Ertzaintzaren eta udaltzaingoen lan-eskaintzarako oinarrien aurka egin du ELAk

2021eko Ertzaintzaren eta udaltzaingoen lan eskaintza: ELAk oinarriak inpugnatu ditu, Ertzaintzarako deitutako 700 lanpostuetatik 238tan ez baita euskara eskatzen.
Trantsiziorako LABen mapa
«Ezin gara Paristik eta Madrildik datorrenaren begirale hutsak izan. Lan erreforma indarrean dago oraindik, eta pentsioena badator. Behar-beharrezkoa da Euskal Herritik eta Euskal Herrirako balioko duten lege berriak onartzea». Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak horrela eman dio sarrera sindikatuaren gizarte lanaren oinarri izango den marko teorikoari. Hilabeteak egin dituzte lan kode eta gizarte segurantza lege propio bat ikertzen eta taxutzen, eta horien zirriborroa da programaren oinarrietako bat.
Sei ezaugarritan aletu ditu lege proposamen horiek. Aurrenekoa da «lana eta zaintza lanak arautzea». Zaintza erdigunera eramatearen leloa, baina, mamiz hornitu behar da, eta hor datza proposamenaren berritasun nagu- sietako bat: zirriborroaren arabera, zaintzarako baimena eskatzen duen langileak soldatapean eta kotizatzen jarraituko luke. Baina nola ordaindu hori? «Funts espezifiko bat sortuta, enpresen, langileen eta erakunde publikoen artean horniturikoa».
LABen iritziz, langile guztientzat kotizazio erregimen bera ezarri behar da, «diskriminazioa amaitzeko». Era berean, enplegu bermatua aldarrikatu du, eta, sei hilabetean hala izan ezean, administrazioak gutxieneko soldata bermatu beharko lioke enplegu eskatzaileari, kalte ordain gisa. Era berean «kaleratze librea» ezabatuko litzateke legeditik.
Gutxieneko soldataren eztabaidari ere heldu dio LABek, eta, haren ustez, «beste urrats bat» egin behar da eskaeretan. 35 orduko lanaldiaren eta 1.200 euroko gutxieneko soldataren alde borrokan jarraituko duen arren, urrunago begiratzeko garaia da: 30 lanorduko astea, eta 1.400 euroko lanaldi gordina, hamalau ordainsaritan. «Euskal Herriko batez besteko soldataren %60 da», zehaztu du Aranburuk. Era berean, soldata handiei ere mugak jarri behar zaizkiela uste dute, 1:3ko proportziora, alegia, 4.200 eurora hain zuzen. «Ondasunak egoki banatzea» eta «lanen digitalizazioak ekar dezakeen lanpostu galerari aurre egitea da» muga horien filosofia.
Pentsioen sistema publiko eta unibertsalaren alde dago LAB, «sistema osagarririk gabeko» sistema baten alde. Erretiro adina 60ra aurreratu beharko litzateke, eta 58 urtetik aurrera erretiro mailakatua ezarri. Gutxieneko pentsioa eta soldata parekatzearen aldeko da sindikatua, baina trantsizio gisa 1.080 eurokoaren alde borrokatzen jarraituko du. Pentsioa kotizazioen arabera kalkulatuko da, langilearentzat komenigarrienak diren bost urteak kontuan hartuz.
Seigarren ezaugarria lan harremanak erregulatuko dituen erakunde berri bat da: langileen botoen bidez hautaturiko Lanaren Kontseilua. Aranbururen ustez, elkarrizketa sozialeko mahaia ez da eraginkorra, eta erreminta berri bat behar da. Kontseilu horrek ahalmena izango luke erakunde publikoen erabakiak ikuskatzeko eta lege proposamenak egiteko.
Euskal Herri osorako proposamenak dira. Hego Euskal Herrian egun instituzioek dituzten eskumenak erabili beharko lirateke, EAEko kontzertu ekonomikoak eta Nafarroako Itunak ematen dituzten aukerak baliatuz. LABek badaki Iparraldean eskumenak mugatuagoak direla, baina, oraingoz eta «batez ere», administrazio publikoko lan baldintzak arautzeko ematen dituen aukerak baliatu behar lirateke.
Nola ordaindu?
Eta hau nork ordainduko du? Aranburuk argi du oinarria zerga erreforma dela: «Zerga politika herritarren zerbitzura ipini behar dugu». Pentsioen kasuan, esaterako, nagusiki kotizazioekin ordainduko litzateke, soldatak duinduz eta kotizazio mugak handituz. Baina, «momentuak eskatzen duenean», aurrekontu bidez finantzatzeko aukera egongo litzateke. Zerga erreformarekin, besteak beste, enpresen irabaziak gehiago zergapetuko lirateke.
Proposamen horrekin «herri eztabaida sortzea» da xedea. Lehen pausoak bere militantziarekin emango ditu LABek, eta ostiralean egingo dute lehen aurkezpena, Donostian.
Barne eztabaida udararako bukatuta izatea espero dute, eta gero zabalduko lukete beste kolektibo batzuetara.
Adar industrial eta tekniko batzuek ez dute profesionalik aurkitzen…

Adar industrial eta tekniko batzuek ez dute profesionalik aurkitzen Euskadin. Giza baliabideek arazoak dituzte jarduera-adar batzuetan talentua biltzeko.
EIT Foodek Euskaditik bi programa abian jarri ditu, Europa…
Arabako adinekoen egoitza pribatuetan bi greba egun deitu dituzte

ELA sindikatuak bi greba egun deitu ditu Arabako adinekoen egoitza pribatuetan: bata, otsailaren 17an eta, bestea, 24an. Baldintzak hobetzea eskatu du sindikatuak.
Kontzesionarioen negozioa %18 gutxitu da 2020. urtean
Martxo-apiril-maiatzetako konfinamendu gogorra harlauza handia izan da kontzesionarioentzat, baina urte osoan normaltasunari ezin eusteak ere ixtera behartu ditu batzuk, eta, hortaz, dozenaka enplegu galdu dira. Urte bakar batean lau kontzesionario itxita, 8.085 laguni ematen die lana sektoreak, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan. Baina kopuru horiek modu nabarmenean okertu ahal dira, salmentak ez badira suspertzen aurten. Faconauto Espainiako patronalak egindako galdetegi batek islatu du kontzesionarioen %64k uste dutela lantaldea murriztu beharko dutela aurten. Patronalak dio orain arte ABEE aldi baterako erregulazio espedienteei esker eutsi diotela enpleguari, hein handi batean, baina kaleratze masiboak egon daitezkeela aurten, osasun egoera hobetzen ez bada, eta, testuinguru berri batean, ez bada sektorea suspertzen atzera.
Errentagarritasunari eutsi al diote auto saltzaileek? Patronalak baietz dio, baina «tarte oso txikiekin». Alegia, dirurik ez dute galdu, oro har, baina kontzesionarioak zabalik mantentzeko baizik ez da izan irabazi hori. «Gure bideragarritasuna posible izan dadin, aurtengo lehen seihilekoan salmentak handitzea lortu behar dugu. Guretzat ezinbesteko baldintza da orain arteko krisia egiturazko krisi ekonomikoa ez bihurtzea, horrek kontsumoa suspertzea galaraziko bailuke», esan du Faconautok, ohar batean.
Krisia gehiegi irauten ari da sektore batzuentzat, eta auto saltzaileena amildegiari begira jarri da. 2022. urterako lortuko ditu 2019. urtean zituen salmenten parekoak, patronalaren arabera, eta, aurtengoari begira, bi aukera ikusten ditu Faconautok: lehena, Espainiako estatuan milioi batetik gorako salmentak lortzea, eta, bigarrena, milioi baten azpitik geratzea. Bigarren jokaleku horretan, kontzesionario askok arrisku handia lukete ateak ixteko, patronalak aurreikusi duenez.