Zaldunbordako outlet egitasmoa bertan behera utzi du EAEko Auzitegi…

Zaldunbordan (Hondarribia) outlet. merkataritza gune erraldoia. eraikitzeko egitasmoa bertan behera utzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.



Azken asteetan kontsumoa berpizten ari dela dio, eta «bizkor» itzultzen ari dela lehengora; diru mugimendu handiena antzeman du drogerietan, bitxi dendetan, salmenta gune handietan eta txikikazko merkataritzan. Baina, bereziki, jatetxeen kasua aipatu du: adierazi du ekaineko lehen astean iazko fakturazioa gainditu dutela, txartelen bidez eginiko gastuetan.
Aisialdiko jardueren kasuan antzekoa izaten ari da joera: iazkoaren %90 ingurura iritsi da. Turismoarekin zuzenean lotutako beste jarduera batzuetan, berriz, uste du konfinamendua leuntzeko prozesuak aurrera egin ahala bide bera edo oso antzekoa izango dutela. «Normaltasunerako joera hori argiagoa da aurrera egiten ari diren gune geografikoetan», ondorioztatu du.
Itzulera denda «fisikoetara»
Kutxabanken arabera, gauza bera gertatzen ari da saltoki «fisikoetan» kontsumitzeko ohiturarekin. Azaldu du osasun krisiaren lehen hilabeteetan hazkundea izan zela merkataritza elektronikoan —ez du zenbatekorik eman—, baina esan du bigarren hilabetean «bere onera» itzuli zela, urtea hasi zenetik nabari zen goranzko joeraren erritmora, alegia. Kutxabankek ondorioztatu du Internet bidez eginiko erosketen gastuaren «zati bat»ohiko saltokietara itzultzen ari dela konfinamendua leundu ahala.
Aldea ere nabari du eskudiruaren erabileran: murriztu egin dela dio. Gogoratu du lehendik zetorren joera bat dela, baina COVID-19ari aurre egiteko ezarritako mugitzeko mugek «bizkortu» egin dutela txartelak eta bestelako bitartekoak erabiltzea. Datu bat eman du: pandemiaren lehen asteetan, %80 murriztu zen bere bezeroek kutxa automatikoetatik atera zuten dirua, eta azkenengo asteetan, saltokiak-eta ireki arren, ez dela lehengora itzuli.
Kontsumoarekin loturiko maileguei buruz ere mintzatu da Kutxabank, eta azaldu du «nolabaiteko normaltasuna» berreskuratzen ari dela. Zehaztu du maiatzeko azken astean eman dituela iazko kredituen %50 inguru.
Urtarrilaren 30eko greba orokorrean eginiko eskaerak jasotzen dituzte testuok; besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea, 35 orduko gehieneko eta 20 orduko gutxieneko asteko lanaldia ezartzea, subrogazio eskubidea bermatzea eta sexu arrakalari aurre egiteko neurri zehatzak adostea.
LABen negoziazio kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak azaldu duenez, aurreko krisiak prekaritatea «legezko» bihurtu zuen, eta oraingoa, berriz, «erasoak murrizketa berrietatik eta enplegua suntsituta etorriko dira. Patronalak milaka lanpostu suntsituko dituela esan du. Jaurlaritzak esan du 68.000 lanpostu galduko direla. Egoera honi aurre egiteko neurririk ez dute proposatu, ez batak, ez besteak». Uste duenez, krisia langileak ordaintzea nahi dute.
Erregulazioen eztabaida
LABek salatu du egun mahai gainean dagoen eztabaida bakarra dela enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean (ABEE) dauden langileen sariak osatzea. ELA alde azaldu da, eta Ugartemendiak zehaztu du LAB ere ados dagoela aldarrikapen horrekin, baina ez dela nahikoa. «Epe laburrera begira ezin gara egon. Neurriak behar dira enplegua bermatzeko eta prekaritatea ezabatzeko, epe ertain eta luzera begira».
Erregulazioen inguruan, sindikatuak proposatu du laguntza bat sortzea enpresak langileei ordaintzen dien langabezia osagarriaren %25i aurre egiteko, 1.200 eurorainokoa izan dadin. Eta hori ematea honako konpromiso hau hartzen dutenek: aldi baterako erregulazioa amaitu bitartean langilerik ez kaleratzea eta langile guztien enplegua bermatzea COVID-19agatik ezarritako alarma egoera amaitu eta urtebetean.
EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaian akordioa atzo bertan irits zitekeela aipatu zuten informazio batzuek, baina ez zen halakorik gertatu. Hiru orduz izan ziren bilduta Jaurlaritzako ordezkariak eta gizarte eragileak, baina adostasunik ez zuten lortu eta datorren astearterako jarri dute hurrengo hitzordua.
Jaurlaritzaren proposamen bat zuten mahai gainean: urtean 18.000 eurotik beherako kotizazio oinarria dutenei (hilean 1.500 euroren soldata, gutxi gorabehera) langabezia saria osatzea. Espainiako Gobernuak martxoan erabakitako aldi baterako erregulazio bereziak kotizazio oinarriaren %70eko langabezia saria ematen die egoera horretan dauden langileei, lehen sei hilabeteetan —gero, %50—. Diru sarrerak beste %10 osatzeko prest legoke Jaurlaritza, eta beste %10 jarriko luke enpresak, langilearen sariaren %90era arte iristeko.
CCOO eta UGT ados daude oro har planteamendu horrekin, haiek apirilean eskatutakoaren ildotik doalako. Confebaskek ez du gaizki ikusten osatzea, baina ez du uste enpresei behartu behar zaienik bere langileen langabezia sariak osatzera. Gaur egun enpresa askok osatzen dituzte halako errentak, beren lan itunetan hala agertzen delako, edo horretarako ados jarri direlako sindikatuekin.
ELAk ere eskatu du langabezia sariak osatzeko, baina bere proposamen propioa egin du, ez duelako parte hartzen Elkarrizketa Sozialaren Mahaian. Zehazki, ELAk nahi du 300 milioi euroko funts bat sortzea aldi baterako erregulazioan dauden langileen egoera hobetzeko, eta sozietate zergaren emendatze baten bitartez finantzatzea.
LABek atzo aurkeztu zuen bere proposamena: langileei gutxienez 1.200 euroren saria bermatzea.
Madrilen, asteartea da epea
Jaurlaritzaren proposamena da neurriak ez izatea atzerako eragina. Hau da, aurrerantzean aldi baterako enplegu erregulazioan geratuko direnei soilik ordaintzea. Puntu horretan, Madrilen erabakiko dutenaren menpe geratuko da Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako lotutakoa. Izan ere, koronabirusaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Espainiako Gobernuak erabakitako aldi baterako erregulazio bereziek muga bat dute: ekainaren 30a.
Erregulazio berezi horiek luzatu egingo dituzte, baina noiz arte ez dago oraindik erabat garbi. CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak nahi dute urtearen bukaerara arte luzatzea, argudiatzen baitute sektore askotan ezingo direla aldi luze batean egoera normal batera itzuli. Espainiako Gobernuak, berriz, irailaren 30era arte luzatzea proposatu du.
Yolanda Diaz Lan ministroak ohar garbia egin zien atzo beste aldeei: «Akordioa ahal bezain pronto lortu behar da, ahal dela asteartea baino lehen». Horrekin iradoki du adostasunik lortu ezean, astearteko bileran onar dezakeela bere gobernuak hiru hilabeteko luzapena. Hori bai, sektore jakin batzuetan prest legoke urte bukaerara arte luzatzeko.
Aldi baterako erregulazio berezi horiek bi ezaugarri nagusi dituzte: erregulazio arruntetan ez bezala, Estatuak bere gain hartzen du Gizarte Segurantzaren kotizazioa; eta, bestetik, langileek ez dute langabezia saririk gastatzen. Estatuarentzat kostu handia du horrek, eta, horregatik, gobernuak nahi du enpresek bere gain hartzea kotizazioaren zati bat.



EBZren arabera, erabat ez itzultzeko arriskua duten maileguen zorra bilioi erdi euro inguru da egun, eta uste du kopuru hori bikoiztu daitekeela koronabirusagatik. Zorrik handiena 2008ko krisiak gehien zigorturiko herrialdeetan pilatzen da, baina hori orain orokortu daitekeela ohartarazi du. Finantza egonkortasunari buruzko azken txostenean, azpimarratu zuen bankuek «galera nabarmenak» izan ditzaketela.
Asteartean, banku txarrari buruz galdetu zioten Andrea Enria EBZko ikuskatzaile nagusiari, eta esan zuen oraindik «goizegi» dela horri buruz ezer aurreratzeko, baina berak «ideia» babesten duela. «Aktibo txarrak kudeatzeko sozietateen aldekoa naiz ni: baliagarriak direla uste dut», adierazi zuen, eta 2008ko krisiaren ostean halako bankuek «arrakasta» izan zutela Espainian eta Italian. Enriak, gainera, nabar mendu zuen euroguneko bankuek oro har ez dutela nahikoa kapital epe motz-ertainean koronabirusaren bigarren oldar batek eragingo lituzkeen finantza beharrei aurre egiteko. Luis de Guindos EBZko presidenteordeari ere galdetu zioten gaiaz atzo. Banku txarren alde egin zuen, baina esan zuen EBZk ez duela lantalderik sortu eurogunean halakorik sortzeko.
Alemaniara begira
Reuters agentziaren arabera, banku txar bat diseinatzeko prestaketak azkartu egin ditu erakundeak: batetik, Europako Egonkortasun Mekanismoaren bermea lortu nahi luke, banku txarrerako abal emaile gisa jardun dezan; bestetik, Europako banku handiekin ere jarri da harremanetan, babes bila. Krisia hasi zenetik, EBZk urrats eta keinu batzuk egin dizkie bankuei. Aldi baterako murriztu ditu kapitalaren erregulazioren inguruko zenbait eskakizun, eta, kreditua enpresetara irits dadin, 400.000 milioi euro eman dizkie maileguetan, -%0,5 interes tasarekin; alegia, irabaziekin.
Baina bankuek baino gehiago estatuek izango lukete erresistentzia handiena proiektuaren inguruan; herrialde aberatsenek, bereziki. Alemaniak aurka egin du beti, baina zenbait dogma malgutzen hasi da koronabirusaren krisian, EBko kideek zorra modu bateratuan hartzea onartuz, adibidez. Dena den, egitasmoarentzat traba da oraindik euroguneak lortu ez izana banku batasuna eta gordailuak bermatzeko eskema komun bat.