Tubacexen erregulazioak 150 langileri eragingo die, eta aldi baterakoak…

Tubacex hodi ekoizleak iragarri du aurreko astean jakinarazitako Lan Erregulazio Txostenak 150 langileri eragingo diela.


Badira hamasei urte aurreko lana utzi eta landetxea irekitzea erabaki zuela, eta hautu horrek bizi kalitate izugarria eman diola dio. Baina aurtengo datuek burutik pasarazi diote, guztiz serio planteatu ez badu ere, beste lanen bat bilatu beharko duela , diru sarrerek beherakada handia jo ondoren. Momentuz, ordea, ez du horretarako asmorik.
Oraindik ez du diru laguntzarik jaso. Ekainekoak ez zituen eskatu, «zorionez» ez duelako alokairua eta bestelako gastu finkorik, etxean bertan baitute ostatua. Eskatu duen laguntza bakarra Gizarte Segurantza ez ordaintzea izan da, jarduera eten behar izateagatik Espainiako Gobernuak onartutako laguntza. Hilean 283 euro horiek ez ordaintzea «gauza ederra» dela dio: «Diru laguntzarik ematen ez badigute, behintzat ez diezagutela ordainarazi». Eusko Jaurlaritzarenak ditu orain jomugan; pertsona bakarra denez, 6.000 euro emango dizkiote, oraintxe «beharrezkoak diren 6.000 euro».
Baina gauza txar orori alde ona atera zale denez, murrizketen leuntzean jarri du begirada, bai baitaki «jendea etxetik irteteko irrikaz» dagoela. Beraz, Jaurlaritzak mugak kendu bezain laster lana izango dutela uste du. Ez daki kasualitatea izango den edo ez, baina udako erreserbak jasotzen hasia da. «Luzea da hau, baina egunen batean bukatu beharko du; nik badut esperantza». Nolabait ere, horri ere aurkitu dio alde ona Amundarainek.
Iazkoaren %24 baizik ez du fakturatu aurten. Hori horrela, Nafarroako Gobernuak emandako laguntzak «nahikoak ez» direla dio. Bere kasuan, gainera, bi aldiz ordaindu behar duenez jarduera ekonomikoen gaineko zerga, %25 murriztu dizkiote laguntzak. Otsailerako iragarri dituztenetan «justizia gehiago egitea» espero du Albisuk. Dena den, gogorarazi du Nafarroako Gobernuak ez lukeela itxaron beharko ostalariek eta turismoaren sektorekoek protesta egin arte laguntzak kaleratzeko: «Laguntzek automatikoak izan behar dute. Zure jarduera %30era murriztu behar baduzu, lagundu behar dizu gainontzeko %70a betetzen; ate bat ixten denean, bertzea ireki behar da».
Baina beste mota bateko laguntzak ere eskatzen dizkio administrazioari, hain zuzen ere, bide administratiboak zabaltzea. Salatu du gobernuak ez diela bidea erraztu ekintzak antolatzerakoan; izan ere, «behar sozial» bati erantzunez, udalekuak antolatu zituzten iazko udan, baina ez zuten Turismo Departamentuaren erantzunik jaso. Onartu du batzuetan «pareta bat jotzearen irudipena» duela, laguntzak ikusi beharrean trabak ikusi dituelako edonon. Orain, berriz udan jarrita dauzka begiak, ziur baitago udalekuek eta bertaratuko diren kuadrillek «arnasa» emango diotela.
«Ez dirudi Jaurlaritzaren laguntza puntual hau nahikoa izango denik, egoera oso dramatikoa baita. Ez dago jendearen mugimendurik, eta dugun okupazioa eta batez besteko prezioak barregarriak dira», adierazi du Alvaro Diazek, Bilboko hotelen elkarteko buruak. Hiriko hotel gehienak biltzen ditu elkarteak, tamaina eta egoera anitzetakoak. Jasoko dituzten laguntzak ere askotarikoak izango dira, Jaurlaritzak jakinarazi berri dituen 21 milioi euroren diru laguntzak lau ataletan bananduko baititu: 6.000 euro bideratuko ditu hiru langile arte dituzten enpresetara, 9.000 lau eta bederatzi artekoetara, 12.000 hamar eta 49 artekoetara, eta 15.000 49 langiletik gorakoetara.
Bestelakoa da egoera Nekatur-en, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeen elkartean. Bertako ostatu gehienak langile autonomoenak dira, eta, ondorioz, 6.000 euroko laguntza eskuratu ahalko dute. Diazek bezala, Idoia Ezkurdia Nekaturreko kudeatzaile nagusiak ongietorria egin die laguntzei, baina ohartarazi du ezen, laguntza horiek nahikoa izango badira, datozen hilabeteetan martxan jarri behar dute berriz ere. Horixe da buruan duten jomuga.
Turismo sektore osoa bilduko dute Jaurlaritzaren laguntza berriek, bidaia agentziak barne, beren iritziz sektorearen barruan «gehien sufritu» duten arloetako bat baita. Hori horrela, bidaia agentziei emango dizkieten laguntzak handiagoak izango dira gainontzeko arloetakoena baino.
Joan den urteko ekainean ere eskaini zituen laguntzak Jaurlaritzak, gastuak justifikatu ahal zituzten negozioei begira. Ezkurdiak azaldutakoaren arabera, gehienez 3.000 euroko laguntzak izan ziren, baina urtarrilaren hasierara arte Jaurlaritza ez da banatzen hasi.
Nafarroak aurrea hartu du
Nafarroako Gobernuak ere iragarri berri ditu laguntza gehiago, bigarrenak hiruhileko batean. Otsailean onartuko duen laguntza multzo berriak hamar milioi euro bideratuko ditu ostalaritzara eta turismoaren arlora. Joan den urtean ere eman zituen laguntzak: hogei milioi euroko plana jarri zuen martxan diru sarreren %20 galdu zituzten ostalaritzaren eta turismoaren sektoreko jabeentzat. Anapeh Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak salatu du «zorrotzak» izan zirela laguntza horietako baldintzak, eta, hain zuzen ere, eskatzaileen erdiak kanpoan geratu direla horregatik. Gainera, laguntza jaso duten erdiek baino gehiagok laguntzarik txikiena jaso izana kritikatu du, 2.850 eurokoa, hori ez delako «nahikoa».
Gobernuak hitzemandako hogei milioietatik 6,5 banandu gabe gelditu ziren. Eta otsailean emango dituen laguntza berrietan «izatez aurretik banandu behar zuen dirua» orain erabiltzea leporatu dio elkarteak. Gobernuak, berriz, oraindik ez ditu ongi zehaztu laguntza berrien baldintzak, baina adierazi du kaleratzear dauden hamar milioiak emateko kontuan hartuko dituztela aurrekoan albo batera laga zituztenak.
Ipar Euskal Herrian, kexu
Ipar Euskal Herrian ere protestan aritu dira ostalariak, eta Kasu, kasu, ostalariak kexu kolektiboa sortu dute beren ahotsa plazaratzeko. Salatu dute Frantziako Gobernuak emandako diru laguntzak, Elkartasun Funtsa izenpean, ez direla nahikoa, gastuak eta galerak orekatzeko juxtu-juxtuan heltzen zaielako. Horregatik mintzatu zaizkio Euskal Hirigune Elkargoari, enpresa zerga apaltzea eskatzeko, zazpi hilabete baitaramatzate itxita.
Haserrea orokortua da ostalarien artean, hainbeste ezen azaroaren 19an sei baitziren kolektiboko kideak; handik bi hilabetera, berriz, ehunera hurbiltzen da kopurua. Eta jada eman dituzte lehen pausoak: abenduan gutun bat igorri zioten elkargoari, eta birritan bildu dira. Oraingoz aldaketarik izan ez bada ere, Jean Rene Etxegarai elkargoko lehendakariak adierazi du zergak jaistea aztertzen ari direla.



CAF, bien bitartean, zain dago. Informazio gehiago izan arte adierazpenik ez egitea erabaki du Beasaingo (Gipuzkoa) enpresak. Hori bai, emaniko azalpen bakarrean berretsi du enkargua betetzeko asmoa duela. Zuhurtziaz mintzatzea normala da, itxura guztien arabera partidak Parisko auzitegi batean jarraituko duelako, eta bi aldeen arteko giroa asko gaiztotu da azken egunetan.
2.560 milioi euro eta 146 treneko kontratua ez da txikikeria, eta eztabaidak eremu politikora egin du jauzi. Valerie Pecresse Ile de France eskualdeko presidenteak hitz gogorrak egin zituen atzo Alstomen aurka: «Eskandalugarria da darabilen blokeo estrategia. Bere hitza bete beharra dauka». RATPek eta SNCFek antzeko argudioak erabili zituzten epaitegietara joateko asmoa defendatzeko: «Bombardier erosita, Alstomek bere gain hartu behar ditu hark sinatuta zituen akordio eta kontratu guztiak». Are gehiago, haserre agertu ziren Alstomek lanak benetako prezioen behetik lizitatu izana leporatu zielako, eta nabarmendu zuten kanpoko aditu batek, «independentea eta prestigioduna», ontzat eman zuela eskaintza. Era berean, ulertzera eman dute Alstom nahita ari dela prozesua mantsotzen.
Auziak hauts asko harrotu du Frantzian, eta Henri Poupart-Lafarge Alstomen presidenteak ez dio pausatzen utzi. Haren arabera, CAFek eta Bombardierrek onartu dituzten baldintzak ez datoz bat merkatuko prezioekin. Kontratua betez gero, Alstomek diru asko galtzeko arriskua duela esan du Le Monde-k eginiko elkarrizketa batean. Lafargek, halaber, zailtasun teknikoak ere aipatu ditu, CAFekin lan egiteko dituzten arazoengatik: «Pariskoaren antzeko lan bat egin genuen CAFekin Porto Alegren [Brasil] eta hondamendia izan zen. Gaizki irten zen, eta tren flota bi urtez egon zen geldirik. Hori al da orain nahi duguna?». Lehiaketa berriz egiteko aholkatu die RATPi eta SNCFri.
Errebote horren zain eta prest daude euskal enpresak, baina nazioarteko merkatuak ez dira normaltasun batera itzuli oraingoz —etxekoak are gutxiago—, txertaketa prozesua motel doalako. Edalontzia erdi hutsik ala erdi beteta ikusi behar da? Galdera hori egin die BERRIAk Bazkundea Gipuzkoako merkataritza ganberako zuzendari nagusi Javier Zubiari eta Mondragon taldeko Estrategiaren Planifikazioko arduradun Rafa Poli. Zuhurtzia handiz, baina esperantzarako arrazoiak badirela uste dute biek ala biek.
«Hirugarren olatuak urtarrila baldintzatu du, eta litekeena da lehen hiruhileko osoari eragitea. Txertoari esker euts diezaiekegu hazkunde aurreikuspenei, baina erabakigarria izango da zenbat denbora beharko den herritarren portzentaje handi bati txertoa jartzeko», azaldu du Javier Zubiak. Merkataritza ganberako zuzendariak oso argi dauka txertoaren erritmoaren araberako susperraldia egongo dela. «Gaur egun dakiguna aintzat hartuta, esan behar da ziurgabetasuna oso handia dela, baina txertoak iritsi direla, eta aldagai horrek ematen diola bidea esperantzari».
Mondragon taldeko Rafa Polek garbi dio «atzeratzen» ari dela hasiera batean finkatu ziren susperraldi aurreikuspenak. «Botiken irtenbideek eta konfinamendu adimentsuek salba ditzakete jarduera batzuk, eta hazkundearen bidean jarri ekonomia». Korporazioko kideak «erabaki politiko ez hain oldarkorrak» aipatu ditu konfinamenduak eta jarduerak ahotan hartzean. Dena den, Polek gogoratu du azaroan egin ziren aurreikuspenetan kontuan hartu zela oraindik eragina ez duen aldagai bat: Europako funtsak eta erakundeen beste laguntza batzuk. «Hazkundearen estatistika ereduak lautu egiten ari dira, egia da, baina Europako funtsen eragina ez da islatuko urteko hirugarren edo laugarren hiruhilekora arte».
Javier Zubiak, bestalde, azpimarratu du urte bukaeran egindako hazkunde aurreikuspenetan marraztu zela urteko lehen hiruhileko apal bat, «baina egia da uste baino kalte handiagoa egingo diola pandemiak urteko lehen zatiari»; «garrantzitsuena da txertoa azkar jartzea hiritarren kopuru jakin bati, eta horrela erietxeak husten hastea».
Urrutirago begiratu behar
Izan ere, Gipuzkoako merkataritza ganberako zuzendariak urrutirago begiratzeko eskatu du. «Orain sasoi txar batean gaude, eta epe motzera ikuspuntu ezkorrak nagusitzen dira, baina osasun adituek oso garbi esan digute txertoa dela konponbidea, eta analisi guztiek ondorioztatu dute susperraldia aurten iritsiko dela». Hori dela eta, eusteko aroan gaudela uste du Zubiak, nahiz eta atzeratu, iritsiko baita jarduerak biziberritzeko momentua.
Bat dator ikuspegi horrekin Mondragon taldeko Pol. «Edalontzia erdi beteta dagoela pentsatzea ez da okerra. Izan ere, azkartu egin dira esparru batzuekin lotutako dinamikak; adibidez, digitalizazioarekin lotutakoak, jasangarritasunarekin, osasunarekin… Garatzeko esparru berriak zabaldu dira». Arazoa da horrek guztiak ezin duela arindu orain arte pilatutako nekea eta zigorra, eta amaiera ez duen basamortuak biktimak utzi dituela eta utziko dituela oraindik ere. «Bidean galduko dira batzuk, hori segurua da». Eta benetako amesgaiztoa da ekonomiaren apnea gehiegi luzatzea, eta horrek eragin dezakeena: «Susperraldiak duen arriskurik handiena da oraingo krisi ekonomikoa finantza krisi bat bihurtzea».
2008. urtean, Atzeraldi Handiak era gordinean erakutsi zuen aldagai hori ez azaltzeak berebiziko garrantzia daukala suspertze azkar bat lortzeko, eta, horretarako, osasun arloko konponbideak lehenbailehen iritsi behar du. «Berankortasuna, zorra handitzea, dibisen gerra… arazo horiek kinka larrian jar dezakete finantza sistema».
Datozen hilabeteen kolorea marraztuko duen ariketan ez lukete azaldu beharko hitz larri horiek, 2021. urteak susperraldiarena behar badu.