Telefonia enpresek ez dute roaminga kobratuko
Sakelakoaren kontsumo moldea aldatu egin zen EBn, 2017ko ekainaren 15ean, eta ordu arte konpainiek kobratzen zuten roaming zerbitzua pagatzeari utzi zitzaion. Bruselak ohartarazi zuen adi zainduko zituela tarifa garestitzeak, roaminga konpentsatzeko saioak galarazteko. Beraz, Londrestik deitzeak eta Iruñetik deitzeak tarifa bera izango dute.


