Langile bat hil da Azpeitian, metalezko hodi batzuk gainera…

Langile bat hil da Azpeitian deskargatzen ari zen kamioitik metalezko hodi batzuk gainera erorita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.



Izango dira, ordea, bi salbuespen: Errusiak egunean 130.000 upel gehiago atera ahal izango ditu, eta Kazakhstanek, 20.000 gehiago, barne eskari handiagoa bete ahal izateko.
Kartelaren eta haren aliatuen erabakiak are gehiago handitu du petrolioaren prezioa. Iluntzean, Brent upela 67 dolarrean salerosten zen, bezperan baino ia hiru dolar garestiago (+%4). 2020ko urtarrilaz geroztik ez zen maila horretan egon. COVID-19aren ondorioz garraioa amildu izanak hemeretzi dolar arte merkatu zuen Brent upelaren prezioa, iazko apirilean, horri batu zitzaiolako Saudi Arabiak petrolio gehiago punpatu zuela, lehiakide garestiagoak merkatutik kanporatu nahian. Politika horren kostua oso handia zela eta, Saudi Arabia eta Errusia bakea egin eta ekoizpena murrizten aritu dira irailaz geroztik. Azarotik hona, gora egin du prezioak, suspertze ekonomiko baten itxaropenak hauspotuta.
Aurretik ere ezagutarazi zituen gobernuak deialdi horren ezaugarri orokorrak, baina xehetasunak jakitea falta zen. Elma Saizekin batera, nondik norakoak argitu zituen Irujok, atzo. Baldintza orokor gisa, Nafarroan egoitza izatea eskatuko zaie negozioei. Halaber, urte batetik bestera BEZaren oinarri ezargarrian %20tik gorako beherakada izatea egiaztatu beharko dute.
Logikoki, zenbat eta jaitsiera handiagoa izan, orduan eta diru gehiago kobratuko du: diru sarrerak %70etik gora erori badira, laguntzen %100 jasoko ditu; %50etik %70ra artekoa bada galera, %90ekoa; eta %20 eta %50 artekoa bada, %80koa. Gutxienez, 1.710 euro jaso ditzakete, eta gehienez 75.000 euro. Hain zuzen ere, aurreko deialdiarekin alderatuta, hirukoiztu egin da gehienezko kopuru hori.
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, batetik, kontuan hartuko da jarduera bakoitzari neurriek eragin dioten epearen iraupena, eta, bestetik, ohiko urte batean izandako diru sarreren eta sektore bakoitzak batez beste dituen gastu finkoen arteko aldea. Horrenbestez, ostalaritzak hiru hileko diru sarreren %8,1 jasoko ditu; gaueko aisialdiko negozioek, bost hileko diru sarreren %8,1; bidaia agentziek, hamar hileko diru sarreren %3,1, eta hotel eta ostatuek, diru sarreren %13,7.
Abenduko deialditik kanpo geratu ziren autonomo asko, udan laguntza jaso zutelako. Sektorearen aldarrikapenak entzun ostean, barruan sartu dituzte, baita turismoan aritzen diren hainbat azpisektore ere: hala nola landetxeak eta etxebizitza turistikoak betiere Nafarroako Turismoan erregistratuta badaude eta jabeen jarduera nagusia turismoa bada—; ekitaldiak antolatzen dituzten enpresak; eta turismo sektoreari eta ostalaritzari handizka elikagaiak saltzen dizkioten hornitzaileak. Abenduko deialditik kanpo geratu zirenez, orduko baldintzak aintzat hartuak izan dira, eta, ondorioz, laguntzak bi zatitan jasoko dituzte. Horregatik, sektore horiek gutxienez jaso dezaketen laguntza 4.560 eurokoa da.
Guztientzako dirua dago
Elma Saizek esan zuen laguntza eskatzen duten guztientzat iritsiko dela dirua, eta, bere neurrian, «laguntza gehien» eman duen erkidegoa dela Nafarroa. Departamentuen arteko koordinazioa nabarmentzeaz gain, sektorearen aldarrikapenak entzun dituztela ere azpimarratu zuen. Saizen arabera, pandemiaren ondorioz «zaila» da jarduera normalizatuari berrekitea, baina gehien kaltetutako sektoreen egoera arintzea bilatu dute laguntzen bidez.
Baina auzia ez da berria Aiaraldean. COVID-19ak lehendik zetorren krisia areagotu besterik ez baitu egin. Euskal Herriko beste hainbat eremutan gertatu den moduan, industria sektorearen eraldaketak lehenik, eta Atzeraldi Handiak eta koronabirusaren krisiak ondoren, kolokan jarri dute eskualdearen bilakaera ekonomikoa. Arduraz begiratzen diete adierazle askori egun: langabezia tasa, enpleguaren prekaritatea, despopulatzea, langileen formakuntza falta… Baina, batez ere, enpleguaren arazoak okerrera egiteko beldur dira.
Amurrion eta Laudion dituzte egoitzak enpresa askok, eta bi herri horietako alkateek kezka azaldu dute azken hilabeteetan iragarritako kaleratzeak direla eta. «Oso kezkatuta gaude egoeragatik. Baina kezkatzen gaitu ez bakarrik Tubacexen edo Valvospainen enplegua galtzeak, baizik eta horrek guztiak inguruko enpresa txikietan eta ertainetan eragin dezakeen domino efektuak. Kolpe latza da; kezkagarria», azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak (EAJ).
Bat egiten du kezka horrekin Laudioko alkateak ere. Ander Añibarrok (EAJ) eskualdeko enpresak bizitzen ari diren egoeran jarri du arreta, baina adierazi du «goiz» dela oraindik pandemiak udalerrian izan ditzakeen benetako ondorioak neurtzeko. «Egoera zailean bizitzen ari dira batzuk COVID-19aren ondorioz, eta beste batzuk, aldiz, beren egitura antolaketagatik. Baina denek kezkatzen gaituzte».
Aceros de Llodio, Lipmesa, Vicalde… aurrez ere antzeko egoera bizi izan dute Aiaraldean. Horregatik, krisia estruktural bilakatuko den beldur dira erakundeetako ordezkariak. «Egia da Laudio, gaur egun, Euskadiko udalerririk zaharkituenetako bat dela, eta erkidegoko langabezia tasarik handienetakoa duena. Eta egungo egoerak ez du datu horiek hobetzen laguntzen», adierazi du Añibarrok.
Izan ere, langabezia tasa da, gaur-gaurkoz, adierazlerik kezkagarrienetako bat. Azken hilabeteetan nabarmen jaitsi bada ere, herrialdeko batezbestekotik gora dago oraindik ere: %12 inguru da egun, baina %16ko tasa ere izan zuen 2019an. Aurreikuspenak beltzak dira, nolanahi ere. Alkateek gogorarazi dutenez, batez ere emakumeak eta gazteak dira eskualdean lanik gabe daudenak. Emakumeen kasuan, gainera, 50 urtetik gorakoak dira asko. «Oso zaila da hor eragitea. Administrazio gisa zerbait egin dezakegu, baina inoiz ez da izango %16ko langabezia iraultzeko adina. Hori arlo pribatutik etorri behar da, eta oso zaila da oraintxe bertan», esan du Molinuevok.
Legebiltzarrera begira
Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa aztertu eta suspertzeko batzorde bat martxan dago Eusko Legebiltzarrean, hain zuzen. Iazko legealdian abiatu zuten, EH Bilduren ekimenez, eta berriz heldu diote legealdi berria hastearekin batera. Harrezkero, hainbat eragile, ikerlari, elkarte, erakunde eta herritako alkateek parte hartu dute. Eguberrien aurretik egin zuten agerraldia Molinuevok eta Añibarrok. Baikorrak dira bertan adostu daitezkeen lan ildoei dagokionez. «Aurrez beste eredu batzuk ere izan dira, eta gidalerro batzuk adostu zituzten orduan ere. Orain ere hala egitea espero dugu», adierazi du Amurrioko alkateak.
Nolanahi ere, argi dute ildo horiek luzera begira landu beharrekoak izango direla eta ,bitartean, berehala martxan jarri ahal izateko neurriak behar dituztela. Hasiak dira horretan, alkateek esan dutenez. Eta bide horretan, begi onez hartu dute, Arabako Foru Aldundiak lanbide heziketa eskualdeko enpresen beharretara egokitzeko egindako proposamena. «Funtsezkoa da hezkuntzan eta prestakuntzan aurrera egitea, eskualdeko errealitatera egokitzen diren lanbide soslaiak sortzeko», azpimarratu du Laudioko alkateak.



