Aldi baterako enplegu-erregulazioko txostenak EAEn: langileek osagarri bat jaso…

EAEk hilean 150 eurorainoko osagarria ordainduko die 20.000 eurotik beherako oinarri arautzailea duten aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetako langileei.



Dekretuan ere zehazten da Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuaren planetik zenbat jasoko duten banatzeko: aurrenekoak, 4,6 milioi euro, eta bigarrenak 1,4. Jaurlaritzak aurreko astean aurkeztu zuen bere plana, 10 milioi eurokoa. Guztira, beraz, 14,6 milioi emango ditu autoak berritzeko laguntzetan. Nafarroako Gobernuak ez du plan propiorik egin.
Jada eska daitezke Jaurlaritzaren eta Madrilen laguntzak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Energiaren Euskal Erakundeak tramitatuko ditu biak, eskaerak jaso ahala. Hau da, lehenik eskatzen dutenek aukera handiagoa izango dute. Bi laguntzak ez direnez bateragarriak, pentsatzekoa da elektrikoa nahi duten gehienek Espainiakoak hobetsiko dituztela, oro har hobeak direlako; 90 kilometro baino gehiagoko autonomia duten autoen kasuan, bereziki —beheko koadroan kontsulta daitezke—.
Bi planen arteko aldeak
Kopuruetan ez ezik, bi planen artean badaude beste alde batzuk ere. Adibidez, Jaurlaritzarenak atzerako eragina du, eta urtarrilaren 30etik aurrera auto berria erosi dutenek eskatu ahal izango dituzte laguntzak; Espainiako Gobernuarenak, aldiz, atzotik aurrera erosi dutenek. Jaurlaritzak, halaber, auto zaharra txatartegira eramatea exijitzen du, eta Espainiakoak, ez: hori egitea saritzen du, baina ez du derrigortzen. Erabaki horrek polemika piztu du, halako planen helburua izan ohi delako autoen parkea berritzea, ez-kutsagarrien alde egiteko.
Aldea ere badago lagunduko dituzten auto berriek izan dezaketen gehienezko prezioan: 25.000 euro Jaurlaritzaren programan, eta 35.000 Espainiakoan. Bietan sartu dira, halaber, 0 kilometroko autoak; alegia, urtarrilaren 1etik aurrera matrikulatutakoak: Jaurlaritzaren planean 100 kilometroko muga izango dute, eta Espainiakoan ez dute mugarik ezarri.
Biek onartu dituzte, halaber, erregai fosilak erabiltzen dituzten autoak, baina zero emisioko edo errekuntza garbiko labeldunek soilik. Jaurlaritzak 1.000 eurotik 2.000ra igo ditu laguntza horiek, eta Espainiako Gobernuarenak apalagoak dira. Urtea hasi denetik saldutako autoen %54 izan dira gasolinazkoak, iazko lehen bost hilabeteetan %11 gutxiago. Kuota pixka bat berreskuratu du dieselak —%23,4tik %24,6ra igo da—, eta nabarmen hobetu dute motor alternatiboek, %10,7tik %18,5era.
Espainiako Gobernuak hiru multzotan banatu du funtsa. Multzoetako bat 5.000 milioikoa da, zerga bilketan egondako jaitsiera konpentsatzeko, eta EAE eta Nafarroa kanpoan geldituko dira zerga sistema propioa dutelako. Banaketa horrek Urkulluren kezka piztu du, eta, zehaztu zuenez, oraindik ez du Pedro Sanchez Espainiako presidentearen erantzunik jaso. «Kontzertu ekonomikoaren komisioaren presazko bilera bat eskatu dugu. Martxokoa bertan behera gelditu zen eta lehen seihilekoan egitea adostu genuen».
Krisiak eragina izango du enpleguan. Federazioaren barne inkestari erantzun dioten enpresarien %30ek lantaldea murriztea aurreikusi dute, eta %41ek uste dute egungo lantaldea handiegia dutela. Krisiaren aurretik 48.000 pertsonak egiten zuten lan Bizkaiko metalgintzan. Kaleratze horiek eragotzi eta enpresen bideragarritasuna errazteko, Yaguek derrigorrezkotzat jo zuen ezinbestean eskaturiko aldi baterako erregulazio txostenentzako onarturiko arau bereziak «gutxienez» abendura arte luzatzea.
Sektoreak beharko lituzkeen neurrien artean, kontratuak egiteko garaian « malgutasun handiagoa» mesedegarria litzakeela nabarmendu zuen, baita ekonomiaren modernizazioa eta enpresek nazioartean zabaltzea erraztuko luketen neurriak ere.
Enpresen %77ren eskaera zerrenda «ahula edo oso ahula» da, eta horregatik aipatu zituen neurri horiek. Hala ere, epe erdira argi printza batzuk ageri dira: enpresen bi herenen arabera, sei eta hamabi hilabete artean itzuliko dira aurrekora. Alde horretatik, enpresei gehien lagundu dieten neurriak maileguak eskatzeko ICOren bermeak eta zergen atzeratzea izan dira.
FVEMek, baina, argi utzi nahi izan zuen metalgintzaren barruan arlo guztien egoera ez dela bera, eta autogintzarena bereziki delikatua dela. «Autogintza oso kaltetua izan da, eta krisiaren inpaktua handiagoa izango da, baita lanpostu galerari dagokionez ere». Arloko enpresen erdiek inkestan esan dute atzerakada nabarmenean daudela, eta %94k ez dute espero aurrekora itzultzea hamabi hilabete baino lehenago. Konponbide bila jarrita, FVEMek beharrezko ikusten du kontsumoa aktibatzeko neurri gehiago, «eta zehatzago batzuk, bereziki autogintzara zuzenduak».
Telelanarekin arduratuta
Bizkaiko emakumezko enpresari eta zuzendaritza kideetako elkarteko kideen gehiengoaren ustez, aurtengo hirugarren hiruhilekoa bigarrena baino okerragoa izan daiteke, eta uste dute euren enpresetako ekoizpena %75 jaits daitekeela. Barne inkesta batean onartu dutenez, erdiak telelanean aritu dira azken hilabeteetan, eta uste dute etorkizunean areagotuko den joera bat dela, baina askori «ardura» sortzen die, uste dutelako kontziliazioaren zama euren gain gelditu daitekeela.


