ELAk eta LABek greba deitu dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetan…

ELAk eta LABek grebara deitu dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak, 2020ko urriaren 6an. Lan baldintzak are okerragoak direla salatu dute.
Bilbok izoztu egingo ditu 2021eko udal zergak eta tasak

Indarrean jarraituko dute egungo ordenantza fiskalek. Horrekin batera, zergadunentzat dauden onura fiskalak eta ordaintzeko erraztasunak mantenduko dira.
Kostaldetik gertuago joango da Bordele-Gatika goi tentsioko linea
Egitasmoaren aurkako plataformek azaldu dutenez, Capbretongo itsas arroilan antzemandako arazoengatik egin behar izan dute atzera hasierako egitasmoan, baina gogoratu dute aurtengo uztailaren 10ean intentsitate txikiko beste hiru sismo izan zirela «egonkortzat kategorizatutako beste eremu batean». Kezkatuta agertu dira «hain denbora laburrean» gisa horretako hainbat arazo izan direlako, eta azpiegitura handi horren segurtasuna ezbaian jarri dute, eta diru laguntzak bertan behera uzteko eskatu diote Europako Batasunari.
Bruselak Interes Komuneko Proiektu gisa izendatu du egitasmoa. Inoiz Batasunak argindar konexioak hobetzeko emandako laguntzarik handiena du. Kostu osoa 1.750 milioira helduko dela kalkulatu dute, eta heren bat Bruselak jarriko du. Capbretongo arroilako ingeniaritza lan erraldoiari uko egin arren, hasierako aurrekontuari eutsi diote sustatzaileek. Lanak Espainiako REE eta Frantziako RTE argindar sareen kudeatzaileek osatutako Inelfek sozietateak egingo ditu. Datorren urtean hasi nahi ditu, eta 2025ean amaitu.
Lotura gehiagoren beharra
Azpiegitura horri esker Frantzia eta Iberiar penintsula arteko konexioa bikoiztu egingo da: 2.800 megawatteko gaitasuna du orain, eta 5.000 megawattera iritsiko da. Interkonexioa %6koa da gaur egun, eta kablearen bitartez iritsiko da EBk jarritako %10eko helburura. Batasunaren asmoa da epe luze batean argindarraren merkatu bateratu bat eratzea kontinente osoan.
Eusko Jaurlaritza ere proiektuaren alde azaldu da, eta adierazi izan du zer abantaila ekarriko lituzkeen: besteak beste, argindarraren prezioa jaistea, AHT abiadura handiko trenak beharko duen energia bermatzea, eta Nafarroako zentral eolikoen energia kontsumitzea erraztea.
Izan ere, goi tentsioko linea ez da Gatikan amaituko. Frantziako konexioa Bizkaitik egin nahi du Espainiak, eta handik Mediterraneoraino eraman. Hego Euskal Herriari dagokion zatiaren lanak, baina, geldirik daude, eta eztabaida iturri bihurtu dira. Gatikatik konexioa egin nahi dute Gueñesera (Bizkaia). Handik, Itsasora (Gipuzkoa), eta Castejonekin (Nafarroa) lotu.
Gatika-Gueñes eta Gueñes-Itsaso lineen egitasmoei buruz REEk apenas zabaldu duen informaziorik. Besterik da Itsaso eta Castejon artekoaz. 2018an berriz ekin zioten egitasmoari. Hirugarren aldia da azken hamarkadan Gipuzkoa eta Nafarroa goi tentsioko linea bidez lotzen saiatu direna, eta horietatik bitan saiatu dira Itsasotik. REEk iazko apirilean bidali zien egitasmoaren hasierako txostena bidean egon litezkeen udalerriei.
Baina proiektuak oposizioa gogorra du: besteak beste, inguruetako ia 500 hautetsi aurka azaldu dira, besteak beste, ingurumen arazoak argudiatuta: azaldu dute azken proposamena bigarrenaren modukoa dela, eta gogoratu REEk bertan behera utzi zuela lotura hori egiteko lehen proiektua 2010ean, ingurumen eraginagatik eta «gizartearen oposizioagatik».
Nafarroako BPGa %15,3 uzkurtu zen itxialdian, eta jipoi handia…
Nahiz eta datuek urte arteko tasaren atzerakada handiagoa islatzen duten, egoera berezi honetan hiruhileko batetik besterako aldaketek hobeto erakusten dituzte jarduera ekonomikoaren gorabeherak. Uztailetik irailera arteko datuak jakin zain, atzo argitaratutako emaitzak uztail amaieran aurreratutakoa berretsi besterik ez du egin. Antzera gertatu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: iragan astean Eustatek kaleratutako datuen arabera, %16,4 jaitsi zen ekonomia itxialdiaren zatirik handiena bildu zuen hiruhilekoan, eta %19,5, berriz, urte arteko tasa aintzat hartuta.
Eskaintzaren ikuspegitik, urte arteko tasari erreparatuta, sektore ekonomiko guztiek egin dute atzera, merkatuan aritzen ez diren zerbitzuak izan ezik —Nastaten arabera, familiei doan edo prezio oso merkean zerbitzua eskaintzen dieten jarduerak—. Aitzitik, merkatuko zerbitzuen sektorean, beherakada %22,9koa izan da, eta bertan sartzen dira konfinamendua gehien pairatu duten alorrak: ostalaritza, merkataritza eta garraioa.
Industriak, berriz, %23,9 egin du atzera iazko epe berarekin alderatuta. Nafarroako fabrika nagusia, Volkswagen, geldi egon zen martxoaren 15etik apirilaren 27ra, eta apurka ekin zion berriz ekoizpenari —hiru txandetako produkzioarekin abuztuaren 24an hasi zen—. Lehen sektorean, beherakada ez da hain handia izan. Herritarren elikagai beharrak lan eskerga egitera behartu ditu laborariak eta elikagai industria, eta %2,2 egin du atzera, iazko egoerarekin alderatuta.
Barne kontsumoa, atzera
Tamaina horretako hozkadak isla izan du ekonomiaren beste aldean ere, eskariarenean. Konfinamenduaren ondorioz, sendiek gutxiago kontsumitu dute, eta barne kontsumoak %16,4 egin du atzera, iazko datuekin alderatuta. Itxialdian eta ondorengo konfinamenduaren arintze prozesuan, sendiek gutxiago gastatu dute ostalaritzan eta ondasun iraunkorretan —altzari, etxetresna eta halako produktuak—; gehiago, berriz, elikagaietan eta osasun produktuetan —maskarak eta hidrogelak, kasurako—. Ziurgabetasun egoera betean, enpresen inbertsioak nabarmen egin du atzera: %22,8 iazko datuekin alderatuta.
Mugak itxita egonik, egoerak bete-betean eragin die nazioarteko merkatuko joan-etorriei. Nafarroako enpresen esportazioak %31,8 uzkurtu dira, iazko datuekin alderatuta; inportazioak, berriz, %28.
Errentei dagokienez, langileen soldatek %14,3 egin dute atzera. Autonomoen eta enpresaburuen irabaziak, oro har, %20,1 uzkurtu dira, Nastaten arabera.
Bigarren hiruhilekoan, enpleguak %16,3 egin du behera.
Auzitegi Gorenak aitortu du Glovoren banatzaileak autonomo irregularrak direla

Auzitegi Gorenak aitortu du banatzaile baten eta Glovo enpresaren artean lan harremana dagoela, eta errefusatu egin du auzia EBko Justizia Auzitegira eramatea.
Petronorrek erregai sintetikoen munduko plantarik handienetako bat eraikiko du

Petronorrek energia berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdearekin erregai sintetikoak ekoizteko munduko plantarik handienetako bat eraikiko du Bilboko Portuan.
Grebaz geroztik, Jaurlaritzaren proposamenik jaso ez dutela salatu dute…

EAEko hezkuntza alorreko sindikatuek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT) salatu dutenez, irailaren 15ko grebaz geroztik ez dute Hezkuntza Sailaren proposamenik jaso.
ABEEtan araudi desberdinak izango dira
Halaber, Diazek esan du erregulazioei buruzko araudi desberdinak izan daitezkeela. Hala, COVID-19aren berragerpenari lotutako ABEEk ez dute eperik izango. «Ez du zentzurik larrialdi bati epeak jartzeak», azaldu du.
Erregulazio horiek EBren Sure programaren diruarekin finantzatu nahi ditu Espainiako Gobernuak. 100.000 milioi euro dira, eta «aktibatzeko prest» dagoela esan du EBk.
Telelana birusarengatik ezarri duten enpresak ez ditu lotuko lege…
Legea zer kasutan den aplikatzekoa, gastuen banaketa, lanaldien antolaketa eta beharginen lanaldia gainbegiratzeko tresnak jorratzen ditu arau bilduma berriak.
ZER DA TELELANA?
Gutxienez hiru hilabetez eta lanaldiaren %30 etxetik eginez baino ez zaio aplikatuko telelanaren legea behargin bati. Egunero lanaldiaren erdia etxetik egitea edo lanaldi osoa noizik eta behin egitea ez du telelantzat jotzen legeak. Astero egun eta erdi oso bat behintzat egin beharko da legea aplikatu behar izateko. %20tik %30era eraman du muga Madrilek, patronalaren presioa tarteko.
GASTUAK NORENTZAT DIRA?
Enpresaren ardura da telelana egin dadin langilea beharrezko tresnez hornitzea eta haien mantentzea pagatzea. Ordainketa horien zenbatekoa negoziazio kolektiboaren esku uzten du legeak, dena den. Hau da, enpresaren erantzukizuna da telelanak eragiten dituen gastu nagusiak pagatzea, baina praktikan lantaldearekin lortzen duen akordioen menpe geratzen da zer neurritan pagatuko dituen. Internet sarea, telefonoa, argia… gastu asko egon daitezke pagatzeko; enpresak horien zer portzentaje pagatuko duen negoziazio kolektiboak finkatuko du.
ITUN BAT EGIN BEHAR DA?
Bai, langileek eta enpresek itun bat egin behar dute, eta enpresak hamar egun ditu hura jakinarazteko lan agintaritzari, betiere COVID-19az besteko telelana gauzatzen ari bada enpresa. Edukiari dagokionez, gutxieneko bat ezartzen du legeak: telelana egiteko, beharrezkoa den tresneria adieraztea, langilearen gastuak eta horiek nola pagatuko diren zehaztea, eta ordutegiak ezartzea, besteak beste.
KORONABIRUSEKOEKIN ZER?
Patronalak lortu du aparteko egoerek bultzatutako telelana legetik at geratzea, eta pandemia aparteko egoera da, begi bistakoa denez. Hala, enpresek beren itun kolektiboekin jarraituko dute, telelana COVID-19a dela-eta ezarrita baldin badaukate jadanik. Hori bai, langileak hornitu beharko dituzte beharrezkoak diren tresnez —ordenagailuak, telefonoak eta beste—, eta horien gastuak beren gain hartu beharko dituzte. Hau da, arautegi berria ez da aplikatzen, baina gastuak enpresarenak dira. Nola eta zenbat pagatuko dituen? Negoziazio kolektiboaren menpe geratzen da.
LANGILEA KONTROLA
DEZAKE ENPRESAK?
Bai, baina legeak ez du argitzen nola. Langilea «gainbegiratzeko eta kontrolatzeko egokitzat» jotzen dituen neurriak hartu ahal izango ditu enpresak, betiere behargina bere lana egiten ari dela bermatzeko. Enpresak bitarteko telematikoak baliatu ahal izango dituela adierazten du legeak, baina beharginaren «duintasuna eta intimitatea» muga gisa hartuta; indefinizio handia dago, beraz. Halaber, enpresak ezingo du behartu langilea bereak diren ordenagailu, tablet edo telefonoetan programa eta aplikazio jakin batzuk instalatzera.
ORDUTEGI MALGURIK BAI?
Bai, langilearen ordutegia malgua izan daiteke, baina, aldi berean, beharginak enpresarentzat prest egon behar duen hainbat une egon daitezkeela ezartzen du legeak. Alegia, enpresak eta langileak negozia dezakete ordu jakin batzuek lanekoak behar dutela izan derrigorrez. Edonola ere, idatziak gogoratzen du deskonexio digitala jasota dagoela legedian.
BORONDATEZKOA DA?
Bai, borondatezkoa da, hala langilearentzat nola enpresarentzat. Eta biek egin dezakete atzera, lan presentzialari ekinez. Horretarako, negoziazio kolektiboan negoziatu denari baizik ez zaio jarraitu behar. Langileak ezin du telelana erreklamatu, baina enpresak ere ezin du behartu telelana egitera; enpresak telelana egiteko eskatu eta langileak horri uko egitea ez da izango kaleratzeko arrazoi objektiboa, ezta lan baldintzak aldatzekoa ere.
ESKUBIDEEI EUSTEN ZAIE?
Bai, telelana egiten duten langileek enpresaren egoitzan lan egiten dutenen eskubide berak izango dituzte. Behargin horiei ezingo zaie gutxiago pagatu edo trebatzeko ikastarorik gabe utzi, edota maila profesionalean gora egiteko prozesuetatik kanpo utzi.