Jantokietako sindikatuek langile gehiago eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari

Jantokietako sindikatuek langile gehiago eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari “langile falta dagoelako” eta “kalitatezko” zerbitzurik eskaintzen ez delako.


Udak aurrera egin ahala hasi zen berriro COVID-19a zabaltzen, eta, hura gerarazi nahian, bizitza soziala murrizteko neurriak ere hedatzen hasi ziren, lotsati lehenik eta indarrez azken asteetan. Martxoan bezala, ostalaritzak hartu du lehen kolpea, baina, debekuak zabaldu ahala, beste zerbitzuetara ere zabaldu da motelaldia. Estatistikoki, baliteke datorren asteazkenean ikustea haren lehen isla, SEPEk langabezia erregistratuaren zenbakiak argitaratzen dituenean. Adi enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen datuari.
Eroriko ote dira berriro atzeraldian Euskal Herriko eta euroguneko ekonomiak? Baietz esaten hasi dira iragarleak, berriro geure hiztegietan sartu baita 2020ko hitz mamuetako bat: konfinamendua. Irlandak eta Frantziak hasi dute dantza, baina, kasuak gutxitzen ez badira, orain itxialdia baztertzen duten beste herrialde batzuk ere batuko dira, domino efektuaren ondoren. Azken egunotako ukoek inor gutxi lasaituko zuten.
Uste okerren zama
2.0 konfinamendua aurrekoa bezain kaltegarria izango da ekonomiarentzat? Hori ez dago jakiterik, besteak beste, inork ez baitaki noiz arte iraungo duen. Nahikoa izango dira aste batzuk berriro birusaren hedapena moteltzeko? Ezkorrak izateko arrazoi on bat eman du Olivier Blanchard Nazioarteko Diru Funtseko ekonomista buru izandakoak, txio hari batean. «Ziurgabetasuna lehen olatuan baino handiagoa da. Lehenengoan, ustea zen (uste okerra) kutsatzeak bizkor gutxituko zirela eta gutxi izango zirela aurrerantzean. Oraingoan, ikusteko dago bizkor gutxitu ahal izango ditugun eta maila txikian geratuko diren. Ziur aski, horrek kalte egingo dio enpresen eta langileen gastuari». Hau da, hau parentesi labur bat ez baizik eta luzatzeko itxura duen egoera bat dela ohartzeak are gehiago uzkurtuko dituela enpresen inbertsioak eta herritarren erosketak, eta horiek gabe ekonomiak ezin duela ongi funtzionatu.
Egia da konfinamendua ez dela martxotik maiatzera artekoaren berdina izango, ez behintzat haren hasieraren berdina. Oraingoz, Frantzia joan da urrunen, etxean geratzeko agindua ezarri baitu ostiralaz geroztik. Baimenduta dauden gauzen zerrenda luzeagoa da martxoan baino: ikastetxeak ez ezik, lantokiak ere irekita nahi ditu Emmanuel Macronek.
Zoritxarrez eta ohikoa den moduan, ahulenek ordainduko dute gehien konfinamendua, lanpostu prekarioak dituztenek. Horiei batu dakizkieke negozio txiki askoren jabeak: oso litekeena da lehenengo olatuan ito ez zirenetako askok bigarrenean amore eman beharra. Zer egin daiteke haiek laguntzeko? Erantzun bat Blanchardek berak ekarri du. «Politika fiskalak lehen itxialdian baino eskuzabalagoa eta oldarkorragoa izan behar du. Bi arrazoirengatik: hasteko, lehen olatuan enpresei maileguen eta zerga atzerapenen bitartez lagundu zieten. Hori berriro egiteak zor handia ekarriko lieke, eta, beraz, porrot egingo lukete askok. Hortaz, diru laguntza zuzenak behar dituzte, eta hori garestiagoa da gobernuentzat. Gainera, ziurgabetasunak eskaera pribatua gehiago ahulduko duenez, babesa ematea baino urrunago doazen neurriak beharko dira […] Sosak zenbatzea eta porrot masiboak ahalbidetzea erokeria da. Gobernuek nerbio sendoak beharko dituzte. Izango dituztela espero dut».
Hau da, gobernuek gastu publikoaren bidea hartu beharko dutela. Laguntza agindu die asteon Christine Lagarde EBZko lehendakariak. Orain arte, merke eta erraz finantzatzen lagundu die Frankfurtek, eta hala jarraitu ahal izango du, merkatuak aztoratzen ez badira, noski.
Nola dago orain Mubil, zein fasetan zaudete?
Une oso interesgarrian dago. Mubilen behin-behineko eraikina urte hasieran jarriko da martxan, Tolosan, Usabal poligonoan. Urrats garrantzitsua izango da, gauzatu egingo delako aurretik datorren estrategia. Usabalek jada egingo ditu pauso garrantzitsu batzuk. Bertan izango dugu, adibidez, energia biltegiratzeko laborategia. Cidetecek kudeatuko du laborategia, eta, han, enpresek garatzen dituzten baterien kontzeptu probak egin ahal izango dituzte. Ekipamendua punta-puntakoa izango da Europa mailan. Urrats hori guretzat oso garrantzitsua da, azpiegitura teknologiko bat izango dugulako. Bilera gelak eta formazio gela ere egongo dira. Eta horrekin aukera izango dugu ekintzailetzaren eta ezagutzaren kudeaketaren inguruan dagoeneko egiten ari garena sendotzeko.
Fase polita diot pandemiaren erdian elektromugikortasunaren eta mugikortasun berriaren inguruan albiste positibo asko daudelako. Mubil bideratzaile gisa gure lurraldean egoteak oso posizio politean jartzen gaitu, aurrera egiteko eta etorkizunerako. Badakit orain gauzak beltz ikusten direla, baina etorkizun hori iritsiko da, eta garapen jasangarrira begira toki onean egongo gara.
Pandemiak gauzak hamar urte aurreratu dituela esaten da.
Ehuneko ehunean ados nago horrekin. Azeleratu egin ditu erabat; ikusten ari gara. Mugikortasun berriaren arloan lau faktore daude neurtzeko azelerazio horretan gauden edo ez gauden, eta egongo garen. Faktore bat teknologia da. Teknologian, gure enpresa askok urteak daramatzate lanean, eta harro egon gaitezke, baina gainerako lurraldeetan ere ari dira teknologia horretan.
Teknologiaren aurrerapenak eragin handia du beste faktore batean: prezioan. Auto elektrikoen prezioak pixkanaka jaisten ari dira, batez ere teknologiaren garapenaren ondorioz. Beste faktore garrantzitsu bat da jendearen sentsibilizazioa. Garapen jasangarria hitzak jende askoren ahotan entzungo dituzu, baina galdera da ea benetan barneratuta zeuden ala ez. Pandemiak ekarri du jendeak hitz horiek benetan sinestea, ekonomiaren jasangarritasuna izatea helburu.
Laugarren faktorea lurralde politika izan da, lehendik bazetorrena. Europak argi utzi du 2050. urterako CO2 isuriak %90 murriztu behar direla garraioan. Eta hori lortzeko mugikortasun berriaren arloan gauzatzen ari diren egitasmo, teknologia garapen, ekintzailetasun guztiak izango dira beharrezko, nahi eta nahi ez.
Hain zuzen, Europarentzat trantsizio energetikoa da krisi sakon honetatik irteteko bide nagusietako bat. Europako funtsak ere horretara bideratuta daude. Zer espero duzue Europatik Mubilen?
Galdera ez da zer eskatu behar dion, baizik eta zer eskaini diezaiokeen Mubilek Europari. Ni berria naiz, baina Mubil 2018an jarri zen abian; 2019an sortu zen fundazioa, eta Mubilen estrategia ehuneko ehunean dago lerrokatua Europaren estrategiarekin. Horrekin abantaila handia dugu. Europako funtsez ari zara, jakina. Guretzat laguntza handia da jada hor lerrokatuak egotea. Baina hori iristen bada, egiaz izango da guk eskaini dezakeguna hor dagoelako. Mubilen proiektuak, bideratzaile gisa, baina baita inguruan ditugun osagaiek ere: enpresa traktoreek, enpresa txikiek, zentro teknologikoek… Denek batera benetan asko dugu eskaintzeko Europaren estrategia horretan. Etxeko lanak egin behar dira, baina lasai esan dezaket posizio onean gaudela.
Elektromugikortasunaren arloan agente asko daude, ez soilik Gipuzkoan, baita beste euskal lurraldeetan ere. Enpresak, erakundeak, zentro teknologikoak… Zenbateraino ez dago atomizatuegia arlo hori? Nola ikusten duzu sektorea elkarlanerako eta lehiakortasunerako masa kritiko bat lortzeko?
Nik uste dut osagai onak ditugula: enpresa asko ari dira lanean, eta ez orain bakarrik, lehendik ere buru-belarri ari ziren. Eta Mubilen helburuetako bat hori da, hain zuzen; bideratzaile izatea elkarrekintza horretan, ekosistema horretan laguntzea. Egia da zentro teknologikoen artean, enpresen artean, kolaborazio horiek gertatzen ari direla Europan eta egin behar direla. Adibidez, Volvo eta Daimler, lehiakideak izanda ere, elkarlanean ari dira. Lehiakideak dira auto erabilgarrietan, baina hidrogenozko autobusentzako teknologien garapenerako aliantza egin dute, gauzak azkarrago egin ahal izateko, eta produktua besteek baino lehenago jarri ahal izateko merkatuan. Ikusten dutelako benetako lehia kanpotik etorriko dela; Tesla, Europan hidrogenozko autobusa eskaini nahi duen Hyzon AEBetako enpresa, eta Asiatik etor daitezkeenak.
Uste dut denek argi dugula kolaborazioa beharrezkoa dela, eta Mubilen eginbehar bat da hori laguntzea. Pixkanaka ari gara ikusten. Jendearen artean argi dago hori beharrezkoa dela.
Kontu horretan bi gauza ikusten ditut nik. Batetik, zaila da jada lehiakideak diren zerbaitetan elkarlanean hastea jada produktua merkatuan izanda; baina, aukera berriekin merkatu berriak irekitzen direnean, hor errazagoa izan daiteke kolaborazioa, abantailak ikusi egiten direlako.
Erakundeen arteko elkarlana nola ikusten duzu? Boroan ibilgailu elektrikoen inguruko beste zentro bat sortuko da, Gestampekin.
Horiek txasisean egingo dute lan. Bateria elektrikoekin, autoak pisu handia hartzen du, eta zentro horretan aztertuko dute nola aurreztu pisua autoen txasisetan, aerodinamika galdu gabe, segurtasuna mantenduz… Guretzat oso albiste ona da, osagarritasun hori ematen digulako eta herrialde gisa indartsuago egiten gaituelako. Azken finean, bakarrik joanda ez daukazu indar hori, baina, herrialde gisa, gure gaitasunak elkarrekin jartzen baditugu, zerbait askoz ere ahaltsuagoa egin dezakegu.
Eskuzaitzetako (Zubieta, Donostia) egoitza noiz iritsiko da?
Hor gabiltza. Abuztuan atera zen obraren lizitazioa, eta esleipena egitear gaude. Usabalek lanean hasteko aukera ematen digu, baina Mubilen helburua polo ekosistema bat sortzea da, eta horretarako beste tamaina bat behar dugu. Paraleloan hori ere egiten ari gara.
Neurriak talde osoari eragiten badio ere, Arabakoa izango da denetan kaltetuena, Cesar Gomez langile batzordeko presidenteak (LAB) gogorarazi duenez: 56 langile zuzenean kaleratuko baitituzte, eta 21 izango dira borondatez kalera joango direnak edo erretiro aurreratua hartuko dutenak. Langile batzordeak salatu du enpresak «xantaia» egin diela langileei, eta uste du ez dagoela enplegu erregulazioa arrazoitzen duen «arrazoi estrukturalik».
Gomezek azaldu du arazoa «momentu puntual honetan» falta duten lan karga dela, eta gogor gaitzetsi du negoziazioa «estatu mailan» egin izana, lantegi bakoitzarekin egin beharrean. Miñaoko planta itxiera edo deslokalizazio arriskuan egon daitekeela eta, lan gatazkan inplikatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari.
Agiria irakurri ondoren bi kezka multzo dituela onartu du Lakuntzak, «edukiaren ingurukoak batetik, eta egingo duen ibilbidearen ingurukoak bestetik». Edukiei dagokienez, nabarmendu du pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko aukera «itxi eta zehaztu gabe» dagoela. Horrez gain, iragarri du agiriak hiru «albiste txar» dakartzala: murrizketak pentsio berrietan, aurreraturiko erretiroak hartzeko aukera mugatzea, eta alarguntza pentsioak murriztea.
Ibilbideaz hitz egitean, Espainiako elkarrizketa sozialaren mahaiaz mintzo da. Mahai hori CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE Espainiako patronalak osatzen dute. «Aurrekariak kezkatzekoak dira, han beti izan direlako murrizketak. 2011n, besteak beste, erretiro adina 67 urtera igo zuten. CCOOk eta UGTk garrantzi handiagoa ematen diote argazkiari edukiari baino». Murrizketen iragarpenekin jarraituz, Lakuntzak gogoratu du Europako funtsak lortzeko baldintzen artean daudela. «Proposamen hauek onartuz gero, Espainiako Gobernua gertuago egongo da Bruselak bidaltzen zituen beltzezko gizonengandik, pentsiodunen elkarteengandik baino».
ELAren analisia ez du Lakuntzak bakarrik egin, harekin agertu dira Mikel Noval eta Janire Landaluze sindikatuaren ikerketa batzordeko kideak. Landaluzek nabarmendu du proposamenak ez diola ezer 2011ko eta 2013ko pentsio erreformak bertan behera uzteari buruz: «Ez zaio gaiari heltzen, interesik ez dagoelako edo adostasunik ez dutelako». Azkenik, eta Novalen iritziko, proposamenak egin beharrekoaren «aurkako norabidean» doaz, eta argi du konponbideetako bat erabaki markoa aldatzean datzala: «Euskal Herrian erabaki behar dugu zein pentsio sistema nahi dugun. Madrildik datorrena kudeatzearekin ez da aski».
LABekin «harrituta»
Lakuntzak, bestalde, bere «harridura» onartu du Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak Gipuzkoako metalgintzako batasun sindikala haustea egotzi diolako. Kazetarien galderei erantzunez, LABen jarrera kontraesanezkoa dela esan du: «Hori egozten digu, eta gero akordioaren balorazio positiboa egin du. Non dago itun hoberik?». Lakuntzak, halaber, uste du horrelako eztabaidak plaza publikotik atera behar direla, «bidean topo egitera kondenatuak gaudelako».
Irail amaieran, iaz baino -%6,1 txikiagoa izan da urte arteko tasa, ekonomiaren hazkundeak izan duen erritmoa. Modu positiboan interpreta daiteke datua, lehenengo hiruhilekoko -%3ko eta, bereziki, bigarrengo -%18,5eko jaitsieren ondotik. Nafarroako ekonomian ere errebote efektua egon da, beraz, espero zen moduan, COVID-19ari aurre egiteko neurriak malgutu egin baitziren ekainetik irailera, itxialdiaren ostean. Baina horren benetako tamaina neurtzeko, gogoratu behar da iaz epe berean %2,5eko hazkundea izan zela. Horrek esan nahi du oraingo igoera handia izanda ere, ekonomia oraindik oso motel dabilela iazko martxarekin alderatuz gero.
Gauza bera gertatu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: udako errebotea %15,2 izan zen. Baina ekonomia iazko erritmoetatik oro urrun (%7,7 behetik) dabil oraindik. Jaurlaritzaren aurreikuspena da %10,1eko jaitsierarekin ixtea urtea.
Nafarroan, susperraldiaren buruan egon dira eraikuntza eta, bereziki, industria. Nafarroako fabrika nagusiak, Volkswagenek apurka ekin zion berriz ekoizpenari: hiru txandako produkzioarekin abuztuaren 24an hasi zuten, eta, ordutik, gainezka egon dira. Baina hasi dira geldialdi berri nabaritzen.
Kontsumoari buruz, berriz, etxeetakoa apur bat suspertzen hasi zen udan, administrazio publikoenak goraka jarraitu zuen, eta kanpoko eskariaren emaitza positiboa izan zen; aldiz, inbertsioek lozorroan jarraitu zuten.
Nastatek atzo jakinarazitakoa aurrerapen bat izan zen; estatistika zerbitzuak ez zituen aletu sektorekako emaitzak. Abenduaren 23an zabalduko ditu datuok. Ordurako aurreikusi ahal izango da urte amaierako kolpea zenbatekoa izango den. COVID-19aren bigarren olatuak hazkundearen amaiera ekar dezake zerbitzuen alorrera, besteetan, industrian bereziki, baino nabariago. Fabrikek eusten diote oraindik, eta denbora batez iraun dezakete, baina baliteke horiek ere antzematea konfinamenduen eta beste sektore batzuen itxiera partzialen eraginak, kontsumoa nabarmen apaldu daitekeelako.
Murrizketekin batera kezka
Hala ohartarazi zuen atzo Elma Saiz Nafarroako Ekonomia kontseilariak. Udako emaitzak espero baino hobeak izan direla adierazi zuen, baina kezkatuta azaldu zen datozen hilabeteetako bilakaerarekin. «Agertokia konplikatu» den arren, gobernuak irailean egindako aurreikuspenik baikorrenari eusten diola esan zuen.
Industriari buruz, baina, ohartarazi zuen hornidura kateetan arazoak sor daitezkeela, eta gaineratu zuen dagoeneko hasi direla kanpoko eskariak gutxitzen. Kontsumoaren hazkundean ere etena egongo dela uste du, bereziki merkataritzari eta ostalaritzari ezarritako neurriengatik. Sektore horiek laguntzeko 10 milioi euro inguruko dirusail bat iragarri zuen Saizek. Laguntza zuzenak izango lirateke eta «datozen asteetan» hasiko lirateke banatzen.
Tentsio handia izan zen atzo goizean Bilboko Areatzan, Barcelo hotelaren aurrean. Han bildu dira Gestampeko ordezkariak eta GTSko eta Matriceria Deustoko langile batzordea. Multinazionalak Zamudion (Bizkaia) dituen bi lantokietako 230 langileak kalean utziko dituen erregulazioa aurkeztu du. Duela hiru aste abiatu zuten negoziazio epea, eta atzoko bilerak laugarrena behar zuen. Ondo bidean, hurrengo ostiralean izango dute azkena. Orduan bukatuko da langileekin negoziatzeko epea.
Aurreko bileretan bezala, langileek elkarretaratze zaratatsu baina lasaia egin zuten hotel aurreko errepidearen beste aldean. Atarian, hamar ertzain zeuden, lau auto eta furgoneta batekin; Gestampeko zuzendaritzako kideak barruan ziren. Batzordeetako kideak gerturatu zirenean, ertzainek izen zerrenda bat zuten, eta ordezkariak identifikatzera behartu zituzten. Aurreko bileretan ez zen horrelakorik egon. Hainbatek identifikatzeari uko egin zioten. Eraikin publikoa da. Beste kide batzuk, berriz, ez ziren ageri zerrendan. Tentsioa handitu egin zen, eta beste espaloiko langileak gerturatu ziren. Batzordeko kide pare batek borra kolpeak jaso zituen hotelaren atarian.
Egoera ikusita, batzordeetako kide batzuk hotelean sartu ziren, eta horrela ezin zela bilerarik egin aurpegiratu zioten Gestampi. Ondoren, salaketa jarri zuten lan ikuskaritzan. «Gestampek antolatu du zirku hau, eta denbora agortzen ari da», nabarmendu zuen Muñozek. «Orain arteko bilerak alferrikakoak izan dira. Lehen bietan, agiri kontuak bakarrik, eta, hirugarrenean, eskaintza iraingarri bat jaso genuen. Gizarte Segurantzak dioena baino ez. Eta gaur, hau: fede txarra hau da».
Itxiera eragozteko asmoa
Batzordearen proposamena neurri traumatikoak ez hartzea da. Espedientea mahai gainetik kenduz gero, negoziatzeko prest daude: erretiroak, aldi baterako neurriak… «Industria Sailarekin hitz egindakoa hortik doa. Gestampek tooling arloko zazpi enpresa ditu, neurriak banatuko zituela esan zuen, eta ez du horrela egin. Eta badakigu itxitako fabrika bat irekitzea oso zaila dela». Muñozek, gainera, ondo daki nor daukan mahaiaren beste aldean: «Mundu guztiak daki Gestampek baduela ahalmen ekonomiko nahikoa hau bere gain hartzeko. Jaurlaritzak berak eskatu dio, baita Txorierriko (Bizkaia) udalek ere, alderdi guztietakoek».
Eurostatek gaur emango du 2020ko hirugarren hileko hazkunde datua. Datu ona izango da, erakutsiko baitu ekonomiak indarrez errebotatu zuela udaberriko hondoratzearen ondoren. Baina, hilabete eskas igaro den arren, iraganeko argazkia da Eurostatek emango duena. Udazkena, berez, irailean bertan hasi zen, lehen hostoak erori ahala erori baitziren errebote horri eusten zioten hainbat faktore. Motelaldi horrek bere hartan jarraitu du, eta azaroa «oso negatiboa» izango dela iragarri du Lagardek. Nahikoa azken hiruhilekoan berriro atzeraldia izateko? «Ez dakigu», erantzun zuen.
Hazkundearen amaiera «uste baino goizago» iritsi dela aitortu du Lagardek, eta zerbitzuetan gertatu dela azaldu du, industria oraindik kopuru positiboetan dagoelako. Zerbitzuen beheranzko joera sendotu egingo da hurrengo asteetan, konfinamenduek eta sektore batzuen itxiera partzialek kontsumoa apalduko dutelako ostalaritzan, garraioan, baina baita beste sektore batzuetan ere. Giroa belztu ahala, zuhurtziarako joera sendotu da, eta EBZk antzeman du enpresen eta herritarren inbertsioak geratu egin direla.
«Berregokitu»
Egoera horren aurrean, erantzuteko prest azaldu da EBZ. «EBZk bizkor eta indarrez erantzun zion COVID-19aren lehen olatuari, eta hala egingo dugu bigarren olatuan ere». Zehazki zer egingo duen ez du argitu Lagardek. Berez, gaurko agerraldiaren hitz gakoa «berregokitu» izan da, behin eta berriro erabili baitu Lagardek xehetasunak jakin nahi zituzten kazetarien galderei erantzuteko. «[EBZren] Gobernu Kontseiluak bere tresnak berregokituko ditu, behar den moduan erantzuteko oraingo egoerari, ziurtatzeko finantza baldintzak lagungarri direla ekonomia suspertzeko, eta erantzuteko pandemia inflazioaren bidean izaten ari den eragin negatiboari». Beste hitz batzuetan, bere eskura dituen «tresna guzti-guztiak» ere erabil ditzakeela abenduan.
Tresna nagusia PEPP izenekoa da, Pandemiako Larrialdiko Erosketa Programa. Haren bidez, estatuen eta enpresa pribatuen 1,35 bilioi euroren zorra erosiko du banku zentralak. Haren bidez lortzen du erakunde publikoak eta pribatuak zorra jaulkitzeko arazorik ez izatea eta, gainera, merke egitea. Plan hori gutxienez 2021eko ekainera arte da irautekoa, baina ez da baztertu behar luzatzea edo handitzea, «ziurtatzeko finantzaketa baldintza egokiak daudela ekonomiaren suspertzea laguntzeko». Interes tasak, berriz, %0n daude, eta hala jarraituko dute. «Ez ditugu igoko, inflazio espektatibak sendo egon arte %2tik gertu», Lagardek gogorarazi zuenez.
