ELA: “Eszeptikoak gara elkarrizketa mahaiarekin, Jaurlaritzak ez gaitu entzuten”

Mitxel Lakuntza ELA sindikatuaren idazkari nagusiak uste du egoera honek agerian uzten duela elkarrizketaren beharra, baina “eszeptiko” agertu da.

Euren egoera propioari dagokionez, zehazki zertan dabiltza orain langile autonomoak zuenean?
Batzuk jarduera etetearekin dabiltza. Lanbidetik oso jende gutxik hartuko du diru laguntza; orain esan dute epeak luzatuko dituztela, baita diru gehiago jarri ere, baina hala ere gutxik hartuko du, baldintzak direnak direlako. Alokairuan ez daudenek, adibidez, ezingo dute jaso.
Askok eskatu dute jarduera eteteagatiko laguntza?
Gobernuak ezarritako zerrendan egon eta itxi zutenek, tabernak, saltoki txikiek eta abarrek, bai, horiek eskatu dute; eta gehienek arazorik gabe jaso dute laguntza. Zerrenda horretatik kanpo daudenek apirilean laguntza eskatzeko egiaztatu behar zuten martxoan %75 hori gutxiago fakturatu zutela.
Hor badago arazoa, ezta?
Bai; izan ere, batzuek martxoaren 20ra arte egin zuten lan, eta diru sarreren %75 baino gutxiago galdu dute. Horiek maiatzera arte itxaron beharko dute galera egiaztatzeko, eta, beraz, laguntza eskatzeko apirila pasatu arte; bitarte horretan, martxoko autonomoen kuota ordaindu behar dute, baita apirilekoa ere. Ordainketa horiek geroratu daitezke, baina ordaindu egin behar gero.
Mutualitateen bitartez egin behar zuten hori, ezta?
Ia guztiek; agian batzuk despistatuko ziren, baina joan den urtean etorri zen legea, eta ia denak mutualitateetan daude.
Konforme daude, nolabait esateko, laguntza horrekin jaso dutenarekin?
Kuotaren arabera kobratzen ari dira. Gutxienekoa kotizatzen dutenek 600 euro inguru kobratuko dute. Beste batzuek gehiago pagatzen dute, hilean 600 euro inguru, eta horiek haur batekin 1.200-1.300 jasoko dituzte, hor ere muga dago eta.
Prestazio txikia jaso eta kostu finkoak ordaindu behar dituzte askok.
Hala da. Argia, telefonoa, eta alokairuan baldin badaude… Lanbideko laguntzak oso jende gutxiri iritsiko zaizkio, eta beste batzuk lokalaren nagusiarekin negoziatzen ari dira, ordainketak atzeratzeko, edo erdia ordaintzeko. Beste batzuek jaso dute ezezkoa; ordaindu egin behar dutela, eta kito.
Zein egoeratan ikusten dituzu autonomoak egun hauetan?
Denetik dago. Batzuk lasai daude, dena ordaindua daukate eta bi edo hiru hilabete hauek pasatuko direla diote. Beste batzuk justu daude, asko autonomoetan daudelako egon behar ez zutenean, eta soldata txikiekin. Eta beste batzuk ito egingo dira bidean. Oxala ezetz, hau azkar hasten bada… Baina jendea kontu handiz ibiliko da dirua gastatzen, beldurrarekin gaude eta. Okerrena tabernentzat eta jatetxeentzat izango da.
ESPAINIAKO GOBERNUA
Prestazioa. Espainiako Gobernuak autonomoentzako ezarritako laguntza nagusia jarduera eteteagatiko prestazioa da. Negozioa itxi edota fakturazioan %75eko galerak izan dituzten autonomoek eska dezakete, alarma egoera amaitzen den hilabetea bukatu arteraino. Eskaera mutualitateen bitartez egin behar dute, edo zuzenean SEPEn, mutualitaterik ez duten autonomoek.
Baldintza nagusiak honako hauek dira: zorrik ez izatea Gizarte Segurantzarekin —edo hilabetean ordaintzea—; alarma egoera jakinarazi zenean, martxoaren 14an, Gizarte Segurantzan egotea autonomoen erregimenean, nekazarienean edo itsasoko langileenean; negozioa itxita edo galerak izatea. Galerak aitortzeko, kontu liburuak edo eta zinpeko deklarazio bat aurkeztu behar dituzte, eta jardueraren araberako fakturazioen batez bestekoa erabiliko da laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko. Orokorrean, azken urteko kotizazio oinarriaren %70ekoa da laguntza, baina zenbateko handiagoa dute seme-alabak beren kargu dituztenek. Laguntza jasotzen duen bitartean, langile autonomoak ez du kotizatuko, eta epe hori kotizatutzat joko diote. Martxoaren bigarren erdiagatik ordaindutako kuotak itzuli egingo dizkiete laguntza jaso duten autonomoei.
Kuoten atzerapena. Maiatzetik uztailera bitartean ordaindu beharreko kuotetan sei hilabeteko atzerapena eska diezaiokete langile autonomoek Gizarte Segurantzari. Hori bai, martxoko eta apirileko kuotak dagozkien hilabeteetan ordaindu beharko dituzte.
Hipoteken ordainketak geroratzea. Etxebizitzen hipoteka maileguen ordainketak atzeratzeko aukera izango dute langile autonomoek, baita beren jarduerari lotutako higiezinen gaineko maileguenak ere. Baldintzak: fakturazioan %40tik gorako galera izatea, luzapena eskatutako aurreko familiaren sarrerak 1.645 euroren azpikoak izatea (IPREM bider hiru), baina haurrak eta ezinduak dituzten familietan kopuru hori handiagoa izan daiteke.
Beste batzuk. Autonomoentzako laguntzen zerrendan badaude mailegu publikoen ordainketen atzerapena, baldintza malguko kredituentzako ICO bermeak eta gasaren zein argindarraren kontratuak egoera berrira egokitzeko baimena ere. Jarduera eteteko baldintzak betetzen dituzten autonomoek argindarrari lotutako bonu soziala eskatu ahalko dute, %25eko beherapena lortzeko.
FRANTZIAKO GOBERNUA
Elkartasun laguntza. 1.500 eurora irits daitekeen ordainketa bakar bat da. Hori jaso dezakete martxoan jarduera erabat eten duten autonomoek, eta aurreko urteko hilabete berarekiko (martxoan edo apirilean) fakturazioa erdia baino gehiago galdu dutenek.
Laguntza artisauentzat eta merkatarientzat. 1.250 euro jasoko dituzte automatikoki urtearen hasieran Gizarte Segurantzan egon eta martxoaren 15ean jardueran ziren artisauek eta merkatariek.
Zergak eta kotizazioak. Ordainketa berregokitzeko moduak ere eskaini dizkiete. Gainera, autonomoek arrisku eta gaixoaldiei lotutako gaixo baimenak izango dituzte. Beste laguntza batzuk ere badaude; esaterako, mailegu ordainketen berregituraketa, eta uraren, gasaren eta argindarraren fakturak egokitu ahal izatea.
EUSKO JAURLARITZA
Lanbideren laguntza. Alokairua eta Gizarte Segurantzaren kotizazioaren ordainketetarako laguntzak. Gehienez, 3.000 euro.
Likideziarako kreditu bermatuak. Elkargiren bidez kudeatutako kredituak. Sei hilabeteko egitura gastuetarako eta likidezia beharretarako finantzaketa.
Zergak. Arabak eta Bizkaiak urte hasierako PFEZaren ordainketa zatikatuak bertan behera utzi dituzte. Hiru aldundiek behin-ehinean eten egin dituzte hainbat tramite, eta zenbait ordainketa geroratu.
NAFARROAKO GOBERNUA
Ordainketa bat. Nafarroako Gobernuak 2.200 euroko ordainketa batekin lagunduko ditu jarduera eteteagatik prestazioa aitortu zaien autonomoei. Fakturazioa %30etik gora murriztu duten autonomoentzat ere beste ordainketa bat izango da, 700 eurokoa.
Zergak. 2020. urteko lehen bi hiruhilekoetako PFEZaren ordainketa bertan behera gelditu da autonomoentzat. Ogasunarekin zorrak ordaintzeko epeak luzatu dizkiete, zerga prozeduren tramiteak behin-behinean eten, eta BEZaren autolikidazioen aurkezpenak eta ordainketak atzeratu.
Langile autonomo askorentzat, esaterako, egun batetik bestera diru sarrerarik gabe gelditzea ekarri du konfinamenduak. Martxoaren 14tik Hego Euskal Herrian eta 17tik Iparraldean, mota bateko eta besteko negozio askok zuzenean itxi egin behar izan dute. Batzuk behartuta itxi dute dira, hala agindu zaielako. Eta beste askok, berriz, ekonomia eta kontsumoa amildu direnean, eta jarduerarekin jarraitzeko ezohiko moduak saiatuta ere, enkargu eta bezero gehienak galdu dituzte.
Autonomoek izan ohi dira halako bat-bateko gainbeherari aurre egiteko zailtasun handienak izaten dituzten langileetako batzuk. Askotan, diru sarrerak bai, desagertu zaizkie, baina ez, ordea, lanaren gastuak; hor jarraitzen dute kostu finkoek, lokalen alokairuek, hipotekek, maileguek, gizarte segurantzako kuotek eta bestek, jada erositako eta saldu ezineko generoaz gain.
Itxialdiak ia erabat gelditu dituen sektoreetan, gainera, autonomo asko daude. 2015eko datuekin egindako Lanbideren txostenaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen %18,6 ziren autonomoak; baina eraikuntzako afiliatuen %38 ziren, merkataritza eta auto konponketako beharginen %30, eta ostalaritzako langileen %24.
Apustuak Europan
Hondamendi soziala eragotzi nahian, eta suspertzeari begira, krisi honetan Europako administrazio publikoek aparteko laguntzak ezarri dituzte, bai soldatapeko langileentzat, baita autonomoentzat ere, haiek errenta manten dezaten inoiz ez bezalako gastua apustua eginez. Soldatapeko langileentzat, Alemaniak 2008ko krisian arrakastaz ezarritako ereduari jarraitu dute herrialdeek, aldi baterako aparteko erregulazio espedienteetarako eta antzekoetarako dirua jarriz.
Autonomoekin, ordea, lau laguntza eredu desberdin daude koronabirusaren harira, Bruegel think-tank-ak aztertu duenez. Aukera bat izan da autonomoei ordain bakarreko kopuru zehatz bat ematea; hautu hori egin dute Frantziak eta Italiak. Belgikak eta Herbehereek, berriz, kopuru zehatza ezarri dute, baina hileroko ordainketekin. Kopuru finko horiek, hori bai, murritzagoak dira soldatapekoei aitortutako laguntzekin alderatuta.
Espainiak, Danimarkak eta Erresuma Batuak hirugarren aukera baten alde egin dute, eta aurreko sarreren araberako laguntzak eman dizkiete autonomoei, soldatapekoentzako laguntzen ehuneko berdinekin —kotizaziorako oinarriaren %70 Espainian—, eta alarma egoeraren iraupenaren arabera.
Alemaniak, berriz, beste eredu bat hautatu du: orain arte ez bezala, soilik krisiak irauten duen artean, autonomoek ere langabezia saria izango dute.
Hego Euskal Herrian, gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ordainketa bakarreko laguntzak iragarri dituzte.
Kotizazio txikiak
Laguntzetako asko, dena den, ez dira iritsiko autonomo guztietara, nahiz eta krisiak kaltetuak izan. Hego Euskal Herrian, zenbait jarduera erabat eten zaizkien edo sarreratan %75etik gorako galera izan duten autonomoentzako dira jarduera eteteagatiko prestazioa eta beste laguntza. Autonomo elkarte gehienek eskatu dute gutxienez fakturazioaren %50tik gora galdu duten autonomoei ere zabaltzeko jarduera eteteagatiko prestazioa. Ipar Euskal Herrian, esaterako, 1.500 euroko sari bakarra jasotzeko galerek %50etik gorakoak izan behar dute.
Kotizazioen araberako prestazioak, gainera, gehienetan laguntza txikia dakar prestazioa jasotzen dutenentzat, autonomo gehien-gehienek gutxieneko oinarrian kotizatu ohi baitute. 2019ko abenduan, Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian 107.200 autonomo zenbatu zituen, pertsona fisiko bezala —sozietateetako kideak aintzat hartu gabe—. %77k gutxienekoa kotizatu zuten.
Egia da azken urteetan kopuru hori jaitsi egin dela, ezer baino gehiago, autonomoen batez besteko adina handituz joan delako —ia hirutik batek ditu 55 urtetik gora—. Kotizazio oinarriaren igoera batez ere laugarren tartean gertatu da: hala ere, autonomoen %10ek soilik ordaintzen dute Hego Euskal Herrian tarte hori, bi edo hiru aldiz gutxieneko kotizazio oinarria.
Jarduera eten duten edo fakturazioan %75eko murrizketa izan duten autonomoentzako prestazioen lehen ordainketa egin berria da. Mutualitateen datuen arabera, Hego Euskal Herrian laguntza hori eskatu dute 54.646 autonomok —sozietateetakoak ere barne daude—; hots, autonomo modura afiliatutakoen %29,9k. Aurkeztutako eskaeren %96,8 onartu dira, eta batez besteko prestazioa 763 eurokoa izan da.
Etorkizun beltza
Urruntze sozialerako neurrien eraginez, epe ertainerako are panorama gogorragoa dute aurrean sektore jakin batzuetako autonomoek; adibidez, turismoari, ekitaldi jendetsuei eta ostalaritzari lotutakoek. Sailkapenak egitea zaila da, dena den, kasu desberdin ugari izan baitaitezke.
Diru sarrera mailan ere lehendik oso egoera desberdinak zituzten autonomoek. Europan egindako azterketen arabera, diru sarrera handiak edo txikiak izaten dituzte euren kontura aritzen diren langileek; erdi mailako diru sarrera dituztenak, konparazioan, gutxiago dira. Eurostaten arabera, 2018. urtean autonomo ertain batek soldatapeko ertain batek baino %18 gutxiago irabazten zuen Europako Batasunean.
EBko autonomoen laurden bat menpekotasun ekonomikoko, autonomia txikiko eta finantza zaurgarritasuneko egoeran zeuden 2017an, eta, Eurostaten datuen arabera, langile autonomoek pobrezia eta bazterketa soziala pairatzeko probabilitate bikoitza dute.


Beraz, beharginek datozen urteetan lan hitzarmen berria izateko urrats handia egin dute. Birusak eragin duen krisi garaian enpresek itunak zorrotz beteko ote dituzten kezka ere badago langile askoren artean gaur egun. Edonola ere, Asteasuko beharginek enplegu berme bat eskatu zuten duela hilabete batzuk, eta lanuzteekin hasi ziren berme hori lortze aldera. Hau da, eskatu zuten multinazionalak agintzea ez duela langilerik kaleratuko. Alemaniako langileek badute berme hori. Aspaldian lortu zuten hori, baina lan ituna berritzea oso zaila gertatu da, ondoren, eta ia hilabeteko greba mugagabearen ondoren oztopo nagusiak gainditu dira.
Lau urterako ituna
Asteasuko txandakako langileek 2019-2022 itunaren beren baldintzei dagokien proposamena onartu dute, eta soldata igoerak jaso ditu horrek, beste hainbat hobekuntzaren artean. Lehen bi urteetan mailaketaren araberako igoerak aplikatu dizkiete soldata apalenak gertura daitezen soldata handienetara—iazkoa, atzerako eraginez—. Beste era batera esanda, soldata batzuen artean gero eta zabalagoa egin den arrakala txikitzeko helburua dute. 2021ean eta 2022an, berriz, igoera orokorrak aplikatuko dituzte, %2,3 eta %2,1ekoak hurrenez hurren. Txandaka aritzeagatik eta gauez lanean aritzeagatik jasotzen dituzten plusetan ere izango dute igoera. Halaber, lanaldia zertxobait murriztuko da.
2018an amaitu zen enpresako ituna. Soldatak eguneratzeaz gain —izoztuta zeuden—, azken urteetan lantegiaren barruan sortu diren langileen arteko «diskriminazioak» eta soldata arrakala txikitzeko neurriak nahi zituzten langileek, eta lortu dute.
Gipuzkoako Kofradien Federazioak azaldu duenez, ontzi bakoitzean eguneko 10.000 tona antxoa arrantzatzeko baimena izan arren, 6.000 tona arrantzatuko dituzte gehienez. Eskaintza txikituta prezio handiagoak lortzea da helburua. Izan ere, jatetxeak eta tabernak itxita daude, eta ez dakite zein izango den kontserba enpresen jarduera.
Era berean, koronabirusa ez kutsatzeko segurtasun neurriak ezarri dituzte ontzietan: langileei tenperatura hartuko diete, eta maskarak eta eskularruak jantzi beharko dituzte. Gainera, ziurtatu dute neurriak hartu dituztela deskargetan ontzi pilaketak ez gertatzeko. LABek adierazi du protokolo horrek gabeziak dituela. Funtsezko iruditzen zaio arrantzaleei testak egitea eta lan egunak mugatzea.