Nafarroako Gobernuak gaztelerazko 108 lanpostuko eskaintza onartu du Hezkuntzan

Hezkuntzan lan eskaintza publikoa (LEPa) egitea ebatzi du gaur Nafarroako Gobernuak. Zehazki, gaztelerazko 108 lanpostu eskainiko ditu, epai bat betetzeko.


EH Bildurekin «lan erreforma osoa» baliogabetzeko ituna ere egin zuen Sanchezen gobernuak pandemiaren gordinean, alarma egoera aurrera ateratzeko botoen truke. Batera edo bestera, ematen du Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen ekingo diola Mariano Rajoyren alperrak pasatuta 2012an onartu zen lan erreforma horri. Ministroen Kontseiluak lege berriak egiteko datorren seihilekoaren egutegia onartu zuen atzo, eta bertan jasotzen da erreforma horren zenbait atalen aldaketa.
Yolanda Diaz Lan Ministroak urte hasieran egin zuen lehen aldaketa lan erreforman, gaixo baimen batekin dauden langileak ez daitezen izan kaleratze objektibo baten biktima. Baina kaleratze mota horiek galarazteko urratsak adostasun handia zuen eragileen artean, baita patronalarena ere. Podemoseko ministroaren benetako erronka erreformaren beste edukiak aldatzea izango da luze gabe, eta batez ere zenbateraino aldatuko diren negoziazio kolektiboan enpresari abantaila ematen dioten arau-gakoak.
Enpresaren abantaila kendu
Espainiako Gobernuak onartutako egutegiak eduki zehatz batzuk aipatzen ditu. Hasteko, gaur egun indarrean dagoen urtebeteko lan itunen ultraaktibitatea aldatuko litzateke. Gaur egun, lan hitzarmen bat iraungi eta urtebetera erortzen da aldeek ez badute akordio berri bat egiten. Horiek horrela, sindikatuek egiten dute presioa lan itun berria egiteko, berritu ezean hitzarmenaren babesik gabe geratzen baitira beharginak. Lehen, ultraaktibitatea mugagabea zen, eta ituna berritzeko premia enpresarena zen, lan baldintzak aldatzea komeni bazitzaion.
Urtebeteko iraungitze hori kenduko du gobernuak orain, baina ikusteko dago ultraaktibitate mugagabea finkatuko ote duen modu orokorrean, edo beste formularen batekin erakarri nahi ote duen patronala adostasunera. Ezin baita ahaztu ultraaktibitatearen tresnari esker izan dutela enpresek modua urte askoan —batez ere Atzeraldi Handiaren bigarren oldarraldian— soldatak apaltzeko eta, oro har, lan baldintzak okertzeko.
Joko arauak sakon aldatu ditzakeen beste aldaketa itunen lehentasunean kokatuko da. Espainiako sindikatuen eskaerak aintzat hartuz, enpresa itunei lehentasuna kendu eta sektorekoei eman nahi die Madrilek. Azken urteetan, Espainia osoko itun kaskarrago batean ez erortzeko modu bat zera izan da euskal langileentzat, enpresa itun bat lortzea baldin eta sektorekorik ez bada izan lurraldean. Confebask EAEko patronalak eta sindikatuek lanbide arteko esparru akordioa egin zuten euskal itunei lehentasuna emateko, eta baliteke itun esparru horrek inoiz baino garrantzi handiagoa hartzea aurrerantzean, Espainia osoarentzat egiten diren itun kolektiboei izkin egiteko. Edonola ere, euskal sindikatuentzat oso kaltegarria izan daiteke enpresa itunei lehentasuna kentzea eta sektorekoei ematea, baldin eta Espainiako sektoreko hitzarmenei ematen baldin bazaie lehentasun gorena.
Patronalak nahi ez badu?
Mahai gainean dagoen beste erabaki bat da enpresak ituna ez betetzeko duen aukera baliogabetzea. Orain, enpresak langileen ordezkarien oniritzirik gabe utz dezake ituna bete gabe, zerrendaturik dauden zenbait egoera aitzakia gisa hartuta; oso erraza da baldintza horiek betetzea. 2012an ORPRICE arbitratze organoa sortu zen, enpresek ituna ez betetzeko erabaki horiek argitzeko.
Espainiako Gobernuak azpikontratazioetan ere esku hartu nahi duela esan du. Baina esan du eduki hori eta beste guztiak elkarrizketa sozialean landu behar direla, sindikatuen eta patronalaren akordioa sustatuz. Orain arte, aldi baterako erregulazioen gaian, gutxieneko soldatan eta beste batzuetan adostasunez aritu da Sanchezen gobernua. Ikusteko dago zer gertatuko den patronalak oniritzia ematen ez duenean.
Haien mezua bat dator lehen begirada batean Txinako kaleetan ikusten denarekin. Normaltasun zaharra bere bidea egiten ari da maskaren gainetik; garraio publikoan eta jendetza handia biltzen den leku itxietan baizik ez dira derrigorrezkoak. Tartean behin tenperatura kontrolak egiten dizkiete herritarrei, baina jada inork ez dio erreparatzen infragorrien termometroak erakusten duen zenbakiari.
Txinatik barrena mugitu ahal izateko artean indarrean dago derrigorrezko aztarnatze aplikazioa, baina QR berdea da araua, eta horrek ekarri du festa giroa herrialdean zehar zabaltzea. Tabernak eta diskotekak berriz gainezka daude, adinekoek plazak eta parkeak betetzen dituzte hain gustuko dituzten taldekako dantzekin, eta gazteentzako kontzertuek gero eta entzule gehiago dituzte.
Euskal Herrian gertatzen ari denarekin alderatuta, harritzekoa da nola ireki dituzten eskolak ikasturtearen hasieran. Maiatzaren amaieran indarrean jarri ziren neurri zorrotzak —manparak norbanakoentzat eta etengabe desinfektatzen aritzea— alde batera utzi dituzte, eta orain maskarak erabiltzea hautazkoa da.
Erraza da zergatia ulertzea: Txinak ez du COVID-19 kasurik izan abuztuaren 16az geroztik. Ordutik hona antzeman diren kutsatze guztiak atzerritik ekarritakoak izan dira, eta berehala kontrolatu dituzte, besteak beste, herrialdera iristen den edonork hamalau eguneko berrogeialdia zorrotz bete behar duelako.
Birusa erauzteko estrategiak talka egiten du mendebaldean gehien zabalduta dagoenarekin —COVID-19arekin bizitzea eta hura ahal dena kontrolatzea—, baina badirudi arlo ekonomikoan ere itxaropenerako datuak ematen dituela. Berez, Txina da, Vietnamekin batera, urteko bigarren hiruhilekoan haztea lortu zuen ekonomia bakarra: BPGa %6,8 beheratu zen, baina bigarrenean %3,2 egin zuen gora, industria suspertu baitzen (+%4,8). Edonola ere, 2020aren lehen erdia negatiboa izan da: 45,6 bilioi yuaneko barne produktu gordina izan zuen (5,77 bilioi euro), 2019ko lehen erdian baino %1,6 gutxiago.
Baina inork ez du zalantzan jartzen Txinak azeleragailuari sakatuko diola urtea amaitzeko falta diren hilabeteetan. NDF Nazioarteko Diru Funtsak %1,2ko hazkundea iragarri du 2020rako, eta Moody’s-ek, berriz, %1,9koa. Iragarpen horiek hobetzeko modua dagoela aurreratzen ari dira zerbitzuen azken datuak. Barne kontsumoak dakar herrialdearen aberastasunaren %57,8, eta badirudi goranzko bidea hasi duela, astiro bada ere. Txikizkako salmentak gutxitu egin ziren ekainean (-%1,8) eta uztailean (-%1,1), baina beherakadaren erritmoa moteltzen ari da, eta espero da aurki zenbaki positiboak itzultzea. «Osasun egoera kontrolpean dago, eta denak erakusten digu barne kontsumoak hazten jarraituko duela», azaldu du Zhao Qingh Estatistiken Bulego Nazionaleko funtzionarioak. Estrategiak garbia dirudi: Txinak bere barne sendotasunean du konfiantza koronabirusaren krisitik ateratzeko, eta ez munduko ekonomiaren suspertzean.
Desoreka handiak
Baina bada kezka handi bat: desberdintasun sozialak handitzen ari dira. LVMH luxuzko produktuen Frantziako multinazionalaren salmentak %65 handitu ziren urteko bigarren hiruhilekoan, eta Savills azterketa etxearen estatistikek diote goi klaseetarako merkataritza guneetan salmentak gora doazela. Baina, beste muturrean, herritar pobreenen sufrimendua ez da amaitu. Li Keqiang lehen ministroak berak onartu zuen arrakala hori, parlamentuaren urteroko bileraren amaieran gogorarazi zuenean 600 milioi herritarrek mila yuan baino gutxiago irabazten dutela hilero (125 euro).
Baliteke zenbaki horrek ez aintzat hartzea ezkutuko ekonomiaren neurria, baina esanguratsua da ikusteko dena ez dela urre. Txinako Estatu Kontseiluak iragarri du 2024rako per capita errenta 14.000 dolarrera iritsiko dela , eta Txinako BPGa munduko handiena izango dela urtebete beranduago; baina beste estatistika batzuk nabarmen okerragoak dira. Hirietan, herritarren erosteko ahalmena %9,5 jaitsi zen urteko lehen hiruhilekoan, eta %6,2 bigarrenean, batez ere telelana egiterik izan ez dutenen ondorioz. Bestalde, urtean 300.000 yuanetik gora (37.500 euro) irabazten duten familien arteko inkesta batek erakutsi du klaserik aberatsenetan erosteko ahalmena handitu egin zela bigarren hiruhilekoan.
Desberdintasunak ez dira Txinaren arazoa soilik, baina arrakala ez du gustuko igitaiaren eta mailuaren azpian biltzen den gobernu batek. Horren erakusle da Pekingo gobernua saiatu dela zentsuratzen Thomas Pikettyk Kapitala eta Ideologia liburuan Txinako desberdintasun sozialei buruz argitaratutakoa, nahiz eta Xi Jinping presidenteak berak esan zuen lan txalogarria zela.
Arazoak arazo, baikortasuna zabaldu egin da azken asteetan. Abuztuan, Txinako enpresak pandemiaren aurreko erritmoan hasi ziren kontratatzen, eta Erosketen Arduradunen Indizea —zerbitzuetako enpresen termometroa— berriro 50 puntutik gora kokatu zen, negozioa hazten ari dela erakusten duen mugaren gainetik.
Turismoa da kontsumoaren hazkundearen adibide on bat, nahiz eta haren datu onek baduten artifizialetik. Izan ere, Txinaren mugak ia-ia itxita egoteak eta gobernuak kanpotik datorren oro konfinarazteak eragin du atzerrira joan nahi zuten guztiak herrialdean bertan geratzea. Beste inon baino gehiago, Hainanen ikusten da barne turismorako joera hori: joan den hilean %60 ugaritu ziren uharte horren klima tropikalaz eta tax free dendez gozatzera joandako turistak. «Txinatarrak gertuko lekuetara doaz, oporraldi txikiagoak egin dituzte, baina egunean diru gehiago gastatzen ari dira. Kalitatezko zerbitzuek bezeroak irabazi dituzte», azaldu du Internet bidezko bidaia agentzia nagusiak, Ctrip-ek.
Zuhur ageri da gobernua, haatik. «Txinako ekonomiak lortu du gutxika-gutxika pandemiak eragindako kaltea gainditzea, baina hazkundeak oraindik badu beheranzko joera, koronabirusak artean eragin kaltegarria duelako nazioarteko ekonomian. Aldagai makroekonomiko gehienak artean kopuru negatiboetan daudenez, bide luzea dugu pandemiak kendu ziguna berreskuratzeko. Baina erakutsi dugu haren eragina kontrolatzerik bazegoela», azaldu zuen Estatistiken Bulego Nazionaleko bozeramaileak, bigarren hiruhilekoko datuak azaltzean.
Edonola ere, nahiko argi dago Txina indarturik aterako dela egungo egoeratik. Azken finean, munduko fabrika da oraindik ere, eta munduak inoiz baino gehiago behar du orain. Estatistika ulergarri batek erakusten du: IHS Markiten arabera, Txinaren esportazioak mundukoen %20 izan ziren apirilaren eta ekainaren artean, 2019ko tarte horretan baino zazpi puntu gehiago. Goranzko joera hori indartzen ari da, abuztuan Txinaren esportazioak beste %9,5 handitu baitziren.
Gerra komertziala
Donald Trumpentzat zoritxarrez, hark duela bi urte luze hasitako gerra komertzialak ez du lortu Txinaren eta AEBen arteko merkataritzaren desoreka arintzea. Kontrakoa gertatu da: Txinak AEBekin duen superabita %27 handitu da. Garbi dago Pekinek ez duela bete merkataritza akordioaren lehen fasea ixteko hitzemandakoa —hau da, 2017an baino 200.000 milioi dolar gehiagoren produktuak inportatuko zituela AEBetatik—. Are gehiago, urte horretan baino elikagai eta energia produktu gutxiago erosi dizkio.
Hori gutxi balitz, munduko bi ekonomia nagusien arteko gatazkari erregai gehiago botatzeko beste elementu bat azaldu da azkenaldian: yuan diruaren balioa kopuru harrigarriki txikietan dago. Ekonomista batzuen arabera, horrek esan nahi du Pekin bere dirua manipulatzen ari dela atzerrian gehiago saldu ahal izateko. Salaketa horiek ukatu ditu Txinako Herri Bankuak, baina onartu du esku hartzen duela truke tasa «egonkor bat» lortzeko. Hots, eragotzi nahian dabilela yuanak balioa handitzea, nahiz eta hori den oraingo egoerak bultzatu beharko lukeena.
«Txinari beti leporatzen diote zikin jokatzea; betiko potentziek finkatu zituzten arauak, haiek beti irabazteko. Lortzen ez dutenean, Donald Trumpek jokoaren arauak aldatu ditu, eta inoiz egingo ez zutela zioten hori egiten dute; kasu honetan, merkatu librearen aurka joan. Agian aldaketa da Txina gai dela arauak ezartzeko bere interesak defendatze aldera», azpimarratu du Xiongek, bere buruari te berde bat zerbitzatzen diola. Bere lantegian inork ez darama maskararik. «Koronabirusa? Zer koronabirusa?», esan du, txantxetan.


Urriaren 15erako akordiorik ez badago, «ez zait iruditzen gure artean merkataritza librerako itunik izan daitekeenik; hori onartu, eta aurrera egin beharko dugu», esan zuen atzo Johnsonek. Gaineratu zuen, halaber, adostasunik gabeko harreman berria «positiboa» izango litzatekeela aurrerantzean ere Erresuma Batuarentzat.
Johnsonen ustez, «Erresuma Batuak ezin die uko egin herrialde independentea izateko funtsezko oinarriei», zeharka aipatuz arrantzarako eremuak eta estatu laguntzak emateko askatasuna.
«Bi munduetatik onena»
Michel Barnier Europako Batasunaren negoziatzaile nagusia «kezkatuta» dago, France Inter irratian esan duenez. «Zaila da, britainiarrek bi munduen onena nahi baitute». Barnierrek berretsi zuen arrantzari buruzko adostasuna derrigorrezkoa dela akordio zabalagoetarako. Aldiz, Erresuma Batuko negoziatzaileek nahiago dute gai errazagoak hitzartzea aurrena, eta zailenak bukaerarako uztea.
Ezin da ukatu harremanak gaiztotzen ari direla. Erresuma Batuko zenbait hedabidek joan den astean iradoki zuten Europako herrialde batzuk Barnier baztertzen ari zirela, akordiorako oztopoa zelakoan. EBko negoziatzaile nagusiak ukatu egin du halakorik dagoela, eta esan du «gezurrezko zurrumurruak» direla. Dena den, zalantzarik bazegoen, asteburuan Alemaniaren babes esplizitua jaso du Barnierrek.
Atzoko elkarrizketan, Barnierrek ez zuen adierazpenik egin nahi izan Erresuma Batuaren barne merkatuari buruzko planez. Hori bai, Ursula von der Leyenek adierazi du espero duela Erresuma Batuak bere hitza betetzea: «Irteera Akordioa ezartzea betebeharra da nazioarteko araudiaren pean, eta derrigorrezkoa etorkizuneko edozein elkarlanetarako. Irlanda eta Ipar Irlandarako protokoloa funtsezkoa da irlan bakea eta egonkortasuna eta merkatu bakarraren osotasuna babesteko».
Dibortzio akordioa auzitan
Financial Timesek atzo plazaratutako albistearen arabera, Johnsonen gobernua barne merkatuari buruzko legedi berria prestatzen ari da, zeinaren ondorio nagusia brexit-erako akordioaren eragina murriztea edo desegitea litzatekeen. Atzerapausoa, batez ere, Ipar Irlandaz oraindik erabat finkatu gabeko gaietan etorriko litzateke, hala nola estatu laguntzei eta aduanei buruzkoetan. Urrian sinatu zen akordioaren helburu nagusia, hain zuzen, Irlandako iparraldearen eta hegoaldearen arteko muga zurrunera ez itzultzea zen.
Bihar da aurkeztekoa lege proiektua. Erresuma Batuko Gobernuaren iturrien arabera, nolabaiteko erresalbua da, negoziazioek porrot egiten duten kasuan erabiltzeko.
Irlandako Atzerri ministro Simon Coveneyk berehala gaitzetsi zuen Johnsonen mugimendu hori: «Jarduteko modu oso zentzugabea litzateke».
Brexit-erako akordioa joan den urrian adostu zuten Erresuma Batuak eta Europako Batasunak, bien arteko dibortzioaren baldintzak hitzartuz. Horiek horrela atera zen herrialdea Batasunetik joan den urtarrilaren amaieran, eta trantsizio epea hasi zen, aurtengo abenduaren 31 artekoa.
Bi fakzio
Jada sinatutako baldintza edo adostasun horietan orain alde bakarrez atzera egiteak —edo aukera hori mahai gainean jartzeak— bi ondorio esanguratsu izan ditzake, iturri diplomatikoek adierazi dutenez. Batetik, are gehiago gaiztotuko lituzke harreman berrirako negoziazio jada lardaskatuak. Eta, bestetik, Erresuma Batuak bere konpromisoak betetzeko duen gaitasunari edo borondateari buruzko zalantzak piztuko lirateke nazioartean, noiz, eta herrialdea merkataritza akordioak negoziatzen ari denean hainbat herrialderekin.
Londresko zenbait egunkariren arabera, Johnsonen gobernuan bi fakzio daude oraintxe, nor nagusituko lehian. Hori uste du Bruselako negoziatzaile taldeak ere. Batetik, jarrera errealistagoarekin, akordio bat egitea ezinbestekoa dela uste dutenak daude, eta, bestetik, brexit-aren beraren ideologoak izan eta azken bururaino joan nahi dutenak.
Erresuma Batua abenduaren amaieran aterako da Europako Batasuneko merkatu bateratutik eta aduana eremutik, orduan iraungitzen baita brexit-erako trantsizio epea. Ordurako ez badago adostasunik Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harreman berrirako, baliteke mugetan eta aduanetan nahasmen handia sortzea eta batetik bestera igaro behar duten salgaiek muga zerga handiak izatea, Munduko Merkataritza Erakundearen baldintzak ezarriko bailirateke.
Izan ere, 18.452 milioi euroko zuloa bikoiztu egin dezake COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak. Gastuak gora doaz Gizarte Segurantzan, eta diru sarrerak, behera. 2023rako 30.000 milioitik gorako zuloa aurreikusten dute adituek, eta zerbait egin behar da; gaur bihar baino hobe, etorkizuneko pentsioak bermatzea baitago jokoan. Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak bihar hitz egingo du, eta zenbait aztarna marraztea espero da. Batetik, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen dituen ordainketa batzuk estatuko aurrekontuarenak egingo lituzke balizko erreforma batek. Sistemaren kudeaketaren gastuak, langabezia ordaintzeko gastu batzuk, diru laguntzak… estatuaren zama lirateke, agian baita kotizaziopekoak ez diren zenbait pentsio ere: adibidez, umezurtzena. Madrilek 20.000 milioi euro atera nahiko lituzke modu horretan sistemaren defizitetik.
Gehiago bizi, gutxiago jaso
Etorkizuneko pentsiodunei eragingo liekete beste bi neurri nagusiek, zeren, apalenak alde batera utzita, alderdien artean adostasun handia baitago pentsioek oro har apalagoak izan beharko dutela. Hala, Escrivak uste du 4.500 milioi gehiago bildu dezakeela sistemak benetako erretiro adina atzeratzen bada. Orain, 64 urte eta lau hilabetekoa da batezbesteko erreala, eta 65 eta lau hilabetekoa da legezkoa. Aldez aurretiko erretiroak %66 gehitu dira azken bost urteetan, eta Madrilek muga jarri nahi dio joera horri, aldez aurretik erretiratutakoen pentsioak gehiago zigortuz eta legezko adinekoei pizgarri fiskalak emanez. Beraz, legezko erretiro adinak 67 urtera atzeratzen jarraituko du —2020aren bukaeran, 65 eta hamar hilabete— eta gutxieneko kotizazio urteak handitzen. Gainera, ate joka dagoen erreformak pentsioak kalkulatzeko epea handitzea jaso dezake, pentsio apalagoak egiteko, bizi itxaropena handitzen ari dela eta. Gehiago bizi, gutxiago kobratu da neurri horren logika.
Pentsiodunek bi urte eta erdi egin dituzte kalean, pentsio duinak eskatzen, eta haien geroaren nolakotasuna erabakiko duen aro giltzarria iritsi dela ematen du. 2023an baby boom-eko belaunaldikoak hasiko dira erretiratzen, eta Madrilek ezin du gehiago itxaron.
