Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat geldirik dauka

Erregaien kontsumoa suspertzen hasi den arren, Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat geldirik dauka. Enpresak ez du aldi baterako lan-erregulazioa ezarri nahi.
Bruselak % 10,9ra jaitsi du Espainiako ekonomiak 2020an izango…

Bruselak % 10,9ra jaitsi du Espainiako ekonomiak 2020an izango duen beherakada. Espainiako ekonomiak 2021ean % 7,1eko errebotea izatea espero dute.
Gutxitasuna duten pertsonen laneratzea % 40 murriztu da itxialdiagatik

Fekoorrek enpresetan sentsibilizazio lanak ere egiten ditu, eta hilabete hauetan ardura soziala, hobari pizgarriei buruz 120 enpresa informatu eta aholkatu ditu.
Gasteizen lan istripua izandako langile bat hil da
CCOOk gogorarazi duenez, joan den astean gutxienez beste bi lagun hil ziren beharrean ari zirela: basoko langile bat, Muxikan (Bizkaia), eta kamioilari bat, Irunen (Gipuzkoa). Azken horren heriotza salatzeko batu ziren atzo ELA, LAB, Hiru eta beste sindikatu batzuk. Gaur bertan dute beste elkarretaratze bat, SEA Arabako patronalaren egoitzaren aurrean. Nabarmendu dutenez, lan erritmo bizkorregiek eta prekaritateak istripuak eragiten dituzte.
LABen zenbaketaren arabera, urtea hasi denetik gutxienez 40 lagun hil dira lanean ari zirela. Horiei batu dakizkieke Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren hondakinen azpian harrapatutako biak, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran.
CCOOk ere SEAren aurrean biltzera deitu du, eta eskatu die enpresei eta administrazioei neurri zorrotzagoak har ditzatela lan ezbeharrak gutxitzeko. «Aurtengo datuak beldurgarriak eta onartezinak dira, batez ere kontuan hartuta jarduera ekonomikoa aldi baterako geratuta egon dela».
Euskal Herritik kanpo, Kataluniako Pirinioetan, euskal herritar bat hil zen atzo, lan istripu batean. Haritz Galarraga donostiarraren eta beste lankide baten helikopteroa argindar lineen mantentze lanetan ari zen, La Vansa i Fornols udalerrian, Sant Marc izeneko parajean. Argitu ez dituzten arrazoiak direla medio, helikopteroak lurra jo zuen, eta, gero, su hartu zuen. Erreskate talde zabal bat antolatu zuten istripuaren berri izatean, eta suhiltzaileak iritsi ziren lehenik. Berandu zen, ordea, bi langileak salbatzeko.
Arabako zerga bilketaren jaitsiera kalkulatutakoa baino txikiagoa izango da
Zehazki, erakundeak aurreikusi zuen 540 milioi euro gutxiago bilduko zituela aurten zergen bitartez, hau da, iazko diru bilketan baino %20-%22 gutxiago. Eta, beraz, ahaldun nagusiak iragarri zuen aurrekontua ere 100 milioi txikitu behar izango zuela. Datuak berrikusi ostean, ordea, Gonzalezek jakinarazi du 82 milioi txikitu beharko dutela.
Era berean, kalkulatu dute Arabako toki erakundeen finantzaketan 53 milioi euroko jaitsiera izan daitekeela, eta ez 63 milioi eurokoa, hasiera batean aurreikusi bezala.
«Jarduera suspertzen ari da, baina denbora batez iraungo dute gure ekonomia ia guztiz geldirik egon izanaren ondorioek», adierazi du Gonzalezek. Zuhurtziari eusteko eskatu du, ordea, haren hitzetan lurraldeko ekonomia «muturreko egoeran» dagoelako oraindik: «Egoera larria da, eta sakrifizioak egin beharko dira. Erakundeek baliabide gutxiago izango dituzte». Aurrekontuari eusteko konpromisoa erakutsi du ahaldun nagusiak: 48 milioiko aurrekontua bideratuko du guztira krisiari aurre egiteko: 60 milioiko poltsari eutsiko dio obra publikoetarako.
Zorpetzea handitzearen beharra aldarrikatu du Gonzalezek beste behin, eta iragarri du iaz baimendutako eta jaulki gabeko zorra erabiliko duela aurten krisiari aurre egiteko. Diputatu nagusiak esan du, halere, informazio zehatzagoa uda igarotakoan izango dutela, eta Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bildu arte zuhurtziari eusteko eskatu du. Izan ere, Gonzalezek aitortu du egoera «aldakorra» dela, eta nazioarteko egoeraren arabera alda daitekeela, Arabako ekonomian esportazioek garrantzi handia dutelako.
%21,8 behera
Ikusteko dago, ordea, baikortasun horrek zenbaterainoko eragingo duen bilketa osoan. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 4.197 milioi euro bildu dituzte zergetan maiatzera arte, iaz tarte horretan baino 1.170 milioi gutxiago (-%21,8). Oraingoz, kontsumoaren gaineko zergetan antzematen da amiltzea: %30,4 gutxiago jaso du BEZak; %57,1 gutxiago garagardoarenak; %50,5 alkoholarenak, eta %14,2 hidrokarburoenak. Behera egin dute, halaber, errenta zergak (-%10) eta sozietateenak (-%17); azken horretan datorren urtean espero da jaitsierarik handiena.
Aurten bilketa %1,9 handitzea espero zuten ogasunek, baina krisiaren lehen egunetan onartu zuten bilketa asko jaitsiko dela. Bada, orain arteko datuak nahiko hurbil daude Jaurlaritzak apirilean kalkulatutakoarekin: bilketa %20 txikituko zela iragarri baitzuen; hots, 3.000 milioi euro gutxiago jasoko zirela zergetatik. Nafarroako gobernuak, berriz, 800 milioi gutxiago biltzea espero du (-%20,2).
Duintasunaren errutina
Goizero joaten dira. BERRIA bisitan joan zaien egunean bero sargoria egiten du, eta etxola da babes bakarra. 09:30etik 15:30era artekoa da txanda, lan egun bat. «Ni ez nago oporretan, ni greban nago», aldarrikatu du Jorge Doladok. «Telegreba egin genezakeen, baina horrek ez du balio. Hemen egon behar dugu, lankideei eta arduradunei gogoratzeko borrokan jarraitzen dugula. Sindikatuetako jendeak-eta laguntzen gaitu [LABen eta, batez ere, ELAren erresistentzia kutxen babesa dute] eta haiei ere zor diegu». Eta, era berean, goiari eusten laguntzen dio. «Etxean geldituz gero ezingo genioke eutsi. A zer-nolako buru jana. Etortzeak lagundu egiten zaitu, lankideekin batu, hitz egin…».
Uztailaren 22an urtebete egingo dute greban. «Inondik ere ez nuen uste hain luze joko zuenik», onartu du Miren Edurne Expositok. Gogorrena «ziurgabetasuna» dela esan du, baina etxekoen babesa izateak lagundu egiten dio. «Lehen hilabeteak gogorrak izan ziren, baina giro ona dugu hemen». Halere, ez du ezkutatu lanean ari diren kideekiko harremana aldatu egin dela. «Lantalde osoaren alde ari gara, baina sartu berri direnen alde, batez ere. Helburuak lortzen baditugu, haiek izango dute hobekuntzarik handiena».
Expositoren esaldia ulertzeko, lan gatazkaren muina azaldu behar da, eskaeretako bat langileen arteko «koska» ezabatzea baita. Novaltia 2013an sortu zen, Aragofarrek eta Vascofarrek bat egin zutenean. Botika denda asko batzen dituen kooperatiba bat da. Fusio hartan ,Vascofarreko langileek lan baldintzak okertzea onartu zuten, kaleratzeak eragoztearen truke. «Ni neu lehen baino 5.000 euro gutxiago irabaztera igaro nintzen, eta aurretik zeudenentzat aldea handiagoa da», azaldu du Carranzak. Hala ere, sektoreko Espainiako lan hitzarmeneko soldata %35 hobetzea lortu zuten. Hobekuntza hori, baina, Vascofarretik zetozen langileentzat zen bakarrik —Carranza, Dolado eta Exposito multzo horretan daude—.
Hasieran, ez zegoen berririk, baina, urteen poderioz, ugaldu egin dira, eta lantegiaren barruan bi maila sortu direla salatu dute grebalariek, eta asko murriztu da enpresak soldatetan gastatzen zuen kopurua. «Langile berrien soldata gordina 16.000 euro dira urtean», azaldu dute. Garbi, 900 euro pasatxo, hilean. Soldata, baina, ez da lan bera egiten duten langileen arteko alde bakarra; berriek oro har, baldintza okerragoak dituzte.
Aurreko hitzarmena iazko otsailean bukatzen zen, eta hura berritzeko bilerak 2018ko otsailean hasi zituzten. «Alferrik galdutako urtebete izan zen», laburbildu du Carranzak. «Eskaera guztiak atzera bota zizkiguten». Negoziazioak tenkatuz joan ziren, eta, 2019ko otsailean, enpresak ez zuen errespetatu aurrerako eragina, eta Espainiako hitzarmena ezarri zien langileei. Adostu gabe hartu zuen erabakia.
Auzibidearen hasiera
Enpresak ez zuen jarrera aldatu, eta langileen zati batek grebara jo zuen, iazko uztailaren 22an. Lan ikuskaritzari jakinarazi zioten egoera, eta gatazka auzitegian dago; baita enpresa langileak aldi baterako enpresetan kontratatzen ari dela ere grebalarien oporrak ordezkatzeko. «Jardunari eusten badiote, horri esker da», azaldu dute grebalariek: «Marra gorri batzuk ditugu: lan hitzarmen duina, zerbitzu gehiagorik ez kanporatzea eta langile guztien baldintzak berdintzea». Denborak jarrerak urrundu egin ditu, eta 2020. urtean ez dira behin ere elkartu enpresako ordezkariekin.
Koronabirusaren krisiak euren protestaldia eten zuen, Novaltiarena funtsezko jardun izendatu zuten eta grebalarien erdiak lanera itzultzera behartu zituzten. «Ikusteko legoke beharrezkoa zen; farmazia banatzaile asko daude. Hori bai, gizarteak behar izan gintuenean hor egon ginen, eta beti arratsaldeko txanda egokitu zitzaigun, beste langileekin gurutzatu gabe», azaldu du Doladok.
Alarma egoera pasatuta, etxolara itzuli ziren, eta kaleetara. Astero elkarretaratzea egiten dute Bilbon, eta beste ibarretara joaten hasiak dira, botiketako jabeei euren egoera azaltzeko. Hala ere, Doladok ez du uste konponbidea hortik etorriko denik. «Nire lana gustatzen zait, baina jasotako tratua ez da ona izan. Urtebete daramagu, eta litekeena da ez sartzea epaileak zein baldintzatan ebatzi arte». Bitartean ez dute karpa desmuntatuko.
Jaurlaritzak 5.000 eurorekin finantzatuko ditu balkoien eta terrazen berriztatzeak

Jaurlaritzak 5.000 eurorekin finantzatuko ditu balkoi eta terrazen berriztatzeak. Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzen deialdia % 37,5 igo da.
Arabak ekonomiaren “hobekuntza” izan du, eta diru-bilketaren beherakada hobetu…

Arabak ekonomiaren hobekuntza bat izan du, diru-bilketaren beherakada hobetuz. Diru-bilketa 82 milioi eurokoa izan da, hasieran 100 milioikoa izango zela uste arren.
Euskadiko industria ekoizpena % 30,1 jaitsi da maiatzean

Euskadiko Industria Ekoizpenaren Indizeak % 30,1eko beherakada izan zuen maiatzean 2019ko hilabete berarekin alderatuta. 2020ko uztailaren 6a.