GuraSOSek 21 milioi euro eskatu dizkio GHKri kontratua ez…

GuraSOSek 21 milioi euro eskatu dizkio GHKri kontratua ez betetzeagatik. GuraSOSek adierazi du lanak amaitzeko epea 2019ko ekainaren 3a zela.
100 milioi eurotik gorako kontratuak sinatu ditu CAFek eskandinaviar…

100 milioi eurotik gorako kontratuak sinatu ditu CAFek eskandinaviar herrialdeetan. Euromaintek Bergensbanen Bergengo trenen flota mantentzeko akordioa itxi du.
Neurriak ezarri dizkiete Ordiziako eta Zaldibiako bi enpresari nikel…

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak neurri zuzentzaileak eta kontrolak ezarri dizkie Ordiziako eta Zaldibiako bi enpresari, nikel-emisioak antzeman ondoren.
Tapiaren arabera, «ez da berri ona» Iberdrola Gamesatik atera…
Izan ere, Jaurlaritzak berak onartu du Siemens Gamesaren erabakiguneak Euskal Herritik joateko «arriskua» dagoela. Ildo horretan, Iberdrolak Siemensekin lortutako akordioak berak bertan behera utzi du konpainia eolikoaren egoitza Zamudion (Bizkaia) uzteko konpromisoa.
Egoitzan aldaketarik egiteko asmorik ez dutela esan izan du Marcus Tacke Siemens Gamesako buruak. Baina, hala izanda ere, egoitza hori sinbolikoa besterik ez izateko aukerak gero eta indar handiagoa du, Siemensen planak zeintzuk diren ikusita. Multinazional alemaniarra Siemens Energy adarrean biltzen ari da energiarekin lotutako bere aktibo guztiak, eta hor sartuko du Siemens Gamesan duen zatia —%67 da orain—. Adar hori burtsaratzeko asmoa du Alemaniako konpainiak.
Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, Tapiak azaldu du Siemenseko buruzagiek «Euskadiren aldeko apustua» berretsi diotela. «Benetan ari direla sinistu nahi dut». Siemens Gamesaren garrantzia nabarmendu du sailburuak: «Berriztagarrien sektorean erreferentziazko enpresa izan da, eta hala da oraindik ere; trakzio lana egiten du, eta funtsezko elementua da energia berriztagarriak eta bereziki eolikoa Euskadin garatu ahal izateko».
Hiru mila lanpostu inguru ditu Siemens Gamesak Euskal Herrian. Egoitza nagusia Zamudioko parte teknologikoan du (Bizkaia), eta handik eta Sarrigurengo bulegoetatik (Eguesibar, Nafarroa) gidatzen du lurreko energia eolikoaren negozioa. Gainera, hiru ekoizpen fabrika ditu —Agoitzen (Nafarroa), Asteasun (Gipuzkoa) eta Mungia (Bizkaia)—, eta beste lantoki txiki batzuk ere bai.
Siemens Gamesako oraingo buruekin «konfiantzazko harremana» duela azaldu du Tapiak. Baina, zeharka bada ere, onartu du konfiantza hori ez dela erabatekoa: «Konfiantza ekintzekin erakusten da, eta hori da etorkizun hurbilean ikusi nahi duguna». Enpresaren errotzea Euskal Herrian sendotzeko akzioak erosteko aukera baztertu du Tapiak, diru gehiegi delako.
Iberdrolaren erabakia
Harreman gatazkatsuak izan dituzte Iberdrolak eta Siemensek, Siemensek Gamesaren kontrola hartu zuenetik. Bilboko konpainia ez zegoen ados alemaniarrek egindako kudeaketarekin, uste baitzuen ez ziola uzten erabaki garrantzitsuetan esku hartzen. Gainera, Siemensek bere orbitako gizon-emakumeekin ordezkatu ditu Gamesan ardura- dun zirenetako asko, eta horrek ez du lagundu giroa baretzen. Auzitara ere iritsi da Iberdrolaren eta Siemens Gamesako oraingo buruen arteko desadostasuna. Salaketa guztiak bertan behera uztea adostu dute orain.
Bien arteko harremana, ordea, ez da erabat hautsiko, Iberdrolak jarraitu egingo baitu Siemens Gamesaren haize errotak erabiltzen.
Berez, konpainiaren bezerorik onenetakoa da Iberdrola, energia eolikoaren aldeko apustua egin baitu.
Emaitza gazi gozoak
Iberdrolaren eta Siemens Gamesaren arteko norgehiagokak gehiago zaildu du berez zaila zen abagunea. Lehia zorrotzak sektore eolikoaren errentagarritasuna txikitu du, eta konpainiaren kontuei kalte egin die. Iaz, 140 milioi euroren irabazi bat aurkeztu zuen Siemens Gamesak, baina ingeniaritza fiskala usain daiteke emaitza horien atzetik.
2019ko azken hiruhilekoan, berriz, gorriz tindatu dira. «Ez da hiruhileko erraza izan Siemens Gamesarentzat», onartu zuen asteartean Markus Tackek, konpainiako kontseilari ordezkariak, 174 milioi euroren galeren berri ematean.
2.001 milioi euroren salmentak egin zituen, aurreko urtekoak baino %12 txikiagoak. Indiako merkatuaren pattalaldia, Txinara saldutako haize errota merkeagoak, eta haize errota handiagoetarako fabrikak egokitu beharrak izan dute eraginik horretan. Hala ere, galerak beste faktore baten ondori direla azaldu zuen Tackek: negua uste baino lehenago iristeak 150 milioi euroren zuloa eragin die Europa iparraldeko bost proiektutan.
Datu gozo bat ere eman ahal izan zuen Tackek: eskari poltsa inoizko handiena da, 28.089 milioirena, hiruhilekoan %82 hazita.
GALERAREN KRONIKA
Ezin ezezkorik esan, Iberdrola familiak, bere interesak babestu nahian, baldintza zehatz batzuk jarri zizkien alemaniarrei bat egiterako. Eta horien inguruko gatazkak amaigabeak izan dira, auzibidera iritsi arteraino. Orain, 1.100 milioi euroko ordainaren truke, siemensdarrak libratu dira dirutza eskuan etxetik joan den iberdrolatar kexati eta endredatzaileaz; eta Municheko familia Zamudioko azienda guztiarekin geratu da.
Iberdrolarekin urratutako bidea
Gamesa konpainia (Grupo Auxiliar Metalurgico SA) 1976an sortu zen, Gasteizen —2010ean aldatu zen Zamudiora—, robotikan, ingurumenean eta materialen sektore berritzaileetan aritzeko asmoz. Urteetan aurrera, Gamesaren jarduera aeronautikaren alorrean lerrokatu zen, hori zen bere negozio nagusia 1990an IBV korporazioa —Iberdrola eta BBV (gerora BBVA)— jabegora iritsi zenean.
Hurrengo urteak oparoak izan ziren taldearentzat. 1994. urtean hasiko zen Gamesa haize errotak egiten, eta urte gutxiren buruan sorgailu eolikoen munduko lehen fabrikatzaileen artean zegoen.
Burtsaratuta eta munduan hedatzen abiatu zuen milurtekoa Gamesak, eta Iberdrolari gero eta gehiago lotuta, argindar konpainia gero eta akzio gehiago eskuratuz joan baitzen. 2008an, IBVk utzi egin zuen Gamesa, eta Iberdrola bera gelditu zen akziodun nagusi gisa. Jokaera horrek bazuen zentzua. Ordurako, 2006an, Gamesa Aeronautica atala saldua zuten (Aernnova bilakatu zena), eta Gamesa energia berriztagarrietan zegoen buru-belarri. Parke eolikoen instalatzailearen eta haize erroten egilearen arteko sinergiak agerikoak ziren.
Gorabehera politikoen menpekotasun sakoneko eta lehiakortasun handiko berriztagarrien sektorean aritu beharrari, hain zuzen, beste faktore bat gehitu zitzaion: krisia. Bitarte horretan, porrot handi bat ere izan zuen Gamesak, Frantziako Arevarekin batera itsasoko eolikoen negozioan sartu eta kale egin baitzuen. Gamesak Iberdrolarekin egin zuen bide hori.
Siemensen etorrera
Alemaniarrak 2016an iritsi ziren, Zamudioko taldeak garabidean diren herrialdeetan zituen merkatuek erakarrita. Formalki, Gamesaren eta Siemens Winden arteko bat egite bat zen, «berdinen artekoa»; baina, errealitatean, Siemensek Gamesa jango zuen —akzioko 3,75 euroko ordainsari txukun batekin, hori bai—. Zenbakiak ezin ziren ezkutatu: Siemensek izango zuen taldearen jabegoaren %59; eta gainerakoa Gamesaren akziodunentzat izan zen. Hots, Iberdrola %8arekin gelditu zen.
Ordura arte izandako erabaki ahalmenaren zati bati eutsi nahian, Iberdrolak Siemensekin akziodunen arteko itun bat hitzartu zuen 2016an bertan. Akordio horrek Siemens behartzen zuen, besteak beste, Siemens Gamesaren egoitza soziala eta erabakigunea Zamudion mantentzera, eta talde berriak jarraitu behar zuen bere erosketen zati handi bat Euskal Herrian egiten. Akordioa hausten bazen, Siemens behartuta zegoen Iberdrolari bere partea saltzera, akzioko gutxienez 22 euro ordainduta.
2016ko abenduan, bestalde, Siemensek lortu zuen libratzea operazioa dezente garestituko zion erosteko eskaintza ezagutaraztetik, Gamesaren akziodun txikien atsekaberako.
Hiru urteko gainbehera
2017. urteko apirilean eratu zen, formalki, Siemens Gamesa Renewable Energy. Ezkontza egunetik bata bestearen atzetik etorri ziren kalapitak. Hasteko, taldeak bere burtsako balioaren erdia galdu zuen lehen sei hilabeteetan. Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea kexu zen, Siemens Gamesaren profit warning-en (merkatuentzako galera ohartarazpenak) berri egunkarien bitartez izan zuela.
Siemens Gamesak ez ei zuen eskaini Iberdrolak espero bezalako segurtasunik, erabakiguneari eta beste zenbait baldintzari buruz; informazioa ezkutatzen omen zien akziodunei… Argindar konpainiaren haserrea gero eta agerikoagoa zen, Siemens Gamesa alemaniartzen zihoala eta.
Azken urtean, kalapitak auzibideraino iritsi dira. Joan den abenduan egin zen lehen auzia, eta Markus Tacke berak deklaratu egin behar izan zuen. Epaileak arrazoia eman zion Iberdrolari, ebatzita Siemens Gamesa informazioa ezkutatzen ari zitzaiola enpresaren administrazio kontseiluari.
Urtarrilaren 20an egin behar zen bigarren auzia, zeinetan Iberdrolak salatzen zuen Siemens oztopatzen ari zela Siemens Gamesaren administrazio kontseiluaren ohiko jarduna. Baina, bezperan, aldeek auzia gelditzeko eskatu zuten, agerian utzi bazegoela negoziazioren bat abian. Elkarrizketa horien ondorioz etorri da banaketa, eta, orain, iberdrolatarrak eta siemensdarrak ez dira elkar maitatzera behartuta egongo.
Sindikatu abertzaleek lan erreforma “erabat” indargabetzeko eskatu dute

Sindikatu abertzaleek lan erreforma “erabat” indargabetzeko eskatu dute. Gobernu zentralari lan eta pentsio erreformak “erabat” indargabetzea eskatu diote.
Zamakona ontziolan hildakoa azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen

2020ko otsailaren 4an Santurtzin, Zamakona ontziolan, lan istripuz hildako beharginak azpikontratatutako enpresa batean egiten zuen lan. 30 urte zeramatzan bertan.