Eup! Bizkaiko merkataritzarako plataforma digital berria sortu dute

Eup! Bizkaiko merkataritzarako plataforma digital berria sortu dute. Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko plataforma udaberrian egongo da eskuragarri.
Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko abal-linea berria jarriko du…

Eusko Jaurlaritzak 2021eko aurrekontuak azaldu ditu Eusko Legebiltzarrean. Ekonomia Sailak 500 milioi euroko abal-linea berria jarriko du abian enpresentzat.
Aernnovako langileek greba eguna dute gaur, kaleratzeen aurka

Abenduaren 21ean, 22an eta 23an greba egingo dute Aernnovaren Berantevillako plantako langileek, enpresak egin nahi dituen 82 kaleratzeak salatzeko.
Iritsi ote da bedeinkapena bitcoinarentzat?
1 Gobernuak eta banku zentralak nola dabiltzan ikusita, eta batez ere prezioak igotzen badira, ez dirudi toki txarra inbertitzeko, ezta? Diru tradizionalen balioa txikitu dezakeen inflazioaren mamua beti dago hor azkenaldian. Mamua esan beharko, inflazioa bera oraingoz ez delako ageri. Baina bai, diruaren txorrotak zabal-zabalik daudelako inflazioa etor litekeela pentsatuz gero, bitcoina aukera bat izan daiteke. Batez ere diru horren zati handi bat galtzeko moduan dagoenarentzat.
2 Asmoa ez da galtzea izango, irabaztea baizik. Irabazteko asmoz beteta dago iruzur piramidalen historia. Bitcoina, ordea, arriskutsua da; besterik ez bada ere, oso aldakorra delako. Goian egoten badaki, baina behean ere bai. Kriptodibisa 2017ko abenduan erosi zutenek ezer gutxi irabazi dute oraingoz. Eta, tartean, batzu-batzuek dirutzak galdu dituzte.
3 Baina momentuan asmatuta, agian… Ideia horrekin bat egiten dute askok. Bada esaten duenik bitcoina 400.000 dolarretara iritsiko dela, hurrengo urrea izango dela. Egia da ere kriptodibisek urteetan bizirik iraun ahala haien gaineko kritikak leunduz doazela. Koronabirusak bizkortutako digitalizaziorako joerak ere mesede egingo zien. Baita banku zentralak diru digitalekin esperimentuetan hasteak ere.
4 400.000 dolar, fiu…! Bitcoinak, funtsean, balio du jendea harengatik ordaintzeko prest dagoena. Ez dauka gordailurik atzean, ez dauka inongo herrialderen babesik, ezta berezko baliorik ere. Urrearekin, besterik ez bada ere, bitxiak egin daitezke. Gainera, herritar xeheek nola eros ditzakete bitcoinak? Ziur daude bitartekariak egiaz bitcoinak erosi dizkiela?
5 Zenbat erreparo! Kriptodibisak banku zentralen kontrolaz askatzeko modu gisa defenditzen dutenek ere aitortzen dute gaizkileentzako eta legez kanpoko irabazientzako babesleku izan direla kriptodiruak.
6 Orduan, ez du merezi hor inbertitzea? Hori 20.000 euro dauzkanaren kezka izango da.
7 Azken hilabeteetan beti etxean sartuta edo paseatzen, itsulapikoa beteko zen… Baina, baina, baina… Zenbat gastatzen duzu zuk tabernetan, bada? Bide batez, BERRIAlagunak zer diren kontatu behar dizut…
Aholkularitzez eta heldutasunaz
Beharbada, badaude beste arrazoi batzuk horrelako lan bat administraziotik kanpora enkargatzeko: aholkularitza enpresa handiek halako ezohiko prozedurei buruz izan dezaketen jakintza eta esperientzia, esaterako. Horregatik deitzen dira aholkularitza enpresa, ezta? Edo, gerta al daiteke aholkularitza enpresek informazio zuzenagoa izatea proiektuek bete behar dituzten baldintzei buruz Eusko Jaurlaritza batek baino? Eta eragin ahalmen handiagoa?
Lakuakoa ez da Europako funtsei begira aholkularitza enpresa handi bat kontratatu duen administrazio bakarra, eta abagune honetan haien bezero dira CEOE eta enpresaburuen beste elkarte batzuk ere. Europako Next Generation funtsak negozio garrantzitsu bilakatu dira aholkularitza enpresentzat, eta, horretaz jabetzeko, ikusi besterik ez dago PwCren eta Deloitteren webguneak, zeintzuetan «laguntza» eskaintzen dieten enpresei eta erakunde publikoei Europako funtsak «aprobetxatzeko».
Milioika euro mugituko dituen prozedurako beste instantzietan ere badaude lau aholkularitza enpresa handiak (PwC, Deloitte, KPMG eta E&Y): Madrilen, adibidez. Bruselara bidaltzeko proiektuen zerrenda osatzen dabil Pedro Sanchezen gobernua, eta irailean eskatu zien laguntza aholkularitza enpresa handiei, sektore pribatuko funtsetarako hautagaiak bideratzeko. Pro bono ari omen dira lanean Moncloarentzat; kontratazio formalik gabe, dirurik kobratu gabe, interes publikoaren izenean, eta hori bai, lehen eskuko informazioa lortzen Espainiako Gobernuaren asmoei, irizpideei eta baldintzei buruz.
Dena den, normalean aholkularitza enpresek kobratu egiten dute, eta ez gutxi. Brexit-a kudeatzeko kontsultorek kobratzen zuten dirutzaz zen kexu Theodore Agnew, Erresuma Batuko Altxorreko ministroa, duela hilabete batzuk prentsara filtratutako gutun batean, zeinetan salatzen zuen zenbateraino dagoen Whitehall (administrazioa) «infantilizatua» aholkularitza enpresa garestiekiko menpekotasun «onartezinarengatik».
Lord Agnewren hitz horiek ekarri zituen gogora orain gutxi Mariana Mazzucato ekonomistak Owen Jones idazlearekin solasean, Youtuben. Mazzucatok zalantzan jartzen zuen austeritate hitza, gobernuen gastu jakin batzuk murriztu beharrean handitu egin direlako, adibidez, aholkularitza konpainiak azpikontratatzen. Eta, horren ondorioz, gobernuak gelditu dira infantilizatuak eta ahulak.
Ez da lehen aldia Mazzucatok «gobernu txikien» ahultasunaz hitz egiten duela, era azaltzen duela, nola koronabirusak agerian utzi duen ahulezia hori herrialde gehienetan. Zilegi da pentsatzea heldutasun falta horren adierazgarri izan daitekeela aholkularitza enpresen omnipresentzia ere.
Paradigma aldaketa bidean
Koronabirusaren txertoaren gisako helburuetan (misioetan) lan egingo duten sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana defenditzen du Mazzucatok, non sektore publiko indartsu eta anbiziotsuarena izango den lidergoa. Ekonomista italiarraren izena eta ideiak, hain zuzen, asteazkeneko eztabaidan aipatu zituen Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak, azpimarratzeko ideia horiek direla, besteak beste, Europako funtsen oinarrian daudenak. Paradigma aldaketa datorrela ohartarazi zuen Oterok, «larrialdi sozial eta klimatikoak ez duelako beste aukerarik uzten, politika ekonomikoetan eta gobernantza ereduetan aldaketa sakonak egitea besterik».
Gobernantza modu berrien inguruko gogoetak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta, hain zuzen, ildo horretan ariketa egitekoa da Unai Rementeriaren Bizkaiko Aldundia; norekin eta Mazzucatoren IIPP institutuarekin. Maiatzerako onetsita behar lukeen egokitzapenarekin, garapen jasangarriarekin lerrokatutako enpresek zerga kenkariak izango dituzte. Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuekin bateratutako munduko lehen zerga sistema izan nahi du Bizkaiko Aldundiak.
Gero eta argiago dago oraingoan, krisiaren ondorioz, zerga politiketan aldaketa datorrela, gastu publikoa handituko dela. Balioko ote du horrek gobernuek euren egituren heldutasunean inbertitzeko? Ala aholkularitza enpresek erantzungo diote galdera horri ere?
Langileen sindikatu abertzalea 20 urtez
LABekin harremanean jarri ziren onespena lortzeko, eta erabakia berretsi zuten biltzar nagusian. Dagerrek aurkeztu zuen egitasmoa, LABen bosgarren nazio kongresuan. 2000. urteko maiatzaren 1ean egin zuten lehen agerpen publikoa, Baionan. «Momentu historikoa» gogoan du Amaia Fontangek. «Berehala ikusi genuen zaila izanen zela tokia hartzea». 20 urtez boikotak, erasoak, eta auziak pairatu ondotik, lekua eskatzen jarraitzen dute oraindik.
Fontang izan zen sindikatuko Ipar Euskal Herriko lehen langilea. Gogoan du Baionako Marengo karrikan ireki zuten lokalera sartu eta ordenagailuaren aitzinean eseri zen aldi hura. «Argi zen ez ginela prestatuak. Borroka sozialetatik atera ginen, baina borroka sindikala beste zerbait zen». Lan kodea ireki eta juridikoki prestatzen hasi ziren, eta laguntza ere izan zuten: Korsikako STC sindikatuarena batetik, eta baita frantses sindikatu batzuetako kideena ere, laguntza inoiz ofiziala izan ez bada ere.
Sindikatua egituratzea izan zen lehen lana: langileengana jotzea afiliatzeko, arloz arloko egoera sozioekonomikoaren azterketak egiten hastea, enpresetan batzordeak sortzea… Hasieran, LABen sartzeko ez zuten eskatzen beste sindikatuetako afiliazioa kentzea. Bazen esperientzia sindikal bat, eta hori baliatu nahi zuten. «Hemen gehienak enpresa txikiak eta biziki txikiak dira. Beraz, nahitaez sindikalismo mota berezi bat behar da haiekin aritzeko eta haien eskubideak defenditzeko», azaldu du Dagerrek. «Hasieratik aztertu genuen prekaritatea gero eta handiagoa zela, eta erabaki genuen gure indarrak ematea prekarioen antolaketan. Hori baita defendatzen genuena: langileek berek behar dutela antolatu, beren eskubideak defenditzeko». Aldi baterako enpresei buruz antolatu zituzten hainbat ekintza prekaritatea salatzeko, baita saltegi handietako langileei buruz ere. AC eta Attac mugimenduekin elkarlanean aritu ziren.
Sortu eta berehala izan zuten lehen oztopoa, enpresetan LABen batzordeak sortu nahi izan zituztelarik. Ordezkaritza izatea eskatzen zuen legeak, eta LAB ez zuten sindikatu gisa onartzen. Bokaleko ADA altzairutegian batzordea sortu, eta auzitara eraman zituen nagusiak; gainerako sindikatuek ere bai. Galdu egin zuten. Auzi gehiago izan zituzten, baina enpresa batzuetan onartu zituzten. «Anartean, legea aldatu zuten; guretzat biziki inportantea izan zen», gogoan du Fontangek.
Hasieran arrakasta izan zuten mugimendu abertzalean, eta aski fite ehun afiliatu izatera iritsi ziren, baina ezker abertzalearen baitako eztabaidek eragina izan zutela aitortu du Dagerrek. «Batzuentzat LAB ez zen denen sindikatua; alde batekoak ginen. Alta, hasieratik joera guziak baziren. Gure hedapena trabatu du, eta luzaz». Kideen aniztasuna osoa zela azpimarratu du, eta horregatik ez zutela egoera politikoari buruz posturarik hartzen. «Gure asmoa zen sindikatua eraikitzea. Puntu! Horri eman genion lehentasuna». Haren ustez, horren ondorioa izan da, besteak beste, sindikatuetan ez zirenak edo frantziar sindikatuetan zirenak LABen sartu ez izana; «beste batzuek zaila ikusten zuten LABek eraginkortasuna lortzea mundu sindikalean eta enpresetan».
Terexa Mitxelena CGTko kidea da, baita mugimendu abertzaleko kidea ere. Erretretan da orain, baina sindikatu ordezkari izan da urte anitzez. Duela hogei urte, LABen sorrera ez zuen «batere gaizki ikusi»; halere, CGTn egotea erabaki zuen. «Langileen defentsan ari nintzen CGTn, ene lana egiten nuen, eta ez nuen aldatu nahi sindikatua. Pentsatzen dut CGT tresna hoberena dela horren egiteko. Ez diot galdetzen ene sindikatuari ene eskakizun guztiak betetzeko, baina bai langileen defentsan aritzea. Horretan ari gara», esplikatu du. Ez zaio «trabagarria» abertzale izanik CGTn egotea. «CGTko kideek badakite abertzalea naizela, eta ez du inoiz arazorik sortu. Abertzale zenbaitek ez dute ulertzen zergatik naizen CGTn».
1993an sartu zen CFDT sindikatuan Jenofa Lopetegi, eta hamarkadatan izan da mugimendu abertzaleko kide. Erretretan da orain, baina Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Carrefour saltokiko arduradun sindikala izan da urte anitzez. «Halabeharrez» sartu zen CFDTn, garaian izandako lan kontratuen murrizketa batzuen ondorioz. «Langile gehienek CFDT sortzearen alde egin zuten, eta halaxe egin genuen», oroitu da. 2000. urtean, LAB sindikatua sortu zenean, ordea, ez zuen utzi CDFT: «Eginkizunak banituen arduradun sindikal gisa. Gainera, formakuntza anitz jaso nituen nire sindikatuan. Nolabait, errespetuz, CFDTn gelditzea erabaki nuen».
LABen sorrera, halere, berri ontzat jo zuen berehala. «Maila lokalean enpresa batean sindikatu berri bat sartzea berri ona da, kontra-botere bat gehiago baita nagusien parean». Frantzia mailan sindikatuen artean diren «tentsioak» aitorturik ere, «maila lokalean, eta maila pertsonalean», harreman ona du LABeko kideekin. CGTk LAB auzitan ezarri zuelarik «oso gaizki bizi izan» zuen egoera. «Eskandalagarria iruditu zitzaidan LAB auzitara eramatea: antidemokratikoa zen». Geroztik, halere, tentsioak apaldu direla pentsatzen du; «eskerrak».
Boikota
Beste sindikatuengandik jasandako boikotak markatu du LABen 20 urteko bidea. 2000. urtean, Madrilen onartu zuten terrorismoaren kontrako itunarekin bat egin zuten Frantziako sindikatu nagusiek, eta LABen kontrako erabateko blokeoa erabaki zuten, ETAren borroka armatua gaitzesten ez zuelako. «Estakuru bat besterik ez zen; sumatzen zuten lehiakorrak izaten ahal ginela», iritzi dio Dagerrek. «Beste argumentua zen ez ginela sindikatu bat, alderdi bati lotuak ginela. Alta, erabat autonomoki funtzionatzen genuen; politikoki independenteak ginen». Gainerako sindikatuen boikota «gogorra eta ustekabekoa» izan zela aitortu du, lehen manifestazioetan «fisikoki baztertuak» izateraino.
2011n utzi zuen jarduera armatua ETAk, 2017an itzuli zituen armak, eta 2018an desegin zen; baina 2020. urtean boikot berarekin segitzen dute, sindikatu abertzalea intersindikaletik kanpo utzita. «Aski fite, gurea egitea erabaki genuen», esplikatu du Dagerrek; uzten ez zieten lekua hartzea, funtsean. Maiatzaren 1eko mobilizazioetan beste sindikatuek baino 500 metro gibelerago egiten zuten deialdia, ibilbidearen erdian jende lerroan sartu, eta alderdi politiko eta gainerako eragileen aitzinetik zegokien lekua hartzeko. Enpresetan ere elkarlana sustatzen saiatu ziren; «arazo nagusia zuzendaritzetan zen».
Lan auzitegietako hauteskundeak izan ziren lehen mugarria, 2002. urtean. «Gure harridurarako, epaile bat lortu genuen», azaldu du Geronimo Prietok; bera izan zen hautatua. «Beste sindikatuekin parez pareko diskurtsoa izateko modua eman zigun; sinesgarritasuna eman zigun». 2008ko hauteskundeetan lau epaile lortu zituzten. «Gu gabe inork ez zuen gehiengorik lortzen ahal». Beste sindikatuak LABekin mintzatzera behartu zituen.
2009an, Oldartu kolektiboa bultzatu zuen LABek, Guadalupeko eta Martinikako mugimenduetan inspiratuta, eta Baiona-Angelu-Miarritze eremuko garraio publikoen doakotasunaren aldeko kanpaina abiatu zuen. AB, Batasuna eta NPA alderdiak, LAB, CNT, ELB eta Solidaires sindikatuak, Segi, kolektibo feminista eta Attac bildu ziren, besteak beste. Talde horrek 2010eko erretreten erreformaren kontra grebalarien asanblea bultzatu zuen, eta 2016an, lan legearen aurkako kolektiboa —horretan, trenbideetako CGT sindikatuak ere parte hartu zuen—. LABek pisu handia izan zuen elkarlan horietan. «Jasaten zen boikota saihesteko manera zuen, gure eragina zabaltzekoa», esplikatu du Dagerrek. «Asmoa ez zen entrismoa, besteekin lan eginez gure ideiak zabaldu eta indar gehiago lortzea baizik».
2016ko enpresa txikietako hauteskundeak beste mugarri bat izan ziren. Frantziako CGTko egiturak helegitea ezarri zuen LABen hautagaitzaren kontra. Epaitegian aurkeztutako salaketak zioen LABek ez duela sindikatu profesionalen estatusa betetzen, euskarari garrantzia emanez elebitasuna hobesten duelako, eta sindikatu independentista gisa aurkezten delako. CGTren arabera, bi ideia horiek «ez datoz bat balio errepublikanoekin». LABek helburu politikoak dituela gaineratu zuen idatzian, eta ez dituela «esklusiboki» langileen eskubideak defendatzen.
Ipar Euskal Herrian sekulako eztabaida sortu zuen CGT sindikatuaren barnean. Lan legearen kontrako mobilizazio gogor baten ondorena zen. LABeko eta CGTko kideak batera aritu ziren karrikako mobilizazioetan, baina erabilitako argumentuen kontra ere asaldatu ziren CGT barneko euskaldunak eta abertzaleak. Azkenean, «Parisen hartutako erabakiaren» kontra agertu zen Ipar Euskal Herriko egitura. Prozedura judizial luze baten ondotik, Parisko Kasazio auzitegiak behin betiko arrazoia eman zion sindikatu abertzaleari. «Modua eman zigun gure izaera sindikala juridikoki blindatzeko», adierazi du Prietok, «baina prozeduran galdutako sosa ez dugu errekuperatu». Azken urteetan, CGTrekin batera antolatu izan ditu Maiatzaren Leheneko mobilizazioak LABek. Ohiko mobilizazioen antolaketatik kanpo utzi ohi dute oraindik.
Bertan erabaki
Gaur egun sindikalismoa «oro har krisian» dela uste du Prietok, «langile kontzientzia apaltzen ari baita». Prekaritatearen eta neoliberalismoaren gorakada aipatu ditu Dagerrek: «Gero eta zailagoa da lan sindikala eramatea; behar dira borroka molde berriak pentsatu». Hala ere, Ipar Euskal Herrian LABek sekzioak irekitzen eta kideak lortzen segitzen duela azpimarratu du Prietok.
Ipar Euskal Herrian negoziazio kolektiborako eremu propioa sortzea da LABen erronka, azken urteetan garatu duten Bertan Erabaki ildoaren barnean. Garapen Kontseiluan anitz landu dute gaia, baita beste sindikatu batzuekin ere. Baina oztopo anitz badira oraindik, eta gainerako sindikatuek ez dute urratsa eman nahi: «sindikatuen indarrak Ipar Euskal Herrian neurtzeak LABek duen indarra erakutsiko luke»
ITPren Sestaoko eta Barakaldoko lantegietan kaleratzeak errefusatu dituzte

ITP Aero Castings (PCB zaharra) lantegietako beharginek manifestazioa egin dute. Sestao eta Barakaldo lotu dituzte ibilbidean. 2020ko abenduak 19.
Aernnovako langileek hiru greba egun deitu dituzte kaleratzeen aurka

Abenduaren 21ean, 22an eta 23an greba egingo dute Aernnovaren Berantevillako plantako langileek, enpresak egin nahi dituen 82 kaleratzeak salatzeko.
Ehunka autonomo erreforma fiskalaren aurka irten dira Iruñeko kaleetara

Ehunka autonomok erreforma fiskalaren aurkako protesta egin dute Iruñean. Hamaika elkartek ibilgailuen manifestazio bat egin dute Nafarroako hiriburuan zehar.