino luzatzea hainbat salgaien gaineko kontrolak barkatzen zituen tartea.
David Frost —Erresuma Batutik— eta Maros Sefcovic —Europako Batasunetik— aste honetan bildu dira Bruselan, baina aurrerabide gutxi lortu dute, elkarrekin lan egiteko borondatea erakusteaz harago.
Bruselak, adibidez, proposatu du Erresuma Batuak bat egitea Batasunaren animalien osasunerako estandarrekin, albaitaritza akordio batekin. Horrek hainbat kontrol aurreztuko lituzke Erresuma Batuaren eta Ipar Irlandaren artean. Eta, aldi berean, gai horiei dagokienez, Batasuneko merkatua babestuko luke. Baina Erresuma Batuak uko egin dio proposamenari, berriz EBren arauetara lerratzea litzatekeelako.
Eta Ipar Irlandarekin gutxi balitz bezala, Eskozian jada hasiak dira pentsatzen independentziaren jokaleku posibleetan ea zenbateraino izan daitekeen posible Europako Batasuneko merkatu bateratuan egotea, eta, aldi berean, frikziorik gabeko muga bat izatea Erresuma Batuarekin.
Lana pilatzen ari zaie Sharoni eta haren errotuladoreari.