Osasuna auziko fiskalak 5 urte eta 11 hilabetera murriztu…

Osasuna auziko fiskalak 5 urte eta 11 hilabete jaitsi dio Vizcayri kartzela zigorra. Agintarien aurreko aitortza eta lankidetzaren aringarria ezarri dio fiskalak.



Eta izan zitekeen. Patronalaren ordezkaritza Adegik baino ez du izango mahaian, Garen elkartea ez zelako azaldu. AEGA bai, baina bakarrik esateko ez duela parte hartuko patronal gisa —duela hamar urteko negoziazioan %10eko ordezkaritzarekin eseri zen mahaian—. Garen agertu izan balitz, mahaia osatzeko arazoak egongo ziren, seguruenera, Adegiren desadostasuna tarteko. Baina ez zen horrelakorik gertatu, eta martxoaren 17an berriro elkartuko dira aldeak, ordurako, 40.000 langileri eragiten dien lan itun berriaren edukiez hitz egiten hasteko.
«Mahaia osatze hutsa positiboa da, kontuan hartuta Adegik zer-nolako gauzak esan dituen urte askoan», esan zion BERRIAri Unai Martinez ELAko Industria arloko arduradunak, bileratik irten eta berehala. «Neurtu behar dena da borondate horren atzean zer dagoen edukiei begira». 2011tik 2020rako jauzia egingo duten lan baldintzak nahi ditu ELAk, «enpresa asko eta askotan ezarri ditugunen antzera, lan erreformaren aurkako blindatzearekin».
Bizkaiko metalgintzako itunaren akordioaren ondoren iritsi da Gipuzkoako saioa, ELAk berak mahaira deitu ondoren. Lurralde horretan bezala, Gipuzkoan ere sindikatuek plataforma bakarra osatu ahal izango ote duten galdetuta, zuhurtzia agertu zuen Martinezek. «Aztertu egin behar da. Batasuna positiboa da, eta egon behar du edukietan eta horiek lortzeko moduetan ere bai». Edonola ere, beste sindikatuekin hitz egiteko prest dago ELA. Bizkaiko akordiotik kanpo geratu zen azkenean, patronalaren eskaintza nahikoa ez zelako ustean, eta ordezkaritzarik handiena duen sindikatuak «gakotzat» jo du edozein akordiok bermeak edukitzea. «Elkarrekin joateak balio handia dauka, baina hasieratik bukaeraraino izan behar du, eta helburuak finkatuta daudela, baita horiek lortzeko moduak ere».
Batasunaren bila
Ohar argia da beste sindikatuentzat. LABeko Industriako arduradun Jon Ander Goñik, berriz, egunkari honi egindako adierazpenetan nabarmendu zuen sindikatuek lortu dutela Adegi esertzea, «bederatzi urteren ondoren, eta hainbat alditan ezezkoa eman ondoren». Goñirentzat, ordea, hemendik aurrera datorrena da garrantzitsuena, «Adegik zer-nolako jarrera hartuko duen edukiei dagokienez». LABen arabera, hitzarmen sektoriala egon dadin lantokietan «aktibazioa» lortu behar da, eta sindikatu abertzaleak lan horretan segituko du.
Eta sindikatuen arteko balizko batasun baten inguruan zer dio LABek? «Egunotan hitz egiten hasi beharko dugu. Guk gustuko genuke adostasuna, horrek indar handia ematen baitigu langileak mobilizatzeko, patronalaren aurrean. Ahalegin hori egingo dugu, Bizkaian lortu genuen batasuna hemen ere lor dadin».
CCOO ere sindikatu guztiak aldarrikapen taula bakarra edukitzearen aldekoa da, Iker Gonzalo Industriako ekintza sindikaleko arduradunak berretsi zuenez. «2011tik geldirik dagoen metalgintzaren ituna behingoz martxan jartzeko borondatea azaldu dugu mahaia osatu dugun alde guztiok, eta, hasteko, ez da gutxi, Adegik ere negoziatzeko borondate ona baitauka».
Orain, sindikatu bakoitzeko arduradunek beren ordezkariekin aritu behar dute, eta euren artean, plataforma bakarra eratzeko saioak arrakasta izango duen jakiteko. Martxoaren 17ko bilerak islatuko du negoziazioen arrakasta ala porrota.
ELAk dauka ordezkaritzaren gehiengoa, %48,76. LAB ordezkaritzaren %34,37rekin eseri da mahaian, azken itun saioa egin zenetik lau puntu baino gehiago hazi ondoren; CCOOk ordezkaritzaren %12,39 dauka, eta azken urteetan lau puntu inguru galdu ditu; eta UGTk, %4,46. Adegik hartu du patronalaren ordezkaritza osoa. Nerea Zamakola Adegiko lan harremanen zuzendariak ordezkatu zuen patronala atzo. Ez zuen adierazpenik egin nahi izan bileratik irten ondoren.
AFM makina-erremintaren klusterreko buruek hori lotu dute automobilgintzaren sektorean izaten ari diren aldaketekin. Inbertsio produktiboetako asko atzeratu dira mugikortasun iraunkorrarekin lotutako eskariengatik eta horrek ekarriko dituen aldaketa teknologikoengatik. «Egoera zaila da; bereziki, zuzenean automobilgintzaren sektorearekin lan egiten dugunontzat. Gure prospektiba analisiek hobekuntza erakusten dute, eta badirudi urtearen amaiera aldera iritsiko litzatekeela», azaldu du AFMko presidente Cesar Garbalenak.
AFM Espainiako elkartea da, baina Donostian du egoitza, haren kideen %80tik gora Euskal Herrikoak baitira, gipuzkoarrak nagusiki. Danobat, Fagor Arrasate, Ibarmia, Korta, Lazpiur, Latz, Sarralle eta Zayer daude 127 bazkideen artean; enpresa horiek 8.000 langile inguru dituzte.
Dezelerazioak deformazioaren azpisektorean izan du eraginik handiena —%13ko beherakada—. Harroketarenak ere nabaritu du: % 4,3 gutxiago —2018an %15etik gora hazi zen—. Gainerakoek portaera hobea izan dute, «beherakada mugatuen egoera orokorraren testuinguruan».
Fakturazioak bezala, esportazioek ere atzera egin dute: % 8,1 gutxiago. Dena den, Garbalenak gogoratu du «historiako urterik onenetakoa» izan zen dela alor horretan, «2018an ezarritako markaren ondoren». Merkatuei dagokienez, Alemaniako industria da gaur egun ere erosle nagusia; hara joan dira esportazioen %12,7. Krisiaren urterik okerrenean, Alemaniak eta Txinak eutsi zieten Euskal Herriko makinen erosketei, baina azken urtean beste merkatu batzuek izan dute gorakadarik handiena. AEBek, esaterako, aurrea hartu diote Txinari, eta Euskal Herriko makina tresnek gertuago dituzte orain Portugalgo, Italiako eta Frantziako merkatuak. Lehen sarbide eskasa zuen beste herrialde batzuetara ere iritsi da: Poloniara eta Indiara, esaterako.
Aurreikuspen «gogorrak»
AFMko buruek azaldu dutenez, ziurgabetasun ekonomikoak erabateko eragina du ekipamendu ondasunen erosketan. 2019a zaila izan bazen alor horretan, 2020a bide beretik hasi dela azaldu dute. Deformazioan, eskari zorroa mugatuagoa. Harroketak ere behera egin du, baina zorro ona du, eta, horri esker, ekoizpen dinamika «interesgarria» izan dezake 2020an. Europako lehiakide nagusiak oso antzeko egoeran daudela azpimarratu du AFMk.
«2020a urte gogorra izango da», ondorioztatu du AFMren zuzendari nagusi Xabier Ortuetak: «Gure produktuek heltze aro luzeak dituztenez, eta lortu ditugun kaptazio datuak kontuan hartuta, ez dago dudarik horrek guztiak eragina izango duela fakturazioan 2020aren amaieran. Aurten eskariak nola doazen ikusita, baliteke emaitza hobetu ahal izatea, baina, aurreikuspenen arabera, galeraren bat izango da, eta hura minimizatu behar dugu, ahaleginak bikoiztuz».
Edonola ere, eta aurrera begira, Ortuetak azpimarratu du makina-erremintaren sektorea oro har «egoera onean» dagoela, baina uste erakundeen inplikazio handiagoa behar dela aurrera egiteko. Ideia hori nabarmen du Garbalenak: «Industriaren erantzukizuna da ekipamenduak berritzea, baina baita administrazioen arreta ere, neurri fiskalen eta baliabide produktiboak berritzeko eta digitalizatzeko planen bidez inbertsio hori susta dezaten». Italia jarri du eredu gisa: «Italiak Espainiak baino zazpi aldiz gehiago inbertitzen du makina-erremintan. Oso azkar eta argi ibili behar dugu inguruko herrialdeekin lehiatu nahi badugu».
Biurtekoa, maiatzean
Maiatzaren 25etik 29ra Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia) egingo den 31. biurtekoaren garrantzia azpimarratu dute AFMko buruek. Azaldu dutenez, han izango dira fabrikazio teknologietako —makina-erreminta, 3D inprimaketa…— eta automatizazio eta digitalizazio industrialeko azken joerak, eta industria produktibo aurreratuarekin lotutako produktu eta teknologienak. «Azken hamarkadako biurtekorik handiena —2018koa— berdindu edo gaindituko dugu. Bisitariak zuzenean ikusi ahal izango du zergatik garen fabrikazio teknologien, fabrikazio aurreratuaren eta Smart Industry delakoaren inguruko potentzia bat», azpimarratu du Ortuetak.


Kanadako erraldoiaren egoera uste baino okerragoa litzateke, ordea, bere jarduera nagusiko dibisioa saldu baitu. Hala, Europako Batzordeak Alstom eta Siemens alemaniarra elkartzeko operazioa galarazi eta urtebetera, Frantziako konpainiak munduko bigarrena izatea lortu du —EBk onartzen badu—; CAFek ere kontuan hartu beharko duen lehiakide indartu bat, azken finean.
Ez da salerosketa horrek Euskal Herriko industriarekin duen lotura bakarra. Bombardierrek fabrika bat dauka Trapagaranen (Bizkaia), jarduera bizia duen lantegia. Bombardierren tren askoren propultsioa diseinatu eta ekoizten dute han jarduten duten 200 langileek. Bada, aurrerantzean Alstomen esku izango da lantegia.
Bombardierren gero iluna
Bombardierren jarduera nagusia trengintza da. Alor horretan enplegatzen ditu mundu zabalean 41.000 langile, baina aeronautikan ere apustu handia egin du azken urteetan. Beste 17.000 enplegatzen ditu sektore horretan. Hain zuzen, Bombardierrek iragarri du hegazkin komertzialen alorra ere utziko duela. Airbusi eta Quebeceko gobernuari salduko die Airbus Canada Limited konpainian duen parte hartzea. Konpainia horren %50 Airbusi saltzea izan zen Bombardierren C serieko hegazkinaren proiektua salbatzeko modu bakarra; euro baten truke sartu zen Airbus proiektuan, 2018an. Orain, berriz, ACLPren %75 izango du salmenta operazioa gauzatzen denean; hark ekoiztuko du Airbus A220 hegazkina, Bombardierren C seriea behar zuena. 550 milioi euro baino gehiago lortuko ditu modu horretan Bombardierrek.
Kontua da zor handiagoak zamatzen duela Bombardier, hegazkin komertzialaren proiektuan 8.300 milioi euroko inbertsioa egin baitu azken urteotan. Adituen ustez, likidezia arazo handia dauka Kanadako konpainiak, eta testuinguru horretan ulertu behar da saltzea hala hegazkinen negozioa nola trenena.
Zer geratuko zaion Bombardierri? Itxura batean, negozio hegazkina. Bombardier 1942an abiarazi zuen Joseph-Armand Bombardier mekanikariak. Elur-motorrak ekoiztu zituen trengintzan buru-belarri sartu arte.
Espainiako Gobernuak jada udazkenean agertu zuen bi zergak ezartzeko asmoa, Bruselara bidalitako aurrekontu planean aurreikusi baitzuen Google tasarekin urtero 1.200 milioi euro bilduko zituela, eta beste 850 milioi euro Tobin tasarekin. Sanchezek Kongresuan ere aurkeztu zituen bi zergak, baina proiektuak bertan behera gelditu ziren ganberak desegin zirenean. Orain, gaurko erabakiaren ondoren, zergek atzera Kongresuko bidea hartuko dute onartuak izateko.
Zerga berrietan ez da aldaketa handirik espero aurreko asmoekin alderatuta, besteak beste Europako Batzordeak bere garaian proposatutakoen ildo berekoak direlako, batez ere plataforma digital handien gaineko Google tasari dagokionez. Europako Batasunak oraindik ez du lortu jarrera bateratu bat Google tasaren inguruan, baina zenbait herrialdetan jada hasi dira horiek abiatzeko lanak.
OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea bera ere ari da zerga digitalen inguruko proposamena lantzen, baina instantzia horretan ez da erabaki lasterrik espero. Orain gutxi hitzartu dute gaiari buruz negoziatzen hastea.
Europako Batzordearen kalkuluen arabera, enpresa tradizionalen irabazien gaineko batez besteko zergapetzea %23,2 da, baina enpresa digitalen irabazien %9,5 soilik joaten dira zergetara. Europako Batasunean Google tasa bateratu bat ezarriko balitz, 6.000 milioi euro bilduko lirateke urtero, Batzordearen ustez.
Munduan 750 milioi eurotik gorako fakturazioa duten eta Espainian hiru milioi eurotik gorako sarrerak dituzten enpresa digitalei ezarriko die Espainiak zerga digital berri hori. Google tasarekin, %3ko tasa ezarriko zaie hiru jarduera jakini, zeintzuetan erabiltzaileen parte hartzea erabakigarria den balioa sortzeko: zergapetuko da interfaze digital baten bidez erabiltzaileei zuzendutako publizitatea; baita erabiltzaileek elkarren artean salerosketak egitea ahalbidetzen duten plataformak eskaintzea ere; eta webguneen eta plataformen bidez eskuratutako erabiltzaileen datuak saltzea edo lagatzea.
Google tasa onartzeak, dena den, izan dezake arriskurik, Donald Trumpen mehatxua argia baita: automobilgintzako osagaien gaineko muga zerga gehiago ezarriko ditu Europan Google tasak onartzen badituzte. AEBetako Gobernuaren arabera, zerga horiek OCDEn erabaki behar dira. Mehatxuak, oraingoz, zerbaitetarako balio izan dio Trumpi, Emmanuel Macronek urtarrilean izoztu egin baitzuen bere Google tasa, AEBek Frantziako inportazioei 2.400 milioi euroren muga zergak iragarri ostean.
Tobin tasa
Finantza transakzioak zergapetzeko asmoak ere hainbat eremutan landu izan dira, eta halako zerga batzuk jada indarrean daude Europako zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian, Italian eta Belgikan. Espainiako Gobernuaren asmoa da zergapetzea 1.000 milioi eurotik gorako burtsako kapitalizazioa duten akzioen salerosketa. Akzio horren balioaren %0,2ko tasa jarriko dio, eta erosketaren bitartekariak ordainduko du. Zergatik kanpo geldituko dira zor publiko eta pribatuen salerosketak, baita deribatuak ere.
Tobin tasarekin bildutako dirua —850 milioi euro urtero— zuzenean pentsio sistemara eta Gizarte Segurantzara bideratuko ditu gobernuak.