Elikagaiek ez dute eten inflazioaren gainbehera
Konfinamenduaren ondorioak gehien nabaritu diren alorretan islatu da jaitsiera; bereziki, erregaietan. Azken asteetan, baina, joera moteldu egin da, sektore batzuetan jardunera itzultzearekin batera. Dena den, gasolio litroaren batez besteko prezioa 2016ko apiriletik izan duen mailarik apalenean dago.
Janarien prezioak, berriz, gora egin du. Martxokoekin alderatuta, %1; eta urte hasieratik, %2. Jantzien prezioek ere egin dute gora apirilean: %10.



