Gasteizko Mercedes Benzek 400 behin-behineko langile kontratatuko ditu

Gasteizko Mercedes lantegiak 400 behin-behineko langile kontratatuko ditu eta ekoizpen erritmoa berreskuratuko du, besteak beste, hiru lan-txandak berreskuratuz.



Gainera, CAFek badu zeri heldu adierazteko ez duela arrakastaren bidea galdu: 2.762 milioi euroko fakturazioa lortu du, 2019an baino baino %6 gehiago. Autobus elektrikoen Solaris adarrak jada fakturazioaren %26 ekartzen du, eta, Euromainten erosketaren ondorioz, mantentze lanen kontratuak ugaritu zaizkio.
Edonola ere, CAFen giharra eskaera poltsa da. 8.807 milioi euroren kontratuak ditu gauzatzeko zain; %6,7 jaitsi da zorro hori, baina aurreko urtean errekorra ezarri zuen. Eta oso kontuan hartu beharreko beste aldagai bat da eskaera zorroaren zifrak ez duela jaso Parisko RATPek egindako iragarpena; hau da, CAFek eta Bombardierrek osatutako partzuergoak hornituko dituztela 146 tren, eta lan horien balio osoa 2.560 milioi euro dela —%35 dagokio CAFi—. Alstomek Bombardier erosi du, eta iragarri du tren horiek ez dituela egingo. Oso haserre erantzun dio RATPk: auzitara eramango duela esan dio Alstomi, eta hurrengo lehiaketetatik kanpo utziko duela jarrera aldatzen ez badu. CAFek kontratuarekin jarraitu nahi du.
Ipar Hegoa fundazioak eta sindikatuaren idazkaritza feministak txosten bat argitaratu dute 183 lan hitzarmen aztertu ondoren. Haien iritziz, gutxieneko legezko soldata 1.400 euro gordinekoa beharko luke —1.135 euro garbi hilean, hamalau ordain- sarirekin—; bada, azterturiko hitzarmen horietatik 23k bakarrik dituzte maila guztiak soldata horren gainetik. Hitzarmen guztiak batuz gero, 2.300 maila ezberdin bildu dituzte, eta %52,17 erreferentziazko soldata horretatik behera daude. Lagina sektore feminizatuetara mugatuz gero —langile gehienak emakumeak dituztenak—, 45 lan hitzarmen guztira, 840 kategorietatik %71,42tan dute 1.400 euro gordinetik beherako soldata.
Zahar etxeetako egoeran jarri du arreta LABek. «Zerbitzu horiek, etxeko laguntza eta halakoak azpikontratatzeak eta pribatizatzeak langileen prekarizazioa eragiten du, eta zaintzaren inguruan dagoen negozioa elikatzen», azaldu du Eli Etxeberria sindikatuko idazkaritza feministako kideak. Izan ere, zahar etxeetako langile batzuen soldata ez da iristen hileko 900 euro gordinera. Hauek dira 1.400 eurotik behera dabiltzan beste sektoreak: ileapaindegiak, elikagai merkataritza, merkataritza orokorra, eraikin eta areto garbiketa, eta Espainiako hitzarmena duten merkataritza gune handiak.
«Eta hori hitzarmena duten postuetan, langileen %8,3k inoiz ez baitute hitzarmenik izan, eta horien hiru laurdenak emakumeak dira», nabarmendu du Oihana Lopetegi Ipar Hegoako azterketa arduradunak. Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 55.000 langile daude egoera horretan, eta %51,9 etxeko langileak dira. Hego Euskal Herrian ia 35.000 etxeko langile daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Egoera aldatzen hasteko, Etxeberriak ezinbestekotzat jo du etxeko langileentzako lan hitzarmena adostea.
Pentsiodunak, okerrago
Eta soldata arrakala? «Ez du aldaketa zantzurik», laburbildu du Etxeberriak: «Sexuaren araberako lan banaketak irauten duen bitartean, oso zaila izango dela arrakala amaiaraztea». Izan ere, gizonezkoen batez besteko soldata emakumeen baino %29,4 handiagoa da, eta azken hamar urteetan aldaketa gutxi egon da. Egun, gizonek 31.417 euro gordin irabazten dituzte batez beste —1.696 euro garbi hilabetean, gutxi gorabehera—; emakumeek, berriz, 24.278 euro —1.367 garbi hilabetean—. Aldea, beraz, 7.139 eurokoa da. Datu hori 2018koa da. Hamar urte lehenago, 2008an, arrakala 6.690 eurokoa zen. Datu horiek, dena den, badute hutsa. Espainiako Estatistika Institutuak aldi baterako kontratuen soldatak urte osora estrapolatzen ditu emaitza konparagarriak jasotzeko. Hori ez da egoera erreala, eta emakumeen behin-behinekotasun handiagoa denez, logikoa da pentsatzea arrakala are handiagoa dela.
Arrakala ez da soldaten ingurukoa bakarrik, erretiroan handitu egiten delako. Gizonen pentsioak emakumeenak baino %68,4 handiagoak dira. Gizonen batez besteko pentsioa 1.482 eurokoa da; emakumezkoena, berriz, 880koa. Gauzak hala, emakume pentsiodunen %55,55 pobreziaren arriskuaren azpitik bizi dira —839 euro hilabetean—; gizonezkoen kasuan, berriz, %19,47 dira pobreak. «Sistemak zaintza lanengatik emakumeekin duen zor patriarkala onartu ezean ezingo da aldatu», iragarri du Etxeberriak.



Koronabirusaren krisiaren kalteei aurre egiteko ezer gutxi egin duela leporatu diotenei, Sanchezek erantzun die Espainiako BPGa halako %20 jarri duela gobernuak, hots, 200.000 milioi eurotik gora. Diru horren zatirik handiena enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak ordaintzeko eta enpresei maileguak emateko izan da, ICO kreditu institutuaren bitartez emandako bermeetarako. Horien bitartez eragotzi dute enpresa askok porrot egitea, baina, orain, haietako askoren arazoa beste bat da: enpresaren kaudimena dago arriskuan, haien errentagarritasuna.