Euskal Ogia, Eusko Labelen produktu berria
Euskal Ogia aurkeztu zuen atzo Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Elikagai Politiketako sailburuordeak. Nabarmendu zuenez, nekazarien eta okin tradizionalen arteko elkarlanaren fruitua da ogia, eta haren bidez sustatu nahi dute Araban kalitatezko garia landatzea, eta garia ogirako erabiltzea, gaur egun batez ere abereen bazkarako eta galletak egiteko baliatzen baitute. Ogia jada salgai dago hogei okindegitan, eta urtea amaitzerako helburua da 120ra iristea.





