Erabilera turistikoko etxebizitzak arautzen hasteko prozesua abiatu dute Gasteizen

Erabilera turistikoko etxebizitzak arautzeko prozesua abiatu da. Aukera hori orain arte udalerrian debekatuta zegoen eta proposamenak zein baldintza dituen bildu da.

Izan ere, Adegiko buruzagiari deigarria egin zaio sindikatuek aurreko egunetan Adegiren jarreraz hitz egitea. «Adegiren jarrerak garrantzia izango du, baina sindikatuen jarrerak ere bai. Bik ez dute akordiorik lortzen batek ez badu nahi. Testuinguru horretan, atentzioa eman digu nola sindikatuak gatazka ari diren jartzen mahai gainean, negoziazioak hasi baino lehen». Gatazka mehatxu horiek, Adegiren ustez, «ez dute akordioaren aldeko jarrerarik» erakusten.
Beste 4.000 enplegu
Sindikatuei mezu zuzen hori emateko, Gipuzkoako enpresei aldiro egiten dien inkestaren aurkezpena baliatu zuten Adegiko arduradunek. Emaitza horiek eta abagune ekonomikoa aintzat hartuta, Adegik uste du 2020. urte honetan herrialdeko ekonomia %1,8 eta %2 artean handituko dela, eta enpresek 4.000 enplegu baino gehiago sortuko dituztela. Igaro berri den 2019a, berriz, «ezbairik gabe, urte positiboa» izan dela esan zuten Aierzak eta Eduardo Junkera Adegiko presidenteak.
Inkestako enpresen erantzunetatik, Jose Miguel Aierzak zenbait datu azpimarratu zituen. Hala, «enpresen konfiantzak nahiko goian jarraitzen du, zerbait jaitsi bada ere». Salmentek barneko eta kanpo merkatuetan gora egin dutela ere esan zuen, «apal, hori bai». Eta eskari zorroak, «gutxi bada ere», hazi egin direla.
Ekoizpen gaitasunaren erabilera da beste datu esanguratsu bat: %83,5 dela azaldu zuten Adegiko buruzagiek. Aierzaren arabera, «irailean baino %1,5 txikiagoa izan arren, oraindik ere %80tik gora dago, ekonomiaren potentzialaren gainetik, beraz». Enpleguari buruz ere «berri onak» eman zituen zuzendari nagusiak: «Enpresen %90,5ek aurreikusten dute langile kopuru berarekin jarraitzea edo langile gehiago kontratatzea aurten».
Ziurgabetasunak
Herrialdeko enpresek agertu dituzten kezketan, bestalde, berritasun handirik ez. Hiru dira nagusiak: Espainiako ekonomiaren ahulezia; salmenten errentagarritasunaren beherakada; eta nazioarteko ekonomia pattala. Eta horien ia maila berean dago langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasunen kezka.
Kezkak kezka, Adegiren arabera, 2019a ondo joan da Gipuzkoako ekonomiarentzat. «Esportazioekin, enpleguaren sorkuntzarekin, soldatekin eta abarrekin lotutako mailak hobetu egin dira», nahiz eta nazioarteko testuinguru ekonomikoa ahulagoa izan, merkataritzaren jaitsierarengatik. Aierzak azaldu zituen testuinguru ezegonkor horren arrazoiak: «AEBen eta Txinaren arteko muga zergen gatazka, brexit-a, eta Alemaniako industriaren krisia».
Aldagai horiek, esaterako, zerikusia izan dute 2018koa baino nabarmen txikiagoa izan den industria produkzioaren hazkundean —zeina 2018ko %5,6tik 2019an %0,5era jaitsi den urteko pilatuan—. «Gorabehera handiko urtea izan da», esplikatu zuen Patxi Sasigainek, Adegiko lehiakortasun arduradunak. «Lehen hiruhilekoa triste joan zen, %0,1eko hazkundearekin; bigarrena hobeagoa izan zen, %2,4ko handitzearekin; eta hirugarrenean erori zen ekoizpena (-%1,6), Alemaniarako automobilgintzako osagaien eragina nabaritu zenean. Azken hiruhilekoa, aldiz, nahiko ona izan da, %2ko inguruko hazkundearekin».
Hori bai, Sasigainek azaldu zuenez, sektoreka ere desberdintasunak izan dira ekoizpenaren bilakaeran. «Garraio materialetan, CAF, Irizar eta horietan, urtea apartekoa izan da; aldiz, automobilentzako osagaien sektoreak asko sufritu du urtean zehar. Eta Gipuzkoan sektore indartsuak diren makineria eta metalurgia triste, egonkor, mantendu dira, besteak beste, inbertsioa izoztuta dagoelako Europan eta munduan».
Esportazio datuek, behintzat, bide onetik jarraitu dute 2019an. Azaroan, 8.500 milioi euroan kokatu ziren —%12 hazita—, inoizko mailarik onenean. Inoizko kopururik handiena iritsi du Gizarte Segurantzarako afiliazioak ere, Gipuzkoan, iaz 6.600 lanpostu sortu baitziren. «Azken sei urteetan, 34.000 lanpostu sortu dira Gipuzkoan; datu azpimarragarria iruditzen zait», nabarmendu zuen Aierzak.
Aurrera, 2020. urte honetara begira, azken hilabeteetan susperraldia erakusten duten adierazleak agertu direla uste du Adegik, nazioartean nolabaiteko makaltasuna izan arren. «Aparteko 2018 baten eta 2019 on bat ostean, konfiantza eta ekoizpen gaitasunaren erabilera handiekin abiatu dugu urtea, nahiz eta apaldu egin diren», iritzi zion Eduardo Junkerak.
Hark azaldu du, era berean, «enpleguarentzako perspektiba onak eta salmenten zein eskaeren moduzko hazkundeak» espero dituztela. «Ziurgabetasun urtea izango da, konplexua, agian zailagoa, eta, beraz, gainditu beharreko erronkaz betea».
Oraindik ez daude koronabirusak jada eragindako kaltea neurtzeko estatistikak, baina denak ados dira zerbaitetan: handia izango dela. «Egoera asko luzatzen bada, baliteke langileak kaleratzen hasi behar izatea», azaldu du Luis Galanek, 2Open merkataritza elektronikoan espezializaturiko aholkularitza etxearen sortzaileak. «Hondamendia da. Jendea ez da etxetik ateratzen; inork ez du ezer eskatzen. Galerak izugarriak izango dira», iragarri du Alberto Fernándezek, Torres Kataluniako upeltegiko Txinako adarreko zuzendariak.
Katebegia arriskuan
Kontuan izanda Txina dela munduaren fabrika, gerta liteke hornikuntza kate globala haustea eta mundu osoko enpresek kalteak jasatea. «Gure hornitzaileak ezin badira berriro ekoizten hasi, eta hori gertatuko dela dirudi, ezingo ditugu geure enpresa nagusiak Euskadin behar dituen piezak egin; bezeroak produkturik gabe gera daitezke», onartu du Pedro Segoviak. Autoentzako osagaiak egiten dituen enpresa bateko kudeatzailea da, Jinhua hirian. «Egoera luzatu ahala, Txinari ez ezik, mundu osoari eragingo dio».
«Eskulanaren arazoa ere badago. Egun, hiri askotan oporrak luzatu egin dituzte, eta ez dakite langileak noiz itzuliko diren lanera. Ezin dugu jakin zenbat itzuliko diren fabrikara eta noiz hasi ahal izango garen normal produzitzen, langile asko Hubeikoak baitira, eta ezingo baitira itzuli», onartu du Igorreko Batz kooperatibako langile batek —ez du izena eman nahi—.
Bertakoek ez ezik, atzerriko langileek ere zail dute mugitzea. Txinatik kanpo daudenak ezin dira itzuli, eta han daudenek ezin dute beste lurralde batzuetan zerbitzurik egin. «Lantegiak egiten ari gara herrialde batzuetan, baina Txina zapalduz gero arazoak ditugu hara joateko. Malabarismoak egiten ari gara Indonesiako, Singapurreko eta Filipinetako lanak bisitatzeko Txinatik igaro gabe», onartu du Carlos Sorianok. Inditex Galiziako jantzigintzako multinazionalari dendak eraikitzen dituen enpresa batean aritzen da Soriano, Caamañon.
Logistikako enpresa erraldoiak geldirik daude, edo gutxieneko zerbitzuekin, eta horrek eragin du zaila izatea Txinatik produktuak ateratzea eta han ezer sartzea. Batik bat errepide bidezko garraioa behar duten produktuekin gertatzen dira arazoak. «Espainiako bezeroak hornitu ezinik gabiltza; beldur naiz jarduera berriro hasten denean denbora asko beharko duela egoerak normalizatzeko», iragarri du Angel Navarro Eastcorpeko arduradunetako batek. Krisiak maiatzera arte iraun dezakeela uste du Fernandezek.
Arazoak mugetan
Nazioarteko merkataritzarako funtsezkoak diren erakunde publikoen geldialdiak ere arazo asko sortu ditu. Txina hornitzen duten atzerriko produktuen inportazioak ere kinka txarrean daude. «Adiskide batek edukiontzi bat du aduanan geldirik urtarrilaren 20az geroztik», azaldu du Carlos Mirandak, Good Wine Trading konpainiako buruak. Ez da bakarra. Aduanetako tramiteak moteltzeak sekulako buxadura eragin du itsas portuetan. «Banatzaile bat dut Shanghain, eta beste bat Guangzhoun, eta biek otsailaren 12ra arte atzeratu dituzte eskariak», aipatu du beste ardo esportatzaile batek, Carolina Wine Brandseko Alberto Bermejok.
Hori gutxi balitz, behin salgaiek muga gainditu ondoren, ez daukate nork banatuko. «Logistikarik ez dagoenez, ezin dut banatu biltegietan dudan ardoa. SF Express soilik dabil, baina izugarri garestia da. Inork ez ditu 12 yuan ordainduko (1,6 euro) botila bat ardo jasotzeagatik. Txinako banatzaileek kalkulatu dute stockaren %80 dutela saldu gabe», gehitu du Mirandak. Ondorioa garbia da: eskariak atzeratzen ari dira, eta kontsumoa amiltzen ari da. «Batez ere ostalaritzan dugu arazoa; inor ez da joaten tabernetara edo jatetxeetara ardoa edatera». Ez zaio arrazoirik falta; Shanghain irekita dauden ostatuek ez dute ia bezerorik.
Normala denez, egoera bereziki larria da hondatzen diren produktuei dagokienez. Besteak beste, fruta. «Batez ere Shanghaiko eta Guangzhouko portuetatik sartzen dira, eta handik banatzen dira Txinako gainontzeko lekuetara. Garraiorako mugen ondorioz, argi dago ezingo direla urrun eraman. Hortaz, iristen zaigun fruta guztia Shanghain geratuko zaigu: fruta guztia ez da egokia merkatu horretarako, eta, gainera, ez da gai guztia kontsumitzeko. Beldur gara ez ote dituzten guztiz itxi inguruko probintziak, eta ez ote garen fruta banatu gabe geratu», onartu du Delaiberia banatzailearen buruak, Roberto Batresek. «Gainera, herritarrak beren etxeetan itxita daudenez, ez dakigu frutaren moduko luxuzko produktuak kontsumituko ote dituzten. Agian hori arazo handiagoa da logistika baino», gaineratu du.
Txiletarrak ere urduri daude. Txinako aduanetan Txileko gereziz betetako 1.500 edukiontzi daude ez aurrera ez atzera, eta hara bidean beste ehunka batzuk, portura itzultzeko aukerarik gabe. Ekoizleek kalte ekonomiko handia espero dute, gereziak baitira Txiletik Txinara doazen produktu nagusietako bat.
Janaria, bermatuta
Edonola ere, Pekingo gobernuak argi du zein den bere lehentasuna: elementu babesleen banaketa —maskarak eta osasun langileak babesteko jantziak—, eta oinarrizko janariena. Horregatik, agindu du maskarak egiten dituzten fabrikek ahalik eta gehien produzitzea, eta ez jartzea inolako mugarik horiek banatzen dituzten konboiei. Antolaketari esker, Txinako Alderdi Komunistak lortu du berrogeialdian dauden hirietan ez egotea elikagai faltarik.
Erreportaje honetarako elkarrizketatuetako gehienak baikor dira epe ertainera begira. «Txinak erreakzionatzeko gaitasun handia dauka, eta gobernua indartsua eta malgua da. Munduari erakusten ari da gai dela osasun ikuspuntu batetik egoera kontrolatzeko», ziurtatu du Batresek.
Edonola ere, Navarrok iragarri du arazo bat sortuko dela koronabirusaren krisia amaitutzat jotzen denean: «Eskaera guztiak bat-batean iritsiko dira». Gai izango da Txinako sektore logistikoa salgai guztiei irteera emateko? «Herrialde batek hori egin badezake, hori Txina da», galdekatutako enpresako arduradunek bat egin dute. Bitartean, gauza bakar bat egin dezakete: zain egon eta ziurgabetasuna ahalik eta ongien kudeatu».
Azterlanak 184 orrialde ditu, eta edukia laburbildu zuten atzoko agerraldian Carmen Maeztu Gizarte Eskubideen kontseilariak, Manu Aierdik eta Luis Campos behatokiko zuzendariak.
Aierdiren arabera, «dokumentu bikaina» da azterlana, eta enplegu planean «eztabaidarako erreminta gisa» balioko du. Azaldu zuenez, Gizarte Elkarrizketa Kontseiluan parte hartzen duten sindikatu, enpresaburu elkarte eta gainerako partaideek plana gauzatzeko lantaldeak osatu dituzte jada, eta «udararako» amaitzea jarri dute helburutzat. «Ez dugu soilik enplegu gehiago sortzeko politikak bultzatu behar, kalitate handiagoko lana izateko neurriak ere bultzatu behar ditugu», azaldu zuen Maeztuk.
Azterlanaren arabera, haur eta gazte kopuruak heldu eta zaharrenarekin alderatzen dituen zahartze-adierazlea hamar puntu igo da azken hamar urteotan. Munduan, bizi itxaropen handienetakoa du Nafarroak. Hori «albisterik onena»izanagatik, etorkizuneko beharrei erantzuteko tenorean jartzen du lurraldea. Alde batetik, herritarren %20en adina 64 urtetik gorakoa da, eta langileen %19k 54 urtetik gora dituzte.
Bestetik, nafarren %2,5ek gradu desberdineko menpekotasuna dute, eta joera hori areagotuz joango da biztanleria zahartu ahala: 2037ra begirako proiekzio baten arabera, 70.000 lagunek 80 urte baino gehiago izango dituzte, eta herritarren laurdenak 65 urtetik gora. «Aldaketa handia izan da, eta horrek lan munduari goitik behera eragiten dio. Are gehiago eragingo dio datozen hamabost urteetan», esan zuen Aierdik.
Langile kopuruari dagokionez, krisia hasi zeneko maila berean dago egun Nafarroa —287.000 lagun zeuden izena emanda Gizarte Segurantzan iaz batez beste—. Langabezia tasa, aldiz, ez: %8,2an dago eta 1,4 puntu jaistea falta zaio 2008ko mailara heltzeko. Urteotan datuek hobera egin badute ere, langabeen formakuntza profila ez da aldatu. «Langabeen %70ek ez dute formakuntzarik, derrigorrezkoa salbu. Datu hori ez da aldatu, eta hor jarraitzen du, irmo». Halaber, sektore guztietan desoreka dago enpresen beharren eta langileen profilen artean. Erronketako bat izateaz gain, formakuntzaren garrantzia azpimarratu zuten, batik bat lanbide heziketaren arloan.
Langabeziak behera egin badu ere, beherakada hori ez da berbera eskualde guztietan. Hala, bai Erribera bai Lizarraldea oraindik ere 2008ko langabezia tasatik «urrun» daude, eta horrek lurralde desorekaren arazoa agerian utzi du. Gainera, talde hauskorrenen artean, langabezia nabarmen handiagoa da: gazteen artean %22,5ekoa eta etorkinen artean %19,4koa. Horri lotuta, langabeen herenek urtebete baino gehiago daramate lanik topatu gabe, eta arazo horrek gizarte talde jakin batzuei egiten die kalte batik bat: hamar emakume langabetik lau iraupen luzekoak dira, eta 55 urtetik gorakoen artean, %57.
Lana izatea ere ez da ezeren berme. «Prekaritatea kroniko egin da egungo lan sisteman, eta lanak bere rola galdu du gizarte inklusiorako oinarrizko elementu gisa», esan zuen Camposek. Iaz izenpetu ziren 400.000 kontratuetatik %39k astebete baino gutxiagoko iraupena zuten beste %29 lanaldi partzialekoak ziren. Gainera, behin-behinekotasun tasa handiagoa da administrazio publikoan (%36) sektore pribatuan baino (%23). Hala bi datuok gurutzatuz gero, Osasunbidea izan zen iaz kontratu gehien egin zuen enpresa: izenpetutako 50.118 kontratuetatik 31 baino ez ziren izan finkoak. Sektore pribatuan, Aldi Baterako Laneko Enpresen %99,9 behin-behinekoak diren, batik bat lanaldi partzialekoak edo astebetekoak.
Lan merkatuan, segmentazioa ere izaten da. Industria, laborantza eta eraikuntzan batik bat gizonezkoek lan egiten duten bitartean, hamar langile emakumetik zortzik (%83) zerbitzuetan lan egiten dute. Etorkinen artean, hamarretik bik laborantzan egiten du lan. Joera positiboen artean dago, deklaratu gabeko lanaren adierazleek behera egin dutela hamar urteotan: Gizarte Segurantzaren afiliatu kopurua INE estatistikarekin alderatuz gero, lau puntu jaitsi da: %5etik %1,1era.



Abenduan bertan, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin, enpresaren zuzendaritzak eta langileen ordezkariek negoziazioak hasi zituzten, hamar bat kaleratze horiei alternatibak topatzeko helburuarekin. Zenbait beharginei Celsa taldearen Bokaleko (Lapurdi) lantegian tokia eskaintzeko aukera aipatu zen orduan, baina LAB jada kontra agertu zen, besteak beste, langileriaren adinarengatik.
Baina enpresak negoziazio horiek bukatutzat eman dituela jakinarazi du Celsa Atlanticeko langile batzordeak. Haiek zalantzan jarri dute enpresak negoziatzeko borondatea duen egiaz: besteak beste, lekualdatu nahi dituen langileei ez dielako bermerik eskaini; «arrazoi ulertezinekin» aukera ukatu dielako lantegiz aldatzeko prest zeuden bi langileri; eta adinean nagusi diren langileei ez zaielako «planteamendu zehatzik egin».
Kezkatuta, lantaldearen etengabeko murrizketek luze gabe Gasteizko eta Urbinako lantegien itxiera programatu bat ekar dezakeen beldur dira langileak. Horregatik, «enplegua mantentzeko formulen negoziazioa», eta Arabako lantegien aldeko apustua egiteko eskatu diote Celsa Atlantic-i.
Eta mobilizazioei ekin diete, batzarrean hala erabakita. Atzotik, lanuzte partzialak egiten ari dira. Gaur ere, euren jarduna bi orduz geldituko dute txanda bakoitzean, eta, datorren astelehenetik ostiralera, ordubeteko etenak egingo dituzte txanda guztietan.
2012an bezala
Lanuzte, greba eta mobilizazioei buruz badakite Celsa Atlanticeko langileek. 2012. urtean enpresak erregulazio txostena aurkeztu zuen Gasteizko eta Urbinako lantegiak itxi eta 178 langile kaleratzeko. Auzitegiek baliogabetu zuten txosten hori, eta enpresa behartu zuten langileak atzera hartzera. Baina, bitartean, hainbat greba eta mobilizazio egin zituzten, lan gatazka gogorrean.
ArcelorMittalen galerak
Nahiko agerikoa da altzairuaren sektorea pattalaldian dagoela, eta horren erakusgarri dira ArcelorMittalen iazko emaitzak ere: 2019an, taldeak 2.230 milioi euroren galerak izan ditu; aurreko urtean, 2018an, 4.533 milioi euro irabazi zituen.
Hala ere, 2020. urte honetan emaitza hobeagoak espero ditu alor horretako erraldoiak, zeinak bost lantegi dituen Euskal Herrian (Bergaran, Etxebarrin, Olaberrian, Sestaon eta Zumarragan). ArcelorMittalen ustez, altzairuaren eskaria «egonkortzen» ari da, eta eskabideen igoera eta merkatuaren hobekuntza antzematen ari dira Europan, AEBetan eta Brasilen, inbentario txikien eta gorantz doazen prezioei esker. Iazko azken hiruhilekoan, jada, analistek espero baino emaitza hobeak izan zituen ArcelorMittalek.
Trenbideetako langileek bultzatu zuten flashmob-aren ideia, eta, horiez gain, irakasleek eta pentsiodunek ere parte hartu zuten. PAF! talde feministako kide da Lola Garcia, eta Baionako Oihana ikastolako andereñoa, greba bat baino gehiago egin ditu abenduaren 5az geroztik: «Kalkuluak egin ditugu, eta argi dago puntukako sistemarekin emakumeak galtzaile aterako garela. Guk ditugu hilabete sari apalenak; beraz, pentsioak are apalagoak izanen dira».
Frantziako Gobernuak, ordea, kontrakoa dio: erreformaren bidez emakumeen egoera hobetuko dela dio proiektua aurkeztu duenetik. Arantxa Lassalle trenbideetako langileak komunikazio operazioa gezurtatu du. «Emakumeen egoera ez da hobetuko erreformarekin. Erreforma okerragoa da guretzat, ez baitugu hein berean kotizatuko. Gobernuak gezurrak asmatzen ditu bakea erosteko. Ez dute lortuko, eta mobilizatzen segituko dugu». Gehitu duenez, «amatasun baimen bat edo gehiago hartuz gero, erretretarako adina gibelatzen da».
Grebaren oihartzuna
Irakaskuntza arloan ere mobilizazioak saretzen segitzen du. Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxe hetsirik egon ziren atzo. Baionako Paul Bert lizeoko hamar bat irakasle grebara batu ziren. Laure Testemale greban egon zen, eta honela mintzatu zen: «Erretreten erreforma justizia gabekoa da. Irakasleok gogorki pairatuko dugu erreforma, eta emakumeek okerrago. Zigor bikoitza jasanen dugu. Ez da onargarria!».
Irakaskuntzan ez ezik, garraioen sektorean ere izan zuen oihartzuna atzoko grebak. Miarritzeko aireportuko (Lapurdi) kontrolatzaileak grebara batu ziren, eta egun osoan ez zen hegazkinik aireratu eta lurreratu. Denera, hamar hegaldik atera behar zuten Miarritzetik, eta beste hainbatek iritsi behar zuten.
Mobilizazio denboran sindikatukideek jasan duten «errepresioa» salatu zuten manifestatzaileek. Tren bat oztopatzeagatik sei pertsonak beren burua aurkeztu behar dute gaur goizean Baionako Polizia Etxean. Elkartasuna helarazteko elkarretaratzea eginen dute aurrean sindikatu eta Jaka Horiek.
Anartean, Frantziako Asanblea erreforma ikertzen hasi zen iragan astean. Oposizioak salatu du erreforma finkatu gabe dagoela, eta prest agertu zen bataila parlamentarioa hasteko. Frantziako Gobernuaren egutegiak epe laburregiak eskaintzen zituela ere salatu zuten Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkariek.
Azterketa atzeratu eta oztopatzeko asmoz, oposiziokoek 22.000 zuzenketa aurkeztu zituzten; horietarik 19.000, Frantzia Intsumisoak.
ELAk metalgintzaren mahaira deitu du asteon; sindikatu horrek dauka ordezkaritzaren gehiengoa (%48), eta Adegi da enpresen ordezkari nagusia, erabatekoa kasik. «Bilerara joango gara, entzun egingo dugu, eta akordio on bat egiten saiatuko gara; ezin da bestela izan. Adegik sekula ez du huts egin negoziazio mahai batera deitu dutenean». Gipuzkoako patronalak argi utzi dio BERRIAri metalgintzaren akordio berri bat egiteko saioan izango dela, «eta hortik aurrera ikusiko da zer lortzen den».
Ikusteko dago, bestalde, Lan Harremanen Kontseiluak jarritako hitzordura beste patronal batzuk agertzen ote diren ala ez, eta, hala bada, horrek nola eragin diezaiokeen mahaiaren osaketari. Esaterako, duela zortzi urte egin zuten saioan, azkenekoan, Metalgintzako Enpresen Merkataritza Federazioa azaldu zen, Adegitik kanpoko hainbat enpresaren ordezkari gisa. Oraingoan, zalantza da Garen patronalak zer egingo duen, eta, enpresen ordezkaritza bat erreibindikatzen badu, Adegik nola erantzun dezakeen.
«Agian atzeratu dezake mahaiaren osaketa, baina Garen-en presentzia ezin da izan mahaiari ez heltzeko aitzakia», dio LABeko Industria Federazioko arduradun Jon Ander Goñik; «hala gertatuko balitz, mobilizazioetara joko genuke», ohartarazi du. Baina Goñik uste du metalgintzak Gipuzkoan aukera bat izango duela, Bizkaiko metalgintzan lortutako akordioak pisu handia hartu duelako, hainbat greba egun eta mobilizazio handiak tarteko. «Sindikatuen elkarlana goraipatu behar da: funtsezkoa izan da, eta bide horri jarraitu behar diogu orain»; LABek akordio bat lehenbailehen lortzea nahiko luke, «baina eskarmentuak, Gipuzkoan eta Adegirekin, esaten digu mobilizazioak aurreikusi behar direla. Prest gaude greba eta mobilizazio agertoki baterako». Ordezkaritzaren %30etik gora dauka LABek.
Metala, gakoa Gipuzkoan
Gipuzkoako lan itun handiena da metalgintzarena, eta historikoki zailena egiten. Hura berritzea urrats oso handia litzateke euskal negoziazio kolektiboari begira, eta beste sektore batzuen lokarria askatzen lagunduko luke, besteak beste, bulegoena eta ostalaritzarena. Izan ere, Hego Euskal Herrian, Gipuzkoak du iraungitako itun handi gehien.
Espainiako Gobernuak lan erreforma «hobetzeko» asmoa duela jakinarazi ondoren iritsi da ELAren deia mahaia eratzeko. Pedro Sanchezen gobernuak lehentasunak alda ditzake itunetan, eta enpresa hitzarmenak berriro sektorekoen azpitik jarri. Horrek euskal hitzarmenen estatalizazioa areagotuko luke. Agertoki berri horretan, Confebaskek eta sindikatu nagusiek 2017ko urtarrilean egindako Sektore Arteko Esparru Itunak garrantzi handia hartuko luke estatalizazioari muga jartzeko tresna gisa.
Baina, gaur-gaurkoz, lan erreforma ez dute erreformatu, eta ELAk berebiziko garrantzia duen sektoreko ituna berritzeko urratsa egin du, aurretik Bizkaiko metalgintzan eta beste batzuetan egin duen moduan. «Milaka langilek hitzarmenak edukitzea lortu dugu enpresa itunen bidez, eta horiek erreformak enpresetatik at utzi dituzte, aldi berean soldatak eta eskubideak handituz», esplikatu du sindikatuak. Sektoreko itunaren negoziazioari ekiteko erabakia hartzean, ELAk buruan ditu enpresako itunaren faltan baldintzak berritu gabe dituzten langileak. «Onartezina da Gipuzkoako metalean lan egiten dutenen batzuek duela ia hamarkada bateko soldatak jasatea, eta zenbaitek hori naturaltasunez onartzea». ELAk gogoratu du metalgintzako azken akordioa lortzeko «erantzun oso zabala izan zuten grebak» egin zirela. «Patronalak erabakiko du egoera hori errepikatuko den ala ez».
Sindikatuak elkar harturik joango dira negoziazio mahaira, baita CCOO eta UGT ere. «Benetako edukiak» nahi dituzte mahai gainean, eta, ikusten ez badituzte, mobilizazioetarako prest daude. «Adegik ikusiko du zer nahi duen, baina gu prest gaude borrokarako, baita grebarako ere», dio CCOOko Industria Federazioko Javier Gomezek; «Adegik badaki txantxetan ez garela ari: hor dago Bizkaikoa, eta gure asmoa da plataforma bakarra egitea eskakizun horiekin. Erraz lor dezakegu».
CCOOko arduraduna pozik dago ELAk mahaia eratzera deitu duelako, «enpresaz enpresa joateak oihana sortzen baitu sektorean». Gomezek uste du emaitzak lor daitezkeela, Bizkaian gertatua hor dagoelako, eta Adegik kontuan hartu beharko duelako. CCOOk ordezkaritzaren %16,34 dauka, eta UGTk, %5,84.