Jakak eta Imazek irabazi dute estreinakoa
Badute lehen puntua Erik Jakak eta Ander Imazek. Basaurin (Bizkaia) jokatu dute gaur Jon Ander Peñaren eta Albisuren aurka, eta, hasiera on bati esker, aurretik izan dira neurketa osoan. Pilota asko galdu dituzte urdinek: 14. 8-0 irabazten hasi dira Jaka eta Imaz. Jakak asmatu du errematean. Pixkanaka, Albisuren joari esker, hobera egin dute urdinek, eta parekatu egin da lehia. Peña, ordea, ezinean aritu da arratsalde osoan. Bi tantora ere gerturatu dira, baina berriz ere zenbait pilota argi huts egin dituzte Peñak eta Albisuk, eta azkenean garaipen erosoa izan da Jaka-Imazentzat. [articles:2134323]