4.000 eurorainoko laguntzak eskatzeko aukera izango dute EAEko taberna…

Jaurlaritzak ostalaritza 30 milioi gehiagorekin laguntzea onartu du 2020ko azaroaren 10ean. Ostalaritza sektoreari zuzendutako laguntza zuzenak.

Trumpek bazekien MME Munduko Merkataritza Erakundea AEBetako Boeing estatubatuarrari emandako estatu laguntzak ikertzen ari zela, eta ebazpena aurten iritsiko zela ere bai, baina aldagai horri ez zion jaramonik egin Europako Batasuneko hainbat produkturen aurkako tarifa bereziak finkatu zituenean, orain urtebete. 6.320 milioi euro balio dute, eta tartean euskal ardoa eta olioa daude. Hain zuzen, Europako herrialde batzuek Airbus konpainiari legez kanpoko laguntzak eman zizkiotelako hartu zuen erabakia hauteskundeak galdu berri dituen agintariak. MMEk ebatzi zuen laguntza horiek ez zirela legezkoak, baina ordurako ari zen ikertzen Boeing arrazoi berarengatik.
Bada, Bidenen garaipena eta Europako Batzordearen erabakia batera iritsi dira, Bruselak atzo iragarri baitzuen muga zergak jarriko dizkiela AEBetako produktu batzuei, MMEk frogatutzat eman baitu AEBetako administrazioak legez kanpoko laguntzak eman zizkiola Boeing hegazkin konpainiari. Zehazki, 3.370 milioi eurorainoko tarifak ezartzeko baimena dauka Batasunak. Tarifa horiek hegazkinei eragingo die, batetik, baina baita txokolateari, alkoholdun edari batzuei, laranja zukuari, bideokontsolei eta traktore eta beste zama makina batzuei ere.
Akordiorako borondatez
Bruselaren helburua ez da, ordea, Trumpek egindako txikizioaren parekorik abiatzea, hark indarrean jarritako tarifa bereziak Bidenek baliogabetzea baizik. Valeris Dombrovskis EBko lehendakariordeak ez du zehaztu AEBetako zer inportazio zergapetuko dituen, ezta noiz ezarriko dituzten ere. Baina gatazka ixteko borondatea erakutsi du: «Edonoiz muga zergak kentzeko prest gaude, baldin eta AEBek berdin egiten badute».
EBko Ekonomia ministroek bilera telematikoa egin zuten atzo irizpide batzuk adosteko AEBekin izango dituzten harreman komertzialak direla eta. Bruselak onartu du Joe Bidenen trantsiziorako taldearekin harreman batzuk eduki dituela, eta merkataritza izan dela horien hizpidea; edonola ere, estatu kideek muga zerga berrien tramitazioari bedeinkapena emateko bilera izan zen atzokoa.
Ikusteko baitago Trumpek hain ezagun egindako America first filosofiatik asko urruntzeko asmorik ote duen Bidenek. Bruselak itxaropen handia dauka aldebakarreko erabakien amaiera posible batekin. Badaki Bidenen garaipena tarifa berriekin agurtzeak gaizki ulertuak ere sor ditzakeela, baina Europako Batzordeak oso argi dauka zein duen bere bide orria Trumpen muga zergak indarrean dauden bitartean. Edonola ere, alde biek dakite Airbus-Boeing gatazka komertziala konpondu behar dela lehenbailehen, Atlantikoaren bi aldeetako potentzien arteko harreman komertzialak hobera egingo badu.
Europako produktuen aurka indarrean dauden muga zergek bereziki jotzen dute Alemania, eta Europako estatu kideen artean Berlinek du interesik handiena, hain zuzen, bake komertziala bultzatzeko.
Proiektu kopuru handia dago haren mahai gainean, eta proiektu asko egongo dira hurrengo urteetan ere. «Hori ona da», azpimarratu zuen Aierdik, klima larrialdiari aurre egiteko helburuak gogoan. Energiaren %23,2 berriztagarrietatik sortzen du gaur egun Nafarroak, baina erkidegoak bere buruari jarritako helburua da 2030. urterako energiaren erdia iturri berriztagarrietatik etortzea.
Hala, tramitazioaren une batean edo bestean, gaur egun guztira energia berriztagarria sortzeko 35 proiektu aurkeztu dituzte Nafarroako Garapen Ekonomikoko Kontseilaritzan: 23 dira eolikoak, eta hamabi fotovoltaikoak. Horiek guztiz beteko balira, 1.166 megawatt instalatuko lirateke —horietatik, 968 megawattek lituzkete sarbide baimenak—. 35 egitasmoetatik 23k jada gainditu dute aurkezpen publikoaren fasea -hamazazpi eolikok eta sei fotovoltaikok-.
Aurkeztutako horiez gain, beste proiektu mordo bat daude ez diotenak eskaera formalik egin Nafarroako Gobernuari, baina badutenak jada argindar sarerako sarbide baimena —baimen hori kasu gehientsuenetan REE Red Electrica Españolak ematen du—. Azken lege aldaketen ondorioz, sarbide baimena duten proiektuak behartuta daude abenduaren 24a dagokion administrazioan eskaera formala aurkeztera.
Burbuilaren ostean
Joan den ekainean etorri zen berriztagarrietarako sarbide eta konexio baimenen inguruan puztutako espekulazio burbuila eztandarazteko dekretua, zeinak baimena lortu edo eskatu zuten sustatzaileak euren proiektuak betetzera «behartu» nahi zituen. Hala, sustatzaile horiek derrigorrez irailaren 24rako hasi behar zituzten eskaera formalaren tramiteak. Data hori zuten muga asmoei eta baimenari uko egiteko, megawatt bakoitzarengatik ordainduak zituzten 40.000 euroren bermeak berreskuratzeko.
Irailaren 25a iritsita, izan dira Nafarroan euren sarbide baimenari edo baimen eskaerei uko egin eta euren balizko proiektuak errealitate bihurtzea baztertu duten sustatzaileak. 1.236 megawatt instalatzeko proiektuak ziren, eta horietatik 387 megawattek zituzten sarbide baimenak eskuan.
Euren proiektuekin jarraitzea erabaki duten sustatzaileek, berriz, tramite guztiak betetzeko egutegi zehatza dute orain. Horregatik, abenduaren 25aren aurretik berriztagarriak instalatzeko eskaera formal gehiago espero ditu Nafarroako Gobernuak.
Sarerako sarbide baimenarekin baina eskaerarik egin gabe beste 32 proiektu leudeke Nafarroan, hamazazpi eolikoak (845 megawatt) eta hamabost fotovoltaikoak (1.250 megawatt). Kontuan izan behar da Espainiako Gobernuaren esku gelditzen direla tramiteak 50 megawattetik gorako proiektuetan, eta erkidego bati baino gehiagori eragiten dietenetan. Horrela, 32 proiektutatik hamahiru (zazpi eoliko eta sei fotovoltaiko) Energia Ministerioak tramitatu beharko ditu.
Bateko eta besteko proiektuekin, argazkia orain hau da: berriztagarrietan 1.500 megawatt inguru instalatuak ditu gaur egun Nafarroak. Beste 3.466 megawatt instalatzeko proiektuak daude mahai gainean, zerbitzuan jartzekotan, sarerako sarbide baimenarekin edo sarbide eta konexio baimenarekin. Eta horiei gehitu behar zaizkie beste 2.435 megawatt instalatzeko proiektuentzat eginda dauden sarbide eskaerak.Hots, urte gutxitan, Nafarroan ia hirukoiztu egin daitekeela berriztagarrien potentzia instalatua.
Etxauri eta Lesaka
Kontrakotasunak izan dituzten parke eolikoak ezartzeko bi proiektuz ere hitz egin zuen Aierdik. Azaldu zuen Etxauri gainean, Sarbil mendian duen egitasmoarentzat Sacyrrek oraindik ez duela eskaera formalik egin, aurretiazko kontsultaren formula erabili duela, Ingurumen Sailaren txosten bat izateko. «Orain erabaki beharko dute eskaera egin edo ez, eta ikusiko da egiten badute baimenik lortzen duen». Antzeko egoeran legoke Nordexen Lesakako proiektua ere.





«Gero eta laguntza txikiagoak jasotzen ditugula dakit nik, eta gero eta burokrazia karga handiagoa dugula: gainezka egiten dute ikuskapenek eta». Baina beste baserritarren antzera, mezu argi bat helarazi du Irastorzak: «Gu ez gara laguntzen oso zale, nahi duguna da gure produktua ondo ordaintzea. Tristea da eginahalak egin ondoren, lanean 3.000 ordutik gora sartu ondoren, gero limosna behar izatea. Interes politikoengatik, horrela dago egituratua hau, ordea».
Orografiaren eta NPBren arteko lotura ere azpimarratu du abeltzainak: «Guk ez dugu terreno handirik deklaratzeko, ez behintzat Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, lursail handirik gabe, ez da laguntza handirik jasotzen. Hemen, aldapak ditugu franko. Aurrerantzean ez dakit nola geratuko den kontua, baina laguntzekin ez dut esperantza handirik».
Bertakoa saltzeko arazoak
Borda baserrian 50 bat behi buru dauzkate piriniotar arrazakoak; ez da besterik gabe egindako apustua. «Euskal Herriko arraza autoktono batekin ari gara, galtzeko zorian egon zena, eta ez dugu inongo laguntzarik hala aritzeagatik. Beste arraza hobetu batzuekin aritzen direnak ekoizpen handiagoa ateratzen dute, baina gu gureari eusten ari gara. Kontua da gero haiekin lehiatu behar dugula merkatuan, eta erakundeen babesik gabe, jai dugula lehia horretan».
Zergatik egin, orduan, okela gutxiago emango duen behi baten alde? «Gure terrenora egokituta dagoelako, berezkoa delako hemen. Beste behi hobetu horiek ez lukete aguantatuko gure sail malkartsuetan; haiek lautadatan egoteko dira, gantz gehiago eginez». Piriniotar arrazako behiei esker ,mendiak garbi daude, kontserbazio lan bat egiten da. «Baina, gero, ez dago konpentsaziorik», dio Bordako abeltzainak. Horregatik, nahiko luke Irastorzak babes handiagoa erakundeen eskutik.
Bezeroen aldetik ere ez du ikusten sentsibilizazio handirik. «Badaude batzuk kalitatearen alde egiten dutenak, bertakoaren alde, baina beste askok prezioari baino ez diote begiratzen, gure larreetan behiak egon behar duten ala ez kontuan hartu gabe». Euskal Herrian kontsumitzen den okelaren laurden bat baizik ez da ekoizten bertan, baina haragi hori saltzeko lanak izaten dituzten abeltzainek. «Kanpotik izugarri sartzen da, Espainiatik asko, kontsumitzaile asko daudelako hemen. Eta prezio apaletan iristen da. Eta, gero, zer egiten dute harakin askok? Merke erosi kanpokoa, eta goi kalitatezko gisa saldu. Jendea ez da ohartzen kanpokoa edo bertakoa ote den ere».
Horregatik, Borda baserriko nagusiak bezeroei esan die «astunak» izateko «bertako haragia» eskatzean; «harakinek bai baitakite zein baserritan dauden bertako txekorrak». Borda baserrian okela saltzeko gunea ere badute, bitartekaririk gabe irteera emateko ekoizpenari.
Lurkoi baserrian, argi dute ez dutela bitartekaririk nahi. «Ez diogu inori jaten eman nahi», azpimarratu du Anduagak. «Guk ekoitzi eta guk saldu egiten dugu, zuzenean. Bezeroek gure telefonoa dute, eta haiekin harreman zuzena daukagu; dagoeneko 30 urte egin ditugu modu horretan, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu».
Europatik etor daitezkeen laguntzak alde batera utzita, nekazariek beren produktuen truke «prezio justua» lortu behar dutela azaldu du Lurkoi baserriko nekazariak, hori dela giltzarrietako bat nekazaritzak geroa izan dezan. «Guk natura zaintzen dugu, lan egiteko era zehatz bat dugu, errespetagarria naturarekin, eta horrek isla izan behar du gure produktuen salneurrian. Gure bezeroek badakite, eta aitortza egiten digute gure porruak, azak, lekak eta besteak erosita, sasoian sasoiko barazkiak betiere». Merkatuan produktu merke asko dagoela badaki Anduagak, baina ez da fio haiekin: «Gero minbiziak eta gauzak datozela… ez naiz harritzen».
Lurkoi baserriko langileak uste du «herri batek gehien zaindu beharko lukeena» nekazaria dela, «hark zaintzen duelako natura, eta eskaintzen dituelako benetako produktuak». Eta nekazariari ere exijitu egin behar zaiola dio, «kontuak eskatu, ez baditu gauzak ondo egiten». Hala ere, etorkizuna ez du argi ikusten. «Zaila da erreleboa egotea, ez badugu babes handiagorik».